Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2606

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1009/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira hitzez hitz idazpurua eta xedapenak:

247/14 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Emigdia Danelli Jara.

Abokatua: Rafael Gonalez-Pinto Lopez.

Prokuradorea: Ana Bregel Orella.

Alderdi demandatua: Gustavo David Mendoza Prieto.

Parte-hartzailea: Fiskaltza.

Auzigaia: seme adingabearekiko neurri ekonomikoak eta pertsonalak hartzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Bregel Orella prokuradoreak, Maria Emigdia Danelli Jararen izenean eta ordez, alaba adingabearentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko eskatuz aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Gustavo David Mendoza Prieto aitaren aurka; eta Fiskaltza parte delarik, XXXX adingabekoari dagokionez –Paraguayn jaio zen, 2006ko maiatzaren 4an–, honako neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzen ditut:

1.– XXXXX Alaba adingabekoaren gaineko zaintza eta jagoletza Maria Emigdia Danelli Jara amari ematen zaizkio.

2.– XXXXX alaba adingabearekiko guraso-ahala amari esleitzen zaio esklusiboki.

3.– Ez da bisita-, komunikazio- eta egonaldi-erregimenik ezartzen XXXXX alaba adingabearen eta aita Gustavo David Mendoza Prietoren artean.

4.– XXXXX alabaren mantenu-pentsio gisa, David Mendoza Prietok edozein kontzepturengatik jasotzen dituen diru-sarrera garbien ehuneko hogei ordainduko du hilero. Zenbateko hori, gutxienez, ehun eta berrogeita hamar (150) eurokoa izango da hilero. Pentsio hori aurreratuta ordaindu beharko du, hileroko lehenengo bost egunetan, Maria Emigdia Danelli Jarak adierazten duen banku-kontuan. Urtero eguneratu beharko da hileko gutxieneko zenbatekoa, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako Kontsumo Prezioen Indizeak duen aldakuntzarekin bat etorriz.

5.– Bien alabak izaten dituen ezohiko gastuak, bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.

6.– XXXXX adingabeak debekatua du lurralde nazionaletik irtetea, ez bada amak lagunduta edo aurretik epailearen baimena duela. Debekatu egiten da, halaber, alabarentzako pasaportea egitea, eta, dagoeneko egina badauka, kendu egingo zaio. Alde horretatik, Estatuko segurtasun-indar eta kidegoei ofizioak helaraziko zaizkie, ezarritako debekuen jakitun egon daitezen eta behar diren neurriak har ditzaten.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Gustavo David Mendoza Prieto jauna non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 26a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala