Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2014ko ekainaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2407

55/2014 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluaren arabera, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –zeinen bidez Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen baita– hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa sustatzeko eta bizkortzeko, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, kontuan hartu dira Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk.

Titulu horien lanbide-profila zehazten du 7. artikuluak. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

Uztailaren 27ko 1144/2012 Errege Dekretuak Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak zehazten ditu. Dekretu horrek ordeztu egiten du apirilaren 22ko 724/1994 Errege Dekretua, Arrantza eta Itsas Garraioko teknikariaren titulua arautzekoa.

Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluak 2. atalean xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten lege organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan, lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren tituluari dagozkion lanbide-heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen uztailaren 27ko 1144/2012 Errege Dekretuaren babesean.

Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira), eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez ezarritako irakaskuntzak (besteak beste, lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-modulu bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehenengo iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko apirilaren 8an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

1.– Dekretu honek Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako.

2.– Ikastetxeak duen pedagogia- eta eta antolamendu-autonomiaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

3.– Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarritzat.

II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE PROFILA

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

– Izena: Itsasertzeko nabigazioa eta arrantza.

– Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

– Iraupena: 2.000 ordu.

– Lanbide-arloa: Itsasoa eta arrantza.

– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-3b.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

1.– Titulu honen eskumen orokorra da itsasontzien jarduera antolatzea, kudeatzea eta gauzatzea, administrazio eskudunek maila honetarako zehaztutako ezaugarrien eta geografia-mugen arabera, eta nabigazioa zuzentzea eta kontrolatzea, bai eta arrainak ateratzea, manipulatzea eta kontserbatzea ere, segurtasun-baldintzak eta araudia aintzat hartuta, betiere.

2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

a) Planifikazioa eta prestaketak egitea, bidaia eraginkortasunez eta segurtasunez egiteko.

b) Itsasontzia portualdean segurtasunez maniobratzea, planifikatutako bidaia egiteko.

c) Itsasontziaren itsasbide planifikatua eta segurua kontrolatzea.

d) Ezarritako protokoloen arabera izendatutako zaintza egitea.

e) Komunikazioa izatea eta beharrezko informazioa lortzea itsas sorospeneko eta segurtasuneko munduko sistemaren bidez (GMDSS), hala eskatzen duten egoeretan, itsas ingelesa erabiliz.

f) Pisuen banaketa eta zama-lotzea ezartzea itsasontzi barruan, nabigazio segurua egiteko.

g) Itsas larrialdiei aurre egitea itsasontzi barruan, larrialdi-planak abian jarriz.

h) Gaixoei eta istripua izan dutenei erantzutea (itsasontzi barruan), ezarritako jardun-protokoloen arabera.

i) Arrantza-tresneria egiaztatzea eta zaintzea, harrapaketak segurtasunez egiteko eta errendimendua optimizatzeko.

j) Aterakuntzazko gehieneko errendimendua lortzea, arrantza arduratsuaren printzipioekin bateragarri izanez eta indarreko araudia betez.

k) Harrapaketako prozesatze-operazioak kontrolatzea eta egitea arrantza-parkean, araudi higieniko-sanitarioa betez.

l) Tresna propultsatzaileen, ekipo laguntzaileen eta ontzi-automatismoen funtzionamendu-, erregulazio eta- kontrol-parametroak kontrolatzea, disfuntzio posibleei antzemateko.

m) Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.

n) Dagokion konpetentziaren esparruan, erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatzea eta garatzea, lan-ingurunean beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan jardunez.

ñ) Bere jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, horien sorburuak identifikatuz, bere gaitasunaren eta autonomiaren esparruan.

o) Eraginkortasunez komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuz.

p) Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen, lan-ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihestearren.

q) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» aplikatzea.

r) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea.

s) Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

– Osatutako lanbide-kualifikazioak:

a) Itsas nabigazioa eta arrantza. MAP591_2 (1033/2011 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC1944_2: itsasontziko administrazio-jarduerak antolatzea, egiaztatzeko.

UC1945_2: itsasontzia kargatzeko, zamatzeko eta maniobratzeko eragiketak antolatzea eta egitea.

UC1946_2: itsasontziaren nabigazioa eta norabidea kontrolatzea.

UC1947_2: erauzketa-eragiketak eta harrapaketak landu eta kontserbatzekoak antolatzea eta egitea.

UC1948_2: itsasontzi barruko segurtasuna, biziraupena eta osasun-laguntza antolatzea.

– Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

a) Manipulazioa eta kontserbazioa arrantzan eta akuikulturan. MAP006_2 (295/2004 errege Dekretua, otsailaren 20koa, eta otsailaren 6ko 101/2009 Errege Dekretuan eguneratua). Konpetentzia-atal hau barne hartzen du:

UC0015_2: arrantzako eta akuikulturako produktuak manipulatzea eta prozesatzea.

b) Barne uretan eta kostatik hurbil dauden uretan nabigatzea. MAP171_2 (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC0537_2: itsasontzia egiaztatzea eta itsasoratzeko prestatzea.

UC0538_2: itsasontzia maniobratzeko eta kargatzeko eragiketak antolatzea eta egitea.

UC0539_2: itsasontziz nabigatzea.

UC0540_2: itsasontzi barruko segurtasuna, suteen kontrako borroka eta larrialdiak antolatzea eta kontrolatzea.

c) Operazioak itsas garraioan eta baxurako arrantzan. MAP170_2 (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC0542_2: erauzketa-eragiketak eta arrainak kontserbatzekoak antolatzea eta egitea.

d) Tokiko arrantza. MAP231_2 (101/2009 Errege Dekretua, otsailaren 6koa). Konpetentzia-atal hau biltzen du:

UC0735_2: itsasontzia egiaztatzea eta arrantza-lizentziak kudeatzea.

UC0736_2: itsasontzia maniobratzeko eta kargatzeko eragiketak egitea.

UC0737_2: itsasontziz nabigatzeko eragiketak egitea.

UC0738_2: erauzketa-eragiketak eta arrainak kontserbatzekoak egitea.

UC0739_2: itsasoko larrialdi-kasuetako eragiketak egitea.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

1.– Lanbide-figura hori duten pertsonek beren kontura nahiz besteren kontura egiten dute lan arrantza-ontzietan eta merkataritza-ontzietan, publikoetan nahiz pribatuetan, administrazio eskudunak ezarritako mugen eta eskuduntzen arabera.

2.– Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

Patroia, salgaiak eta/edo bidaiariak itsasoz garraiatzeko eta praktikajea, segurtasuna, itsasoko salbamendua, urpeko igeriketa, ikerketa eta beste zerbitzu batzuk ematen dituena, merkataritza-itsasketako titulazio profesionalak arautzen dituen ekainaren 12ko 973/2009 Errege Dekretuaren 10. artikuluak portuko patroientzat ezarritako eskuduntzen arabera.

Patroia, merkataritza-itsasontziko eta bidaiari itsasontziko lehen ofiziala eta zubiko ofiziala, merkataritza-itsasketako titulazio profesionalak arautzen dituen ekainaren 12ko 973/2009 Errege Dekretuaren 9.2 artikuluak itsasertzeko patroientzat ezarritako eskuduntzen arabera.

Kostako patroi balioaniztuna (lanbide arautua).

Arrantzako tokiko patroia (lanbide arautua).

Zubiko marinela (lanbide arautua).

Marinel arrantzalea (lanbide arautua).

Arrantza-ontziko edo merkataritza-ontziko patroia eta arrantza-ontziko edo merkataritza-ontziko zubiko lehen ofiziala edo zubiko ofiziala (araudiak ezarritako mugen arabera).

Ontzidiko ikuskaria.

Arrantzako aparailuen muntaiaren eta tresnatzearen gainbegiralea.

Lantzeko manipulatzailea edo langilea.

Ontziratzeko eta enpaketatzeko langilea.

Ontziratze-lerroko langile edo kontrolatzailea.

Arraina kontserbarako prestatzeko langilea.

Hotz-tratamenduen espezialista.

Arrantzako produktuen eta eratorrien, arrain-kontserben eta erdikontserben egilea.

Izoztuen eta ultraizoztuen egilea.

Kontserbarako arrainen garbitzailea-prestatzailea.

III. KAPITULUA
HEZIKETA ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Bidaiaren baldintzak definitzea, eta itsasontziaren eta inguruaren informazio nautikoa interpretatzea eta beharrezko hornidura zehaztea, plangintza egiteko.

b) Segurtasun-eskakizunak ezagutzea, eta araudia interpretatzea, itsasontzia prestatzeko.

c) Itsasontzia egiaztatzeko eta horren jarduerarako beharrezko dokumentazioa izatea, eta bat datorrela egiaztatzea eta administrazio-izapideak onartzea, itsasontzia bidaiatzeko prestatzeko.

d) Atrakatzeko, desatrakatzeko eta ainguratzeko portuko eragiketetan itsasontziaren mugimenduak kontrolatzea, eta meteorologia- eta ozeanografia-baldintzen eta ingurua mugatzen dutenen mendeko bilakaera-erantzuna interpretatzea, itsasontzia segurtasunez maniobratzeko.

e) Itsasontziaren itsasbidea kontrolatzea, eta nabigatzen laguntzeko tresnak eta ekipo elektronikoak maneiatzea eta beharrezko informazioa lortzea, segurtasunez nabigatzeko.

f) Itsasoko abordatzeak edo hurbiltze arriskutsuak prebenitzea, eta araudi aplikagarriak interpretatzea eta beharrezko maniobrak egitea, segurtasunez nabigatzeko.

g) Guardiako prozedurak betetzea, eta araudia interpretatzea eta jarduera-protokoloak aplikatzea, egokitutako guardia egiteko.

h) GMDSSko ekipoak erabiltzea, ezarritako prozedurei jarraikiz, komunikatzeko eta informazioa lortzeko.

i) Itsas ingeles teknikoa erabiltzea, eta fraseologia normalizatua erabiltzea, komunikatzeko.

j) Itsasontziaren egonkortasuneko eta zama-orekako baldintzak zehaztea, eta erlazionatutako informazio tekniko, araudi eta kode aplikagarriak interpretatzea eta beharrezko kalkuluak egitea, itsasontzi barruko zamak banatzeko eta orekatzeko.

k) Larrialdi-planak ezagutzea, eta COICEn ezarritako aginduak interpretatzea, aktibatzeko eta gainbegiratzeko.

l) Salbamenduko, suteen kontrako borrokako eta ustekabeko kutsaduraren kontrako borrokako gailuak eta sistemak erabiltzea, eta araudia interpretatzea eta teknikak aplikatzea, itsasontzi barruko itsas larrialdiei aurre egiteko.

m) Itsas laguntzako egoeretako jarduerak erabakitzea, eta egoera baloratzea eta lehen laguntzetako eta/edo ebakuatzeko teknikak aplikatzea, gaixoei eta istripua izan dutenei laguntzeko.

n) Arteak eta aparailuak armatzeko eta mantentzeko eragiketak egitea, eta maketen edo benetako ekipoen gainean teknikak aplikatzea, eraginkortasuna egiaztatzeko.

ñ) Arrantza-maniobretako teknikak aplikatzea, eta lortutako informazioa interpretatzea eta ekipoak maneiatzea, atzeratzeko etekinik handiena lortzeko, arrantza arduratsuko printzipioekin eta indarreko araudiarekin bat.

o) Harrapaketak hautatzeko eta kontserbatzeko metodoak baloratzea, eta aplikazioak aztertzea eta higiene- eta osasun-araudia interpretatzea, harrapaketak arrantza-parkean prozesatzeko eragiketak egiteko eta harrapaketak sailkatzeko, indarreko EBko araudiak ezarritako merkataritza-arauekin bat.

p) Propultsio-instalazioa, ekipoak eta instalazio osagarriak maneiatzea eta horien prebentzio-mantentzeko eragiketak egitea, eta funtzionamendu-parametroak interpretatzea eta ezarritako prozedurak jarraitzea, kontrolatzeko.

q) Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak, eta komunikazio- eta informazio-teknologiak aztertu eta erabiltzea; ikasteko eta ezagupenak eguneratzeko, hobekuntza profesional eta pertsonalerako aukerak antzemanda, eta hainbat egoera profesionaletara eta lanekoetara egokitzeko.

r) Talde-lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

s) Sormenezko irtenbideak hartu eta balioestea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez ebazteko.

t) Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta; prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

u) Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumeneko eta laneko arriskuak aztertzea, eta horien sorburuekin lotzea, hartu beharreko prebentzio-neurriak oinarritzeko eta dagozkion protokoloak aplikatzeko, nork bere buruari, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egitearren.

v) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

w) Ikasteko prozesuan lanaren kalitate-prozedurak eta erreferentziako produkzio-sektorearenak hobetzeko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

x) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

y) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan harturik, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

2.– Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

a) Nabigazio- eta komunikazio-teknikak.

b) Guardiako prozedurak.

c) Itsasertzeko arrantza.

d) Itsasontzia egiaztatzea eta administratzea.

e) Ingelesa.

f) Itsas segurtasuna.

g) Itsasontzi barruko osasun-arreta.

h) Instalazioak eta zerbitzuak.

i) Maniobra-teknikak.

j) Itsasontziaren egonkortasuna, zama-orekatzea eta zamatzea.

k) Laneko prestakuntza eta orientabidea.

l) Enpresa eta ekimen sortzailea.

m) Lantokiko prestakuntza.

I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntza-aldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamabi asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.

7. artikulua.– Irakasleak.

1.– Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

2.– Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, errege dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.

3.– Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskineko 1. atalean zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.

4.– Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko. Izan ere, errege dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.

5.– Gainera, lanbide-moduluaren barnean sartutako prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan ezagututako lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu beharko dute.

6.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK

8. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta lotura.

1.– Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren tituluak aukera ematen du erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

2.– Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren tituluak aukera ematen du, halaber, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-ziklo guztietan sartzeko, betiere Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera, eta proba bidez edo berariazko ikastaro bat gaindituta; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

3.– Azkenik, titulu horrek aukera ematen du batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

9. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

2.– Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

4.– Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

– Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

– Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da–.

5.– Lanbide-moduluen egokitasuna Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako konpetentzia-atalekin, horiek baliozkotzeko edo salbuesteko, eta titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko, VI. eranskinean jasotzen dira.

10. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakaskuntzak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek uztailaren 27ko 1144/2012 Errege Dekretuan ezarritako Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

Merkataritzako zubi eta bizkarreko teknikari laguntzailea, Itsasoa eta Arrantza adarra.

Arrantzako zubi eta bizkarreko teknikari laguntzailea, Itsasoa eta Arrantza adarra.

Itsasertzeko arrantzako teknikari espezialista, Itsasoa eta Arrantza adarra.

2.– Apirilaren 22ko 724/1994 Errege Dekretuak ezarritako Arrantza eta itsas garraioko teknikariaren tituluak eta uztailaren 27ko 1144/2012 Errege Dekretuak ezartzen duen Itsasertzeko nabigazioa eta arrantzako teknikariaren tituluak ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.

3.– Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako dekretu honetan ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

4.– Merkataritzako nabigazioko eta arrantzako titulu profesionalak. Titulu honen lanbide-moduluetan ezarritako prestakuntzak hauek betetzen ditu:

Itsasontzi zibiletako ofizial eta patroientzako STCW Nazioarteko Kodeko Prestakuntza kodearen A-II/1 ataleko konpetentzia-arauetan ezarritakoa, baita arrantza-ontzietako ofizial eta patroientzako STCW-f Nazioarteko Hitzarmeneko eranskinaren II. kapituluko 1. arauaren eranskinean ezarritakoa ere. Era berean, bete egiten ditu STCW Kodeko A-VI/1 ataleko konpetentzia-arauak eta STCW-f Nazioarteko Hitzarmeneko eranskinaren III. kapituluko 1. ataleko eranskina, itsasontzi zibil eta arrantza-ontzietako langile guztientzako segurtasuneko oinarrizko prestakuntzari dagokionez, eta STCW Hitzarmeneko A-IV/2 atala eta STCW-f Hitzarmeneko eranskinaren II. kapituluko 6. arauaren eranskina, irrati-komunikazioei dagokienez.

Orobat, bete egiten du 973/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Merkataritza-itsasketako titulazio profesionalak arautzen dituena, eta FOM/2296/2002 Agindua, irailaren 4koa, Merkataritza-itsasketako makinetako eta zubiko marinelen eta portuko patroien titulu profesionalen prestakuntza-programak arautzen dituena eta konpetentzia profesionala egiaztatzeko espezialitate-ziurtagiriak arautzen dituena.

Orobat, bete egiten du 930/1998 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, Merkataritza Nabigazioko eta arrantza sektoreko zenbait lanbideren baldintza orokorrei eta titulazioari buruzkoa, 1347/2003 Errege Dekretuak eta 653/2005 Errege Dekretuak aldatua, eta, orobat, 2008/2009 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Merkataritza Nabigazioko eta arrantza sektoreko zenbait lanbideren baldintza orokorrei eta titulazioari buruzko maiatzaren 14ko 930/1998 Errege Dekretua aldatzekoa.

Orobat, bete egiten du 662/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, arrantzako tokiko patroiaren eta kostako patroi balioaniztunaren lanbidean jarduteko gutxieneko eskakizunak ezartzekoa.

Orobat, bete egiten du 1519/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, arrantzontzietan marinel profesional jarduteko gutxieneko ezaguera eta eskakizunak ezartzekoa, honela, legedia horretan ezarritako eskakizun ez-akademikoak gainditurik, Itsasertzeko nabigazioko eta arrantzako teknikariaren titulua duten ikasleek dagokien espezialitateko titulazio profesionalak lortu ahal ditzaten haien eginkizunetan jarduteko, dekretu honen 4.2 artikuluan zehaztutako zeregin eta lanpostuetan.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA, APIRILAREN 8KOA 55/2014 DEKRETUARENA
LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA, APIRILAREN 8KOA 55/2014 DEKRETUARENA
LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

1. lanbide-modulua: Nabigazio- eta komunikazio-teknikak

Kodea: 1027

Kurtsoa: 1

Iraupena: 231 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Planifikatutako itsasbidea trazatzen du, mapetako eta beste argitalpen nautiko eguneratu batzuetako informazioa interpretatuta eta itsasbide-gelako tresnak maneiatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mapa eta argitalpen nautikoak aurreikusitako itsasbidearen arabera hautatu ditu.

b) Mapak eta beste argitalpen nautiko batzuk, paperezkoak edo elektronikoak, jasotako informazioari jarraikiz zuzendu ditu.

c) Momentu-zunda adierazitako lekuan eta orduan zehaztu du, mareen urtekariaren bidez eta ekozundatik lortutako informaziotik abiatuta.

d) Itsasargiak, markak, balizak eta buiak argitalpen nautikoetatik (mapa nautikoak eta itsasargi eta itsasbideen liburuak, besteak beste) lortutako informazioarekin ezaugarritu ditu.

e) Arriskuak eta puntu nabarmenak antzeman eta markatu ditu, segurtasunez nabigatzeko.

f) Paperezko mapetan eta EC-DISen planifikatutako itsasbidea zehaztasunez eta itsas zirkulazioa antolatzeko arauak errespetatuz trazatu du.

g) Argitalpen nautikoak eta tresnak kontu handiz maneiatu ditu.

2.– Segurtasunez eta eraginkortasunez nabigatzen du kostatik, tresnak maneiatuta eta mapako suposizio praktikoak ebatzita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Posizio-lerroak (besteekiko norabideak, lerrokatzeak, distantziak eta angelu horizontalak, besteak beste) zehaztasunez lortzeko tresnak maneiatu ditu.

b) Kosta behatzetik lortutako erabateko orratzaren zuzenketa itsasbidean eskura daitekeen informazioan kontsultatutakoarekin alderatu du.

c) Suposizioak mapan ebatzi ditu, eta trebeziaz maneiatu ditu tresnak (konpasak, garraiagailuak eta kalkulagailua, besteak beste).

d) Posizio estimatua mapan adierazi du.

e) Zehaztasunez lortu du kokapena, kosta behatzetik, aldibereko behatzeetatik eta aldiberekoak ez diren behatzeetatik.

f) Lortutako kokapenaren fidagarritasuna baloratu du.

g) Orratzaren norabidea eta makinen abiadura zehaztu du haizea eta/edo korrontea aurreikusten duen planifikatutako itsasbide grafikoa mantentzeko.

h) Mapa-suposizioko emaitzak lortu ditu, errore-marjina onargarriekin eta eskatutako denbora gainditu gabe.

3.– Itsasontziaren posizio estimatua kalkulu analitikoaren bidez lortzen du, formulak interpretatuta eta horiek haizea eta korrontea aurreikusten dituzten suposizio praktikoetara aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Estimaren formulak ondorioztatu ditu, eta, horretarako, tartean dauden parametroak aztertu ditu.

b) Estima-posizioa zehaztu du, eta, horretarako, estimazioaren formulak eta taula nautikoak aplikatu ditu.

c) Irteera-puntu batetik iriste-puntu batera joateko norabidea eta distantzia zehaztu ditu.

d) Estimaren kalkulu analitikoa egiteko, haizearen eta korrontearen eragina kontuan hartu ditu.

e) Kalkuluak eraginkortasunez egiteko prozedurak jarraitu ditu.

4.– Itsasontziaren benetako eguerdiko kokapena zehazten du, bai eta orratzaren erabateko zuzenketa ere, eguzkia eta Iparrizarra astronomikoki behatzearen bidez, eta neurketa-instrumentuak maneiatzen eta kalkulu-prozedura sinplifikatuak aplikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sestantearen zatiak eta osaera haren eginkizunarekin lotu ditu.

b) Sestantearen ispiluak doitu ditu eta horien indize-errorea zehaztu du.

c) UTa zehaztasunez lortzeko metodoak erabili ditu.

d) Behatutako altuerak lortu eta zuzendu ditu.

e) Erabateko zuzenketa zehaztu du, bitarteka.

f) Iparrizarra behatzetik abiatuta, erabateko zuzenketa zehaztu du.

g) Itsasontziaren benetako eguerdiko kokapena lortu du.

h) Tresnak kontu handiz maneiatu ditu.

5.– Radar-ekipoa erabiltzen du, horren funtzioak identifikatuta eta lortutako informazioa erabilita, itsasontziaren posizioa zehazteko eta talka-arriskua prebenitzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hasierako doikuntza egin du radarraren errendimenduari eragiten dioten faktore finkoak (miaketa-unitatearen posizioa, itzal-sektoreak, antenaren irismena eta norabide-erroreak) kontuan hartuta.

b) Irudiaren aurkezpeneko urritasunak zuzendu ditu.

c) Pantaila aurkezteko modua behar bezala hautatu du, benetako mugimenduari edo erlatiboari dagokionez.

d) Distantziak eta kostarekiko norabideak/markatzeak, islatzaile radarrak eta gorabehera topografikoak hartu ditu radarra erabilita.

e) Itsasontziaren eta beste itsasontzi batzuen mugimenduaren eskuzko punteaketa egin du, eta norabideak eta abiadurak lortu ditu eta horien edozer aldaketa antzeman du, edozer arrisku-egoera prebenitzeko.

f) CPA, TCPA, norabideak eta/edo abiadurak zehazteko kalkuluak egin ditu, beste itsasontzi batera maniobratzeko.

6.– Uneko eta aurreikusitako meteorologia- eta ozeanografia-baldintzak interpretatzen ditu, beharrezkoa den eta eskura dagoen informazioa aztertuta eta baldintzok nabigazioan duten eragina ebaluatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Meteorologia-aldagaiak neurketa-gailuekin eta beren unitateekin lotu ditu.

b) Behatutako meteorologia-aldagaien bilakaera erregistratu eta baloratu du.

c) Beaufort eta Douglas eskaletako mailak haizearen abiadurarekin eta olatuen altuerarekin lotu ditu.

d) Olatuak eratzeko parametroak identifikatu ditu.

e) Haize-baldintzak aurreikusi ditu, gainazaleko isobara-mapa bat aztertzetik abiatuta.

f) Uneko benetako haizea eta olatuen parametroak estimatu ditu, behatzetik abiatuta.

g) Lainoa sortzeko baldintzak identifikatu ditu, eta lainoek nabigazioari nola eragiten dioten baloratu du.

h) Itsas korronte orokorrak ezaugarritu ditu.

7.– Itsas sorospen eta segurtasuneko munduko sistemaren tresneria erabiltzen du, horren eginkizunak interpretatuta, eta ezarritako maneiu- eta mantentze-prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Nabigazio-zona estazio-lizentzien, ziurtagirien eta eskakizunen inguruko exijentziekin lotu ditu, araudiaren arabera.

b) Adierazitako itsas zonan diharduen irrati-komunikazioko instalazio baten eginkizunak antzeman ditu, eragiketa-prozedurak eta hartu beharreko arretak identifikatuta.

c) Behar bezala ezaugarritutako egoera batean, sorospen, larrialdi edo segurtasuneko mezuen edukiak, eta horiek igorri edo hartzeko jarraitu beharreko prozedurak zehaztu ditu.

d) Itsasontzi-estazioetan nahitaez erabili beharreko dokumentuak eta argitalpenak antzeman ditu, datu garrantzitsuak eraginkortasunez kontsultatu edo erregistratzeko.

e) Irrati-komunikazioko tresneria kontrolatzeko aginteak maneiatu ditu, eskatutako informazioak argiki eta eraginkortasunez transmititu eta jasotzeko.

f) IMOaren esaldi normalizatuak eta seinaleen nazioarteko kodea hala eskatzen duten komunikazio-prozeduretan duten erabilerarekin lotu ditu.

g) Irrati-balizen eta radar-erantzungailuen ohiko mantentze-protokoloak ezarri ditu.

B) Edukiak:

1.– Itsasbideak prestatzea.

Mapa eta argitalpen nautikoak aurreikusitako itsasbidearen arabera hautatzea.

Argitalpen nautikoak eguneratzea:

– Nabigatzaileentzako oharrak jasotzea.

– Paperezko mapak eguneratzea.

– Mapa elektronikoak eguneratzea.

– Itsasbideen eta itsasargien liburuak eguneratzea.

Markak, itsasargiak, balizak eta buiak identifikatzea.

Itsasbidearen parametroak interpretatzea:

– Puntu baten koordenatuak mapak.

– Distantziak.

– Norabideak.

– Lehorreratze-puntuak (WP).

Arriskuak eta puntu nabarmenak antzeman eta markatzea, segurtasunez nabigatzeko.

Momentu-zunda adierazitako lekuan eta orduan zehaztea, mareen urtekariaren bidez eta ekozundatik lortutako informaziotik abiatuta.

Ekozundak maneiatzea.

Itsasbidea paperezko mapetan trazatzea.

Itsasbidea tresna elektronikoetan trazatzea.

Argitalpen nautikoak eta tresnak kontu handiz maneiatzea.

Itsasbideak trazatzeko ingeles estandarizatua erabiltzea, eta mapa nautikoak eta beste argitalpen nautiko batzuk erabiltzea.

Itsasbide-gelako argitalpenen erabilera.

Itsasbide-argitalpenak eta -materiala maneiatzeko arauak.

Markak, itsasargiak, balizak eta buiak.

Mapa nautikoak.

Itsasbide-materialaren antolamendua.

Itsasbidearen parametroak ezagutzea:

– Puntu baten koordenatuak mapan.

– Distantziak.

– Norabideak.

– Lehorreratze-puntuak (WP).

Itsas zirkulazioa antolatzeko arauak.

Zirkulazioa bereizteko gailuak.

Mareak.

Ekozundak.

Itsasbidea paperezko mapetan.

Itsasbidea tresna elektronikoetan.

Itsasbideak trazatzeko ingeles estandarizatua, eta mapa nautikoak eta beste argitalpen nautiko batzuk erabiltzea.

Sistema teknologikoei buruzko ezagutza etengabe eguneratzeko beharraz jabetzea.

2.– Segurtasunez eta eraginkortasunez nabigatzea kostan.

Konpasaren erabateko zuzenketa lortzea, kosta behatzetik, desbideratzeen taulatik eta deklinazio magnetikotik abiatuta.

Posizio-lerroak definitzea, markatzeak, besteekiko norabideak eta lerrokatzeak behatzetik abiatuta. Taximetroa eta ispilu azimutala maneiatzea.

Suposizioak mapan ebaztea, eta tresnak (konpasak, garraiagailuak eta kalkulagailua, besteak beste) trebeziaz maneiatzea.

Posizio estimatua mapan adieraztea.

Itsasontzia posizio-lerroen arabera posizionatzea: aldiberekoak eta aldiberekoak ez direnak.

Lortutako kokapenaren fidagarritasuna baloratzea.

Orratzaren norabidea eta makinen abiadura zehaztea haizea eta korrontea aurreikusten duen itsasbide grafiko planifikatua mantentzeko.

Mapa-suposizioko emaitzak lortzea, errore-marjina onargarriekin eta eskatutako denbora gainditu gabe.

Orientazio-sistemei (konpasa eta birakonpasa) aplikatu beharreko zuzenketak.

Posizio-lerroak lortzeko tresnak.

Itsasontzia posizio-lerroen arabera posizionatzeko metodoak: aldiberekoak eta aldiberekoak ez direnak.

Haizeak itsasbidean duen eragina.

Korronteak itsasbidean duen eragina.

Itsasbidea kontrolatzea, ikuspen murriztuko egoeretan.

Trafikoa bereizteko gailuetako nabigazio-teknikak.

Itsasbidea jarraitzeko, kapitainak emandako jarraibideak betetzea.

3.– Itsasontziaren posizio estimatua lortzea.

Estima analitikoko nabigazio-prozedurak: arazo zuzena eta zeharkako arazoa.

Estimaren kalkulu analitikoa, haizearen eragina eta korrontea kontuan hartuta.

Erroreak txikiagotzeko prozedurak.

Parametroen definizioa.

Estimaren formulen jatorria.

Haizeak estiman duen eragina.

Korronteak estiman duen eragina.

Lortutako itsasbidea jarraitzea, nabigazioko segurtasuna kontuan hartuta.

4.– Itsasontziaren benetako eguerdiko kokapena zehaztea, bai eta orratzaren erabateko zuzenketa ere, eguzkia eta iparrizarra astronomikoki behatzearen bidez.

Almanaka nautikoa maneiatzea.

Sestantearen ispiluak doitzea eta horien indize-errorea zehaztea.

Sestantea erabiltzea.

UTa lortzea.

Behatutako altuerak zuzentzea.

Erabateko zuzenketa, bitarteka.

Erabateko zuzenketa, Iparrizarra behatzetik abiatuta.

Erabateko zuzenketa kalkulatzea, Iparrizarra behatzetik abiatuta.

Aldibereko bi altuera-zuzenen araberako kokapena.

Aldiberekoak ez diren altuera-zuzenen araberako kokapena.

Itsasontziaren benetako eguerdiko kokapena lortzea.

Benetako eguerdiko kokapena lortzeko prozedura laburtuak.

Tresnak kontu handiz maneiatzea.

GPSa maneiatzea.

Almanaka nautikoa.

Sestantea:

– Elementuak identifikatzea.

– Eginkizuna.

– Ispiluen doikuntza.

– Indize-errorea zehazteko metodoak.

– Maneiurako teknikak eta arretak.

Denbora unibertsala (UT).

Behatutako altuerak.

Aldibereko altuera-zuzenak.

Aldiberekoak ez diren altuera-zuzenak.

Satelite bidezko posizionamendu-sistemak:

– GPS sistema.

– Galileo sistema.

– Beste sistema batzuk.

Astronomia-teknikak erabilita posizionatzeko eta nabigatzeko gaitasunak duen garrantziaz jabetzea.

5.– Radar-ekipoa antolatzea.

Funtzionamendu-doikuntzak egitea.

Pantaila aurkezteko modua behar bezala hautatzea, benetako mugimenduari edo erlatiboari dagokionez.

Atzerapenak eta distantziak lortzea.

Euriko eta itsasoko iragazkiak erabiltzea.

Oihartzun kritikoak identifikatzea.

Erroreak, oihartzun faltsuak, interferentziak eta itzal-zonak antzematea.

Aplikazio praktikoak.

Itsasontziaren eta beste itsasontzi batzuen norabideak eta abiadurak zehaztea.

CPA eta TCPA zehaztea gurutzatzeko, aurrez aurreko itzuliko eta irismeneko egoeretan.

Beste itsasontzi batzuen norabide- eta abiadura-aldaketak antzematea, bai eta aldaketok itsasontziaren norabidean eta abiaduran duten eraginak ere.

Paraleloen indexatzearen aplikazioak.

Radar motak.

Radarraren funtzionamendua.

Mugak. Irismena. Errendimenduari eta zehaztasunari eragiten dieten faktoreak.

Oihartzun faltsuak, interferentziak eta itzal-zonak.

Aurkezpen moduak. Abantailak eta desabantailak.

Radarrari aplikatutako zinematikaren printzipioak.

Abiaduren triangeluaren trazatua.

CPA eta TCPA gurutzatzeko, aurrez aurreko itzuliko eta irismeneko egoeretan.

Oihartzun kritikoak.

Itsasoan abordatzeak prebenitzeko nazioarteko araudia betetzeko konpromisoa.

6.– Meteorologia- eta ozeanografia-baldintzak interpretatzea.

Meteorologia-aldagaiak neurketa-gailuekin eta beren unitateekin lotzea.

Itsasontzi barruko tresna meteorologikoak maneiatzea:

– Lortutako informazioaren erabilgarritasuna interpretatzea.

Haizearen abiadura eta norabidea behatzea eta aurreikustea:

– Haizearen parametroak zehazten dituzten aldagaiak lortzea.

– Behatze-metodoak.

Itsasoaren egoera behatzea eta aurreikustea:

– Olatuen altuera zehazten duten aldagaiak lortzea.

– Behatze-metodoak.

Beaufort eta Douglas eskaletako mailak haizearen abiadurarekin eta olatuen altuerarekin lotzea.

Mezu meteorologikoak interpretatzea.

Lainoa sortzeko baldintzak identifikatzea, eta lainoek nabigazioari nola eragiten dioten baloratzea.

Itsas korronte orokorrak ezaugarritzea.

Itsas meteorologian, ingeles estandarizatua erabiltzea.

Aldagai meteorologikoak.

Itsasontzi barruko tresna meteorologikoak:

– Maneiatzea.

– Lortutako informazioaren erabilgarritasuna interpretatzea.

Haizearen abiadura eta norabidea:

– Haizearen parametroak zehazten dituzten aldagaiak.

– Presioaren gradiente horizontala.

– Benetako haizea eta itxurazko haizea.

– Beaufort eskala.

Itsasoaren egoera:

– Olatuen altuera zehazten duten aldagaiak.

– Olatuen parametroak.

– Haize-itsasoa eta itsasoratzeko itsasoa.

– Douglas eskala.

Mezu meteorologikoak.

Laino motak eta kausak: laino-zonaren aurreikuspena.

Itsas korronte orokorrak.

Itsas meteorologiako ingeles estandarizatua.

Meteorologia- eta ozeanografia-aurreikuspenaren garrantziaz jabetzea, aurreikusitako itsasbidean duen eraginagatik, segurtasunez nabigatzeko.

7.– Itsas sorospen eta segurtasuneko munduko sistemako ekipoak erabiltzea.

Nabigazio-zona estazio-lizentzien, ziurtagirien eta eskakizunen inguruko exijentziekin lotzea, araudiaren arabera.

Komunikazioak itsas zerbitzu mugikorrean egitea:

– Sorospeneko, larrialdietako eta segurtasuneko komunikazioak.

Itsasontzi baten estazioko ekipoak ezaugarritzea eta erabiltzea:

– Guardiako hargailuak: VHF eta MF/HFko dei selektibo digitaleko hargailuen kontrolak eta erabilera.

– Biziraupeneko ontzien irrati-tresneria: VHFko bi noranzkoko aparatu irrati-telefonikoak.

– Identifikazio-sistema automatikoa (AIS).

Segurtasun-ziurtagirien eta lizentzien ikuskapenak eta azterketak egitea.

Nahitaezko dokumentuak eta argitalpenak eraginkortasunez erabiltzea.

Zerbitzu irrati-elektrikoaren eguneroko mantentze-lanak egitea.

Dei selektibo digitala egitea (DSD).

Deien kategoria: sorospena, larrialdia, segurtasuna eta beste komunikazio batzuk.

NAVTEX erabiltzea.

Irrati-telexa erabiltzea.

INMARSAT sistemak maneiatzea.

INMARSAT sistemen aplikazioak GMDSSan.

Irrati-balizen eta radar-erantzungailuen ohiko mantentze-protokoloak ezartzea.

Sorospeneko irrati-balizak (EPIRB) maneiatzea.

Bilaketako eta salbamenduko radar-erantzungailua (SART) maneiatzea.

IMOaren hiztegi normalizatua erabiltzea.

Seinaleen nazioarteko kodea erabiltzea.

Itsas sorospen eta segurtasuneko munduko sistema.

– A1-A2-A3-A4 zonak definitzea.

– A1, A2, A3 eta A4 zonetarako ekipo erradioelektrikoak:

– Ziurtapen eskakizunak GMDSSan.

Komunikazioak itsas zerbitzu mugikorrean:

– Sorospeneko, larrialdietako eta segurtasuneko komunikazioak.

Itsas zerbitzu mugikorreko estazioak.

Maiztasunak eta hedapena:

– Espektro erradioelektrikoa eta maiztasunen bandak.

– GMDSSaren sorospen- eta segurtasun-maiztasunak.

– GMDSSaren aurreko sistemaren sorospen- eta segurtasun-maiztasunak.

Itsasontzi baten estazioko ekipoak:

– Guardiako hargailuak: VHF eta MF/HFko dei selektibo digitaleko hargailuen kontrolak eta erabilera.

– Biziraupeneko ontzien irrati-tresneria: VHFko bi noranzkoko aparatu irrati-telefonikoak.

– Identifikazio-sistema automatikoa (AIS).

– Segurtasun-ziurtagirien eta lizentzien ikuskapenak eta azterketak.

– Nahitaezko dokumentuak eta argitalpenak.

– Zerbitzu erradioelektrikoaren egunerokoa.

Dei selektibo digitala (DSD):

– Dei-formatua.

– Deien kategoria: sorospena, larrialdiak, segurtasuna eta bestelako komunikazioak.

Irrati-telexa: NBDP sistemen printzipio orokorrak.

NAVTEX.

Satelite bidezko itsas zerbitzu mugikorraren printzipio orokorrak eta ezaugarriak:

– Satelite bidezko komunikazioak: INMARSATeko segmentu espaziala.

INMARSAT sistemak GMDSSan.

Sorospeneko irrati-balizak (EPIRB).

Bilaketako eta salbamenduko radar-erantzungailua (SART):

– Komunikazio moduak.

IMOaren hiztegi normalizatua.

Seinaleen nazioarteko kodea.

Itsas sorospen eta segurtasuneko munduko sistema bakarraren alde onak ezagutzea.

2. lanbide-modulua: Guardiako prozedurak

Kodea: 1028

Kurtsoa: 2

Iraupena: 105 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Itsasertzeko itsasontzi bateko nabigazioko eta ainguratzeko guardiak antolatzen ditu, lortutako informazioa aztertuta eta planifikatutako itsasbidearen parametroak egiaztatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontziaren ezaugarriak, itsas bidaia eta langileak identifikatu ditu, guardiak behar bezala antolatzeko.

b) Maniobra-eremuaren gorabeherak eta arriskuak antzeman ditu, eta beharrezko informazioa bildu du.

c) Aurreikusitako bidaiarako etengabeko aginduak definitu ditu.

d) Itsasbide-parametroak egiaztatu ditu, zehaztapena eta segurtasuna frogatzeko.

e) Guardiako txandak banatu ditu, STCW eta STCW-f hitzarmenen arauak errespetatuta.

f) Programazioaren datuak eta informazio osagarria erregistratu ditu.

2.– Marinel aritzen da guardietan, laguntza- eta zaintza-zerbitzuetan lagunduta eta, lemazain aritzen denean, jasotako aginduei jarraikiz gobernatzen du itsasontzia.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bistan dauden ontzien argiak, markak eta ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Guardiako arduradunari garrantzizko edozein bistaratzeren edo gorabeheraren berri eman dio.

c) Jasotako aginduei baiezkoa eman die.

d) Lema maneiatu du, guardiako arduradunaren jarraibideen arabera norabideari eusteko edo hura aldatzeko.

e) Maniobra- eta gobernu-komunikazioetako terminologia normalizatua erabili du.

f) Larrialdi-kasuan, bere kualifikazioaren berezko betebeharren eta guardiako arduradunarengandik jasotako jarraibideen arabera jardun du.

g) Guardiaren entrega- eta harrera-protokoloak jarraitu ditu.

h) Guardiako arduradunak esleitutako zeregin guztietan jarrera aktiboari eta lankidetzakoari eutsi dio.

3.– Ofizial aritzen da guardietan, itsasontzien nabigazioan eta ainguraketan, STCW eta STCW-f hitzarmenetako eskakizunak betez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Guardiako arduradunaren trebakuntza eta betebeharrak antzeman ditu, STCW/STCW-f hitzarmenaren arabera.

b) Abordatzeak prebenitzeko edo kalteak txikitzeko maniobrak egin ditu, abordatzeak prebenitzeko nazioarteko araudia aplikatuta.

c) Beste itsasontzi, objektu edo toki batzuekiko segurtasun-distantziak, kapitainak ezarritakoak, errespetatu ditu.

d) Itsasontziaren posizioa eta konpasari aplikatu beharreko zuzenketa zehaztu ditu, emandako denboretan.

e) Itsasontziaren posizioari plangintzan zehaztutako urruntze-marjinen barruan eutsi dio.

f) Gobernu-sistemen funtzionamendua horien modu guztietan egiaztatu du.

g) Makina nagusien eta osagarrien teleaginte/automatiko erregimeneko eta aginte zuzeneko erregimeneko funtzionamendua identifikatu du, itsasontzia segurtasunez eta eraginkortasunez maneiatuz.

h) Ikus- eta entzute-zaintza eraginkorrari eutsi dio.

i) Guardiako harrera- eta entrega-protokoloei jarraitu die, erantzukizuna zeinek duen zehaztuta.

j) Gertaerak nabigazio-egunkarian erregistratu ditu.

4.– Guardietan, tresneria elektronikoak eta nabigaziorako laguntzak erabiltzen ditu, horien funtzioak interpretatuta eta informazioa lortuta, itsasbide seguruari eusteko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zubiko tresneria eta laguntza elektronikoak prestatu eta doitu ditu.

b) Tresneriaren eragiketa-erroreak edo -mugak kontuan hartu ditu.

c) Mugimendu erlatiboetan eta benetako mugimenduetan ARPAren aplikazioak erabili ditu, abordatzeei aurrea hartzeko eta itsasbideari eusteko maniobrak egiteko.

d) Posizionamendu-sistemetako aplikazio nagusiak (satelite bidezkoak, AIS, EC-DIS, ekozunda eta pilotu automatikoa, besteak beste) erabili ditu, nabigatzen laguntzeko tresneria elektroniko gisa.

e) Tresnerian alarmak programatu ditu, arriskuak beha besteko aurrerapenaz detektatzeko.

f) Gaueko nabigaziorako tresneriaren bistaratze-moduak doitu ditu.

5.– Guardian zehar beste estazio batzuekin komunikazioak egiten ditu, itsas salbamendu eta segurtasuneko munduko sistemako tresneria erabilita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Trafiko zerrendak eta informazio meteorologikoa jasotzeko, dokumentuen eta argitalpenen nahitaez erabili beharra antzeman du, eta zerbitzu erradioelektrikoaren egunkaria bete du.

b) MFn edo MF/HFn dei selektibo digitaleko hargailuak kontrolatu eta erabiltzeko probak egin ditu.

c) NAVTEXa egin beharreko ibilbideko estazioen zatiak jasotzeko programatu du.

d) Sorospen-emisioen probak egin ditu, eskuragarri dauden bitartekoak kontuan izanda, bai GMDSS lur-segmentuarenak, bai satelite-segmentuarenak.

e) Dei selektibo digitaleko hargailuen bidez emisioen probak egin eta parametroak doitu ditu.

f) Itsasontzi bateko estazioaren funtsezko tresnerian oinarrizko akatsak aurkitzeko teknikak aplikatu ditu, neurgailuak edo tresneriaren eskuliburuetako softwarea erabilita.

g) Trafikoa ezarritako arauen eta protokoloen arabera transmititu eta jaso hartu.

h) Ingelesezko fraseologia normalizatua erabili du, idatziz eta ahoz; itsasoan giza bizitzaren segurtasunerako garrantzizko komunikazio-trukea arrakastaz egiteko.

6.– Guardian zehar gertatutako larrialdi-egoeretan, eskuragarri duen informazioaren arabera eta horiei dagozkien prozedurak aplikatuta jarduten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Behar bezala jardun du makina nagusien edo osagarrien osotasuna edo funtzionamendu ona kalte ditzakeen edozer arrisku txikitzeko, eta akatsak antzeman ditu, abisuen eta kontrol-paneleko adierazleak irakurriz.

b) Larrialdi-kasuan jarduteko protokoloak abian jartzeko agindu eta informazio zehatzak eman ditu.

c) Sorospen-seinaleak antzeman ondoren, arriskuan dagoen itsasontzi bati laguntzera ahalik eta azkarren joan da.

d) Salbamendu-zerbitzuko jarraibideak jarraitu ditu, arriskuan dagoen pertsona bati laguntzera ahalik eta azkarren joateko.

e) Pertsona bat uretatik jasotzeko maniobra segurtasunez eta eraginkortasunez egin du.

f) Itsasontzia edo beste itsasontzi bat atoian eramateko maniobrak segurtasunez egin ditu.

g) Gertaerak nabigazio-egunkarian erregistratu ditu.

7.– Portuko maniobrak egiten ditu itsasertzeko patroi gisa kontrako meteorologia- eta ozeanografia-baldintzetan, eskura dituen baliabideak erabilita eta gertakariei erantzunda, simulatutako ariketa praktikoetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Uneko meteorologia-baldintzak identifikatu ditu.

b) Irteerako eta sarrerako maniobrei ekin aurretik, tresneria eta sistemak egiaztatzeko protokoloak bete ditu.

c) Itsas zirkulazioa kontrolatzeko zerbitzuak emandako argibideak eta gomendioak aintzat hartu ditu.

d) Propultsio- eta gobernu-bitartekoen erabilera-maila aprobetxatu eta haztatu du, itsasontziaren mugimenduak kontrolatzeko.

e) Ainguratze-sistemak erabili ditu, maniobretako elementu osagarritzat edo larrialdikotzat.

f) Maniobrak egin eta gainbegiratzean jarrera arretatsuari eutsi dio.

B) Edukiak:

1.– Nabigazioko eta ainguraketako guardiak antolatzea.

Itsasontziaren ezaugarriak, itsas bidaia eta langileak identifikatzea, guardiak behar bezala antolatzeko.

Maniobra-eremuaren gorabeherak eta arriskuak antzematea, eta beharrezko informazioa biltzea.

Aurreikusitako bidaiarako etengabeko aginduak definitzea.

Guardiako txandak banatzea, STCW eta STCW-f hitzarmenen arauak errespetatuta.

Itsasontziaren ezaugarriak aztertzea:

– Distantziak antzematea, ikuspen-puntuetatik.

– Abiadurak eta kontsumoak kalkulatzea.

– Egonkortasuna, sakonera eta kokalekua egiaztatzea.

Itsasbideak egiaztatzea:

– Tresnak maneiatzea.

– Segurtasun-egiaztapenak.

Plangintza-txostenak osatzea. Adibideekin azaltzea.

Datuak eta egunerokoak erregistratzea. Erregistro elektronikoak.

Meteorologia-aurreikuspena ebaluatzea:

– Iturriak hautatzea.

– Itsasbidea meteorologia-aurreikuspenaren arabera doitzea.

STCW eta STCW-f hitzarmenen erreferentziak.

Guardien osaera eta antolamendua:

– Guardiako arduradunaren eginkizunak.

– Antolatzeko irizpideak.

– Zubiko ofizialen taldea.

– Aplikatzekoa den araudia.

– Funtzioen eta erantzukizunen esleipena.

Itsasontziaren ezaugarriak:

– Maniobratzeko eta gobernatzeko ezaugarriak.

– Beharrezko hornidurak.

Erregistro-metodoak. Kalitatea kontrolatzeko sistemak.

Guardia praktikaje-uretan. Guardia kostako uretan. Lehorreratzea eta iristeko prestaketak. Ainguraketa-guardia. Guardia itsasoan, ikuspen murriztuarekin.

Ideiak ekartzeko eta taldeak jarraitu beharreko prozedurak adosteko prestasuna eta ekimen pertsonala izatea.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean pertseberazioarekin jokatzea.

2.– Guardiako marinelaren eginkizunak betetzea.

Guardiako arduradunari garrantzizko bistaratze edo gorabehera ororen berri ematea.

Jasotako aginduei baiezkoa eman zaiela egiaztatzea.

Maniobra- eta gobernu-komunikazioetako terminologia normalizatua erabiltzea.

Larrialdi-kasuan, bere kualifikazioaren berezko betebeharren eta guardiako arduradunarengandik jasotako jarraibideen arabera jardun du.

Guardiako entrega- eta harrera-protokoloei jarraitzea.

Guardiako arduradunak esleitutako zeregin guztietan jarrera aktiboari eta lankidetzakoari eustea.

Argien eta marken ezaugarriak antzematea, araudi eta argitalpen nautikoen arabera:

– Itsasontziak.

– Balizak.

– Itsasargiak.

Uhin metrikoen bi noranzkoko gailuak erabiltzea.

Ontzi bat eskuzko moduan gobernatzea:

– Gobernu-sistema erabiltzeko jardunbide egokiak deskribatzea.

– Propultsatzaileko edo propultsatzaileetako palaren angelua posizionatzeko agindu zuzenak betetzea.

– Lemaren edo norabidea gobernatzeko sistemaren palaren angelua posizionatzeko agindu zuzenak betetzea.

– Erreferentziazko gobernua itsasertzeko puntu garrantzitsu baterako.

Marinelen guardia-aldiak antolatzea.

Guardian, zaintza-zerbitzua egitea:

– Norabidea egiaztatzea.

– Konpasak konparatzea eta erroreak antzematea.

– Itsasargiak, balizak eta kostako puntu nabarmenak ikustea eta identifikatzea.

– Itsasontzien argiak eta markak identifikatzea.

– Gehiegi hurbiltzeko edo abordatzeko arriskua begiz detektatzea.

– Guardiako ofizialari ustezko anomalien berri ematea.

Guardiako marinelaren funtzioak, STCW eta STCW-f hitzarmenen arabera.

Maniobrako agindu normalizatuak:

– Agindu bati ahoz erantzuteko prozedura.

– Makinetarako aginduak.

– Lemarako aginduak.

– Maniobra-estazioetarako aginduak.

Guardiako marinelaren betebeharrak larrialdi-kasuan:

– Pertsona uretara.

– Sute-abisua.

– Urpetze-abisua.

– Karga ustekabean askatzea.

– Larrialdietako ainguratzea.

– Ustekabeko hondartzea.

Lanbidean aurrera egiteko eta maila egokira iristeko gaitasun pertsonalarekiko konfiantza.

Komunikazio-truke batek ekar diezagukeena balioetsi eta errespetatzea.

3.– Ofizial aritzea guardian, itsasontzien nabigazioan edo ainguraketan:

Beste itsasontzi, objektu edo toki batzuekiko segurtasun-distantziak, kapitainak ezarritakoak, errespetatzea.

Ikus- eta entzute-zaintza aktiboari eustea.

Guardiako ofizialaren eginkizunak identifikatzea. STCW eta STCW-f hitzarmenen aginduak.

– Guardia arduragabe egiteagatik sortutako istripuen kasuistika.

– Egoera kritikoak identifikatzea.

– Lehentasunak identifikatzea.

– Kapitainari deitzea.

Guardian, RIPA aplikatzea.

Nabigazioko guardian, itsasontziaren itsasbidea kontrolatzea:

– Konpasen erroreak zehaztea.

– Itsasertza behatuta egoera zehaztea.

– Estima kalkulatzearen bidez kokapena zehaztea.

– Tresneria eta laguntza elektronikoen bidez (radarra eta satelite bidezko posizionamendu-sistemak, besteak beste) lortutako kokapena mapan irudikatzea.

– Estima-kokapena mapan irudikatzea.

– Norabideak zuzentzea, ezarritako itsasbideari eusteko.

Kanpoko ozeano- eta meteorologia-agenteek eragindako itsasbide bati eustea.

Gobernu-sistemak aldizka egiaztatzea:

– Serbomotorrak.

– Pilotu automatikoa.

– Pilotu automatikoko modutik eskuko modura igarotzea, eta alderantziz.

– Ontzia eskuz gobernatzea.

– Aginteen doikuntza.

Itsasontzia ekaitza dagoenean maneiatzea eta gobernatzea.

Guardiako entrega- eta harrera-prozedurak.

Guardiako ohiko erregistroak eta jazoerak nabigazio-egunkarian jasotzea.

Ontzi txikiak gehiegi hurbiltzeak edo haiengana gehiegi hurbiltzeak izan dezaketen arriskua.

NFU modua.

Larrialdiko gobernu-sistemak.

Arrisku-lemak.

Guardiako ofizialak ainguraketan dituen betebeharrak.

Portuko guardiak.

Makina nagusiak eta osagarriak teleagindu/automatiko erregimenean eta agindu zuzeneko erregimenean maneiatzeko erantzukizuna.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean pertseberantziaz jokatzea.

Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

4.– Tresneria elektronikoa eta nabigaziorako laguntzak erabiltzea.

ARPAren funtzioak maneiatzea:

– Fundamentuak, motak, erroreak eta mugak.

– Doikuntzak.

– Alarmak programatzea.

– ARPA mugimendu erlatiboetan maneiatzea.

– ARPA benetako mugimenduetan maneiatzea.

– Funtzio aurreratuak.

– ARPA zirkulazio-pilaketa handiko zonetan aplikatzea.

GPSaren funtzioak maneiatzea:

– Fundamentuak eta motak.

– Nabigazioko satelite-sistema globalen (GNSS) hastapena.

– Satelite-sistema motak.

– Erroreak eta mugak.

– Lehorreratze-puntuak sartzea.

– Bisualizazio-moduak.

– Alarmak programatzea.

– Egiteko bereziak. ARPA zirkulazio-pilaketa handiko zonetan aplikatzea.

AISaren funtzioak maneiatzea:

– Fundamentuak.

– Itsasontziaren datuak sartzea. Datuak aurkezteko moduak.

– Alarmak programatzea.

– Mezuak transmititzea eta hartzea.

– Funtzio aurreratuak.

ECDIS funtzioak maneiatzea:

– Fundamentuak, motak, erroreak eta mugak.

– Doikuntzak.

– Alarmak programatzea.

– EC-DISen aplikazioak ARPAren seinalearen gainjartzearekin, zirkulazio-pilaketa handiko zonetan.

Pilotu automatikoa erabiltzea:

– Moduak.

– Doikuntzak.

– Serbomotorea aldatzea.

– Kontrol automatikotik eskuko kontrolera aldatzea, eta alderantziz.

– Erabilera-arriskuak eta -mugak.

– Zubi integratuak. Osagaiak (IBS eta INS).

Konexioak.

Tresneria elektronikoa eta nabigaziorako laguntzak.

Mapa nautiko elektronikoek bete behar dituzten bermeak eta betekizunak, eta informatzeko eta ikusteko sistemak instalatzea.

Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.

Elementu materialen (tresnen eta ordenagailuen) balio tekniko berriak kontuan hartzeko aldez aurreko jarrera izatea (ekarpen positiboa).

5.– Guardian zehar beste estazio batzuekin komunikazioak egitea.

GMDSS tresneria maneiatzea:

– Irrati-telexaren erabilera eta maneiua.

– NAVTEXaren erabilera eta konfigurazioa.

– Zerbitzu irrati-elektrikoaren eguneroko mantentze-lanak.

– Guardiako oharrak.

– Taldeak, larrialdiko energia-iturriak berrikustea: bateriak, antenak. Irrati-balizak, SART eta VHF eramangarria.

– Maneiua eta mantentze-ohiturak.

– INMARSATen estazioetan mezuak eta datuak jasotzea eta transmititzea. Antena orientatzea.

Sorospen-komunikazioak:

– Sorospen komunikazioak egitea.

– Sorospen-maiztasunak babestea. Arauak.

– Sorospen-deiak, larrialdikoak eta DSD segurtasunekoak. Dei bat transmititzea. Dei bat birtransmititzea.

– Sorospen-dei bat sorospenarekin zerikusirik ez duen estazio baten bitartez transmititzea.

– Kostako estazio batek edo itsasontzi bateko estazio batek DSC alerta-dei bat jasotzea eta jaso izana adieraztea.

Komunikazioa larrialdiaren tokian. SAR eragiketak.

Sorospen-alarma faltsuak ezeztatzea.

Itsas segurtasuneko informazioa jasotzea.

NAVTEX bidez jasotzea.

SOLASen mende ez dauden eta irrati-telefonia baino erabiltzen ez duten itsasontziek sorospen, larrialdi eta segurtasuneko komunikazioak egitea.

Ingelesa idatziz eta hitzez erabiltzea; itsasoan giza bizitzaren segurtasunerako garrantzizko komunikazio-trukea arrakastaz egiteko.

Seinaleen nazioarteko kodea eta IMOren esaldi normalizatuak erabiltzea.

Nazioarteko alfabeto fonetikoa erabiltzea.

Nahitaezko dokumentuak eta argitalpenak eraginkortasunez erabiltzea.

Zerbitzu irrati-elektrikoaren eguneroko mantentze-lanak egitea.

Komunikazio-prozedura orokorrak gauzatzea:

– Metodoak egoeraren arabera hautatzea.

Irrati-telefoniako deiak (kostako estazio batera irrati-telefonia bidez deitzeko metodoak), dei bat eskatzea eta dei bat amaitzea.

Trafiko-errutinen praktikak egitea.

Zirkulazio-zerrendak.

Zirkulazio-tarifak: tarifen nazioarteko sistema, AAIC kodea.

Itsasontzi barruko tarifaren eta kostako estazioko tarifaren esanahia: nazioarteko kobrantza sisteman erabilitako dibisak.

GMDSSren tresneria:

– Itsasontzi barruko transmisore-hargailuen ohiko kontrolak eta erabilerak. VHF, MF/HF.

– Satelite-telefonoa.

Erradiogoniometroa.

Sorospen-trafikoa.

Larrialdiko eta segurtasuneko komunikazioak:

– Larrialdiko eta segurtasuneko komunikazioen esanahia: larrialdiko komunikazioak, irrati-mediku zerbitzuak, mediku-garraioak eta segurtasuneko komunikazioak.

– Nabigaziorako oharrak, irrati-telefonia bidez transmititutakoak.

Komunikazio-truke batek ekar diezagukeena balioetsi eta errespetatzea.

Lankideen laguntza-eskaerekiko sentikortasuna, eta zuzentasuna gure erantzunean.

6.– Larrialdi-egoeretan jardutea:

Hutsegite edo akats ezagun bat izan duen makina baten kaltea zuzentzea edo arintzea, kontrol-paneleko adierazleen abisuen eta irakurketen bidez.

Itsas sorospen eta segurtasuneko mezuak jasotzea eta transmititzea guardian.

Arriskuan dauden itsasontziak bilatzeko eta laguntzeko eragiketetan esku hartzea:

– Salbamendu-zerbitzuekin eta bestelako bilaketa-unitateekin koordinatzea.

– Itsasontzi batekin edo gehiagorekin bilaketa-prozedurak gauzatzea.

– Ezbeharra jasan duen itsasontzia atoian eramatea.

– Pertsona bat uretatik jasotzeko maniobra egitea.

– Pertsona bat uretatik jasotzeko bilakaera hoberena.

– Egindako maniobrak gainbegiratzea.

Itsasoan atoian eramateko edo eramana izateko bitartekoak antolatzea:

– Atoitzearen bideragarritasuna. Atoiontziaren ezaugarriak.

– Atoian eramandakoaren ezaugarriak. Kanpoko baldintzak.

– Arrastea segurtasunez egiteko parametroak zehaztea.

– Atoitze-lerroaren osaera. Atoian eramandakoaren katea erabiltzea.

– Atoia itsasoan eta kontrako meteorologia-baldintzetan entregatzeko edo hartzeko prozedura.

– Arraste-ontziek arrantza-aparailuak atoian eramatea.

– Arraina gordetzeko kaiolak atoian eramatea.

– Atoitze-lerroa berreskuratzeko trabak kendu eta maniobra egitea.

– Maniobra galtzeko egoeren prebentzioa.

Itsasoan atoitze-teknikak aplikatzea.

Egindako eragiketak nabigazio-egunkarian erregistratzea.

Sorospeneko ikus-seinaleak. Radar-erantzungailuak.

Berehalako jardunak, honako kasu hauen ondoriozko alertan:

– Abordatzea ur-bideaz eta ur-biderik gabe.

– Sutea.

– Ustekabeko hondartzea.

– Karga-higitzea.

– Besteak beste, motor nagusian, osagarrietan eta gobernu-sistemetan izandako funtzionamendu-anomalien ondoriozko alarmak.

Nabigazioan gerta daitezkeen larrialdien tipologia.

Erradiofonia eta mezu inprimatuak. Seinaleen Nazioarteko Kodearen berariazko seinaleak eta Morse-seinaleak.

Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

7.– Itsasertzeko patroi aritzea portuko maniobretan, baldintza gogorretan:

Meteorologia-baldintzak kontsultatzea eta baloratzea.

Lidergo-irizpideak identifikatzea, itsasontzian behar bezala agindu eta gobernatzeko.

Atratakatzeko eta desatrakatzeko maniobren aurretik, egiaztatze-zerrendak osatzea.

Larrialdietan, ainguratze-teknikak erabiltzea.

Terminologia normalizatua erabiltzea, honako hauetarako:

– VTSarekin edo portuko gidarien estazioarekin komunikazioa ezartzea.

– Brankan eta popan estazioei, lemazainari eta makinei aginduak ematea.

Kontrako haize- eta/edo korronte-baldintzetan maniobrak egitea.

– Propultsatzaileen eta lemaren maneiua optimizatzea, itsasontziaren mugimenduak kontrolatzeko.

– Irteerako maniobra-teknikak.

– Ziaboga-teknikak espazio mugatuetan.

– Atrakalekura hurbiltzeko teknikak.

– Aingurak erabiltzea.

– Saihetsetik lotzeko maniobrak.

– Puntako atrakeak zeharkako haizearekin.

– Amarratze-elementuak erabiltzea.

Ur ez oso sakonetan (ibai eta estuarioetan) maniobrak egitea.

Portuko gidariak hurbiltzeko eta saihetsetik lotzeko maniobra-teknikak egitea.

Portuko gidariaren eginkizunak eta erantzukizunak.

Lanak egiten dituen bitartean, jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

Maniobrak egin eta gainbegiratzean jarrera arretatsuari eustea.

3. lanbide-modulua: Itsasertzeko arrantza

Kodea: 1029

Kurtsoa: 1

Iraupena: 231 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Arrantzako arteak muntatzeko eta aparailuak armatzeko teknikak erabiltzen ditu, planoak interpretatuta eta maketa edo benetako tresneria bidezko prozedurak jarraituta, harrapaketen arabera eta segurtasun-baldintzetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Artearen planoko sinboloak, laburdurak eta neurriak identifikatu ditu.

b) Arteen eta aparailuen ezaugarriak beren funtzioarekin, arrantza-modalitatearekin eta itsasontzi motarekin lotu ditu.

c) Artea muntatzeko beharrezko materialak hautatu eta prestatu ditu, dokumentazio teknikoko argibideei jarraikiz.

d) Muntatzeko behar diren tresna eta erremintak trebeziaz hautatu eta erabili ditu.

e) Oihalak dagokion teknika aplikatuta moztu eta elkartu ditu.

f) Sarearen zabalera neurtu du, arrantza mota eta gunerako ezarritako araudiarekin bat.

g) Arrantzako terminologia teknikoa erabili du, laneko ohiko hizkuntzan.

h) Taldean lan egin du, modu antolatuan eta muntaketa-eragiketetako segurtasun-arauak errespetatuta.

2.– Arrantzako arteen eta aparailuen mantentze-lanak egiten ditu, matxurak antzemanda, materialak hautatuta eta tresneriaren eraginkortasuna segurtasunez lehengoratzeko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Matxura ohikoenak beren kausa eta ondorioekin lotu ditu.

b) Matxura identifikatu da, behatutako disfuntziotik abiatuta.

c) Artearen zati matxuratuaren mantentze-lanak egiteko materialak hautatu eta prestatu ditu.

d) Konpontzeko behar diren tresna eta erremintak trebeziaz hautatu eta erabili ditu.

e) Artearen funtzionaltasuna leheneratzeko, konpontzeko eskuzko teknikak eraginkortasunez erabili ditu.

f) Berriro ez matxuratzeko beharrezko doikuntzak planteatu ditu.

g) Taldean lan egin du, modu antolatuan eta mantentze-eragiketetako segurtasun-arauak errespetatuta.

3.– Maniobrei eta arrantzari lotutako soka eta kable bidezko eragiketak egiten ditu, beren aplikazioak deskribatuta eta teknikak eraginkortasunez eta segurtasunez eginda.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Soken eta kableen eraikuntza-parametroak identifikatu ditu.

b) Korapiloak bete behar duten funtzioen arabera egin ditu.

c) Txikot bidez eusteko teknika eraginkorra erabili du.

d) Begiztak eta josturak egin ditu adierazitako funtzioa betetzeko.

e) Lan- eta haustura-kargak identifikatu ditu.

f) Korapilo-lanak adierazitako denboran egin ditu.

4.– Sarda bat antzematen du, tresneria elektronikoak emandako informazioa interpretatuta eta bere ezaugarriak baloratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Antzemate-zonak hautatzeko, erliebe batimetrikoa aintzat hartu du.

b) Antzemate-tresneriaren ezaugarriak eta funtzioak identifikatu ditu eta horiek erauzketa-sistemarekin lotu ditu.

c) Antzemate-tresneria elektronikoa doitu du, uneko aldagaien arabera, bere errendimendua optimizatzeko.

d) Sardaren posizioa eta bilakaera antzeman du.

e) Sardaren funtsezko ezaugarriak baloratu ditu, antzemate-tresneriak emandako seinaletik abiatuta.

f) Jarraipenerako norabide eta abiadura egokiak aurreikusi ditu.

g) Tresneria elektroniko eta informatikoaren parametroak doitu eta kontrolatu ditu, arrantza-jarduera bat grabatu eta erregistratzeko.

5.– Arrantza-maniobrak antolatzen eta egiten ditu praktiketako itsasontzi batean edo arrantza-simulagailu batean, erauzketa-sistemari lotutako teknikak erabilita eta lan-baldintzak definituta, errendimendu optimoa lortzeko, segurtasun-baldintzetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arrantza-maniobretako aparailu eta tresneriaren ezaugarriak identifikatu ditu.

b) Arteak askatzeko eta biratzeko maniobrak ezaugarritu ditu.

c) Bizkarreko tripulazioaren antolaketa eta funtzioak erauzketa-sistemarekin lotu ditu, maniobra segurtasunez eta eraginkortasunez egiteko.

d) Kontrako meteorologia-baldintzetan, maniobretan hartu beharreko prebentzio-neurriak identifikatu ditu.

e) Tresneriak eta gainerako arrantza-laguntzek emandako datuak baloratu ditu.

f) Arrantza-maniobretan, meteorologia- eta ozeanografia-baldintzen eragina aintzat hartu du.

g) Irakurketa batimetrikoa egin du, eta tresnak eta lortutako dokumentazioa interpretatu ditu.

6.– Lehengaiak manipulatzeko eta prozesatzeko eragiketak antolatzen ditu, erabili beharreko teknikak hautatuta eta higiene-, osasun- eta kalitate-arauak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Merkataritza-intereseko espezieen ezaugarri biologikoak identifikatu ditu.

b) Harrapaketen harrera ezaugarritu du (itsasontziaren barruan edo beste instalazio batzuetan), produktuaren kalitatea bermatzeko.

c) Lehengaiak bizkarrean edo beste instalazio batzuetan hautatzeko eta garbitzeko eragiketetako zereginak sailkatu ditu.

d) Produktua saretik kentzeko eragiketak erlazionatu ditu.

e) Tripak, burua, ezkatak eta hezurra kentzeko eragiketak lotu ditu, lehengaiaren kalitate-baldintzei eusteko.

f) Produktua manipulatzeko eta prozesatzeko lanabesak eta tresneria identifikatu ditu, emandako zehaztapenei jarraikiz.

g) Beitaren manipulazioa eta erauzketa-sistema lotu ditu.

h) Harrapaketak manipulatzeko eta prozesatzeko espazioetako garbiketa-lanak ezaugarritu ditu, higiene- eta osasun-araudia aplikatuta.

7.– Harrapaketak prestatzeko, kontserbatzeko, ontziratzeko eta kargatzeko eragiketak zehazten ditu, higiene- eta osasun-arauak egiaztatuta eta erabiliko diren teknikak eta sistemak hautatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Harrapaketak prestatzeko teknikak hautatu ditu, produktuaren merkataritza-balioa optimizatzeko.

b) Produktu bat lortzeko lanabes eta tresneria identifikatu ditu, jasotako zehaztapenen arabera.

c) Lanabesen eta tresneriaren maneiua ezaugarritu du, ekoizpen-prozesua bermatzeko.

d) Produktua aurkezpen-baldintza eta eskatutako baldintza onetan dagoela egiaztatzeko erabili beharreko sistemak (pisatzea, ontziratzea eta etiketatzea, besteak beste) lotu ditu.

e) Kontserbazio-teknikak (izotz kopurua, izozte-denbora eta hozkailuko edo sotoko tenperatura, besteak beste) espeziearekin lotu ditu.

f) Instalazioak, bizkarra eta langileak higienizatzeko produktuak identifikatu ditu, eta beharrezko lanabesak eta tresneria zehaztu ditu.

g) Harrapaketak ontziratzeko eta kargatzeko espazioetako garbiketa-lanak ezaugarritu ditu, higiene- eta osasun-araudia aplikatuta.

h) Produktuak deskargatzeko prozesuak lotu ditu, salgaiak kontserbatzeko moduaren eta horren xedearen arabera.

8.– Erauzketa-errendimendua baloratzen du, kalaren baldintzak eta arrantza-araudia kontuan hartuta, kontserbatzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Xede-espezieak hautatutako erauzketa-sistemarekin eta ingurumenarekiko eraginarekin lotu ditu.

b) Harrapaketen gutxieneko neurria, sareen zabalera eta amuen kopurua zehaztu ditu espeziearen arabera.

c) Kala baten kokalekuaren adierazleak identifikatu ditu.

d) Bigarren mailako espezieen kupo aprobetxagarria zehaztu du.

e) Bazterkinen tratamendua eta hondakinak ezabatzeko modua ezaugarritu ditu, indarrean den araudia betez.

f) Kalako indarreko arrantza-araudia interpretatu du, arrantza arduratsua bermatzeko.

g) Kalan sortutako dokumentazioa histogramekin lotu du, jarraipena eta balorazioa egiteko.

h) Harrapaketak kalako ahalegin-unitateen arabera identifikatu ditu.

9.– Arrantza-eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak bete eta betearazten ditu, dagozkion arriskuak identifikatuta eta horiei aurrea hartzeko neurriak aplikatuta, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsas eta arrantza sektoreko laneko ezbehar-indizeak eta istripuen sorburu ohikoenak egiaztatu ditu.

b) Arrantza-jarduerei lotutako arrisku-egoera kritikoak identifikatu ditu.

c) Prebentzio-neurriak arrisku-egoerekin lotu ditu.

d) Segurtasun-elementuak (makinak eta norbera babesteko ekipamendua) horien funtzionaltasunarekin lotu ditu.

e) Arrantza-eragiketak prestatu eta gauzatzean hartu beharreko segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu, arrantza-sektoreak indarrean dagoen laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia kontuan izanda.

f) Arriskuei eta patologiei aurrea hartzeko faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

g) Arrisku-faktore psikosozialen eragina kontuan hartu du eta egin beharreko prebentzioko esku-hartzeak zehaztu ditu, bai antolamenduaren arloan, bai arlo pertsonalean.

h) Istripu-arriskuak minimizatuko dituzten laneko ohiturak hartzea bultzatzen duten patroiaren jarrerak baloratu ditu.

B) Edukiak:

1.– Arrantzako arteak muntatzeko eta aparailuak armatzeko teknikak erabiltzea.

Arrantzako arteak eta aparailuak itsasontzi motaren arabera hautatzea.

Arteen jarrera egiaztatzea.

Artea muntatzeko beharrezko materialak hautatu eta prestatzea, dokumentazio teknikoko argibideei jarraikiz.

Muntatzeko behar diren erremintak eta tresnak trebeziaz hautatu eta erabiltzea.

Oihalak, dagokion teknika aplikatuta, moztu eta elkartzea.

Arteak eta aparailuak armatzea: korapiloak, sareak, oihalen mozketak, josturak, oihalen elkarketak, sokak eta kableak lotzea eta amuak sokari lotzea.

Erremintak maneiatzea.

Artearen planoko sinboloak, laburdurak eta neurriak.

Arrantzako aparailuen eta arteen elementuak eta funtzioak, eta arrantza modalitatea eta itsasontzi mota lotzea:

– Sarearen altuera eta luzera.

– Arlingak.

– Sareak.

– Arraste-potentzia.

– Errendimendua.

Arteen planoak.

Dokumentazio teknikoa.

Arrantzari buruzko araudia.

Sarearen zabalera neurtzea, arrantza mota eta gunerako ezarritako araudiarekin bat.

Sinboloak eta laburdurak.

Arrantzako arteen neurriak.

Arrantzako arteak eraikitzeko lehengaiak:

– Hariak eta sokak, kableak eta loroak, oihalak.

– Berunak eta kortxoak, amuak, nasak eta osagarriak.

Arrantzako hiztegi teknikoa.

Lanabesak eta erremintak.

Kalibreak eta neurgailuak.

Lanbidearen zeregin berrien aurrean (edo jarduera tekniko berrien aurrean) prestasuna eta ekimena izatea.

Aurkezten dizkiguten ekimenak (edo ekarpenak) positiboki baloratzea.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

2.– Arrantzako arteak eta aparailuak mantentzeko lanak egitea.

Matxura berriro gertatzea prebenitzea.

Matxurak deskribatzea, eta kausak eta ondorioak identifikatu eta erlazionatzea.

Artearen zati matxuratuaren mantentze-lanak egiteko materialak hautatu eta prestatzea.

Berriro ez matxuratzeko beharrezko doikuntzak planteatzea.

Artearen funtzionaltasuna leheneratzeko, konpontzeko eskuzko teknikak eraginkortasunez erabiltzea.

Erremintak maneiatzea.

Sareen oihalak egitea.

Materialak.

Arteak eta aparailuak mantentzeko teknikak: korapiloak, sareak, oihalen mozketak, josturak, oihalen elkarketak, sokak eta kableak lotzea eta amuak sokari lotzea.

Arteen elementu kaltetuen ezaugarriak.

Lanabesak eta erremintak.

Konpontzeko eskuzko teknikak.

Lanbidearen edo jarduera teknikoen zeregin berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Taldean lan egitea, modu antolatuan eta mantentze-eragiketetako segurtasun-arauak errespetatuta.

3.– Maniobrei eta arrantzari lotutako soka eta kable bidezko eragiketak.

Sokak ezaugarritzea.

Kableak ezaugarritzea.

Korapiloak egitea. Tipologia eta funtzioak. Oinarrizko korapiloak egitea.

Korapilo konplexuak egitea.

Txikot bidez eusteko teknikak egitea.

Begiztak egitea.

Josturak egitea:

– Sokak.

– Kableak.

– Mistoak.

Materialak eta erremintak.

Segurtasun-arauak.

Sokak:

– Elementuak.

– Materialak.

– Osaera.

– Informazio teknikoa: lan- eta haustura-kargak.

Kableak:

– Elementuak.

– Materialak.

– Osaera.

– Kableak maneiatzeko neurriak.

Informazio teknikoa: lan- eta haustura-kargak.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Lanak egiten dituen bitartean, jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

Ideiak gaineratzeko eta taldeak jarraitu beharreko prozedurak adosteko prestasuna eta ekimen pertsonala azaltzea (zereginen banaketarik egokiena).

4.– Sarda antzematea.

Erliebe batimetrikoa kontrolatzea, antzemate-guneak hautatzeko.

Antzemate-tresneriaren ezaugarriak identifikatzea eta horiek erauzketa-sistemarekin lotzea.

Sardaren posizioa eta bilakaera antzematea.

Sardaren funtsezko ezaugarriak baloratzea, antzemate-tresneriak emandako seinaletik abiatuta.

Jarraipenerako norabide eta abiadura egokiak aurreikustea.

Grabatzeko eta erregistratzeko tresneria elektroniko eta informatikoa maneiatzea. Parametroak doitzea eta kontrolatzea.

Antzemate-tresneria elektronikoa doitzea, uneko aldagaien arabera, bere errendimendua optimizatzeko.

Arrantza-guneko batimetriak.

Tresneriaren eta gainerako arrantza-laguntzen ezaugarriak:

– Motak.

– Eginkizunak.

– Doikuntzak.

– Maneiu-teknikak.

– Dokumentazio teknikoa.

Harrapatuko den espeziearen ezaugarriak:

– Habitata.

– Portaera.

Ingurumen-faktoreen eragina:

– Meteorologikoak.

– Ozeanografikoak.

Arrantza-mapak.

Arrantzari aplikatutako zinematika.

Histogramak.

Lanbidearen edo jarduera teknikoen zeregin berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

5.– Arrantza-maniobrak.

Arrantzako arteen seinaleztapena.

Arteak askatzeko eta biratzeko maniobrak ezaugarritzea.

Arrantza-maniobretan erabilitako makinak ezaugarritzea: polipastoak, euskarriak, dibidietak, sentsoreak eta makina bereziak.

Arraste-ateen eta sakoneren irekierak kalkulatzea.

Tresneriak eta gainerako arrantza-laguntzek emandako datuak baloratzea.

Meteorologia- eta ozeanografia-baldintzek arrantza-maniobretan duten eragina aurreikustea.

Irakurketa batimetrikoa egitea, eta tresnak eta lortutako dokumentazioa interpretatzea.

Histogramak ezaugarritzea eta erregistratzea.

Arrantza-maniobretan erabilitako arteen eta aparailuen lan-moduak: arrastea, inguratzea, tretza eta beste arte batzuk.

Arrantza-arteen maniobretan erabilitako elementu osagarriak:

– Itsuta mugigarria.

– Ateak.

– Zerrak.

Arte bakoitzaren berezko elementu bereziak.

Itsasontzi osagarriak.

Bizkarreko tripulazioaren funtzioak eta antolamendua arrantza-jardueran zehar. Gutxieneko tripulazioa.

Arrantzako arteak askatzeko eta biratzeko maniobrak:

– Arraste pelagikoa.

– Hondoko arrastea.

– Inguraketa.

– Tretza.

– Bestelako arte xeheak.

Neurriak meteorologia-baldintza gogorretan.

Arrantza-unean, segurtasunari eragin diezaioketen faktoreak. Meteorologia-baldintza gogorretan hartu beharreko neurriak.

Arrantza-laguntzako tresneria elektronikoak emandako informazioa jarraitzea eta interpretatzea.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Ideiak gaineratzeko eta taldeak jarraitu beharreko prozedurak adosteko prestasuna eta ekimen pertsonala azaltzea (zereginen banaketarik egokiena).

6.– Lehengaiak manipulatzeko eta prozesatzeko eragiketak antolatzea.

Merkataritza-intereseko espezieen ezaugarri biologikoak identifikatzea.

Harrapaketen harrera ezaugarritzea (itsasontziaren barruan edo beste instalazio batzuetan), produktuaren kalitatea bermatzeko.

Lehengaiak bizkarraldean edo beste instalazio batzuetan hautatzeko eta garbitzeko eragiketetako zereginak sailkatzea.

Produktua saretik kentzeko aukerak lotu ditu.

Produktua manipulatzeko eta prozesatzeko lanabesak eta tresneria identifikatzea, emandako zehaztapenei jarraikiz.

Beitaren manipulazioa eta erauzketa-sistema lotzea.

Harrapaketak manipulatzeko eta prozesatzeko espazioetako garbiketa-lanak ezaugarritzea, higiene- eta osasun-araudia aplikatuta.

Zatia banatzea.

Merkataritza-intereseko espezieen biologia eta morfologia: arrainak, muskuiluak, krustazeoak eta beste batzuk.

Arrantza-populazioa.

Instalazioak, tresneria, materialak eta langileak higienizatzeko teknikak:

– Metodoak.

– Tresneria.

– Produktuak.

– Pertsonala.

AKPKA (Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisia).

Harrapaketak sailkatzeko teknikak:

– Espezieka.

– Neurrika.

– Freskotasun-mailaren arabera.

Harrapaketak manipulatzeko lanabesak eta tresneria:

– Motak.

– Eginkizunak.

– Maneiu-teknikak.

Ontziak.

Higiene- eta osasun-araudia.

Harrapaketak hautatzeko eragiketak:

– Zatituta (kontserbazioa).

– Zatituta (beita).

– Trontzotan ebakia.

– Xerretan.

– Tripak, burua, ezkatak eta hezurra kentzea.

Sortutako bazterkinak eta hondakinak arautzea.

Manipulatzaile-txartela.

Lonjan saltzea.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Ideiak gaineratzeko eta taldeak jarraitu beharreko prozedurak adosteko prestasuna eta ekimen pertsonala azaltzea (zereginen banaketarik egokiena).

7.– Harrapaketa prestatzeko, kontserbatzeko, ontziratzeko eta kargatzeko eragiketen xehetasuna.

Produktu bat lortzeko lanabesak eta tresneria identifikatzea, jasotako zehaztapenen arabera.

Lanabesak eta tresneria maneiatzea.

Harrapaketak prestatzeko eta kontserbatzeko elementuak:

– Motak.

– Eginkizunak.

– Maneiu-teknikak.

Erabilitako lehengai osagarriak.

Harrapaketak prestatzeko teknikak.

Harrapaketak kontserbatzeko lanabesak eta tresneria.

Produktuak manipulatzeko eta antolatzeko prozesuak: pisatzea, ontziratzea, etiketatzea eta beste batzuk.

Kontserbazio-teknikak: izotz-kopurua, izozte-denbora eta hozkailuko edo sotoko tenperatura, besteak beste.

Harrapaketak garbitzeko eta antolatzeko aurretiko tratamenduak.

Instalazioak, bizkarraldea eta langileak higienizatzeko teknikak.

Merkantzia deskargatzeko teknikak, kontserbazio-sistemaren eta xedearen arabera.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Ideiak gaineratzeko eta taldeak jarraitu beharreko prozedurak adosteko prestasuna eta ekimen pertsonala azaltzea (zereginen banaketarik egokiena).

8.– Erauzketa-errendimendua baloratzea.

Xede-espezieak hautatutako erauzketa-sistemarekin eta ingurumenarekiko eraginarekin erlazionatzea.

Harrapaketen gutxieneko neurria, sareen zabalera eta amuen kopurua zehaztea, espeziearen arabera.

Bigarren mailako espezieen kupo aprobetxagarria zehaztea.

Bazterkinen tratamendua eta hondakinak ezabatzeko modua ezaugarritzea, indarrean den araudia betez.

Kalako indarreko arrantza-araudia interpretatzea, arrantza arduratsua bermatzeko.

Kalan sortutako dokumentazioa histogramekin erlazionatzea, jarraipena eta balorazioa egiteko.

Harrapaketak ahalegin-unitateen arabera interpretatzea.

Bazterkinak eta hondakinak tratatzea.

Arrantzategi baten ustiapen arrazionala.

Histogramak konparatzea.

Arrantza arduratsu baten printzipioak.

Arrantzaren ingurumen-eragina xede-espezieen arabera.

Kala baten kokapenaren adierazleak:

– Espezieak.

– Tamainak.

– Harrapatutako kopuruak.

Arteen muga:

– Sareen argia.

– Amu kopurua.

Harrapaketen muga:

– Gutxieneko neurriak.

– Debekualdiak.

Banako bat neurtu, seinaleztatu eta markatzeko teknikak.

FAOren glosarioa.

Arrantzari buruzko araudia.

Lanbidearen edo jarduera teknikoen zeregin berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.

Aurkezten dizkiguten ekimenak (edo ekarpenak) positiboki baloratzea.

9.– Arrantza-jardueretan laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzea.

Itsas eta arrantza sektoreko laneko ezbehar-indizearen eta istripuen sorburu ohikoenen arteko aldea.

Arrantza-sektoreko laneko ezbehar-tasaren konparazio-azterketa.

Prebentzio-neurriak arrisku-egoerekin lotzea.

Segurtasun-elementuak (makinak eta norbera babesteko ekipamendua) horien funtzionaltasunarekin lotzea.

Arrantza-eragiketak prestatu eta gauzatzean hartu beharreko segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztea, arrantza-sektorean indarrean dagoen laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia kontuan izanda.

Arriskuei eta patologiei aurrea hartzeko faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratzea.

Arrisku-faktore psikosozialen eragina kontuan hartzea eta egin beharreko prebentzioko esku-hartzeak zehaztea, bai antolamenduaren arloan, bai arlo pertsonalean.

Laneko ohiturak hartzea eta istripu-arriskuak minimizatzea bultzatzen duten patroiaren jarrerak baloratzea.

Istripu-arriskuak eta horien sorburu ohikoenak identifikatzea.

Indarreko araudia identifikatzea: araudi orokorra eta berariazkoa, arrantzaleentzako eta arrantza-ontzientzako FAO-LNE-MNEren segurtasun-kodearen A zatia.

Laneko arriskuak:

– Egoera bakoitzean aplikatzeko segurtasun aktiboko neurriak.

– Seinaleztapena.

Segurtasun-elementuak:

– Norbera babesteko ekipamenduaren eginkizunak eta erabilera.

– Tresneriaren babesak eta larrialdietako geldialdiak.

Itsasontzi barruko lan-eremuen ordenari eta garbitasunari buruzko arauak.

Arrisku psikosozialeko faktoreak.

– Estresa.

– Buru-nekea.

– Errutina.

Laneko segurtasuna hobetzeko tresnak:

– Hezkuntzako alderdiak.

– Antolaketako alderdiak.

– Esku-hartze pertsonalak.

– Patroiaren jarrerak.

Lanbidearen (edo jarduera teknikoen) egiteko berrien aurreko prestutasuna eta ekimena.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Lanak egiten dituen bitartean, jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

4. lanbide-modulua: Itsasontzia egiaztatzea eta administratzea

Kodea: 1030

Kurtsoa: 1

Iraupena: 99 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Elikagaien, tresnen eta kontsumoen hornidura eta karga zehazten du, bidaia- edo marea-baldintzak baloratuta eta itsasontziaren eta bertako langileen higiene-, osasun- eta segurtasun-arauak aintzat hartuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Elikagaiak, tresnak eta kontsumoak gordetzeko itsasontziko espazioen egokitasun-baldintzak identifikatu ditu.

b) Eskatutako aldagai guztiak eta segurtasun-marjinak aintzat hartu ditu, itsasontziko hornidura zehazteko.

c) Elikagaien eta kontsumoen hornidura-eragiketei eragiten dieten aduana-araudiak identifikatu ditu.

d) Hornidurak, tresnak eta kontsumoak biltegiratzeko eta kargatzeko higiene- eta osasun-baldintzak eta segurtasun-arauak identifikatu ditu.

e) Biltegien, jaki-tokien, edateko uraren tangen higiene- eta osasun-baldintzak, osasun-araudiek gomendatutakoak, identifikatu ditu.

f) Stocka kontrolatzeko txantiloiak erabili ditu, hurrengo lehorreratze-porturako eskaera-beharrak eguneratuta izanez.

2.– Itsasontziaren egiaztapenarekin eta arrantza-jarduerarekin erlazionatutako dokumentazioa administratzen du, zehaztutako prozedurei jarraikiz eta indarreko araudia aintzat hartuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsas egiaztapenetan eta ikuskapenetan parte hartzen duten agintariak beren zereginekin lotu ditu.

b) Itsasontzia egiaztatzeko behar diren ziurtagiriak aintzatespenen araudiarekin eta indarraldiekin lotu ditu.

c) Tripulatzaile bat portu nazional eta/edo atzerriko batean erroldatzeko eta erroldatik kentzeko administrazio-prozedurak identifikatu ditu.

d) Itsasontziari eta eragiketa-guneari aplika dakizkiekeen egiaztapen-arauak aintzat hartu ditu.

e) Egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa berrikusi du.

f) Itsasontziaren agentearen edo kontsignatarioaren zereginak identifikatu ditu.

g) Arrantza-jarduerari eragiten dion araudia zehaztu du, itsasontziaren eta gunearen arabera.

h) Arrantza-jarduerarako nazioko eta nazioarteko araudiak exijitutako dokumentuak bete ditu.

3.– Ondoren, itsasontziaren matxura-, atoitze-, laguntza-, sorospen- eta babes-kasuak aztertuko lirateke, eta patroiaren erantzukizuna baloratu eta araudi juridiko aplikagarria ezagutu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Planteatutako egoeran aplikatu behar den araudia identifikatu du.

b) Itsas adierazpenak idatzi ditu, bidaian edo marean gerta litezkeen matxura-, atoitze-, laguntza- edo sorospen-egoeren harira.

c) Patroiak, abordatzea edo talka gertatuz gero, hartu behar dituen lege-ekintzen sekuentzia identifikatu du.

d) Patroiaren erantzukizuna eta arduragabekeria baten ondorioak baloratu ditu.

e) Portu batean parte hartzen duten pertsonak (instruktoreak, perituak eta ikuskariak, besteak beste) eta horiek prozesuan duten eginkizuna lotu ditu.

f) Itsas aseguruko konpainiaren eta babes eta kalte-ordainen klubaren eginkizunak identifikatu ditu.

g) Itsas aseguruaren modalitateak horien aplikazio nagusiekin lotu ditu.

h) Argitasunez eman du gertakarien berri nabigazio-egunkarian.

4.– Itsasontziak sortutako eragiketa-kutsadura prebenitzen du, ingurumen-arriskuak eta -ondorioak baloratuta eta hondakinen kudeaketa araudiaren arabera antolatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontziak sortutako kutsadura prebenitzeari buruzko araudia identifikatu du.

b) Nabigazio-gunean baimendutako isuriak MARPOLen jarraibideekin lotu ditu.

c) Erregaia hornitzeko eragiketetan, hidrokarburoek kutsatzeko arriskua identifikatu du.

d) Material plastikoek eta beste hondakin solido batzuek eragindako ingurumen-ondorioak baloratu ditu.

e) Nabigazio-guneari aplika dakizkiokeen arauak aintzat hartu ditu, Hondakinak Kudeatzeko Plan bat egiteko.

f) Kideei ezarritako prebentzio-planak zehatz-mehatz bete eta betearazi beharraz kontzientziatzeko prozedurak ezarri ditu.

g) Sortutako hondakinak erabat eta eraginkortasunez kudeatzeko bitartekoak antolatu ditu.

h) Hondakinak arazteko eta tratatzeko teknikak ebaluatu ditu, itsasontziaren jardueraren arabera, eta hondakinak ebakuatzeko bitartekoak aurreikusi ditu, portuko zerbitzuen arabera.

5.– ISM kodearen jarraibideak betetzen ditu, itsasontzi barruko segurtasuna hobetzeko, eta erregistroak ezarritako prozeduren arabera osatzen eta betetzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) ISM kodearen dokumentuak haren xedearekin lotu ditu.

b) Aplikatutako jarraibideak itsasontzirako eta zerbitzurako baliagarriak direla egiaztatu du.

c) Erregistroak eskuliburuko jarraibideen arabera egin ditu.

d) Dokumentuak adierazitako denboran eta moduan prestatu ditu.

e) Erroreak antzemateko sistemak aurreikusi ditu.

f) ISM kodea itsasontzi barruko segurtasuna hobetzeko ezinbesteko bitartekotzat jo du.

6.– Itsas espazioetako nabigazio-eskubideak eta arrantza-ustiapenekoak aintzatetsi ditu, egoerak aztertuta eta guneen erregimen juridikoa baloratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontzi baten ustiapen-modalitateak identifikatu ditu.

b) Itsas espazioen mugak identifikatu ditu.

c) Urertzeko herrialdea subiranoa den espazioak eta errugabe igarotzeko eskubidea aintzatetsi ditu.

d) Nabigazioko eta arrantza-ustiapeneko eskubideak itsas gunearekin eta araudi aplikagarriarekin lotu ditu.

e) Gune ekonomiko esklusiboan eta plataforma kontinentalean erregimen juridikoa eta ustiapen-eskubideak identifikatu ditu.

f) Nazioartean tipifikatutako delituak eta beren ondorioak aintzatetsi ditu.

B) Edukiak:

1.– Elikagaien, tresnen eta kontsumoen hornidura eta karga zehaztea:

Elikagaien eta kontsumoen hornidura-eragiketei eragiten dieten aduana-araudiak identifikatzea.

Stocka kontrolatzeko txantiloiak erabiltzea, hurrengo lehorreratze-porturako eskaera-beharrak eguneratuta izanez.

Elikagaiak manipulatzea.

Stockak kontrolatzea.

Itsasontziaren hornidura:

– Aldagaiak.

– Segurtasun-marjinak.

– Elikagaiak.

– Ur geza.

– Erregaia.

– Tresnak.

Hornidurak eta tresnak kargatzea:

– Espazioen identifikazioa eta horiek bete behar dituzten baldintzak. Biltegiak. Hozkailuak. Jaki-tokiak.

– Higiene- eta osasun-araudia.

Karga-zereginak egiterakoan antolatzeko eta kudeatzeko teknikak ezagutzea eta baloratzea.

2.– Itsasontziaren egiaztapenari eta arrantza-jarduerari lotutako dokumentazioa administratzea.

Egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa berrikustea.

Arrantza-jarduerari eragiten dion araudia zehaztea, itsasontziaren eta gunearen arabera.

Itsasontziaren dokumentazio ofiziala identifikatzea:

– Egunkari ofizialak.

– Nabigazio-patentea.

– Ziurtagiriak. Baliozkotasun-aldiak.

– Patroi batek ziurtagiri bat berritzeko jarraitu behar dituen prozedurak.

Erroldatzeko eta erroldatik kentzeko administrazio-prozedurak deskribatzea.

Tripulazioak tituluei dagokienez bete behar dituen betekizunak identifikatzea: titulu nazionalak eta berretsitako tituluak.

Itsasontziaren izaera juridikoa.

Itsasontziak erregistratzea. Zerrendak.

Itsas administrazio nazionalaren egitura:

– Itsas kapitaintzak. Kategoria, antolamendu-egitura eta eginkizun esanguratsuak.

– Portu-agintaritza.

Patroiaren administrazio-eginkizunak.

Itsasontzien egiaztapenak arautzen dituzten araudiak.

Osasun-arau nazionalak eta nazioartekoak.

Kontsignatarioaren eginkizunak.

Itsasontziaren jarduerari lotutako dokumentazioa.

Bitarteko materialetan eta prozesuen antolamenduan berritzeko prestasun eta ekimen pertsonala izatea.

3.– Itsasontziari eragiten dioten kasu tipifikatuetan esku hartzea.

Argitasunez ematea gertakarien berri nabigazio-egunkarian.

Patroiaren erantzukizuna.

Arduragabekerien kasuistika.

Aplikatzeko arauak.

Abordaia-, laguntza-, sorospen-, atoitze- eta urperatze-kasuetan jarraitu beharreko prozedura.

Hirugarrenen jarduera.

Itsas adierazpenak. Idazketa. Adierazpenak izapidetzea.

Itsas aseguruak: eginkizunak eta modalitateak.

Babes-kluben eginkizunak.

Antolamendu teknikoaren hainbat modu ezagutzeko eta, hala badagokio, gainerako alderdietatik urrundu gabe alderdi batean espezializatzeko ardura hartzeko interesa.

4.– Eragiketa-kutsadura prebenitzea.

Nabigazio-guneari aplika dakizkiokeen arauak aintzat hartzea, hondakinak kudeatzeko plan bat egiteko.

Sortutako hondakinak erabat eta eraginkortasunez kudeatzeko bitartekoak antolatzea.

Itsasontzi barruko sentsibilizazioa.

Itsas kutsadurako iturriak.

Isuriek eragiten duten kutsaduraren ingurumen-ondorioak:

– Hondakin solido ez-organikoak. Plastikoak.

– Hondakin solido organikoak.

– Ur grisak.

– Sentinetatik datozen urak.

MARPOLen jarraibideak.

Eragiketa-kutsadura prebenitzeko planak.

Hondakin solidoak: tratamendua.

Sentinetatik datozen hondakinak: tratamendua.

Ur grisak: tratamendua.

Ingurumen-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etiko eta praktikorako jarraibideak ezartzea.

5.– ISM kodea aplikatzea.

Erregistroak eskuliburuko jarraibideen arabera egitea.

Dokumentuak adierazitako denboran eta moduan prestatzea.

ISM kodea itsasontzi barruko segurtasuna hobetzeko ezinbesteko bitartekotzat jotzea.

ISM kodea aplikatzea: protokoloak identifikatzea eta erregistroak egitea.

Segurtasuna kudeatzeko nazioarteko kodea (ISM): xedea, irizpideak eta egitura.

Egiaztatze-metodoak.

Egin beharreko zereginak metodikoki planifikatzea, itsasontzi barruko segurtasuna hobetzeko.

6.– Nabigazioko eta arrantza ustiapeneko eskubideak aztertzea.

Itsasontzi bat ustiatzeko modalitateak identifikatzea.

Itsasontzi bat ustiatzeko moduak.

Nazioarteko itsas zuzenbideko aurrekariak.

Itsas Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Hitzarmena.

Itsas espazioak definitzea.

Itsas espazioen izaera juridikoa.

Urertzeko herrialdeen subiranotasuna.

Itsasontzien eskubide eta betebeharrak.

Nazioartean tipifikatutako delituak.

Arrantza-ustiapeneko eskubideak.

Gune ezberdinetako legeriak aplikatzeko konpromisoa.

5. lanbide-modulua: Ingelesa.

Kodea: 0156

Kurtsoa: 2

Iraupena: 168 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Hizkuntza estandarrean igorritako ahozko diskurtsoetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du, mezuaren eduki globala aztertu eta dagozkion hizkuntza-baliabideekin erlazionatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mezua testuinguruan kokatu du.

b) Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

c) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

d) Bizitza profesionalaren eta eguneroko bizitzaren eguneroko alderdiekin erlazionatutako mezuetan informazio espezifikoa atera du.

e) Mezua osatzen duten elementuak sekuentziatu ditu.

f) Komunikabideek transmititu, hizkuntza estandarrean igorri eta garbi artikulatutako mezu ezagunei buruzko diskurtso baten ideia nagusiak identifikatu ditu.

g) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

h) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

2.– Idatzizko testu zailetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontsulta-materialak eta hiztegi teknikoak hautatu ditu.

b) Testu errazak irakurri eta ulertu ditu.

c) Mezuaren eduki globala interpretatu du.

d) Testua haren lanbide-sektorearen esparruarekin erlazionatu du.

e) Erabilitako terminologia identifikatu du.

f) Testu zailen itzulpenak egin ditu, eta, beharrezkoa izan denean, laguntza-materiala erabili du.

g) Euskarri telematikoen bitartez (e-posta eta faxa, adibidez) hartutako mezua interpretatu du.

3.– Ahozko mezu garbi egituratuak igortzen ditu, eta agente aktibo bezala parte hartzen du elkarrizketa profesionaletan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Mezua emateko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

b) Formulak, loturak eta elkarreragin-estrategiak erabilita komunikatu da.

c) Aurkezpenetan protokolo-arauak erabili ditu.

d) Bere lanbidearekin erlazionatutako gertaera laburrak eta ezustekoak deskribatu ditu.

e) Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

f) Sentimenduak, ideiak edo iritziak adierazi ditu.

g) Zeregin profesionalaren jarduerak zerrendatu ditu.

h) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

i) Egindako proposamenak ontzat ematea edo ez justifikatu du.

j) Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea argudiatu du.

k) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

4.– Testu sinpleak lantzen ditu, eta gramatika-arauak testuen helburuarekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eguneroko eta/edo lanbideko alderdiekin erlazionatutako testu laburrak idatzi ditu.

b) Informazioa modu koherente eta kohesionatuan antolatu du.

c) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

d) Bere lanbide-eremuko dokumentazio espezifikoa bete du.

e) Dokumentuak betetzerakoan ezarritako formulak eta hiztegi espezifikoa aplikatu ditu.

f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

g) Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

5.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

b) Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

d) Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

e) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Ahozko mezuak aztertzea.

Mezu profesionalak eta egunerokoak ulertzea:

– Mezua beren testuinguruan kokatzea.

– Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak ulertzea.

– Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutzea.

– Mezua osatzen duten elementuak sekuentziatzea.

– Komunikabideek transmititu, hizkuntza estandarrean igorri eta garbi artikulatutako mezu ezagunei buruzko diskurtso baten ideia nagusiak identifikatzea.

Mezu profesionalak eta egunerokoak:

– Arlo profesionalaren berariazko terminologia.

– MARENG (Maritime English).

– IMO (SMCP). IMO (SMCP, Standard Marine Communication Phrases).

– Baliabide gramatikalak: aditz-denborak, preposizioak, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak eta zeharkako estiloa.

– Baliabide linguistikoak: gustuak eta lehentasunak, besteak beste.

– Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

Ikaskideekin eta irakasleekin komunikatzeko ekimen pertsonala.

Ideia eta esperientzia berriak baloratzea eta ematea.

Komunikazio-truke batek ekar diezagukeena balioetsi eta errespetatzea.

2.– Idatzizko mezuak interpretatzea.

Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea:

– Euskarri telematikoak erabiltzea: faxa, e-posta eta burofaxa, besteak beste.

– Euskarri telematikoen bitartez (e-posta eta faxa, adibidez) hartutako mezua interpretatzea.

– Ideia nagusia eta bigarren mailako ideia identifikatzea.

– Kontsulta-materialak eta hiztegiak hautatzea.

– Testu errazak itzultzea, beharrezko laguntza-materiala erabiliz.

Erabilitako terminologia profesionala.

Baliabide gramatikalak: aditz-denborak, preposizioak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, eta zehar-estiloa.

Logikazko harremanak: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua eta emaitza.

Denborazko harremanak: aurrekotasuna, gerokotasuna eta aldiberekotasuna.

MARENG (Maritime English).

IMO (SMCP).

Teknologia berriek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

Lanbideko zereginak egiterakoan antolatzeko eta kudeatzeko teknikak ezagutzea eta baloratzea.

3.– Ahozko mezuak sortzea.

Baliabide linguistikoak erabiltzea. Gustuak eta zaletasunak, iradokizunak, argumentazioak eta jarraibideak.

Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea:

– Hitza hartzea, mantentzea eta ematea.

– Sostengua ematea, ulertzen dela erakustea eta argitzeko eskatzea, besteak beste.

– Intonazioa ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa: intonazio-patroiak erabiltzea.

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.

Arlo profesionalaren berariazko terminologia.

Baliabide gramatikalak: aditz-denborak, preposizioak, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak eta zeharkako estiloa.

Fonetika. Bokal-soinuak eta -fonemak eta beren konbinazioak, eta kontsonante-soinuak eta -fonemak eta beren taldekatzea.

Gizarte-harremanetarako hizkuntza-adierazgailuak, adeitasun-arauak eta erregistro desberdinak.

Ideia eta esperientzia berriak baloratzea eta ematea.

Komunikazio-truke batek ekar diezagukeena balioetsi eta errespetatzea.

4.– Idatzizko testuak sortzea.

Mezu eta testu profesionalak eta egunerokoak adieraztea eta betetzea.

Curriculum vitaea idaztea eta euskarri telematikoak: faxa, e-posta eta burofaxa, besteak beste.

Arlo profesionalaren berariazko terminologia erabiltzea.

Ideia nagusia eta bigarren mailakoak identifikatzea.

Testuaren koherentzia:

– Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

– Testu mota eta formatua aztertzea.

– Aukera linguistiko eta erregistro-aukera asko erabiltzea.

– Lexikoa, egitura sintaktikoak eta eduki garrantzitsua hautatzea.

– Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garatzea eta hedatzea: adibideak eta diskurtsoaren ondorioak edo laburpena.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Logikazko harremanak: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua eta emaitza.

Denborazko harremanak: aurrekotasuna, gerokotasuna eta aldiberekotasuna.

Baliabide gramatikalak: aditz-denborak, preposizioak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak eta zehar-estiloa.

Ideia eta esperientzia berriak baloratzea eta ematea.

5.– Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen kultura-elementu adierazgarrienak identifikatzea eta interpretatzea.

Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

Baliabide formalak eta funtzionalak.

Ideia eta esperientzia berriak baloratzea eta ematea.

6. lanbide-modulua: Itsasoko segurtasuna

Kodea: 1032

Kurtsoa: 1

Iraupena: 132 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Abandonu-egoeran, larrialdi plana berrikusten du, horren aplikazioa baloratuta eta eratorritako funtzio, prestakuntza-jarduera eta mantentze-prozesuak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontzia abandonatzeko agindua justifikatu du, larrialdi-egoerak baloratu ditu eta erabakiak hartzeko irizpideak eman ditu.

b) Larrialdi-seinale orokorra eta abandonu-egoerekin lotutako beste hots-seinale eta mezu batzuk bidaiariek eta tripulazioak egin behar dituzten ekintzekin identifikatu ditu.

c) Tripulazioak COICEn adierazitako abandonu-egoeretan izan behar dituzten eginkizunak zehaztu ditu, arrazoiak emanda, eta, horretarako, salbamendu-planoa eta IMO sinboloak erabili ditu.

d) Salbamendu-bitartekoak eta -gailuak kontrolatzeko eta mantentzeko programa bat zehaztu du, itsasontzi motari eta eskura dauden bitartekoei dagokienez.

e) Itsasontzi barruko langileen prestakuntza-ekintzak identifikatu ditu.

f) Eginkizunen eta beren eguneraketaren garrantzia baloratu du, eta abandonu-planen jarraipenean sortutako arazoak konpondu ditu.

2.– Itsasontziaren abandonu-kasuak ezarritako planen arabera zuzentzen ditu, salbamendu-bitartekoak kontrolatuta eta biziraupen-teknikak eraginkortasunez eta segurtasunez erabilita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Abandonu-egoerarako beharrezko guztia hartu du, adierazitako denboran eta moduan.

b) Biziraupeneko itsasontziak eta erreskate-txalupak flotarazteko bitartekoak eraginkortasunez eta segurtasunez erabili ditu.

c) Flotaratzeko biziraupen-teknikak erabili ditu gailu indibidualekin batera.

d) Flotaratzeko biziraupen-teknikak erabili ditu taldeko gailuekin batera.

e) Ariketetan, lidergoa izan eta errespetatu du.

f) Urperatzeak antzemateko tresneria erabiltzeko arauak (seinale piroteknikoak eta tresneria irrati-elektrikoak, besteak beste) aintzat hartu ditu.

g) Ariketetan modu aktiboan eta erantzukizunez parte hartu du.

3.– Abandonu-egoeran, larrialdi plana berrikusten du, horren aplikazio baloratuta eta eratorritako prebentzio-neurri, prestakuntza-jarduera eta mantentze-prozesuak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sute bat gertatzeko baldintzak eta errekuntzaren eraginak baloratu ditu.

b) Suteak prebenitzeko eta antzemateko eta horien kontra borrokatzeko neurriak zehaztu ditu, itsasontzi barruko suteen kausa eta arrisku-toki ohikoenak identifikatzetik abiatuta.

c) Larrialdi-seinale orokorra eta sute-egoerekin lotutako beste hots-seinale eta mezu batzuk egin beharreko ekintzekin identifikatu ditu.

d) Tripulazioak COICEn adierazitako sute-egoeretan izan behar dituzten eginkizunak zehaztu ditu, arrazoiak emanda, eta, horretarako, salbamendu-planoa eta IMO sinboloak erabili ditu.

e) Itsasontzi barruko langileen prestakuntza-ekintzak identifikatu ditu.

f) Suteen kontra borrokatzeko antzemate-tresneriaren eta babes-tresneriaren kontrola eta mantentzea planifikatu du, ziurtagirien arabera eta egiaztapen-zerrendak erabilita.

g) Eginkizunen eta COICEren eguneraketaren garrantzia baloratu du, eta suteen kontra borrokatzeko planen jarraipenean sortutako arazoak konpondu ditu.

h) Material erregaiak eta sukoiak biltegiratzeko eta kargatzeko baldintzak identifikatu ditu, beren izaeraren eta segurtasun-eskakizunen arabera.

i) Suteak automatikoki antzemateko eta itzaltzeko sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzearen garrantzia baloratu du.

4.– Suteen kontra borrokatzeko bitartekoak eta gailuak maneiatzen ditu, istripuak prebenitzeko neurriak aplikatuta eta lotutako teknikak eginda.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hainbat motatako benetako suteak itzali ditu bitarteko eramangarriak erabiliz, adierazitako denboran eta moduan.

b) Urezko eta aparrezko mahukak maneiatzeko teknikak aplikatu ditu suteak itzaltzeko egoera kontrolatuetan.

c) Simulazio-egoera bakoitzean eskatutako norbera babesteko bitartekoak (gorputzekoak nahiz sudurrekoak) erabili ditu.

d) Sutearen baldintzei egokitutako esku-hartze estrategiak planteatu ditu.

e) Alarmak jo duenean, jarduera-protokoloen arabera jardun du.

f) Ariketetan modu aktiboak eta erantzukizunez parte hartu du.

g) Suteen kontra borrokatzeko jarduerak egiterakoan, lidergoa aintzatetsi du, bai eta lider izan ere.

5.– Uholde baten ondorioak prebenitzen eta kontrolatzen ditu, larrialdi-planari jarraikiz egin beharreko ekintzak zehaztuta eta itsasontziaren segurtasunari eusteko teknikak eginda.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontziaren planoetan konpartimentazio estankoa antzeman du.

b) Itsasontziaren segurtasunari eragiten dioten uholdearen ondorioak prebenitzeko hartu behar diren neurriak aurreikusi ditu.

c) Konpartimentu bat edo batzuk ustekabean urperatzearen ondorioak aurreikusi ditu.

d) Espazio mota bakoitzari lotutako xukatze-bitartekoen ahalmena baloratu du.

e) Ate estankoen berariazko ezaugarriak eta arriskuak identifikatu ditu.

f) Barne-espazioetako suteak itzaltzeko ura erabiltzearen arriskuak identifikatu ditu.

g) Uholde-egoera ezberdinetan esku hartzeko jarraibideak ezarri ditu, eta horiek itsasontzian eskuragarri dauden bitartekoekin (xukatze-bitarteko eramangarriak, ixteak eta trenkadak sendotzea) lotu ditu.

h) Uholde-egoerak konpondu ditu, eta, horretarako, modu seguru eta proportzionatuan erabili ditu eskura dauden bitartekoak eta ezarritako erabilera-jarraibideak.

i) Taldean lan egin du, ariketak egitean jarrera partaidetzazkoa eta arduratsua erakutsita.

j) Instalazio finkoen eta xukatze-tresneria eramangarriaren funtzionamendua egiaztatzearen, eta horiek berehala erabiltzeko egokitasunaren garrantzia baloratu du.

6.– Hidrokarburoak edo beste substantzia kutsatzaile batzuk ustekabean isurtzeak sortzen duen kutsadura prebenitzen du, sorburuak eta ondorioak baloratuta eta SOPEP/SMPEPen planak eta lotutako araudia interpretatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aztertutako benetako kutsadura-kasuak horien sorburuekin eta ondorioekin lotu ditu.

b) Itsasontzi motaren arabera, ustekabeko kutsaduraren aurkako prebentzioaren eta borrokaren arloan aplikatu beharreko araudia antzeman du.

c) Ustekabeko isuri motak eta itsasontzi barruan horiei aurre egiteko eskuragarri dauden bitartekoak lotu ditu.

d) Kutsadura-egoerak konpontzeko jarduera zehatzak proposatu ditu, SOPEP/SMPEPen zehaztutako planekin bat.

e) Egindako jardueretan arretarako eta lankidetzarako jarrera erakutsi du.

f) Hidrokarburoen edo bestelako substantzia kutsatzaileen ustekabeko isurien kontrolarekin lotutako larrialdi-planak (SOPEP/SMPEP) erabili ditu.

B) Edukiak:

1.– Abandonu-egoerarako larrialdi-plana berrikustea:

Itsasontzia abandonatzeko agindua justifikatzea, eta larrialdi-egoerak baloratzea eta erabakiak hartzeko irizpideak ematea.

Eginkizunen eta beren eguneraketaren garrantzia baloratzea, eta abandonu-planen jarraipenean sortutako arazoak konpontzea.

Itsasoko larrialdiak ezaugarritzea.

Larrialdi-seinaleak identifikatzea.

Salbamendu-mapak eta IMO sinboloak interpretatzea.

Salbamendu-gailuak mantentzeko eta ikuskatzeko prozedurak, eta horiek planifikatzea.

Kontrol-zerrendak osatzea.

Tripulazioaren eta bidaiarien prestakuntza.

Larrialdi-egoeretan bidaiariak kontrolatu eta laguntzea.

Arau-erreferentziak, itsasontzi motaren arabera.

Itsasoko istripuen analisia.

Larrialdi-planaren egitura eta gutxieneko edukiak.

COICEren egitura eta gutxieneko edukiak.

Salbamendu-gailuak:

– Banakakoak.

– Biziraupen-ontziak.

– Erreskate-txalupak.

– Flotarazteko eta ontziratzeko sistemak.

– Bestelakoak (soka-jaurtitzailea, megafonia-sistema).

Bidaiari itsasontzien salbamendu-gailuak.

Biziraupen-ontzien eta erreskate-txalupen tresneria.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

Taldeko kideekin komunikatzeko ekimen pertsonala izatea.

2.– Abandonu- eta biziraupen-bitartekoak eta -teknikak:

Abandonu-egoerarako beharrezko guztia hartzea, adierazitako denboran eta moduan.

Biziraupen-teknikak egitea uretan:

– Salbamenduko banako gailuak erabiliz.

– Salbamendu-gailurik gabe.

Flotaratzeko eta ontziratzeko bitartekoak erabiltzea, bai eta biziraupen-ontziak eta erreskate-txalupak berreskuratzekoak ere, eguraldi txarrarekin eta gabe.

Itsasoko ebakuazio-sistemak ezaugarritzea (MES-bidaiari itsasontziak).

Biziraupen-ontziak eta erreskate-txalupak maneiatzea, eguraldi txarrarekin zein onarekin.

Biziraupen-ontzien barruan biziraupen-teknikak egitea.

Sorospeneko tresneria erradioelektrikoa:

– Uhin metrikoen bi noranzkoko aparatua (GMDSS).

– Radar-erantzungailua (GMDSS).

– Ezbeharrak antzemateko irratibalizak (GMDSS).

– Irratibaliza pertsonalak.

Seinale piroteknikoetarako tresneria:

– Suziri bengala-jaurtitzailea, jausgailuduna.

– Eskuko bengala.

Ur gaineko seinale ke-sortzailea.

Ariketetan, lidergoa izatea eta errespetatzea.

Ariketetan modu aktiboak eta erantzukizunez parte hartzea.

3.– Itsasontzi barruko suteen prebentzioa eta horien aurkako borroka.

Larrialdi-seinale orokorra eta sute-egoerekin lotutako beste hots-seinale eta mezu batzuk egin beharreko ekintzekin identifikatzea.

Itsasontzi barruko langileen prestakuntza-ekintzak identifikatzea.

Eginkizunen eta COICEren eguneraketaren garrantzia baloratzea, eta suteen kontra borrokatzeko planen jarraipenean sortutako arazoak konpontzea.

Suteen kontra borrokatzeko bitartekoak eta tresneria mantentzeko eta ikuskatzeko prozedurak, eta horiek planifikatzea.

Itsasoko edo portuko suteen kontrako borrokaren antolamendua eta taknikak.

Beroaren hedapena.

Sute bat egitura-banaketak erabilita geldiaraztea.

Prebentzioa salgai arriskutsuak kargatzean eta suteen aurka borrokatzean:

– Soltean (solteko kargei buruzko IMO kodea).

– Fardeletan (IMDG IMO kodea).

Suteen sorburuei buruzko informazioa ikertu eta biltzea.

Araudi-erreferentziak.

Suaren teoria eta bere ezaugarri nagusiak.

Su motak (erregaiaren arabera).

Leherketak: kontzeptuak eta motak.

Itzaltzeko mekanismoak.

Agente itzaltzaileak: gaseosoak, solidoak eta likidoak.

Materialak biltegiratu eta manipulatzearekin lotutako arriskuen eta suteen aurkako arretak.

Larrialdi-kasuetarako betebeharren eta jarraibideen taula (COICE).

Suteen kontrako alarma-seinaleak.

Suteen aurkako seinaleak eta planoa (IMO).

Prestakuntza-eskuliburuak.

Suteen eta horien osagarrien aurkako sarea.

Suteen kontrako bonbak:

– Suteen kontrako larrialdi-bonba.

– Ur-hartuneak.

– Ahoak/pitak.

– Mahukak.

– Nazioarteko lur-konexioa.

– Beste batzuk.

Suteen detekzioa:

– Detekzio- eta alarma-zentrala.

– Ke-detektagailuak.

– Tenperatura-detektagailuak.

– Sugar-detektagailuak.

– Ke-detektagailuak.

– Laginen erauzketa bidez kez detektatzeko sistemak.

Suteen aurka borrokatzeko instalazio finkoak:

– Aparrekoak, hautsekoak.

– Urekoak.

– Karbono dioxidokoak (CO2).

– Beste gas batzuetakoak.

Ebakuazio-bideak eta beren seinaleztapena.

– Altuera baxurako argiztatze-sistemak (bidaiari itsasontziak).

Larrialdietako ebakuazioko arnas tresneria (EEBD).

Suteak itzaltzeko ura erabiltzea. Egonkortasunaren gaineko ondorioak, arretak eta neurri zuzentzaileak.

Aireztapena kontrolatzea, ke-erauzgailuak barne.

Erregaien eta sistema elektrikoen kontrola.

Suteen aurka borrokatzeko prozesuaren arriskuak.

– Lehorreko destilazioa.

Erreakzio kimikoak. Galdaren tximinietako suteak.

Jarrera positiboa eta emaitzak modu gogobetegarrian lortzeko norberaren ahalmenean konfiantza izatea.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

4.– Suteen kontra borrokatzeko tresneria erabiltzea.

Suteen aurka borrokatzeko tresneria mugikorra eta eramangarria erabiltzea.

Ponpaketa-tresneria erabiltzea.

Arnasketa autonomoko tresneria erabiltzea.

Babes kimikoko jantziak erabiltzea.

Aparrak sortzea eta erabiltzea.

Sutearen baldintzei egokitutako esku-hartze estrategiak planteatzea.

Alarmak jotzen duenean, jarduera-protokoloen arabera jardutea.

Sute motaren arabera erabilitako bitarteko eta agente itzaltzaileak egokitzea.

Erregai likidoak eta gaseosoak itzaltzeko mahukak eta lantzak erabiltzea.

Suteen aurka borrokatzeko tresneria mugikorra eta eramangarria:

– Su-itzalgailuak.

– Orgak.

– Espantsio txikiko aparra sortzeko ahoa.

Presio atxikiko su-itzalgailuak kargatzea.

Su-hiltzailearen tresnak:

– Babes-jantzia.

– Kaskoa.

– Segurtasuneko botak eta eskularruak.

– Segurtasun-linterna.

– Aizkora.

– Suaren aurkako bizi-lerroa.

Arnasketa autonomoko tresneria.

– Boteila.

– Besora.

– Maskara.

– Presio txikiko erregulatzailea.

Babes kimikoko jantziak.

Apar motak:

– Espansio txikia.

– Espansio ertaina.

Espansio handia.

Ariketetan modu aktiboak eta erantzukizunez parte hartzea.

Suteen kontra borrokatzeko jarduerak egiterakoan, lidergoa aintzatestea, bai eta lider izatea ere.

5.– Prozesu automatikoak kontrolatzea.

Itsasontziaren planoetan konpartimentazio estankoa antzematea.

Itsasontziaren segurtasunari eragiten dioten uholdearen ondorioak prebenitzeko hartu behar diren neurriak aurreikustea.

Konpartimentu bat edo batzuk ustekabean urperatzearen ondorioak aurreikustea.

Barne-espazioetako suteak itzaltzeko ura erabiltzearen arriskuak identifikatzea.

Uholde-egoera ezberdinetan esku hartzeko jarraibideak ezartzea, eta horiek itsasontzian eskuragarri dauden bitartekoekin (xukatze-bitarteko eramangarriak, ixteak eta trenkadak sendotzea) lotzea.

Uholde-egoerak konpontzea, eta, horretarako, modu seguru eta proportzionatuan erabiltzea eskura dauden bitartekoak eta ezarritako erabilera-jarraibideak.

Urpetze baten mugak ezartzea.

Araudi-erreferentzia.

Matxuaren kontra borrokatzeko plano eta eskuliburuak.

Ate eta juntura estankoak:

– Bandakoak.

– Itxiera bertikalekoak.

– Gidari-itxierakoak.

Ubideak.

Zurkaizteak.

– Zuzeneko konpresio-metodoa.

– Metodo triangeluarra.

– Metodo angeluzuzena.

Ubideak kanpotik eta barrutik ixtea.

Tutuak petatxatzea.

Xukatzeko tresneria eramangarria:

– Ponpak.

– Eiektoreak.

– Mahukak.

Sentinak eta drainatzen duten lokalak xukatzeko bide nagusiak, zuzenak eta larrialdikoak: xukatzeko instalazio finkoak eta tresneria eramangarria mantentzeko eta ikuskatzeko prozedurak planifikazioa.

Taldean lan egitea, ariketak egitean jarrera partaidetzazkoa eta arduratsua erakutsita.

6.– Kutsaduraren aurkako prebentzioa eta borroka.

Aztertutako benetako kutsadura-kasuen eta horien sorburuen eta ondorioen arteko lotura.

Itsas ingurunearen kutsaduraren prebentzioa.

Ustekabeko isuri moten eta itsasontzi barruan horiei aurre egiteko eskuragarri dauden bitartekoen arteko lotura.

Ingurumena babesteko oinarrizko prozedurak.

Kutsaduraren aurka borrokatzeko tresneria eta bitartekoak erabiltzea.

Tresneria erabili, garbitu eta kontserbatzeko prozedurak.

Hondakinen kudeaketa itsasontzi barruan.

Araudi-erreferentzia.

Itsas ingurunearen ustekabeko kutsaduraren ondorioak.

Itsas gune kalteberak.

Hidrokarburoen ondoriozko kutsaduraren aurka borrokatzeko teknikak.

Kutsadura kimikoaren aurka borrokatzeko teknikak.

Garbiketa-teknikak: portuan eta kostan.

Hidrokarburoen edo bestelako substantzia kutsatzaileen ustekabeko isurietarako gorabeheren plana (SOPEP/SMPEP).

Egindako jardueretan taldeko arretarako eta lankidetzarako jarrera erakustea.

7. lanbide-modulua: Itsasontzi barruko osasun-arreta

Kodea: 1033

Kurtsoa: 2

Iraupena: 63 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Tripulazioaren eta bidaiarien osasunerako prebentzio-neurriak zehazten ditu, itsasontzi barruko istripu ohikoenak, oinarrizko higiene-prozedurak eta osasun-hezkuntzako printzipioak aintzat hartuz eta osasun-araudia betez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontziko jardueratik eratorritako ingurumen-, higiene-, osasun- eta mediku-arriskuak prebenitzeko neurriak zehaztu ditu, horren ezaugarriak eta espazioak eta araudi aplikagarria baloratuta.

b) Tripulazioarentzako prebentzio-neurriak zehaztu ditu, osasungarriak ez diren ohiturak eta gaixotasunak prebenitzeari buruzko indarreko araudia identifikatzetik abiatuta.

c) Istripu ohikoenen arriskuak prebenitzeko hartu behar diren neurriak zehaztu ditu, arriskuak prebenitzeko planarekin bat.

d) Entrenamendu prebentibo higieniko-sanitarioko jarduerak zehaztu ditu, eta nabigazio motari egokitzen zaizkion baloratu du.

e) Prebentzio-planak eta prebentzio-arloko hobekuntza-proposamenak jarraitzearen garrantzia aintzatetsi du, eta araudiarekin bat datorren baloratu du.

f) Itsasoko langileen txertoen arloko osasun-gomendioak aintzat hartu ditu, bidaiaren izaerari lotutako arriskuekin bat.

g) Lehen laguntzetako arauzko botikin motak beren aplikazio-eremuarekin eta beren gutxieneko edukiekin lotu ditu.

2.– Pazientearen egoera baloratzen du, eta, horretarako, oinarrizko errekonozimendu- eta miaketa-teknikak aplikatzen ditu, eta, behar izanez gero, kontsulta erradiomedikua.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Bizi-konstanteak hartzeko teknikak aplikatu ditu, eta oinarrizko miaketa-maniobrak egin ditu, zehaztutako protokoloen arabera.

b) Anatomia-alde eta bizi-organo garrantzitsuenen kokapena identifikatu du, kontsulta erradiomedikuetarako eskuliburuak adierazi bezala.

c) Diagnostiko batera hurbiltzeko, paziente bati egiten zaion galdeketa ezaugarritu du, ezarritako protokoloaren arabera.

d) Itsasontzi barruan gertatuz gero garrantzitsuak izango liratekeen –mediku-kontsulta irrati bidez egin behar delako– mediku-egoerak eta -larrialdiak identifikatu ditu.

e) Mediku-kontsulta simulatua irrati bidez egin du, eta zehaztutako prozedurak aplikatu ditu, nazioarteko hiztegi estandarizatua erabili du eta lortutako informazioa erregistratu du.

f) Pazientearen egoera dela-eta beharrezkoak diren komunikazio-neurriak eta laguntza psikologikokoak modu proportzionalean eta egokian erabili ditu.

3.– Itsasontzi barruko gaixoen eta ezbeharra izan dutenen erreskatea, lekualdaketa eta ebakuazioa antolatzen du, eta pazientearen eta eskura dituen bitartekoen egoera baloratzen du, araudia aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gaixo dagoen edo ezbehar bat izan duen pertsona bat itsasontzitik segurtasunez erreskatatzeko bitartekoak zehaztu eta metodoak identifikatu ditu, itsasontziko espazioen konfigurazioari buruzko informazio teknikotik abiatuta.

b) Erreskatean, pazientearekin edo ezbeharra izan duenarekin komunikazioa izateko moduak identifikatu ditu, segurtasunez, lasai eta adeitasunez jokatuz.

c) Gaixo dagoen edo ezbeharra izan duen pertsona bat itsasontzi barruan mobilizatzeko edo immobilizatzeko bitartekoak eta teknikak ezugarritu ditu, segurtasunez lekualdatu eta ebakuatzeko.

d) Istripua izan duena prestatzeko osasun-jardunen sekuentzia ezaugarritu du, hura ebakuatu edo lekualdatzeko.

e) Ebakuazioari buruzko fitxa medikoak bete ditu.

4.– Gaixo dagoen edo ezbeharra izan duen pertsonarentzako itsasontzi barruko oinarrizko osasun-zaintza eta -arreta zehazten du, patologia edo lesioaren arabera eta ezarritako protokoloak aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ezarritako prozeduren arabera, asepsiaren eta horri lotutako tekniken garrantzia baloratu du.

b) Zauriak eta erredurak tratatzeko printzipio orokorrak garbiketa-, desinfekzio- eta babes-teknikekin lotu ditu.

c) Higiene- eta elikagai-zainketak patologia ohikoenen arabera aplikatzea baloratu du.

d) Sendagaiak hainbat bidetatik emateko moduak ezagutu ditu.

e) Muskulu arteko injektagarriak zuzen eta segurtasunez emateko trebezia nahikoa eskuratu du.

f) Sendagaien arteko bateraezintasunen, beren albo-ondorioen eta beren iraungipenaren garrantzia baloratu du.

g) Egindako jarduerak eta emandako sendagaiak erregistratu ditu, eta, horretarako, beharrezko euskarria eta dokumentazioa erabili ditu.

5.– Larrialdiko osasun-laguntzan lehen laguntzetako teknikak aplikatzea baloratzen du, eta pazientearen egoera itsasontzi barruko patologia edo lesio ohikoenekin lotzen du, ezarritako protokoloei jarraikiz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hemorragiak kontrolatzeko metodoak ezaugarritu ditu.

b) Shockaren sintomak/seinaleak horren sorburu ohikoenekin lotu ditu.

c) Hipotermiaren sintoma eta seinale nagusiak hartu beharreko neurriekin lotu ditu.

d) Traumatismo mota nagusiak berariazko sintomatologiarekin lotu ditu.

e) Paziente intoxikatu batekin nola jokatu zehaztu du, eta intoxikazio-bidea sintomekin lotu du.

f) Estres-egoeretarako autokontrol-teknikak identifikatu ditu, larrialdiko osasun-laguntzako egoeretan eraginkortasunez esku hartzeko.

g) Bihotza eta birikak bizkortzeko teknikak aplikatu ditu.

h) Aire-bidea iragazkortzeko metodoak aplikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Osasunerako prebentzio-neurriak zehaztea.

Azala, zentzumen-organoak, arropa, oinetakoak eta lan-tresneria higienizatzeko teknikak egitea.

Itsasontzia saneatzeko teknikak egitea.

Ingurumen-higieneko teknikak aplikatzea itsasontzian: aireztapena, berokuntza, hoztea, klimatizazioa eta argiztapena.

Jakiak higienizatzeko teknikak aplikatzea itsasontzian.

Itsasontzi baten arrisku-mapa egitea, prebentzio- eta babes-neurriak barne.

Tripulazioaren prebentzio-prestakuntza.

Droga eta alkohola behar ez bezala erabiltzearen aurrean jardutea.

Banako eta taldeko higienea:

– Azalaren higienea.

– Zentzumen-organoen higienea.

– Arroparen, oinetakoen eta lan-tresneriaren higienea.

Itsasontziaren eta kargaren higienea: logela-espazioak eta karga-espazioak.

Ingurumen-higienea: aireztapena, berokuntza, hoztea, klimatizazioa eta argiztapena.

Elikagaien higienea: ura eta elikagaiak.

Itsasontzi barruko arrisku nagusiak: arriskuen-mapa eta prebentzio- eta babes-neurriak.

Drogak eta alkohola, eta beste larrialdi psikiatriko batzuk.

Itsasoko langilearen txertaketa.

Osasun-araudia.

Arauzko botikin motak eta horien konposizioa.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Prozesuaren faseetan zein produktuaren aurkezpenean ordena eta garbitasuna baloratzea.

2.– Larrialdietako laguntzaren hasierako balorazioa.

Pazientearen azterketa egitea:

– Pazientearen konorte-egoera edo konorterik ezaren egoera baloratzea.

– Pultsu karotideoa eta erradiala kuantifikatzea.

– Arnasa kuantifikatzea.

– Erabakiak hartzea.

Oinarrizko miatze-teknikak aplikatzea.

Pazientearekin elkarrizketa bat izatea.

Irrati bidezko kontsulta mediko simulatua egitea.

Argiztapen-teknikak aplikatzea.

Komunikazioa istripu- edo larrialdi-egoeretan:

– Laguntzailearen eta istripua izan duenaren arteko komunikazioa.

Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan.

Bizi-konstanteak hartzeko teknikak.

Pazientearen azterketa.

Oinarrizko miatze-teknikak.

Giza gorputzaren egitura, eta horren organoen eta sistemen funtzio nagusiak.

Larrialdi-zeinuak eta -sintomak.

Irrati bidezko kontsulta medikoa eskatzen duten patologiak eta egoerak.

Mediku-informazioaren irrati bidezko zerbitzuak. SNKren mediku-atala.

Itsasontzi barruko nazioarteko gida medikoa.

Komunikazioen hiztegi normalizatua.

Osasun-terminologia, ingelesez.

Printzipio psikologikoak eta komunikazio-teknikak istripu edo larrialdi-egoeretan.

Jarrera positiboa eta emaitzak guztientzako modu gogobetegarrian lortzeko norberaren ahalmenean konfiantza izatea.

Pertsonen arteko komunikazio-moduak antzematea, komunikazioa zein egoeratan sortzen den kontuan izanda.

Sentikortasuna lankideen laguntza-eskaeren aurrean, eta zuzentasuna gure erantzunean.

3.– Itsasontzi barruan gaixo dauden edo ezbeharra izan duten pertsonak erreskatea, lekualdatzea eta ebakuazioa antolatzea.

Pertsona zauritua/gaixoa edo gaixoa erreskatatzeko edo garraiatzeko metodoak aplikatzea.

Pertsona zauritua/gaixoa ebakuatu edo lekualdatzeko prestatzea: lehen laguntzako neurriak aplikatzea.

Immobilizazio-teknikak aplikatzea.

Ezbeharra izan duen eta traumatismoa duen pertsona bat manipulatzeko teknikak egitea.

Pazientea lotu eta estaltzeko eragiketak egitea.

Itsasontzi barruko erreskate-bitartekoak.

Lesioa izan duen pertsona bat jasotzea.

Bat-batean gaixo jarri den edo ezbeharra izan duen pertsona bat garraiatzea.

Ohatilak: motak.

Lesioak prebentzioz immobilizatzeko bitartekoak.

Ohatilan kokatzeko teknikak.

Ebakuazio-teknikak.

Makinen ganberaren, sotoen eta tangen planoak, eta itsasontziaren antolamendu orokorra.

Antolamendu teknikoaren hainbat modu ezagutzeko eta, hala badagokio, gainerako alderdietatik urrundu gabe alderdi batean espezializatzeko ardura hartzeko interesa.

Ideiak gaineratzeko eta taldeak jarraitu beharreko prozedurak adosteko prestasuna eta ekimen pertsonala azaltzea (zereginen banaketarik egokiena).

4.– Oinarrizko zaintza eta arreta sanitarioak.

Asepsia-teknikak egitea.

Garbiketa-, desinfekzio- eta babes-teknikak egitea.

Sendagai parenteralak ematea, batez ere muskulu barnekoak.

Laguntzari buruzko txosten bat betetzea.

Sendagaiak emateko printzipioak:

– Medikamentuak erabiltzeko metodologia.

– Sendagaien arteko bateraezintasunak. Albo-ondorioak.

– Botikineko materialaren iraungipena, eta hori egunean jartzea.

Asepsia-teknikak.

Higiene-zainketak.

Elikadura.

Zauriak eta erredurak: oinarrizko tratamendua. Motak. Sintomatologia. Sendaketak egitea. Babesa.

Sendagaiak emateko teknikak eta bideak.

Injektagarriak. Orratz parenteralak. Indikazioak.

Muskulu barneko injektagarriak emateko teknikak.

Laguntzari buruzko txostena.

Gure lanbide-jardunak dituen ondorioak arrazionalizatzea, eta haren efektu positiboen eta negatiboen artean bereiztea.

5.– Lehen laguntzako teknikak aplikatzea.

Hemorragiak dituzten pazienteekin jardutea.

Shock-egoeran dauden pazienteekin jardutea.

Beroak eta hotzak eragindako lesioak prebenitzea eta tratatzea.

Hainbat traumatismo dituen pazientea baloratzea eta horrekin jardutea.

Intoxikatuta dagoen pazientearekin jardutea.

Oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea egitea.

Aire-bidea buxatuta duen pazientearekin jardutea.

Mediku- eta osasun-terminologia lehen laguntzetan.

Lehen laguntzetako jarduera-protokoloak.

Hemorragiak. Motak. Hemorragiak geldiaraztea.

Shocka: sorburuak eta sintomak.

Beroak eta hotzak eragindako lesioak. Hipotermia: sintomatologia. Hartu beharreko neurriak.

Zati gogorretako, garezurreko eta bizkarrezurreko traumatismoak: sintomatologia.

Intoxikazioak: toxikoak organismoan sartzeko bideak. Intoxikatuta dagoen pazientearen sintomak, eta horrekin jardutea.

Estresa kontrolatzeko estrategiak.

Oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzeko teknikak.

Aire-bideari oztopoak kentzeko eta arnasketa errazteko metodoak.

Kanpoko bihotz-masajea.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

8. lanbide-modulua: Instalazioak eta zerbitzuak

Kodea: 1034

Kurtsoa: 2.

Iraupena: 126 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Itsasertzeko nabigazioko itsasontzi baten propultsio-sistemak eta makina osagarriak ezaugarritzen ditu, beren elementu nagusiak indetifikatuta eta beren funtzioak deskribatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Barne-errekuntzako motorraren funtsezko elementu eta zirkuituak eta dagozkien eginkizunak identifikatu ditu.

b) Planoetan eta eskemetan, propultsio-instalazio baten osagaiak tresneriak dituen ezaugarri tekniko nagusiekin, eta instalazioetan eta zerbitzu osagarrietan betetzen duen eginkizunarekin lotu ditu.

c) Propultsioko instalazio eta zerbitzu osagarriak identifikatu ditu, dokumentazio teknikoa eta sinbologia interpretatuta, eta haien funtzionamendu-printzipioak deskribatuta.

d) Banaketa-koadroan, energia elektrikoaren sorgailuen funtzionamendu-parametroak kontrolatu ditu.

e) Propultsio-motorreko eta sistema osagarrietako anomalia ohikoenak antzeman ditu, eta, horretarako, makina-ganberaren simulagailua edo benetako makina-gela erabili du.

f) Presioen ikus- eta entzute-alarmen funtzionamendua, tenperaturak eta lubrikazio- eta hozte-zirkuituen eta erregaiaren mailak egiaztatu ditu, bai eta motorraren beste babes-sistema batzuk ere.

g) Larrialdiko argiztapen- eta seinaleztapen-sistemak automatikoan nahiz eskuzkoan funtzionatzen duela egiaztatu du.

h) Hodiaren prentsaren edo zigiluaren estankotasuna egiaztatu du.

i) Itsasontziaren propultsio-instalazioetan eta instalazio osagarrietan, energia-eraginkortasunari buruzko irizpideak baloratu ditu.

2.– Itsasertzean arrantzatzeko itsasontzi baten arrantza-parkeko makinen, sistema hidraulikoen eta hozte-instalazioen eraginkortasuna egiaztatzen eta kontrolatzen du, elementu nagusiak identifikatuta eta funtzioak deskribatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Instalazio pneumatikoen eta hidraulikoen funtzionamendu-printzipioak interpretatu ditu, eta osagaien izaera eta ezaugarriak zirkuituan duten eginkizunarekin lotu ditu.

b) Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen eraginkortasuna egiaztatu du, funtzionamendu-parametroak identifikatuta eta adierazleak zehaztutako balioen barruan daudela egiaztatuta.

c) Itsasoratu aurretik, lemaren sistema hidraulikoak automatikoan nahiz eskuzkoan behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du.

d) Erauzketa-jardueretan, arrantza-jiragoren eta sare-polipastoen ezaugarri teknikoak eta operatiboak kableen/maileten tiro-eskakizunekin eta aparailuen trakzioarekin lotu ditu.

e) Arrantzako jiragoraren funtzionamendua bere lan-parametroetan egiaztatu du, larrialdiko geldialdia, eta lokaleko eta zubiko aginte- eta kontrol-transferentzia egokia egiaztatuta.

f) Hozteko instalazio baten funtsezko elementuen izaera eta ezaugarriak dagozkien laneko parametroekin eta betetzen duten eginkizunarekin lotu ditu.

g) Hozteko instalazio bat martxan jartzeko eta gelditzeko eragiketak aurreikusi ditu, sekuentzia zuzena eta oinarrizko anomaliak daudenean egin beharreko jarduerak jarraituta.

3.– Alarmei erantzuten die eta zubiko kontrol-sistemetan eta instalazio informatikoetan ikusitako disfuntzioak konpontzen ditu, horiek interpretatuta eta prozedurak, edo, hala badagokio, ezarritako protokoloak jarraituta, kalterik eragin gabe.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Funtsezko funtzionamendu-parametroak egiaztatzeko multimetroa maneiatu du.

b) Agindu-zubian alarmak jotzean, berehalako ekintzak eta ondorengo egiaztapenak egin ditu, jarduera-protokoloak errespetatuta.

c) Elikatze-iturrien, tresneria elektriko eta elektronikoaren transformadoreen eta artezgailuen, eta nabigazio-argien funtzionamendua egiaztatu du.

d) Itsasontzi barruko erabilera-aplikazioen errendimendu optimoa lortzeko tresneria informatikoa doitu du.

e) Tresneria informatikoan matxurak topatu ditu software- eta hardware-diagnostikoko tresnen bidez.

f) Doitu, konpondu edo ordeztu behar den tresneria informatikoaren gailuak erabiltzaile-mailan identifikatu ditu, itsasontzi barruko matxurak konpontzeko.

g) Funtzionaltasuna egitaztatzeko teknikak erabili ditu euskarrietan eta unitate periferikoetan, matxuratutako osagaia (fisikoa edo logikoa) konpondu edo ordezkatu behar den baloratzeko.

h) Matxuratutako elementu baten (disko gogorra, elikadura-unitatea, txartel nagusia, eta abar) ordez, eskuragarri zeuden ordezko piezak jarri ditu, kalterik eragin gabe eta tresneriaren funtzionaltasuna lehenetsita.

4.– Propultsio-motorraren eta tresneria osagarriaren kontsumo-hornidura zehazten du, segurtasun-baldintzetan, ezarritako prozedurak interpretatuta eta dokumentazio teknikoa erabilita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Biltegiratze-tangak planoetan identifikatu ditu, eta hornidura aurretik eta ondoren egin beharreko zundatze-prozedura hautatu du.

b) Erregai-zerbitzuaren elementuak (hodiak, balbulak, iragazkiak eta osagarriak) beren planoko sinbologiarekin eta instalazioen eskemarekin lotu ditu.

c) Erregaia, olioa eta ura hornitzeko, ontziz aldatzeko eta xukatzeko eragiketak ponpaketa-sistemarekin eta eskatutako teknikekin lotu ditu, instalazioen planoak eta eskemak erabilita.

d) Ahalmen-taulak erabili ditu tangekin egin beharreko eragiketetan, eta gauzatzearen zehaztasuna baloratu du, mailak ezarritako balioen arabera doitzeko.

e) Erregaiak, ura eta olioak hornitzerakoan, itsasontziaren egonkortasun-baldintzak, segurtasun-arauak eta prebentzio-neurriak hartu ditu kontuan, itsas ingurunea ez kutsatzeko.

f) Erregai-, olio- eta ur-kontsumoen jarraipena egiteko ezarritako prozedurak aintzat hartu ditu.

g) Fluidoen instalazioen mantentze-eragiketak eta nahasketak bereizteko prozedurak identifikatu dira.

5.– Agindu balioaniztuneko ontzien propultsio-motorrak kontrolatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuta eta eskatutako prebentzio-mantentzeko eragiketak eginda.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Propultsio-motorra martxan jarri du eta gelditu du, adierazitako sekuentziari jarraikiz.

b) Motorraren eta tresneria osagarriaren funtzionamendua lotutako parametroen balioekin lotu du.

c) Lubrikazio-olioaren galerak edo ihesak antzeman ditu propultsio-motorrean eta tresneria osagarrian, eta behin-behinean zuzendu ditu, funtzionamendu-eskuliburuari jarraikiz.

d) Larrialdiko matxurak konpondu ditu itsasontzi barruan eskuragarri dauden bitartekoak erabilita.

e) Motorraren prebentzio-mantentzeko eragiketak egin ditu, dokumentazio teknikoko argibideei jarraikiz.

f) Desmuntaketa- eta muntaketa-prozedurak aplikatu ditu, dokumentazio teknikoan zehaztutakoaren arabera.

g) Zerbitzu ezberdinetako zirkuituak egiaztatu ditu, segurtasun-balbulen eta erregulazio- eta kontrol-sistemen funtzionamendua egiaztatuta.

h) Bateria-sistemaren mantentze-eragiketak egin ditu.

B) Edukiak:

1.– Propultsio-sistemak eta makina osagarriak ezaugarritzea.

Propultsio-instalazioa osatzen duten osagaiak eta propultsio-instalazio eta -zerbitzu osagarriak identifikatzea, dokumentazio teknikoa eta sinbologia interpretatuta eta funtzionamendu-printzipioa deskribatuta.

Banaketa-koadroan, energia elektrikoaren sorgailuen funtzionamendu-parametroak kontrolatzea.

Propultsio-motorreko eta sistema osagarrietako anomalia ohikoenak antzematea, eta, horretarako, makina-ganberaren simulagailua edo benetako makina-gela erabiltzea.

Presioen ikus- eta entzute-alarmen funtzionamendua, tenperaturak eta lubrikazio- eta hozte-zirkuituen eta erregaiaren mailak egiaztatzea, bai eta motorraren beste babes-sistema batzuk ere.

Larrialdiko argiztapen- eta seinaleztapen-sistemak automatikoan nahiz eskuzkoan funtzionatzen duela egiaztatzea.

Hodiaren prentsaren edo zigiluaren estankotasuna egiaztatzea.

Itsasontziaren propultsio-instalazioetan eta instalazio osagarrietan, energia-eraginkortasunari buruzko irizpideak baloratzea.

Barne-errekuntzako motorrak:

– Motak, ezaugarri nagusiak eta aplikazioak.

– Elementuak eta zirkuituak: abiaraztea, lubrikatzea eta hoztea, besteak beste.

– Propultsio-sistemaren lan-parametroak.

– Energia-eraginkortasuneko irizpideak.

Makinen kamera-planoak.

Instalazioen eskemak.

Motor propultsatzailearen alarma-koadroa.

Instalazio elektrikoa:

– Korronte elektrikoa sortzeko sistemak.

– Energia-eraginkortasuneko irizpideak.

– Motor osagarriak. Funtzionamendu-parametroak.

– Agindu-, babes- eta kontrol-parametroak.

– Energia elektrikoa banatzeko taulak.

– Seinaleztapeneko eta segurtasun-larrialdiko sistemak nabigazioan.

Energia elektrikoa banatzeko taulak.

Ardatz-lerroak eta propultsatzailea:

– Elementuak.

– Hodiaren estankotasun-sistemak.

– Neurriak.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean pertseberantziaz jokatzea.

2.– Itsasontziko arrantza-tresneria, sistema hidraulikoak eta hozte-instalazioak egiaztatzea eta kontrolatzea.

Instalazio pneumatikoen eta hidraulikoen funtzionamendu-printzipioak interpretatzea, eta osagaien izaera eta ezaugarriak zirkuituan duten eginkizunarekin lotzea.

Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen eraginkortasuna egiaztatzea, funtzionamendu-parametroak identifikatuta eta adierazleak zehaztutako balioen barruan daudela egiaztatuta.

Itsasoratu aurretik, lemaren sistema hidraulikoak automatikoan nahiz eskuzkoan behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea.

Erauzpen-jardueretan, arrantza-jiragoren eta sare-polipastoen ezaugarri teknikoak eta operatiboak kableen/maileten tiro-eskakizunekin eta aparailuen trakzioarekin lotzea.

Arrantzako jiragoraren funtzionamendua bere lan-parametroetan egiaztatzea, larrialdiko geldialdia eta lokaleko eta zubiko aginte- eta kontrol-transferentzia egokia egiaztatuta.

Hozteko instalazio bat martxan jartzeko eta gelditzeko eragiketak aurreikustea, sekuentzia zuzena eta oinarrizko anomaliak daudenean egin beharreko jarduerak jarraituta.

Funtzionamendu-printzipioak, aplikazioak eta instalazio eta sistemen oinarrizko terminologia:

– Oleohidraulikak.

– Neumatikoak.

– Lan-parametroak.

Lemaren oleohidraulika-sistema.

Arrantza-parkearen trakzio-makinak eta -elementuak:

– Arrantza-jiragoren elementuak eta funtzionamendua.

– Sare-topologiak.

– Itsuta osagarria.

– Arrantza-parkeko aparailuak eta tresneria osagarria.

Eragite-sistema elektriko eta elektronikoak.

Arrantza-parkeko tresneriari aplikatutako erregulazio- eta kontrol-sistemen funtzionamendu-printzipioak.

Kontserbaziorako hozte-instalazioak:

– Funtzionamendu-printzipioak.

– Osagaiak. Kontrol-aginteak. Larrialdiko geldialdiak.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean pertseberantziaz jokatzea.

3.– Alarmei erantzutea eta zubiko kontrol-sistemen eta instalazio informatikoen disfuntzioak konpontzea.

Erresistentzia, intentsitatea, tentsioa eta jarraitutasuna neurtzeko, multimetroa erabiltzea.

Hardwareko elementu matxuratuak ordezkatzea:

– Elikatze-iturria.

– Plaka nagusia.

– Memoriarekin lotutakoak.

– Biltegiratzeko unitateak.

Agindu-zubian alarmak jotzean, berehalako ekintzak eta ondorengo egiaztapenak egitea, jarduera-protokoloak errespetatuta.

Elikatze-iturrien, tresneria elektriko eta elektronikoaren transformadoreen eta artezgailuen, eta nabigazio-argien funtzionamendua egiaztatzea.

Itsasontzi barruko erabilera-aplikazioen errendimendu optimoa lortzeko informatika-ekipoak doitzea.

Tresneria informatikoan matxurak topatzea software eta hardware-diagnostikoko tresnen bidez.

Doitu, konpondu edo ordeztu behar den tresneria informatikoaren gailuak erabiltzaile-mailan identifikatzea, itsasontzi barruko matxurak konpontzeko.

Funtzionaltasuna egitaztatzeko teknikak erabiltzea euskarrietan eta unitate periferikoetan, matxuratutako osagaia (fisikoa edo logikoa) konpondu edo ordezkatu behar den baloratzeko.

Neurketa-aldagaiak eta unitateak.

Erregulazio- eta kontrol-sistemen aplikazioak.

Mailak, presioak eta tenperaturak kontrolatzea.

Elikadura-iturrien, transformadoreen eta artezgailuen funtzionamendu-parametroak.

Erregulazio- eta kontrol-sistemen aplikazioak.

Mailak, presioak eta tenperaturak.

Informatika-sistema eta bere oinarrizko funtzionamendua.

Sistema eragilea: ezaugarriak.

Sistema informatiko baten unitate funtzionalak.

Sartzeko/ateratzeko sistema.

Artxiboak eta karpetak.

Periferikoak.

Sare lokalak: erabilerak eta ezaugarriak.

Tresneria informatikoaren matxura ohikoenen tipologia.

Diagnostikoa egiteko tresnak, erabiltzaile mailan.

Tresneria informatikoaren gailuen osagaiak.

Informatika-sistemaren elementu kontsumigarriak: motak eta ezaugarriak.

Tresneria informatikoetako gailuen eta periferikoen eskema funtzionalak:

– Tresneria informatikoaren konektagarritasuna.

– Tresneria informatikoaren barne- eta kanpo-konexionatzea.

Euskarrien eta periferikoen garbiketa-teknikak.

Elementu kontsumigarriak: horiek ordezkatzea.

Biltegiratze magnetikoko euskarriak.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean pertseberenatziaz jokatzea.

4.– Motorraren eta tresneria osagarriaren kontsumoen hornidura zehaztea.

Biltegiratze-tangak planoetan identifikatzea, eta hornidura bakoitzaren aurretik eta ondoren egin beharreko zundatze-prozedura hautatzea.

Erregai-zerbitzuaren elementuak (hodiak, balbulak, iragazkiak eta osagarriak) beren planoko sinbologiarekin eta instalazioen eskemarekin lotzea.

Ahalmen-taulak erabiltzea tangekin egin beharreko eragiketetan, eta gauzatzearen zehaztasuna baloratzea, mailak ezarritako balioen arabera doitzeko.

Erregaiak, ura eta olioak hornitzea, itsasontziaren egonkortasun-baldintzak, segurtasun-arauak eta prebentzio-neurriak kontuan hartuta, itsas ingurunea ez kutsatzeko.

Erregai-, olio- eta ur-kontsumoen jarraipena egiteko ezarritako prozedurak aintzat hartzea.

Kontsumoak hornitzeko instalazioak: tangak.

Eragiketak fluidoekin.

Ponpaketa-sistemak: ponpak.

Tangen zunda motak eta neurketa-teknikak.

Ahalmen-taulak.

Eragiketek egonkortasunean duten eragina.

Eragiketa-kutsadura saihesteko metodoak.

Nahasketak bereizteko metodoak.

Olio-, erregai- eta ur-instalazioak mantentzeko metodologia.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean pertseberantziaz jokatzea.

5.– Aginte balioaniztuneko ontzien propultsio-motorrak kontrolatzea eta mantentzea.

Propultsio-motorra martxan jarri eta gelditzea, adierazitako sekuentziari jarraikiz.

Motorraren eta tresneria osagarriaren funtzionamenduaren eta lotutako parametroen balioen arteko lotura egiaztatzea.

Lubrikazio-olioaren galerak edo ihesak antzematea propultsio-motorrean eta tresneria osagarrian, eta behin-behinean zuzentzea, funtzionamendu-eskuliburuari jarraikiz.

Larrialdiko matxurak konpontzea itsasontzi barruan eskuragarri dauden bitartekoak erabilita.

Motorraren prebentzio-mantentzeko eragiketak egitea, dokumentazio teknikoko argibideei jarraikiz.

Desmuntaketa- eta muntaketa-prozedurak aplikatzea, dokumentazio teknikoan zehaztutakoaren arabera.

Zerbitzu ezberdinetako zirkuituak egiaztatzea, segurtasun-balbulen eta erregulazio- eta kontrol-sistemen funtzionamendua egiaztatuta.

Bateria-sistemaren mantentze-eragiketak egitea.

Bi eta lau denborako motor baten ziklo praktikoa.

Otto eta Diesel zikloko motorrak.

Itsas motorretan erabilitako erregaiak.

Perturbazioak martxan.

Oinarrizko mantentze-eragiketak.

Motor baten elementuen zatiak.

Motor-kontroleko zirkuituak.

Parametro eta magnitude elektrikoak neurtzeko tresnak eta teknikak.

Baterien mantentzearen ezaugarriak. Bateria-kargatzaileak.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean pertseberantziaz jokatzea.

9. lanbide-modulua: Maniobra-teknikak

Kodea: 1035

Kurtsoa: 1

Iraupena: 165 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Maniobra-, gobernu- eta propultsio-tresneria ezaugarritzen du, ezaugarri eta funtzio nagusiak deskribatuta eta lotutako dokumentazio teknikoa interpretatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Maniobra-lanabesak eta -tresneria beren funtzioekin lotu du, horiek erabiltzeko maniobra edo egoera baloratuta.

b) Amarratze- eta ainguratze-elementuen ezaugarri nagusiak identifikatu ditu.

c) Amarratze-elementuen eta -tresneriaren lan-antolamendua eta -moduak maniobretarako bizkarren planoetan identifikatu ditu.

d) Erantzun-denborak eta propultsio- eta gobernu-sistemen aplikazioak baloratu ditu.

e) Gindaxak, dibidietak eta jiragorak erabiltzeko aginduak beren funtzioekin lotu ditu.

f) Serbomotorraren informazio teknikoa kontsultatu du, matxura egonez gero gobernuari eusteko.

g) Itsasontziaren maniobrari eragiten dion propultsio-tresneriaren funtzionamendu-parametroak aintzat hartu ditu.

h) Eskuzko gobernuaren eta gobernu automatikoaren sistemen aginduak beren funtzioekin lotu ditu.

2.– Itsasontziaren bilakaera-erantzuna aurreikusten du, maniobra-informazioa interpretatuta eta itsasontziaren barruko nahiz kanpoko faktoreen eragina aintzat hartzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hainbat baldintzatan gelditzeko distantziak zehaztu ditu.

b) Bilakaera-kurbaren parametroak zehaztu ditu.

c) Haizearen eta korrontearen ondorioak aintzat hartu ditu itsasontziaren bilakaera-erantzunean.

d) Itsasontziaren eta/edo beste itsasontzi batzuen mugimenduek sortutako elkarreraginaren ondoriozko ondorioak aurreikusi ditu.

e) Propultsatzailearen edo propultsatzaileen bilakaera-ondorioak aurreikusi ditu.

f) Amarren bilakaera-ondorioa beren lan-moduarekin lotu du.

g) Karga-egoera eta kokalekua aintzat hartu ditu bilakaera-erantzunean.

3.– Portuko maniobrak egiten ditu aldeko meteorologia-baldintzetan, horiek deskribatuta eta propultsio- eta gobernu-kontrolak maneiatuta desatrake-, ziaboga-, atrake- eta aingutze-eragiketetan, egoera simulatuetan edo benetakoetan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Maniobra-bitartekoen eta komunikazioen funtzionamendua protokoloei jarraikiz egiaztatu du.

b) Propultsatzaileen bilakaera-ondorioak alde erabili ditu, bai eta haizearenak eta korrontearenak ere.

c) Itsasontziaren abiatzea kontrolatu du.

d) Itsasontziaren norabidea kontrolatu du.

e) Segurtasun-distantziari eutsi dio, eta maniobra adierazitako denboran egin du.

f) Aingura bota du tokian eta meteorologia-aurreikuspenarekin bat datorren atxikipen-ahalmenarekin.

g) Itsasontziaren seinaleztapena araudiari jarraikiz erabili du.

h) Aginduari lotutako jarduerak erantzukizunez eta gainerako tresneria errespetatuz egin ditu.

4.– Abordatzeak eta gehiegizko hurbilketako egoerak prebenitzen ditu, indarreko araudiak eta kodeak interpretatuta eta aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) RIPA eta IALAren aplikazio-eremuak ezagutu ditu.

b) Abordatze edo hurbilketa arriskutsuko arriskuak antzemateko metodoak identifikatu ditu.

c) Hurbiltzeko moduak (gurutzatzea, aurrez aurreko itzulia eta irismena) talka egiteko arriskua eta ikuspen ona dagoenean aintzat hartu beharreko norabide- eta gobernu-arauekin lotu ditu.

d) Ikuspen murritza dagoenetarako prozedurak aintzat hartu ditu.

e) Adierazitako argi, marka edo hots-seinaleak beren esanahiarekin lotu ditu.

f) Adierazitako ezaugarriak dituen baliza bat ikusi ondoren jarraitu beharreko norabide librea zehaztu du.

g) Seinaleen nazioarteko kodearen bandera jasoa bere esanahiarekin lotu du.

5.– Itsasontzia itsasoan galdutakoak bilatzeko eta salbatzeko gobernatzen du, araudi aplikagarria interpretatuta eta egoera bakoitzerako beharrezko maniobrak eginda.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Pertsona bat uretara eroriz gero egin beharreko maniobra mota hautatu du.

b) Ontziak, aireontziak eta itsasoan galdutakoak bilatzeko eta erreskatatzeko maniobra mota hautatu du, uneko baldintzak aintzat hartuta.

c) Pertsona bat uretatik ateratzeko itsasontzia eraginkortasunez maniobratu du, arrisku-egoera eragin gabe.

d) Itsasontzia bilaketa- eta erreskate-eragiketen koordinazio-zentroak emandako jarraibideei jarraikiz gobernatu du egoera simulatuetan.

e) IAMSARen zehaztutako berehala jarduteko protokoloak jarraitu ditu laguntza-alerta jasoz gero, uneko baldintzen arabera.

f) CLS (OCL) bilaketa-unitateen funtzioak baloratu ditu ezbeharretik gertuen dagoen itsasontzi baten egoera batean.

g) Radar-ekipo bat erabili du laguntza-seinalea identifikatzeko eta itsasontzia RESAR seinalerantz gobernatzeko.

6.– Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak identifikatuta eta horiei aurrea hartzeko neurriak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Istripu-arriskuko egoerak eta beren arrisku mailak identifikatu ditu portuko eta larrialdiko maniobretan.

b) Sokak eta kableak manipulatzerakoan gertatzen diren istripuen kausarik ohikoenak identifikatu ditu.

c) Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta portuko maniobretan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) ezagutu ditu.

d) Maniobra-eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

e) Arriskuei eta patologiei aurrea hartzeko faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena, garbitasuna eta mantentzea baloratu ditu.

f) Tripulazioko kideen arteko komunikazio argi eta garbia arrisku-egoerak prebenitzeko funtsezko elementutzat jo du.

B) Edukiak:

1.– Maniobra, gobernu eta propultsio tresneria ezaugarritzea.

Xedapen orokorreko planoak interpretatzea.

Gobernu-taldearen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

Propultsio- eta gobernu-tresneriaren erantzun-denborak identifikatzea.

Amarratze- eta ainguratze-elementuak eta -tresneria erabiltzea:

– Amarrak.

– Aingura-jiragorak.

– Jiragorak.

– Dibidietak.

Serbomotorraren informazio teknikoa eta aplikazio praktikoak kontsultatzea.

Itsasontzi motak.

Itsasontziaren zatiak.

Itsasontziaren neurri-ezaugarriak, maniobretarako.

Kontrolen antolaketa agindu-zubian.

Amarratze- eta ainguratze-elementuak eta -tresneria.

Gobernu-tresneria:

– Lemak.

– Aginte-sistemak.

– Pilotu automatikoak.

– Serbomotorrak.

– Alboko propultsioko helizeak.

Propultsatzaileen tipologia, maniobretarako.

Jarrera positiboa eta emaitzak guztientzako modu gogobetegarrian lortzeko norberaren ahalmenean konfiantza izatea.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

2.– Itsasontziaren bilakaera-erantzunaren aurreikuspena.

Geldialdi-distantziak zehaztea (crash stop).

Libratzeko distantzia zehaztea, lema guztia albo batean sartuz.

Bilakaera-kurba ezberdinak konparatzea.

Ziaboga-teknikak aldeko baldintzetan.

Ziaboga-teknikak kontrako baldintzetan.

Itsasontziaren sei mugimenduak.

Lemaren bilakaera-ondorioak.

Propultsatzaileen bilakaera-ondorioak.

Helize-lema efektu konbinatuak.

Haizeak bilakaeran duen eragina.

Korronteak bilakaeran duen eragina.

Bilakaera-kurbaren parametroak.

Ur mugatuetan sortutako bilakaera-ondorioak, hondoarekin eta beste ontzi batzuekin elkarreragiteagatik.

Amarren bilakaera-ondorioak maniobretan.

Ainguratzearen bilakaera-ondorioak maniobretan.

Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

3.– Portuko maniobrak egitea meteorologia baldintza onetan.

Maniobrei ekin baino lehen, egiaztapenak egitea.

Hots-seinaleak erabiltzea.

VHFa erabiltzea.

Irteera- eta ziaboga-maniobrak egitea aldeko baldintzetan.

Atrake-maniobrak egitea aldeko baldintzetan.

Ainguratze-maniobrak egitea.

Itsasoan erregaia hartzeko maniobra deskribatzea.

Saihetsetik lotzeko maniobrak egitea.

Atoitze-maniobrak deskribatzea.

Portuko maniobren tipologia.

Norabidea kontrolatzeko teknikak.

Abiatzea kontrolatzeko teknikak.

Emandako puntuan aingura botatzeko teknikak:

– Ainguraketa-metodoak.

– Ainguraketa dimentsionatzea atxikipena bermatzeko.

– Ainguratuta biratzeko eremuak kalkulatzea.

– Aingura arrastaka, katigatuta edo trabatuta dagoen antzematea, eta horrelako kasuetan jardutea.

Hondartzea:

– Borondatezko hondartzea:

– Ustekabeko hondartzea eta laguntzarekin eta gabe flotarazteko teknikak.

– Hondartze-maniobrak dikean, matxurarekin eta gabe. Neurriak.

Seinaleen nazioarteko kodea.

Lan-taldearen gainerakoa errespetatuz eta erantzukizunez agintzea.

4.– Abordatzeak eta gehiegizko hurbiltze-egoerak prebenitzea.

Argiak eta markak ezaugarritzea.

RIPA aplikatzea.

– Benetako egoeretan edo simulatuetan.

– Itsasertzeko guneetako benetako kasuak aztertzea.

IALA benetako egoeretan edo simulatuetan aplikatzea.

Morse argiak erabiltzea.

IALAn jaso ez den balizamendu berezia.

Ikuspen murritza dagoenetan jarraitu beharreko prozedurak.

Balizamendu mota ezberdinak ikusi ondoren, norabidea zehaztea.

Abordatze-arriskua kontrolatzea:

– Zaintzabideak.

– Hurbilketa motak.

– Prebentzio-jarduerak.

– Berehalako abordatze-kasuetarako jarduerak.

Norabide- eta gobernu-arauak talka-arriskua dagoenetan, eta hurbiltze modu ezberdinekiko loturak.

Arrisku-seinaleak.

IALAren egitura eta aplikazio-eremua.

IALAn jaso ez den balizamendu berezia.

Balizamenduaren tipologia eta ezaugarritzea.

CISen arauen egitura eta aplikazio-eremua.

Banderen esanahia.

Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.

5.– Itsasontzia gobernatzea itsasoan galdutakoak bilatzeko eta salbatzeko:

Maniobra simulatuen praktikak egitea: itsasora erori den pertsona bat motordun itsasontzitik hartzeko maniobra.

Maniobra simulatuen praktikak egitea:

Espainiako Itsas Salbamenduaren antolamendua. Salbamenduko Plan Nazionalaren bitartekoak. Beste erakunde nazional batzuen bitartekoak.

– Autonomia Erkidegoaren bitartekoak. Toki-administrazioaren bitartekoak.

SAR maniobren deskribapena:

– Bilaketaren antolamendua.

– RESAR baten seinalea identifikatzea eta hori jasotzean egin beharreko ekintzak.

Itsasontzia Salbamendua Koordinatzeko Zentroak emandako jarraibideei jarraikiz gobernatzea.

Pertsona bat uretara erortzearekin lotutako maniobrak.

– Motak.

– Teknikak.

– Abantailak eta desbantailak.

SAR maniobrak:

– IMOSAR hitzarmenari buruzko erreferentziak.

– Ikus-seinaleak.

– Bilaketa-sistemak.

– Berehala jarduteko protokoloak.

– Bilaketa-unitateen funtzioak.

Talde-lanetan modu aktiboan parte hartzea, eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.

Lana hori egiteko zehaztutako arauekin koherentzian egitea.

6.– Maniobra-eragiketetan segurtasun-arauak betetzea.

Segurtasun-arauak aplikatzea:

– Tresneria eta instalazioak erabiltzea.

– Norbera babesteko jantziak eta ekipamendua erabiltzea.

– Maniobra-guneetan ordena eta garbitasunari eustea.

– Maniobra-elementuak eta -tresneria mantentzea.

– Komunikazio ona aplikatzea.

Arau-erreferentziak aplikatzea.

Maniobretan gertatutako istripuen kasuistika.

Istripu-arriskuen tipologia.

Arrisku-egoerak.

Arrisku-mailak.

Segurtasun-arauak:

– Tresneria eta instalazioak.

– Norbera babesteko jantziak eta ekipamendua erabiltzea.

– Maniobra-guneetako ordena- eta garbitasun-baldintzak.

– Maniobra-elementuak eta -tresneria mantentzeko baldintzak.

– Komunikazio ona izateko aintzat hartu beharreko baldintzak.

Norberaren gaitasunean konfiantza izatea, arrisku-egoerei erantzuteko.

10. lanbide-modulua: Itsasontziaren egonkortasuna, zama-orekatzea eta zamatzea.

Kodea: 1036

Kurtsoa: 1.

Iraupena: 132 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Itsasontziaren ezaugarriak ezagutzen ditu (eraikuntza-elementuak, zerbitzuak, kargatzeko eta deskargatzeko espazioak eta bitartekoak), horiek identifikatuta eta horien funtzioak eta eragiketa-mugak deskribatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontzia definitzen duten ezaugarriak definitu ditu, informazio praktikotik abiatuta.

b) Terminologia teknikoa erabili du itsasontziaren zatiak eta espazioak izendatzeko.

c) Egitura-elementuak beren kontsolidazio-eginkizunarekin lotu ditu.

d) Sinbolo nagusien esanahia ezagutu du tresneria eta zerbitzuak antolatzeko planoetan.

e) Kargatzeko eta deskargatzeko bitartekoen eragiketa-mugak identifikatu ditu.

f) Itxitura estankoko mekanismoen funtzionamendua identifikatu du.

g) Kroskoa babesteko metodoak baloratu ditu, ez narriatzeko, eraikuntza-materialaren arabera.

2.– Itsasontziaren grabitate-zentroaren kokapena zehazten du, itsasontziaren informazio teknikoa kontsultatuta eta kalkulu-prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Erreferentziako planoak eta ohiko zeinu-irizpideak ezagutu ditu.

b) Itsasontziaren informazio teknikoa kalkulatzeko beharrezko datuak atera ditu.

c) Itsasontziaren grabitate-zentroa lortzeko kalkulu-txantiloiak egin ditu.

d) Grabitate-zentroaren kokapena aldatzeko beharrezko pisu-lekualdaketak, -kargak eta -deskargak zehaztu ditu.

e) Karena likidoen ondoriozko grabitate-zentroaren igoera birtuala zehaztu du.

f) Itsasontziaren grabitate-zentroak bere egonkortasunean duen eragina baloratu du.

3.– Itsasontziaren hasierako egonkortasuna zehazten eta baloratzen du, informazio hidrostatikoa kontsultatuta eta prozedura analitiko eta esperimentalak erabilita.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tarteko zingoari eta/edo desplazamenduari dagozkien balio hidrostatikoak zehaztasunez lortu ditu.

b) Altuera metazentriko zuzenduaren balioa zehaztu du, KM eta KGtik abiatuta.

c) Altuera metazentrikoa lortu du, egonkortasun-esperientziatik abiatuta.

d) Altuera metazentrikoaren balioa balantza-aldi bikoitzaren batez bestekoarekin lotu du.

e) Hasierako egonkortasunak segurtasunez nabigatzea ahalbidetzen duen baloratu du.

f) Pisuen banaketa aldatu du, adierazitako altuera metazentrikoarekin nabigatzeko.

g) Kalkulu-metodo esperimentalen mugak aintzat hartu ditu.

4.– Inklinazio handietarako egonkortasuna zehazten du, oker-momentuak aintzat hartuta eta egonkortasun-kurbak trazatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zeharkako egonkortasun estatikoko parearen elementuak identifikatu ditu.

b) Kurba pantokarenoen datu hidrostatikoak zehaztasunez lortu ditu.

c) Parea zuzendu du, eskora iraunkorraren eta azalera libreen arabera.

d) Haizeak hondar-GZn duen eskora-eragina aintzat hartu du.

e) Egonkortasun estatikoko eta dinamikoko kurbak trazatu ditu.

f) Kurben berezkoak diren parametroak ezagutu eta zehaztu ditu.

g) Oreka estatikoko eta dinamikoko angeluak zehaztu eta baloratu ditu.

h) Arrantza-aparailuen ondorioak baloratu ditu, zurrun-muturreko polipastoetan grabitatuta.

5.– Pisuen banaketa aurreikusten du, zama-orekako eta egonkortasuneko baldintza seguruetan nabigatzeko, beharrezko informazioa kontsultatuta eta lotutako kalkulu-prozedurak aplikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontziaren desplazamendua zehaztu du zingoen irakurketetatik abiatuta.

b) Kalkuluak egin ditu tangak kalibratzeko taulak erabiliz.

c) Zingoak aurreikusi ditu, adierazitako pisu-banaketaren arabera.

d) Pisuen banaketa aldatu du, itsasontzia zingotan jartzeko.

e) Gutxieneko frankobordoa errespetatu du, indarreko araudiari jarraikiz.

f) Bidaiaren kontra-kontrako egoerako arauzko egonkortasun-irizpidea betetzen den egiaztatu du, eta, hala behar denean, pisuen banaketa aldatu du, segurtasunez nabigatzeko.

6.– Kargaren zamatze- eta euste-baldintzak zehazten ditu, itsasontziaren eta kargaren ezaugarriak aintzat hartuta eta kode aplikagarriak interpretatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontzi barruan pisuak mugitzearen ondorioak baloratu ditu.

b) Kargatzeko eta deskargatzeko eragiketetan parte hartzen duten giza bitartekoak eta bitarteko materialak identifikatu ditu.

c) Salgai motak horiek segurtasunez zamatzeko eta eusteko aintzat hartu behar diren kode eta eskuliburuekin lotu ditu.

d) Portu batean baino gehiagotan eraginkortasunez deskargatzeko zamatze-plano baliodun bat egin du.

e) Karga bereziak zamatzeko eta eusteko metodoak zehaztu ditu.

f) Karga unitizatuko unitateen estima- eta euste-kokapena ezagutu du.

g) Arrantza-harrapaketen zamatzea planifikatu du itsasontziaren segurtasuna bermatzeko eta kalteak prebenitzeko.

h) Kargatzeko eta deskargatzeko eragiketetan aintzat hartu behar diren segurtasun-arauak kontuan izan ditu.

i) Karga arriskutsuak, arriskutsuak izan daitezkeenak eta kaltegarriak zamatu eta banantzeko baldintzak kontuan hartu ditu.

B) Edukiak:

1.– Itsasontziaren ezaugarriak kontrolatzea.

Itsasontziko zerbitzuak identifikatzea planoetatik abiatuta.

Itsasontziko esfortzuak ezaugarritzea: motak. Esfortzu ebakitzaileak eta flexio-momentuak.

Lehorrean ikuskatzeko prozedurak.

Kroskoa babesteko prozedurak.

Itsasontziaren zatiak eta beren nomenklatura.

Itsasontziaren ezaugarri nagusiak, kargatzeko:

– Desplazamendua.

– Pisu hila.

– Tonajea.

Ontzigintzan erabiltzen diren materialak.

Kontsolidazioko egitura-elementuak.

Kargatzeko eta deskargatzeko bitartekoak eta espazioak.

– Konpartimentatzea eta urpetzearen prebentzioa interpretatzea.

– Muga operatiboak.

– Zutabeak. Garabiak. Arrapalak.

– Soto eta bizkarrarte motak. Zamatzeko lanabesak.

Itxitura estankoko sistemak: maneiatzea eta mantentzea.

20 metro baino gehiagoko luzerako arrantza-ontziak eraikitzeko eta egonkortzeko arauak (1993ko Torremolinoseko hitzarmena).

Ikasteko jarrera positiboa.

2.– Itsasontziaren grabitate zentroaren kokapena zehaztea.

Momentuen koadroa diseinatzea eta erabiltzea: eskuzko txantiloia eta txantiloi informatizatua.

Grabitate-zentroa pisu-arrazoiengatik aldatzea.

Itsasontzi barruan eskuragarri dagoen informazio teknikoa, pisuei eta koordenatuei buruzkoa, interpretatzea.

Gehieneko KGren kurbak interpretatzea.

IKTak kargatzeko eta deskargatzeko programetan erabiltzea.

Nabigazioan KGren kokalekua aldatzeko metodoak.

Pisu-sistema baten grabitate-zentroa.

Itsasontziaren geometria:

– Erreferentzia-planoak.

– Koordenatuak definitzea.

– Ohiko zeinuak, sinbologiak eta laburdurak.

Itsasontzia pisu-sistema gisa.

Karena likidoen ondorioa KGan.

Pisu esekien eragina KGan.

Arrantzontzien bizkarrean eta gainegituretan izotza metatzearen ondorioak.

Ikasteko jarrera positiboa.

3.– Itsasontziaren hasierako egonkortasuna zehaztea eta baloratzea.

Datu hidrostatikoak lortzea.

Zeharkako pare estatikoaren identifikazio bektoriala GMren balio ezberdinetarako:

– Hasierako egonkortasun positiboa.

– Hasierako egonkortasun neutroa.

– Hasierako egonkortasun negatiboa.

GMa zehaztea, KGa eta KMa abiapuntu hartuta.

GMaren kalkulu esperimentala:

– Egonkortasun-esperientzia.

– Balantza-aldi bikoitza.

– Mugak.

Hasierako egonkortasuna baloratzea:

– Egonkortasun-irizpideen eskakizunak.

– Hasierako egonkortasun askiezaren arriskuak.

– Gehiegizko egonkortasunaren arriskuak.

Hasierako egonkortasuna aldatzea.

Parametro hidrostatiko esanguratsuenak.

Gorputz flotatzaileen oreka-baldintzak.

Karena likidoen eragina.

Hasierako egonkortasuneko egoera kritikoak:

– Kontsumoak.

– Itsasoaren egoeraren eragina.

– Pisu esekiak.

– Bizkarraldean ura edo izotza pilatzea.

– Konpartimentuen urpetzea.

Eraikuntza-parametroak eta hasierako egonkortasunarekiko lotura.

Hasierako egonkortasun ezak edo gehiegizko hasierako egonkortasunak eragindako istripuen kasuistika.

Itsasontzia albo batera etzanda gelditzen denean egin beharreko eragiketak.

Egin beharreko jarduerak metodikoki planifikatzea, eta zailtasunen aurrean positiboki jokatzea.

4.– Inklinazio handietarako egonkortasuna zehaztea.

Zeharkako egonkortasun estatikoko parearen elementuak identifikatzea.

Kurba eta taula pantokarenoak maneiatzea.

Parearen hondar-balioak zehaztea:

– Azalera libreen arabera.

– Eskora iraunkorraren arabera.

– Haizearen arabera.

– Polipastoaren eta harrapaketaren arabera.

Kurba estatikoa trazatzeko datuak antolatzea.

Egonkortasun estatikoko kurbak trazatzea. Parametro esanguratsuak identifikatzea.

Parearen balio dinamikoak zehaztea: dinamika partziala eta dinamika totala.

Kurba dinamikoa trazatzeko datuak antolatzea.

Egonkortasun dinamikoko kurbak trazatzea. Parametro esanguratsuak identifikatzea.

Haizeak hondar-GZn duen eskora-eragina.

Egonkortasun dinamikoko egoera kritikoak itsasontzietan, meteorologia-baldintza gogorretan ari dela.

Ikasteko jarrera positiboa.

5.– Itsasontzi barruan pisuak banatzeko aurreikuspena.

Zingoak irakurtzea.

Zingoen irakurketan aplikatu beharreko zuzenketen estimazioa.

Tangak kalibratzeko taulak maneiatzea.

Kokaleku-diagrama erabiltzea.

Desplazamendua zehaztea.

Zingoak zehaztea, itsasontziaren grabitate-zentroaren luzerako kokapenaren arabera.

Pisuak banatzea, itsasontzia zingotan jartzeko eta matxurak prebenitzeko.

Pisuak aldatzea, ez dadin ustekabeko hondartzerik gertatu.

Gehieneko kargako ildoen nazioarteko hitzarmena aplikatzea:

– Nabigazio-zonak.

– Plimsoll diskoko neurriak eta gutxieneko frankobordoko markak.

Pisuen banaketa aldatzea, egonkortasun-irizpidea betetzeko.

Arauzko egonkortasun-irizpideak:

– Salgai-ontziak.

– Bidaiari ontziak.

– Arrantzontziak.

Aintzatespena eta balorazioa lanbideko zereginak egiterakoan.

6.– Karga zamatzeko eta eusteko baldintzak zehaztea.

Karga mugitzearen ondorioak estimatzea.

Kargatzeko eta deskargatzeko prozedurak salgaien eta arrantzako merkataritza-kaietan:

– Segurtasun-arauak.

– Giza baliabideak.

– Baliabide materialak.

Zamatze-planoak egitea.

Oker-momentuak prebenitzea.

Kargatu eta deskargatzeko eragiketak, eta itsasoko ontzi aldaketak faktoria-itsasontzietara edo beste itsasontzi batzuetara.

Arrantza-harrapaketak segurtasunez zamatzea planifikatzea.

Karga bereziak lotzea.

Karga unitizatuen unitateak eustea.

Solteko karga arriskurik gabe garraiatzeko nazioarteko kodea aplikatzea.

Salgai arriskutsuen garraioko markak identifikatzea.

IMDG kodeko fitxak kontsultatzea.

Hainbat salgai eta itsasontzi mota segurtasunez zamatzeko eta eusteko aintzat hartu beharreko kode eta eskuliburuak.

Arrantza-harrapaketak eta arrantza-artea zamatzeko sistemak.

Tanga-itsasontzietan aplikatzeko kodeak.

Salgai arriskutsuak garraiatzea.

Ikasteko jarrera positiboa.

11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 1037

Kurtsoa: 2

Iraupena: 105 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Tituluaren profil profesionalarekin zerikusia duten ibilbide formatibo-profesionalak identifikatu ditu.

c) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.

e) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

f) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

g) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

c) Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

f) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

g) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

h) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

g) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

B) Edukiak:

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako prozesua.

Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

Norberaren ibilbidea planifikatzea:

– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

Europan ikasi eta lan egiteko aukerak. Europass, Ploteus.

Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntzaren balioa nabarmentzea.

2.– Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.

Antolamendu-egiturak aztertzea.

Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak elkarbanatzea.

Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

Lan-taldeen sorrera aztertzea.

Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

Gatazka definitzea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.

Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.

Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

Nomina interpretatzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZa).

Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

Ordezkaritza sindikala: sindikatua kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

Lan-antolamenduaren ingurune berriak: esternalizazioa, telelana, bestelakoak.

Lana arautzeko beharra baloratzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa izatea.

Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

Langileen kontratazioan etika urriko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioa, altak, bajak eta kotizatzea.

Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea.

Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

Arrisku-faktoreak aztertzea.

Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

Arrisku profesionalaren kontzeptua.

Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.

6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

Laneko arriskuen prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

Laneko arriskuen prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Prebentzioaren plangintza enpresan.

Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea enpresan.

Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

Lehen sorospenetako teknikak aplikatzea.

Larrialdi-egoerak aztertzea.

Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

Langileen osasuna zaintzea.

Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

Seinale motak.

Larrialdien aurreikuspena balioestea.

Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

12. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 1038

Kurtsoa: 2

Iraupena: 63 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta honek gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta honek enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

f) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

g) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

g) Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

B) Edukiak:

1.– Ekimen sortzailea.

Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

Ekintzaileen ezaugarri gakoen azterketa: ekimena, sormena; lidertza, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, planifikazioa eta prestakuntza.

Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

Enpresaburuaren kontzeptua.

Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

Ekintzaileen arteko lankidetza.

Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

Merkatuaren ikerketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

Genero-berdintasuna errespetatzea.

Enpresa-etika baloratzea.

3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

Produkzio-plana prestatzea.

Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

Fiskalitatea enpresetan.

Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

4.– Administrazio-funtzioa.

Kontabilitate-informazioaren azterketa: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak, besteak beste.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

13. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 1039

Kurtsoa: 2

Iraupena: 380 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek lortutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin, eta egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.

e) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

f) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2.– Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

– Lanpostuan behar den langile- eta denbora-erabilgarritasuna.

– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

– Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko ekipamendua.

d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

h) Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean, arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3.– Itsasontzia bidaiarako edo marearako prestatzen du, eta, beharrezko plangintza-, administrazio- eta hornidura-zereginetan, patroiarekin batera lan egiten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Itsasontziaren funtsezko espazioak eta tresneria ezagutu ditu.

b) Bidaiarako zubia eta itsasbidea prestatu ditu.

c) Itsasontzia egiaztatzeko eskatutako administrazio-dokumentazioa prestatzen eta izapidetzen lagundu du.

d) Itsasontziaren hornidura-eskakizunak zehaztu ditu, planifikatutako bidaia segurtasunez egiteko.

e) Itsasontziko arauzko botikina, salbamendu-bitartekoak eta suteen kontra borrokatzeko bitartekoak egiaztatu ditu.

f) Arauzko egonkortasun-irizpidea betetzen dela egiaztatu du, bidaia ahalik eta baldintza onenetan egiteko.

g) Jarduerak arauzko prestakuntza-erregistroan erregistratu ditu.

h) Tripulazioko kide guztiekin errespetuzko jarrera parte-hartzailea izan du.

4.– Portuko maniobretan eta guardiakoetan, esandako zereginak egitea, arduradunaren jarraibideak aintzat hartuta eta segurtasuneko, ingurumen-babeseko eta egindako jardueren erregistroko prozedurak errespetatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Propultsatzaileak kontrolatzeko bitartekoak eta gobernukoak maneiatu ditu, patroiak emandako argibideei jarraikiz.

b) Amarratze- eta korapilo-eragiketetan lagundu du.

c) Itsasontziaren kokalekua radarraren bidez edo kosta behatzearen bidez lortu du, guardiako arduradunak eskatutako zehaztapenarekin.

d) Radar bidez behatzeko teknikak aplikatu ditu, itsasoko abordatzeak saihesteko.

e) Planifikatutako itsasbideari eusteko gobernatu behar den norabidea zehaztu du.

f) Komunikazioak egin ditu A1 gunean GMDSSren tresneriarekin, zehaztutako protokoloak betez.

g) Guardiak egin ditu STCW eta STCW-f hitzarmenetan zehaztutako prozedurei jarraikiz eta guardiako arduradunaren aginduak errespetatuta.

h) Laneko segurtasuneko eta ingurumen-babeseko arauak errespetatu ditu.

i) Nabigazio-egunkaria eta prestakuntza-erregistroa bete ditu.

5.– Arrantza-jarduerak egiten ditu zubitik eta bizkarretik, gainbegiratuta, patroiak agindutako zereginak eginda eta segurtasuneko eta ingurumen-babeseko arauak errespetatuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arrantza-jarduerei lotutako laneko arriskuak identifikatu ditu.

b) Arrantza lokalizatzeko antzemate-tresneria erabili du.

c) Zingo-maniobretan eta arteak jasotzekoetan parte hartu du.

d) Kaltetutako arteetan konponketa txikiak egin ditu.

e) Harrapaketak hautatzeko, prozesatzeko eta biltegiratzeko zereginak egin ditu, patroiaren argibideei jarraikiz.

f) MARPOL araudia eta aplikagarriak diren beste batzuk betetzen diren baloratu du.

g) Agindutako zereginetan, parte hartzeko eta taldean lan egiteko jarrera izan du.

h) Prestakuntza-koadernoan erregistroak egin ditu.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala