Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1019

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 238/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 238/13, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Gaudy Maria Jimenez Barahona.

Abokatua: Lete Akarregi Eider.

Prokuradorea: Llorente.

Demandatua: Omar de Jesus Hernandez Medrano.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-02-10ean, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Llorente prokuradoreak Gaudy Maria Jimenez Barahona-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Omar de Jesús Hernández Medrano-ren aurkakoa. Horrenbestez, behin betiko neurri hauek hartzen ditut:

1.– XXXXX eta XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza haien ama Gaudy Maria Jimenez Barahona-ri ematen zaizkio; guraso-ahala, berriz, bi gurasoena izango da, baina amak bakarrik baliatu ahal izango du.

Familia-etxebizitza eta etxean egunero erabiltzen diren gauzak eta lanabesak erabiltzea adingabeari eta guraso jagoleari esleitzen zaizkio.

2.– Bi gurasoen seme-alaben aldeko mantenu-pentsio gisa, Omar de Jesús Hernández Medrano-k hilero 175 euro ordainduko ditu, seme-alaba bakoitzeko (guztira, 350 euro, hilean). 12 hilerokoetan ordaindu beharko du zenbateko hori, hil bakoitzaren lehenengo 5 egunetan, Banco Sabadell-en kontu honetan: 0081 4235 53 0006020415. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, urtarrilaren lehenengo egunean, KPI-ren ehunekoak izaten dituen aldaketen arabera (Estatistikako Institutu Nazionalak edo horretarako eskumena duen erakundeak argitaratzen ditu). Lehenengo eguneratzea 2015eko urtarrilaren batean egingo da. Pentsio hori ordaintzeari utziko dio adingabeak adinez nagusi direnean eta gurasoengandik ekonomikoki independente direnean.

3.– Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek, betiere erabakia bien adostasunez hartu bada.

Honako hauek hartuko dira aparteko gastutzat: arrunt gisa jasota ez daudenak, hau da, ortodontzia-, oftalmologia- eta podologia-arlokoak, bai eta asegururen batek edo estaldura medikuren batek kontenplatzen ez dituen gastu medikuak eta aseguruan sartuta ez dauden sendagaiak ere.

Aparteko gastutzat hartuko dira, halaber, seme-alaben ikaskuntzaren edo irakaskuntzaren ondoriozko gastuak, hala nola eskolan irakasten zaizkien ikasgaiak menperatzen laguntzeko eskolaz kanpoko klaseak eta adingabeen heziketa hobetzekoak. Bi gurasoek adostasunez erabaki beharko dute eskolaz kanpoko ikastaro edo klase horiekin hastea, eta ez da nahikoa izango guraso batek hala erabakitzea.

Aparteko gastutzat hartuko dira unibertsitateko matrikula edo erdi- nahiz goi-mailako ikasketena, eta ikasketa horiek berekin dakarten gastuak, hala nola liburuak, joan-etorriak eta/edo, hala behar denean, ostatu hartzea.

Era berean, aparteko gastuak izango dira kirol-jardueretako gastuak eta kirola egiteko arropak erostekoak, betiere posible bada.

Gastu arrunt gisa hartzen ez direnak ere aparteko gastuak izango dira, hau da, eguneroko kontsumoarekin lotuta ez daudenak.

4.– Omar de Jesús Hernández Medrano-ren aldeko bisita-erregimen hau onartzen da: larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 20:00etara, adingabeak lotara gelditu gabe.

Adingabeak hartzeko eta entregatzeko lekua amaren etxea izango da.

Ez da hartzen kostuak ezartzeko erabakirik.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza, dagozkien autoei eransteko. Gera bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Omar De Jesus Hernandez Medrano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2014ko otsailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala