Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5431

EDIKTUA, oro har kontratuen gainean bideratutako 579/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 579/13 judizio monitorioa.

Demandatzailea: San Prudencio Alimentacion, S.L.

Abokatua:

Prokuradorea:

Demandatua: Antonio Cancho Rubio.

Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan 527/13 Dekretua eman zen 2013-07-22an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da, 1.834,12 euro erreklamatzeko San Prudencio Alimentacion, S.L.k Antonio Cancho Rubioren aurka sustatutako prozesu monitorio hau.

2.– Helaraz bekio San Prudencio Alimentacion, S.L.ri, hala nahi izanez gero, betearazpena abiaraz dadila eska dezan, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.

Antonio Cancho Rubio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka berrikusteko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala