Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2014ko ekainaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2707

AGINDUA, 2014ko otsailaren 17koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Derandein Fundazioak jasotako dohaintza eta zuzkiduraren gehikuntza onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko abenduaren 27an, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean sartu zen Juan Ignacio Gomez Villa jaunaren notariotzaren idazki bat, zeinaren bidez Derandein Fundazioak 2013. urtean zehar jasotako dohaintzaren berri ematen baita. Eskabide horri honako agiri hauek erantsi zitzaizkion:

1.– Xabier Azarloza González jaunak, Derandein Fundazioaren idazkariak, 2013ko abenduaren 13an Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren bi kopia eskuetsi –dohaintza onartzeko eskritura publikoa, 2.178 protokolo-zenbakia–. Eskritura publiko horri Fundazioaren idazkari Xabier Azarloza González jaunak lehendakariaren oniritziarekin emandako egiaztagiria erantsi zitzaion, hain zuzen ere, 2013ko abenduaren 13an egindako bilkurarena. Bilkura horretan, aho batez erabaki zen Inversiones Ergoien, S.L. merkataritza-sozietateak 2013an zehar entitatearen alde egindako hogeita hamazortzi mila (38.000) euroko dohaintza onartzea, eta, fundazioaren estatutuetan ezarritakoa aplikatuz, fundazioaren diru-hornidura edo ondare finkorako erabiltzea dohaintza hori.

Bigarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroen Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek espedientea berriro aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioak bete egiten du honako xedapen hauetan ezarritakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xabier Azarloza González jaunak 2013ko abenduaren 13an Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean egiletsitako eskritura publikoari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan –Derandein Fundazioari irekitako orrian– honako hauek inskribatzea:

1.– Inversiones Ergoien, S.L. merkataritza-sozietateak 2013an zehar fundazioari egindako dohaintza –hogeita hamazortzi mila (38.000) eurokoa– onartzea.

2.– Fundazioaren zuzkidura hogeita hamazortzi mila (38.000) eurotan handitzea. Beraz, fundazioaren zuzkidura ehun eta hogeita lau mila (124.000) eurokoa izatetik ehun eta hirurogeita bi mila (162.000) eurokoa izatera pasa da. Ekarpena, balorazioa eta ordainketa agiri bidez egiaztatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu hau Derandein Fundazioari bidaltzea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 17a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.


Azterketa dokumentala