Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2014ko ekainaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2548

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Amicyf Euskadi entitatea «galdaren industria-operadore» espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena.

N.º Exp./Asunto: SEG/0022/2014.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2000ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren bidez (2000-07-3ko EHAA), Amicyf Euskadi, Euskadiko Beroaren eta Hotzaren mantentzaileen eta instalatzaileen Elkartea, zenbait espezialitateetan baimendutako profesionalak prestatzeko ikastaroak emateko erakunde aintzatetsi gisa baimendu zen, eta erakunde hauen erroldan inskribatzeko agindu zen eta bere identifikazio-zenbakia honako hau da: REFPA A-0028.

Bigarrena.– Amicyf Euskadi entitatearen ordezkaritzak 2014ko urtarrilaren 13an eskabide bat aurkeztu zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, «Galdaren industria-operadore» espezialitatean profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsitzat aitortzekoa, hain zuzen.

Hirugarrena.– Eskabide horrekin batera, eta 2014ko apirilaren 16ko idazki gehigarri baten bidez, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu zituen. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honakoak dira:

● Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izanik: Botika Zaharra kalea 21, 48014 Bilbao.

● Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

● Emango diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

● Otxarkoaga ikas gunea eta Forteknalia erakundearekin egindako lankidetza hitzarmenak, zeinen bidez, eta diru ordainketa truke, erakunde hauek beraien instalazio eta tresnak Amicyf Euskadiren esku jartzen dituzte prestakuntza ikastaroak eman ditzan.

Laugarrena.– 2014ko apirilaren 25ean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkariak, Amicyf Euskadi erakunde aintzatetsitzat aitortzeko eskaera onartzearen aldeko txostena eman zuen. Txostenean dioenez Ordezkaritzako teknikari arduradunak, bai eskatzailearen bai berarekin hitzartu diren erakundeen instalazioak, zenbaitetan ikuskatu ditu eta beti egokitzat jo ditu bere txostenetan.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK:

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

3.– Halaber, egiaztatuta geratu da Amicyf Euskadi delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, eta berebat, badituela 25. artikuluan jasotako gutxieneko giza zein teknika baliabideak eta ikastaroaren edukiak; eta bere instalazioak Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta daudela.

4.– Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen- dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskadiko Beroaren eta Hotzaren mantentzaileen eta instalatzaileen Elkartea, Amicyf Euskadi entitatea baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsitzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan: «Galdaren industria-operadorea».

2.– Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian, entitateari dagokion inskripzio-zenbakian, REFPA zk. A-0028, espezialitate berria inskriba dadila xedatzea.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

4.– Entitate honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

5.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitakoak.

6.– Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu 63/2006 Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria sailburuordeari, berau jakinarazten denetik hilabeteko epean. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 16a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala