Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1034

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela Nbbef funtsen kontura 2013n esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa.

Administrazioaren diru-laguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta kontuan hartuta 2013. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela –eta banan-banan jakinarazi– Nbbefren kontura finantzaturiko diru-laguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla diru-laguntza horien inguruko datuak.

Kontuan izan behar da, halaber, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2010eko azaroaren 9ko epaiak baliogabetzat jo zituela erkidegoko araudiko aginduak, Nbbef funtsen onuradun diren pertsona fisikoen gaineko informazioa argitaratzeari dagokionez. Hori dela eta, argitaratuko diren datuak pertsona juridikoenak bakarrik izango dira.

Horiek horrela, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– 2013an Nbbef funtsen kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak interneteko www.euskadi.net helbidean jendaurrean jarri direla jakinaraztea (Eusko Jaurlaritzaren sailak / Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila / Nekazaritza eta Abeltzaintza / Erakunde Ordaintzailearen ordainketak).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 14a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala