Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5284

EBAZPENA, 2013ko urriaren 31koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2013-2014 ikasturtean pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programarako diru-laguntza berriak eman eta diru-laguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 2ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen berritzeak ebazten dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 2ko Aginduak, 2013-2014 ikasturtean pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programarako diru-laguntza berriak eman eta diru-laguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen duenak, xedatutakoaren arabera, pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programaren barruan hasieran eman diren diru laguntzak berrituko dira: lehenengo berritzea A, B eta C modalitateetan; eta bigarren eta hirugarren berritzea AE, B, eta AK modalitateetan.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, 2013ko uztailaren 2ko Aginduak, 2013-2014 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza-programarako diru-laguntza berriak eta horien berriz ematea deitzen dituenak, xedatutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren A, B eta AE modalitateetako onuradunei ikertzaile ez doktoreen prestakuntzarako diru-laguntzen berritzea ematea, 2013-2014 ikasturterako, ezarpen zentroa eta horiek lan kontratuak finantzatzeko jasoko duten zenbatekoa adieraziz, 2013ko uztailaren 2ko Aginduak xedatutakoaren arabera.

Indarrean dauden lan kontratuak luzatu egingo dira, 2013ko uztailaren 2ko Aginduak xedatutakoaren arabera.

AE modalitateko bigarren berriztapeneko onuradunak bekaren egoera juridikotik praktika kontratuaren egoera juridikora pasako dira.

Kontratuak 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izango ditu. Dena den, data horretan 2013ko uztailaren 2ko Aginduko 4.1.b) artikuluan ezarritako arrazoiengatik, eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenagatik, luzapen egoeran daudenak kontratua sinatuko dute luzapen hori bukatu eta hurrengo egunean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren AK eta C modalitateetako onuradunei ikertzaile ez doktoreen prestakuntzarako diru-laguntzen berritzea ematea, 2013-2014 ikasturterako, beka eta bidaiagatik jasoko duten zenbatekoa adieraziz.

Modalitate hauetako ikertzaileek bekaren egoera juridikoan jarraituko dute. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin berrituko dira diru-laguntzak.

Hirugarrena.– 2013ko uztailaren 2ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru laguntza horien zenbatekoa, ordaintzeko era, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beraz, beraren aurka interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahalko diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko web-orrian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 31.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala