Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
641

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 924/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 924/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Donostiako Pello Mari Otaño kaleko 2 zenbakiko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Martinez de Artola Gonzalez, Pedro Luis.

Prokuradorea: Gonzalez.

Demandatua: Paulino Rodriguez Lazaro eta Esperanza Rodriguez Cubillano jaun-andreen jaraunsle ezezagunak eta jasoko gabeko jarauntsia.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2014-01-28an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Donostiako Pello Mari Otaño kaleko 2 zenbakiko jabekide-erkidegoak jarritako demanda, Paulino Rodriguez Lazaro jaunaren jaraunsle ezezagunen eta jasoko gabeko jarauntsiaren aurkakoa. Horregatik, Paulino Rodriguez Lazaro jaunaren jaraunsle ezezagunak eta jasoko gabeko jarauntsia kondenatzen ditut Donostiako Pello Mari Otaño kaleko 2 zenbakiko jabekide-erkidegoari honako hauek ordaintzera: 782 euro eta Kode Zibilaren 1100. eta 1108. artikuluetan aurreikusitako legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik epaia eman arte sortutakoak. Halaber, PZLren 576. artikuluetan ezarritako interesak ere aplikatuko dira, epai hau ematen denetik aurrera.

Kostuei dagokienez, demanda baietsi denez, Paulino Rodriguez Lazaro jaunaren jaraunsle ezezagunek eta jasoko gabeko jarauntsiak ordaindu behar dituzte prozesu honetako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau parte hartu duten alderdiei.

Eraman bedi epai honen lekukotza dagokien autoetara, eta artxiba bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Epai hau irmoa da, eta, beraren aurka, ezin izango da inongo errekurtsorik aurkeztu, zenbatekoa 3.000 euro baino gutxiagokoa baita, PZLren 455.1 artikuluaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatu diren Paulino Rodriguez Lazaro jaunaren jaraunsle ezezagunen eta jasoko gabeko jarauntsiaren egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko urtarrilaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala