Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1520

18/2015 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Basauriko udalaren artekoa EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, egiaztatzeko ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten, I. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Getxoko udalaren artekoa EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, egiaztatzeko ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten, II. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Leioako udalaren artekoa EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, egiaztatzeko ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten, III. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Arrasateko udalaren artekoa EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, egiaztatzeko ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten, IV. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Donostiako udalaren artekoa osasun publikoaren arloan elkarlanean jardutekoa, V. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 12a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 12KO 18/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BASAURIKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO, HORIEN BIDEZ, EGIAZTATZEKO IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN

Basauri, 2015eko otsailaren 10a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.

Bestetik, Andoni Bousquet Elorrieta jauna, Basauriko Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.

Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri, eta, horretarako, hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta beharrezkoak direla horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak.

Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat ez direla intrusiboegiak eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.

Hain zuzen ere, lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.

Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.

Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.

Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:

● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina).

● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa).

● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina).

● Haxixa (THC).

● Ketamina.

Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME - GK) baliatzen da.

Hirugarrena.– Jardunbideak.

1.– Listu-laginak emateko baldintzak.

Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.

Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.

Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Behar bezala identifikatu beharko dira, betiere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.

Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.

Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.

2.– Bete beharreko agiriak.

Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:

● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.

● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.

● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.

● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.

● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.

3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.

Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.

Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:

● Azterketaren emaitzak.

● Txostenaren erreferentzia.

● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.

Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.

Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.

Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Saileko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.

Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.

Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.

Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.

Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Basauriko Udaleko alkatea,

ANDONI BOUSQUET ELORRIETA.

ERANSKINA: EMATE-AGIRIA

..................................................................................................................(E)KO UDALTZAINGO

Listu-lagina 20.........................(e)ko..................................aren.........................(e)(a)n hartu zen.

Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia: .....................................................................

Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia: .....................................................

Non gorde den, bidali arte: ............................................................................................................

Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia: .......................................................

BURUZAGITZAREN SINADURA: ............................................................................................

ERTZAINTZA

Unitate hartzailea: ........................................................................................................................

Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia: ..........................................................................

Harrera-data: ........................................ Ordua: ...........................................................................

Gordetzen Den tokia: ...................................................................................................................

...........................................(E)KO ERTZAINTZAKO INSTRUKZIO-BURUAREN SINADURA:
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 12KO 18/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA GETXOKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO, HORIEN BIDEZ, EGIAZTATZEKO IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN

Getxo, 2015eko otsailaren 4a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.

Bestetik, Imanol Landa Jauregui jauna, Getxoko Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.

Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri, eta, horretarako, hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta beharrezkoak direla horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak.

Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat ez direla intrusiboegiak eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.

Hain zuzen ere, lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.

Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.

Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.

Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:

● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina).

● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa).

● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina).

● Haxixa (THC).

● Ketamina.

Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME - GK) baliatzen da.

Hirugarrena.– Jardunbideak.

1.– Listu-laginak emateko baldintzak.

Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.

Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.

Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Behar bezala identifikatu beharko dira, betiere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.

Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.

Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.

2.– Bete beharreko agiriak.

Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:

● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.

● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.

● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.

● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.

● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.

3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.

Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.

Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:

● Azterketaren emaitzak.

● Txostenaren erreferentzia.

● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.

Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.

Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.

Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Saileko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.

Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.

Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.

Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.

Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Udaleko alkatea,

INAZIO AZKARRAGURIZAR LARREA.

ERANSKINA: EMATE-AGIRIA

................................................................................................................(E)KO UDALTZAINGOA

Listu-lagina 20......................(e)ko.........................................aren.....................(e)(a)n hartu zen.

Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia: .....................................................................

Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia: ....................................................

Non gorde den, bidali arte: ...........................................................................................................

Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia: .....................................................

BURUZAGITZAREN SINADURA: .............................................................................................

ERTZAINTZA

Unitate hartzailea: ......................................................................................................................

Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia: .......................................................................

Harrera-data: .................................................. Ordua: ...............................................................

GORDETZEN DEN TOKIA: .......................................................................................................

................................................(E)KO ERTZAINTZAKO INSTRUKZIO-BURUAREN SINADURA:
III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 12KO 18/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA LEIOAKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO, HORIEN BIDEZ, EGIAZTATZEKO IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN.

Leioa, 2015eko otsailaren 19a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.

Bestetik, María del Carmen Urbieta González andrea, Leioako Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.

Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri, eta, horretarako, hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta beharrezkoak direla horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak.

Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat ez direla intrusiboegiak eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.

Hain zuzen ere, lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko.

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.

Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.

Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.

Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:

● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina).

● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa).

● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina).

● Haxixa (THC).

● Ketamina.

Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME - GK) baliatzen da.

Hirugarrena.– Jardunbideak.

1.– Listu-laginak emateko baldintzak.

Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.

Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.

Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Behar bezala identifikatu beharko dira, betiere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.

Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.

Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.

2.– Bete beharreko agiriak.

Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:

● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.

● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.

● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.

● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.

● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.

3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.

Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.

Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:

● Azterketaren emaitzak.

● Txostenaren erreferentzia.

● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.

Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.

Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.

Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Saileko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.

Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.

Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.

Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.

Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Leioako Udaleko alkatea,

MARÍA DEL CARMEN URBIETA GONZÁLEZ.

ERANSKINA: EMATE-AGIRIA

................................................................................................................(E)KO UDALTZAINGOA

Listu-lagina 20.........................(e)ko................................aren..........................(e)(a)n hartu zen.

Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia: ....................................................................

Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia: ....................................................

Non gorde den, bidali arte: ..........................................................................................................

Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia: ....................................................

BURUZAGITZAREN SINADURA: ..........................................................................................

ERTZAINTZA

Unitate hartzailea: ......................................................................................................................

Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia: .......................................................................

Harrera-data: ............................................. Ordua: ....................................................................

Gordetzen den tokia: ..................................................................................................................

............................................(E)KO ERTZAINTZAKO INSTRUKZIO-BURUAREN SINADURA:
IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 12KO 18/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ARRASATEKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO, HORIEN BIDEZ, EGIAZTATZEKO IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN

Arrasate, 2015eko otsailaren 3a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.

Bestetik, Inazio Azkarragurizar Larrea jauna, Arrasateko Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.

Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri, eta, horretarako, hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta beharrezkoak direla horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak.

Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat ez direla intrusiboegiak eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.

Hain zuzen ere, lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.

Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.

Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.

Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:

● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina).

● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa).

● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina).

● Haxixa (THC).

● Ketamina.

Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME - GK) baliatzen da.

Hirugarrena.– Jardunbideak.

1.– Listu-laginak emateko baldintzak.

Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.

Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.

Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Behar bezala identifikatu beharko dira, betiere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.

Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.

Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.

2.– Bete beharreko agiriak.

Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:

● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.

● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.

● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.

● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.

● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.

3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.

Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.

Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:

● Azterketaren emaitzak.

● Txostenaren erreferentzia.

● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.

Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.

Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.

Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Saileko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.

Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.

Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.

Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.

Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Udaleko alkatea,

INAZIO AZKARRAGURIZAR LARREA.

ERANSKINA: EMATE-AGIRIA

...............................................................................................................(E)KO UDALTZAINGOA

Listu-lagina 20..................(e)ko............................aren.....................................(e)(a)n hartu zen.

Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia: ...................................................................

Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia: ...................................................

Non gorde den, bidali arte: ..........................................................................................................

Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia: ....................................................

BURUZAGITZAREN SINADURA: ..........................................................................................

ERTZAINTZA

Unitate hartzailea: .....................................................................................................................

Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia: ......................................................................

Harrera-data: ................................... Ordua: .............................................................................

Gordetzen den tokia: .................................................................................................................

............................................(E)KO ERTZAINTZAKO INSTRUKZIO-BURUAREN SINADURA:
V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 12KO 18/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA DONOSTIAKO UDALAREN ARTEKO ESPARRU HITZARMENA, OSASUN PUBLIKOAREN ARLOAN ELKARLANEAN JARDUTEKOA

Donostia, 2015eko otsailaren 12a.

BILDU DIRA:

Batetik, Ion Darpón Sierra jauna, Osasun sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaritzan.

Bestetik, Juan Karlos Izagirre Hortelano jauna, Donostiako Udalaren alkate lehendakari gisa eta udal horren ordezkaritzan.

Adierazitako karguen arabera eta legez eman zaizkien ahalmenak erabilita esku hartu dute, eta honako hitzarmen hau gauzatzeko erabateko ahalmena onartu diote elkarri.

ADIERAZI DUTE:

I.– Udaletako osasun-zerbitzuak XIX. mendearen bigarren erdian sortu ziren, gaur egun osasun publiko gisa ezagutzen ditugun zerbitzuen oinarri; orduan kontratatu ziren lehen albaitariak, eta lehen udal-laborategiak zabaldu; udal-laborategi horiek izan ziren, hain zuzen ere, XX. mendearen zati handi batean, probintzia bakoitzeko erreferentziazko laborategi bakarrak; XX. mendean barrena, baina, atzera egin zuten arian-arian, Udal Laguntza Medikoko Zerbitzuak agertu ahala.

Herritarren osasun publikoaren arreta eta babesa izan da udalen betiko kezka historikoetako bat; hala, gaur egun, Donostiako Udalak –hitzarmen honen sinatzaile– Osasun Publikoaren Zerbitzu izaten jarraitzen du baita Ingurumen Osasunaren Zerbitzu ere, eta zerbitzu horien bitartez garatzen dira, hain zuzen ere, elikadura-segurtasuneko eta ingurumen-osasuneko programak.

Horiek horrela, 1998ko ekainean, osasun publikoaren arloan elkarlanean jarduteko esparru-hitzarmena izenpetu zuten Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Donostiako Udalek.

Donostiako Udalak osasun publikoaren eta ingurumen-osasunaren arloko eskumenak ditu, hala zehatuta Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren 42. artikuluan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 8/1997 Legearen 15. artikuluan eta Tokiko Erregimenari buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2. artikuluaren f) eta h) idatz-zatietan.

Elikadura Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legeak, 3.2.a. artikuluan, «agintari» izaera onartzen die tokiko erakundeetako organo eskudunei, betiere Tokiko Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak tokiko erakundeei esleitzen dizkien berezko eginkizunetan edo eginkizuna osagarrietan (14.1. artikuluan jasotzen ditu tokiko administrazioen eskumenak).

II.– Autonomia-erkidegoen osasunaren arloko eskumenak, bestalde, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak ezartzen ditu 41. artikuluan. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 2. artikuluak, berriz, jarduera sozioekonomikoko sektoreetako bakoitzean osasuna sustatzeko eta indartzeko eginkizuna esleitzen die EAEko botere guztiei, bizi-ohitura osasungarriak susta ditzaten, arrisku-faktoreak kontrolatu eta herritarrak osasuna zaintzeko eta babesteko beharrekin sentsibilizatu eta kontzientziatu. Lege horren 3. artikuluan adierazten denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Administrazioari dagokio osasun publikoaren babes orokorra bermatzea osasuna sustatzeko eta babesteko neurrien bitartez. Era berean, Osasun sailburuaren 1997ko urtarrilaren 8ko Aginduak ezartzen duenaren arabera, osasun publikoko eskualdeak dira herritarrei zuzentzen zaizkien osasun publikoko programak zentzuz eta zuzen kudeatzeko egiturarik egokienak.

Kontuan hartuta zer ezarri zuen Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorrak, azken xedapenetako bigarrenean, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen aldaketa dela-eta, osasun publikoaren zerbitzuen eginkizunen artean daude, batetik, osasuna sustatzea sektoreen arteko zeharkako programen bitartez eta, bestetik, ingurumen-osasuna eta elikadura-osasuna babestea eta sustatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 8.1.f) artikuluaren arabera, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio –berariazko beste eginkizun batzuen artean– herritarrengan osasun- eta ekitate-maila handiagoak lortzeko politikak eta esku-hartzeak bultzatzea Jaurlaritzako beste sail batzuetan eta beste erakunde publiko batzuetan –udalerrietan, bereziki–.

Gobernu Kontseiluak baimendu beharreko hitzarmenak zehazteko eta hitzarmen horien tramitazioa, izenpetzea, argitalpena eta jarraipena arautzeko 1996ko urtarrilaren 9an onartutako arauetatik 3.ean zehaztutakoari jarraikiz, hark du mota honetako hitzarmenak izenpetzeko eskumena; horrenbestez, eginkizun horri helduko dio Gobernu Kontseiluak, arau multzo horretako 9. arauari kontu eginda.

III.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 15.2. artikuluan finkatu zen osasun-kontrolaren eta osasungarritasunaren arloan elkarlanean eta koordinatuta jarduteko irizpideak eratzeko administrazioen artean lankidetzan aritzeko prozesua; berrikiago, Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorraren 27. artikuluan zehaztu da lankidetza hori, eta Elikadura-segurtasunari eta Nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legearen 14.2. artikuluan ere bai, elikaduraren arloari begira zehazki.

IV.– Aalborg-en iraunkortasunaren alde hartutako konpromisoak garrantzi handiko erreferentea dira osasunaren sustapenean. «Osasunerako tokiko ekintza» formulatu dute, eta zenbait jardun-ildo zehaztu osasunaren determinatzaileak zehazteko, osasunaren arloko desberdintasunak murrizteko eta osasunaren gaineko inpaktuaren ebaluazioa egiteko, bai, halaber, hiri planifikatzaileak mobilizatzeko ere haien lanean txerta ditzaten osasun publikoari buruzko irizpideak.

Hitzarmen honen helburua da osasuna sustatzea tokiko esparruan garatzen diren jardueretan, betiere berariaz kontu eginda Europar Batasunaren «Osasuna politika guztietan» estrategiaren gomendioei baita Osasunaren Mundu Erakundeko Osasunaren Determinatzaile Sozialei buruzko Batzordearen txostenaren gomendioei ere. Izan ere, bai osasun-zerbitzuak, bai osasun arlokoak ez diren zerbitzuak, bi-biak ezinbestekoak dira gizartearen osasun-arazoei erantzuteko; horrenbestez, behar-beharrezkoak dira erakundeen arteko elkarlana, osasunaren sustapena eta babesa antolatzeko beste modu batzuk. Horretan, hain zuzen ere, oinarritzen dira aurreko estrategia horiek.

Osasun publikoaren arloko jarduerak, prestazioak eta zerbitzuak antolatzeko eta gauzatzeko orduan, ikuskera integrala eta integratua hartu beharko da, sektore guztiak aintzakotzat izanda eta, betiere, Europako erregelamenduak gizabanakoei eta gizarteari begira gaixotasunak prebenitzeko eta osasuna sustatu eta babesteko helburuz administrazioen arteko koordinaziorako zehazten duen esparruaren barruan. Ildo horretan, bi administrazioek berariaz aintzatesten dituzte gaur arte osasun publikoaren arloko mahai sektorialetan egin diren koordinazio eta lankidetzako lanak.

Hitzarmen honetan parte hartzen duten alde guztiek hobetu nahi dute osasun publikoaren arloko elkarlana; hala, indarrean dagoen legeriak ezarritako helburuak lortu nahi dituzte, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko eta baliabideak optimizatzeko.

Aditzera emandako helburuak lortzera begira, honako estipulazio hauen arabera zuzendutako hitzarmen hau sinatzen dute:

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua da sinatzaileen artean osasun publikoaren arloko elkarlan-esparrua ezartzea.

Bigarrena.– Donostiako Udalak konpromiso hauek beteko ditu bere udalerriaren barruan:

1.– Elikadura-osasunarekin, ingurumen-osasunarekin eta osasunaren sustapenarekin lotzen diren programak eta jarduerak garatzea; era berean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak xede horretarako ezarritako irizpideekin eta erregelamenduekin bat datozen beste programa eta jarduera batzuk ere garatuko ditu (hitzarmen honen eranskinean zehaztu dira programak).

1.1.– Elikadura-osasunari eta ingurumen-osasunari dagokionez:

a) Arriskuaren araberako erregulartasunez eta maiztasunez egitea osasun-kontrol ofizialak, eta haien barruan berariaz zehaztea nondik nora betetzen diren osasun-araudian ezarritako eskakizunak –Donostia udalerriko zigor-ahalmena barne–.

b) Prozedura eta mekanismo eraginkorren bidez garatzea elikadura-osasuneko eta ingurumen-osasuneko programak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Osasun Sailaren prozedura normalizatuak erreferentzia gisa hartuta –sail horrek emango ditu–.

c) Estatuko eta autonomia-erkidegoko osasun-erregistroetan inskribatzeko eskaerak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Osasun Sailak ezarritako prozedurei jarraituta.

d) Osasun Sailak ezarritako barne-ikuskapenen sisteman integratzea, bi aldeen artean adostutako programen helburuak koherentziaz eta eraginkortasunez lortzen ari direla ziurtatzeko.

1.2.– Osasunaren prebentzioari eta sustapenari dagokionez.

a) Arlo horretako programetarako erreferentziako teknikari bat izendatzea, tartean diren udal-sailen arteko koordinatzaile gisa jardun dezan eta dagokion mahai sektorialean parte har dezan.

b) Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzarekin adostuta, osasuna sustatzeko egiten diren programetan eta komenigarritzat jotzen diren beste jarduera osagarrietan parte hartzea eta laguntzea.

c) Osasuna sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoko jardueren mapa urtez urte prestatzeko lanetan parte hartzea –barnean hartuko dira Udalaren hainbat sailek eta haren mendeko organismo autonomoek osasuna sustatzeko egindako jarduerak–.

2.– Osasun Sailak proposatzen dituen osasun publikoaren arloko jardueretan, proiektuetan edo programetan parte hartzea –Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren mahai sektorialetan aztertu eta onartuko da horien edukia eta garapena–.

3.– Osasun publikoko programak edota Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzarekin koordinatutako bestelako jarduerak garatu ahala sortutako informazioa erregistratzea, adostutako gutxieneko irizpideen arabera; horretarako, bi aldeek aurrez adostutako informatika-aplikazio bateragarriak erabiliko dira.

4.– Osasun publikoan eragina duten udal-ordenantzetako proiektuak onartu aurretik, haien berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzari.

5.– Osasunaren gaineko inpaktuaren ebaluazio guztietan parte hartzea, Donostiako udalerrian osasunaren gainean inpaktu adierazgarria izango duten legeak, planak, proiektuak edo programak jorratzen dituzten heinean.

6.– Donostiako udalerrian gertatzen diren eta herritarren osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen gorabeheren berri ematea Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzari.

7.– Koordinatuta jardutea Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzatik kasuan kasu dagozkion osasun-zerbitzuekin (Epidemiologia, Elikadura Osasuna, Ingurumen Osasuna, Osasunaren Sustapena, Osasun Publikoko Laborategia), udalerriko herritarren osasunean eragina izan dezaketen agerraldi edo gertakari bakanak ikertzeko eta ebazteko.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzarekin koordinatuta jardutea, herritarrei osasun publikoarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa emateko orduan, hala nola osasun-alerten kasuan.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak honako konpromiso hauek hartu ditu, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzaren bidez:

1.– Osasun publikoaren arloan egokiak iruditzen zaizkion laneko eta koordinazioko mahai sektorialak mantentzea eta sustatzea.

2.– Osasun publikoko programak lehenesteko, programatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko prozesuetan Donostiako Udalak parte har dezan ziurtatzea.

3.– Donostiako Udalean osasun publikoko eginkizunak betetzen dituzten langileak barnean hartzea Osasun Sailak osasun publikoaren arloan garatzen dituen prestakuntza-programetan, eta, horrela, egin beharreko esku-hartzeetan irizpideak eta ikuspegiak bateratu daitezen sustatzea.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzaren bitartez jakinaraztea hitzarmenaren xede diren gaien inguruan prestatzen diren xedapen arauemaileen proiektuak.

5.– Laborategiaren laguntza bideratzea laginak prozesatzeko lanetan –elikagaien laginak izan, zein ingurumeneko laginak izan–, hala eskatzen zaienean adituek lantzeko gero edo beste helburu batzuetarako.

Laugarrena.– Hitzarmen honen helburuak gauzatzeko beharrezko baliabide teknikoak eta giza baliabideak jarriko dituzte administrazio sinatzaileek, erakunde bakoitzak jarduera-programetako bakoitzean bere gain hartzen dituen eginkizunak kontuan izanik.

Bosgarrena.– Hitzarmenean parte hartzen duten erakundeek hitzeman dute elkarri trukatuko diotela jardueren eta programen garapenean sortzen den informazioa, Osasun Sailak estatuko organismoei eta Europar Batasunari datuak transmititzeko betebeharrak bete ditzan, betiere datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna ziurtatuta –Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera–.

Kontrol ofizialetako eta gainerako jardueretako datuak modu homogeneizatuan bildu eta transmiti daitezen, xede horretarako adostutako formularioen ereduak finkatuko dituzte bi aldeek. Sortzen diren datuak administrazio publiko sinatzaileetako edozeinek erabili ahal izango ditu, baina datuen iturria aipatu beharko da.

Seigarrena.– Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea eratuko da; ordezkari politiko batek eta erakunde sinatzaileetako bakoitzeko bi teknikarik osatuko dute.

1.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. artikuluaren eta hurrengoen arabera zehaztuko da Jarraipen Batzordearen erregimena.

2.– Urtean ohiko bi bilera egingo dira gutxienez; horiez gain, aldeetako edozeinek eskatzen duen bakoitzean, ezohiko bilerak ere egingo dira.

3.– Presidentetza sei hilekoa eta txandakakoa izango da, eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzaren ordezkaria izango da lehen presidentea.

4.– Batzorde horren helburua izango da hitzarmena betetzen dela ziurtatzea eta hitzarmena aplikatu ahala sortzen diren gorabehera guztiak ebaztea.

5.– Batzorde teknikoa sortuko da hitzarmenaren garapena dinamizatzeko, eta administrazio bakoitzeko bi teknikarik parte hartuko dute bertan. Batzorde horren zereginetako bat izango da hitzarmenaren funtzionamenduaren urteko ebaluazioa egitea eta Jarraipen Batzordeari ebaluazio horren berri ematea.

Zazpigarrena.– Hitzarmena sinatzen den egunean bertan izango da indarrean, eta urtebeteko iraunaldia aurreikusi da. Automatikoki luzatuko da, salbu eta aldeek hitzarmena denuntziatzen badute. Kasu horretan, hitzarmenaren indarraldia amaitu baina hiru hilabete lehenago aurkeztu beharko da denuntzia hori.

Dena dela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina hitzarmenak hirugarren batzuentzat.

Eta azaldutako guztiarekin ados daudela jasoarazteko, hitzarmen hau sinatzen dute, lau aletan, goian adierazitako lekuan eta datan.

Osasun sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Donostiako Udaleko alkate lehendakaria,

JUAN KARLOS IZAGIRRE HORTELANO.

HITZARMENAREN ERANSKINA

A) ELIKADURA-OSASUNEKO PROGRAMAK.

ELIKADURA-ESTABLEZIMENDUEN IKUSKAPENA

Elikadura-establezimenduetara ikuskapen-bisitak egitea.

Kautelazko neurriak hartzea eta ekintza zuzentzaileak egitea (elikagaiak kontrolatzea, jarduera etetea, establezimendua ixtea).

Kontrol ofizialari dagozkion laginak hartzea, emaitzak jakinaraztea eta kontrola gainditu ez duten emaitzen jarraipena egitea.

Ikuskapenaren emaitzen izapide elektronikoak egitea.

OSASUN-BAIMENAK ETA JARDUERARI HASIERA EMATEKO JAKINARAZPENAK

Ikuskapen- eta jarraipen-bisitak egitea, baimenaren eskakizunak betetzen diren egiaztatzeko.

Kautelazko neurriak hartzea, eta ekintza zuzentzaileak egitea (elikagaiak kontrolatzea, jarduera etetea, establezimendua ixtea).

Osasun-baimenen eta jarduerari hasiera emateko jakinarazpenen izapide elektronikoak egitea.

SEGURTASUN KIMIKOA ETA MIKROBIOLOGIKOA

Lantaldeetan parte hartzea.

Kontrol-programei dagozkien laginak hartzeko programak eratzea: Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala, segurtasun mikrobiologikoa, segurtasun kimikoa...

Emaitzak jakinaraztea, eta kontrola gainditu ez duten emaitzen jarraipena egitea.

ELIKADURA-ESTABLEZIMENDUEN AUTOKONTROLA

Lantaldeetan parte hartzea.

Autokontrol-planak ezartzeko eskaera egitea establezimenduei.

Establezimenduek aurkeztutako autokontrol-dokumentuak aztertzea, eta Eusko Jaurlaritzaren erreferentziaren araberako txostenak egitea.

Ikuskapenak egitea arriskuen analisi- eta kontrol-puntu kritikoen sistemen gainean baita plan generikoak eta autokontrola malgutzeko beste sistema batzuen gainean ere.

Ikuskapenaren emaitzen izapide elektronikoak egitea.

B) INGURUMEN-OSASUNEKO PROGRAMAK.

KONTSUMOKO URAK

Lantaldeetan parte hartzea.

Kontrol eta Zaintza Unitatea gainbegiratzea (udalerriari dagokion hornidurako sistema kontrolatzeko eta kudeatzeko urteko programa onartzea, eta haren barruan garatutako jardueren jarraipena egitea).

Gainbegiratzeko laginak hartzea.

Kontsumo publikoko urarekin lotzen diren azpiegiturak ikuskatzea.

Edangarritasunari buruzko kexei arreta ematea, laginak hartzea eta txostenak idaztea.

HONDARTZAK

Lantaldeetan parte hartzea.

Bainatzeko ura kontrolatzea.

Hondartzaren inguruko eremua kontrolatzea.

Ikuskapenak egitea, eta laginak hartzea.

Asteko eta urteko txostenak egitea.

ISO 14000 ziurtagiria eta EMAS sistema kudeatzea.

IGERILEKUAK

Lantaldeetan parte hartzea.

Indarrean dagoen araudiaren aplikazioan autokontrol-planak aztertzea, baloratzea eta onartzea.

Instalazioen titularrei aholkuak ematea autokontrol-programen prestaketan eta kudeaketan, betiere erabiltzaileen osasunerako izan daitezkeen arriskuei dagokionez.

Dekretu horretan zehazten diren osasun arloko ikuskapenak eta gainbegiratzeak egitea.

Udal-lizentzia eman aurretik osasun-txostena prestatzea.

Denboraldi bakoitzean igerilekuak berriro irekitzeko baimenak ematea, eta, bidezkoa bada, neurri zuzentzaileak har daitezen eskatzea.

BIOZIDAK

Lantaldeetan parte hartzea.

Ikuskapena egitea Bioziden zerbitzuetako enpresetan eta establezimenduetan.

Biozidei buruzko legeria betetzen dela kontrolatzea, eta bioziden etiketak eta segurtasun-fitxak gainbegiratzea.

Udalerriko enpresak ikuskatzea, indarrean dagoen araudia aplikatuta.

Udalerriarekin lotzen diren alertak ebaztea.

CLP erregelamendua (produktu kimikoak sailkatzeko, etiketatzeko eta ontziratzeko erregelamendua) betetzen dela gainbegiratzea.

LEGIONELOSIA

Lantaldeetan parte hartzea.

Instalazioak ikuskatzea, indarrean dagoen araudia aplikatuta.

Autokontrol-planak ebaluatzea.

Jarraipen-txostenak egitea.

Zigor-espedienteei hasiera ematea, hala badagokio.

OSASUN-HONDAKINAK

Lantaldeetan parte hartzea.

Osasun-hondakinak kudeatzeko planak ebaluatzea.

Txostenak egitea.

Egin beharreko ikuskapenak egitea.

C) OSASUNAREN SUSTAPEN ETA PREBENTZIOKO PROGRAMAK.

Paseo osasungarrien kudeaketa.

Osasun publikoko jardueren mapa.

Eskola-bideak.

Ohitura osasungarriak sustatzeko eta prebentzioko beste programa batzuk.

D) OSASUN PUBLIKOKO BESTE ESKU-HARTZE BATZUK.

OSASUN-ALERTAK

Alertan inplikatuta dauden eragileei alerta jakinaraztea.

Ikuskapen-bisitak egitea.

Kautelazko neurriak hartzea eta ekintza zuzentzaileak egitea (jarduera etetea, ixtea,...).

Txostena egitea, eta datuen izapide elektronikoak egitea.

GAIXOTASUN-AGERRALDIEN IKERKETA

Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren Zerbitzuekin (Epidemiologia, Elikadura Osasuna, Ingurumen Osasuna, Laborategia) komunikatzea eta jarduerak koordinatzea.

Agerraldia ikertzea:

Ikuskapen-bisitak egitea agerraldien edo agerraldiei lotutako kasuen sorburu izan daitezkeen instalazioetara edo azpiegituretara.

Aldez aurreko joera eragiten duten faktoreak aztertzea.

Fokuak edo iturriak identifikatzea.

Laginak hartzea; neurketak egitea.

Kautelazko neurriak hartzea, eta ekintza zuzentzaileak egitea (jarduera etetea, ixtea,...).

Txostena osatzea.

SALAKETAK

Udalari zuzendutako edo Osasun Publikoko Zuzendariordetzatik igorritako salaketei arreta ematea, eta horien jarraipena egitea.

Ikuskapen-bisitak egitea salaketaren eraginpeko establezimenduetan.

Elikadura-osasunaren arloko salaketetan (elikagaien edo elikadura-jardueren arloan) edo ingurumen-osasunaren arloko salaketetan (kutsadura atmosferikoa, hondakin-ura, kutsadura akustikoa eta abar), horien jatorria ikuskatzea eta ebaluatzea.

Datuak, laginketa, neurketak eta abar aztertzea.

Kautelazko neurriak hartzea, eta ekintza zuzentzaileak egitea (jarduera etetea, ixtea,...).

Egindako jardueren txostena egitea.

BESTE PROGRAMA ETA JARDUERA BATZUK

Elikadura-osasuneko beste programa batzuetan parte hartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura bereziko jarduera-programa.

– Nutriziorako, Ariketa Fisikorako eta Obesitatearen Prebentziorako Estrategia.

Ingurumen-osasuneko beste programa batzuetan parte hartzea:

– Hirigintza Osasuntsuari buruzko Ekitaldea, Udalsarea 21 sarearen esparruan.

– Osasunaren gaineko Inpaktuaren Ebaluazio Proiektuak.

Osasunaren arloko eskari eta beharrizan berriei erantzuteko adosten diren beste programa eta jarduera batzuetan parte hartzea.


Azterketa dokumentala