Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2014ko ekainaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2408

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 27koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena; honen bidez, entzunaldi-izapidea egin eta jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen Aurreproiektua.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen Aurreproiektua landu du, eta proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duen eran bideratu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin entzunaldiaren izapidea bete behar da, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Xede horretarako, aurreproiektua jendaurrean jarri da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera; iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 20 egun baliodun aski direla iritzi zaio.

Hori dela eta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen Aurreproiektuan entzunaldia egin eta jendaurrean jartzea, 20 egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoa betetzeko eta alegazioak aurkezteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen Aurreproiektuaren edukia eskuragarri egongo da Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; telefonoa: 945 019137).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 27a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala