Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2014ko abenduaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5125

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Trafiko ASTZen zehapen-espedienteak izapidetzeko euskarria helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboa lizitatzeko dena (espedientea: T-010/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-010/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Non gauzatuko den: ASTZen burutuko dira lanak, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan kokatutakoan (Txurdinaga, Bizkaia), edo Eusko Jaurlaritzako bulegoetarik hartarako izendatzen direnetan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: irizpide pluralitatea.

– Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu.

Eskaintza teknikoa. 30 puntu, ondoren zehazten den bezala banaturik:

– Egin behar diren lan eta zerbitzuen ezaugarriak: 5 puntu.

– Proiektuaren arkitektura: 10 puntu.

– Lan-antolaketaren definizioa: 15 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 420.000 euro (347.107 euro gehi 72.893 euro, BEZarenak), bi urtealditan banatuta:

– 2015. urtea: 200.000 euro (165.289 euro, gehi 34.711 euro BEZari dagozkionak).

– 2016. urtea: 220.000 euro (181.818 euro, gehi 38.182 euro BEZari dagozkionak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: Lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 18a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Sailkapena: ez.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak: kontratu honen helburuari dagozkion jardueren arloko negozio-bolumen osoaren gaineko aitorpena, azken hiru ekitaldiei dagokienez, kontuan izanik enpresaburuaren jardueren sorrera-data edo hasiera-data, betiere negozio-bolumen horren erreferentziak izanez gero.

– Betekizunak:

Gutxieneko zenbatekoa, 250.000 euro urteko.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak: lizitazio honen proiektuko jarduera-eremuan, eskaintza egiten duen enpresaren erreferentzi nagusiak zehaztuko dira, azken bost urteetan burututako kontratuen zerrenden bidez, burutzapen-egokiari buruzko ziurtagiriekin abalatuaz garrantzitsuenak; agiri horietan, zenbatekoa, datak eta lanak non burutu diren jasoko dira.

– Betekizunak:

Ziurtagirietako zenbateko gutxienekoak: 1.000.000 euro.

Lanetatik hiruk, gutxienez, kontratu honen xedearen antzekoa izan behar dute.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko abenduaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea, 1), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2014ko abenduaren 23a; eta «B» gutun-azala, 2015eko urtarrilaren 9a.

e) Ordua: 11:00ak, bi egunetan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 17a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala