Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2617

EDIKTUA, guraso-ahalari buruzko 99/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 99/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Berenice Tsap La.

Abokatua: Maria Aranzazu Arriola Perez.

Prokuradorea: Campano.

Demandatua: Papewabeli Limbangi.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2014-05-05ean, eta haren xedapenak honako hauek dira:

«XEDAPENAK

Partez baiesten dut aurkeztutako demanda, eta demandatzaileari esklusiboki esleitzen diot XXXXX demandatuarekin izan zuen semearen guraso-ahala.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik».

Papewabeli Limbangi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala