Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1048

EDIKTUA, 81/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa) 81/13 prozedura arrunta bideratu da, Santander Consumer - Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. sozietateak eskatuta, Manuel Enrique Yanza Sarango eta Bruna Catia Olcese Felipe jaun-andreen aurka, zenbateko baten erreklamazioa dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

95/13 EPAIA

Epailea: Marta Martin Iglesias andrea.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamahiruko irailaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer - Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi demandatua: Manuel Enrique Yanza Sarango eta Bruna Catia Olcese Felipe.

EPAITZA

Consumer - Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. sozietateak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, Manuel Enrique Yanza Sarango jauna eta Bruna Catia Olcese Felipe andrea kondenatzen ditut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: hamaika mila hirurehun eta hirurogeita hiru euro eta laurogeita hemezortzi zentimo (11.363,98) –tronkoarenak–, eta zenbateko horren interesak, hitzartutako tasan (% 2), 2013ko martxoaren 14tik, hau da, demanda aurkeztu zen egunetik, zorra erabat ordaindu arte sortutakoak. Demandatuak kondenatzen ditut, halaber, auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko.

Eta Bruna Catia Olcese Felipe eta Manuel Enrique Yanza Sarango demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko otsailaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala