Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO VITORIA-GASTEIZ
5297

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 6/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Vitoria-Gasteizko Epaitegia.

Judizioa: 6/13 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Polia Dimitrova Yanakieva.

Alderdi demandatua: Emil Pavlov Yanakiev.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, 2013-09-12an epaia eman zen, eta honako hau da bere epaitza:

"Emil Pavlov Yanakiev, jaunaren aurka, Polya Dimitrova Yanakieva andrearen eta epaitegietako prokuradorea den Olatz García Rodrigo-k aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; 1990eko uztailaren 1ean, Sofiako hirian (Bulgariako errepublika) auzilari biek egindako ezkontza desegitea erabakitzen dut, legezko ondorio guztiekin, eta honako neurriak hartzea erabakitzen dut:

Lehenengoa.– Bikotearen seme-alaba adingabeak, XXXXX, XXXXX, amarekin eta beraren zaintza eta jagoletzaren menpean geratuko dira, baina bi gurasoek batera izango dute guraso-ahala.

Bigarrena.– Ez da aitaren aldeko bisita-erregimenik ezarriko.

Hirugarrena.– Aitak bere bi seme-alaba adingabeen alde hilean ordaindu behar duen mantenu-pentsioa 600 eurokoa da (adingabe bakoitzeko, 300 euro hilean), gutxienez diru-zenbateko hori behar baita mantenu-, heziketa- eta elikadura-gastuetarako. Hileko zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, urriaren hasieran, KPIren arabera. Bestalde, zenbateko hori hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan sartu beharko da Dimitrova Yanakieva andreak hartarako izendatutako kontuan, aurtengo urritik aurrera.

Eta gerora adingabeen inguruan ager daitezken aparteko gastuak (ortodontziak, kirol ekintzak, Gizarte Segurantzak hartzen ez dituen mediku gastuak, ikasketen ondoriozko matrikula, eskola partikularrak, udalekuak...) gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte, bien arteko aldez aurretiko komunikazioa eta baimena direlarik.

Laugarrena.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

Bosgarrena.– Merezimendurik ez dagoenez, ez zaizkie parteei prozesuaren kostuak ezartzen.

Ebazpena irmoa delarik, interesdunak eskaturik bidali bedi Erregistro Zibilera, zehazki, ezkontza inskribatuta dagoen herrikora, dagozkion ondorioak eragin ditzan.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta apelazio errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, Araba Probintziako Auzitegiak ebazteko, betiere, legez horretarako ezarritako epearen barruan.

Originala epaien liburura eraman.

Epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut hori. Epaiaren testigantza egin beharko da, autoei eransteko".

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala