Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1047

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 322/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 322/13, adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Miren Josune Pikabea Aiestaran.

Alderdi demandatua: Jovanny Enrique Santana Silvestre.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da, eta hau diote idazpuruak eta xedapenek:

DEKRETUA

Eman duen idazkari judiziala: Francisco Saro Jauregui.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamahiruko azaroaren hogeita bosta.

XEDAPENAK

1.– Izapideak egiteko onartu da Gabilondo prokuradoreak Miren Josune Pikabea Aiestaranen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako adostasunik gabeko dibortzio-demanda, non parte demandatua Jovanny Enrique Santana Silvestre baita. Hitzezko judizioaren izapideekin gauzatu da demanda, PZLb-ren 753. artikuluan aurreikusitako berezitasunekin.

2.– Helaraz bekio demanda alderdi demandatuari, demandaren kopia bat eta demandari erantsitako agirien kopia bat emanez, hain justu ere, hogei egun balioduneko epean, epatze-egunaren biharamunetik hasita, demandari erantzun diezaion.

Jakinaraz bekio alderdi demandatuari ezen, epean agertzen ez bada, auzi-iheslari deklaratuko dela (PZLb-ren 496.1 artikulua).

Judizioan prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagundurik agertuko beharko dira (PZLb, 750. artikulua); eta baliabide ekonomikorik izan ezean, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzea eska dezakete. Bestalde, abokatua edo prokuradorea –edo biak– izendatzeko eskatu nahi izanez gero, epatzea egin ondoko hiru eguneko epearen barruan egin beharko da eskabidea.

3.– Epatu aurretik, alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua zein den argitu behar da.

Kontsulta eginda, alderdiak emandako bizilekutzat puntu neutroa judiziala hartzen da, beraz, epatu bedi ediktu bidez.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: idazkari judizialari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).

Hala agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Irun (Gipuzkoa), 2013ko azaroaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala