Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5114

EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin eta Residuos de Aluminio, S.L.k sustatutako aluminioaren industriaren hondakin-kudeaketarako instalazio bat Legution jartzeko ingurumen-baimen bateratua ematen duena.

GERTAKARIAK

2011ko irailaren 20an, Residuos de Aluminio, S.Lk Legutioko udalerrian aluminioaren industriaren instalazio batek daukan ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura izapidetzen hasteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako orduko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak zein proiektuen ingurumen-inpaktuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

2011ko irailaren 29an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak zenbait erakunderi txostena egiteko eskatu zien, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko. Zehazki, irizpena eskatu zaie honako erakunde hauei: Osasun eta Kontsumo Sailari, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, eta IHOBE-Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoa, S.A.ri –guztiak Eusko Jaurlaritzako erakundeak–; Euskara, Kultura eta Kiroleko Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari (biak Arabako Foru Aldundiko zuzendaritza nagusiak), Legutioko Udalari eta Araba Garapen Agentziari.

2011ko abenduaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena egin zuen, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko.

2012ko ekainaren 26an, Residuos de Aluminio, S.L.k ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin eta ingurumen-baimen integratua eman ziezaioten eskatu zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, aluminioaren industriaren hondakin-kudeaketarako instalazio baterako, Legutioko udalerrian.

2012ko abenduaren 18an, ingurumen-organoak agiri osagarriak gehitzeko eskatu zion sustatzaileari, eta 2013ko martxoaren 14an osatu zen eskabidea.

Eskabidearekin batera, honako dokumentu tekniko hauek bidali ziren:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

– Ingurune-zarataren azterlana.

Era berean, Legutioko Udalaren txostena aurkeztu da, 2011ko uztailaren 15ekoa, jarduera hirigintzarekin bateragarria dela egiaztatzen duena.

Aurkeztutako agiriak nahikoa direla egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioko zuzendariak 2013ko apirilaren 25ean emandako ebazpenaren bidez Residuos de Aluminio, S.L.k sustatutako proiektua 30 egun baliodunez jendaurrean jartzea ebatzi da, ingurumen-inpaktuaren azterlanarekin batera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko aukera emanez; ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2013ko maiatzaren 13an. Era berean, ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren web-orrian.

Jendaurreko informazioaren izapidea bete ondoren, alegaziorik ez zela aurkeztu egiaztatu zen.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, 013ko uztailaren 3an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak irizpena eskatu zien honako hauei: Legutioko Udalari, Osasun Sailari, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, eta IHOBE-Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoa, S.A.ri –guztiak Eusko Jaurlaritzako erakundeak–; Euskara, Kultura eta Kiroleko Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritza Nagusiari –guztiak Arabako Foru Aldundiko zuzendaritza nagusiak–, eta Araba Garapen Agentziari; horren emaitza espedientean jasota dago.

2013ko urriaren 22an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Residuos de Aluminio, S.L.ren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2013ko urriaren 22an, Residuos de Aluminio S.A. enpresak idazki bat bidali zuen, non esaten baitzuen Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak bidalitako ebazpen-proposamenaren zirriborroaren edukia esplizituki onartzen zuela.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak,1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitzea eta kontrolatzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz; helburua da ingurumen guztia ondo babestea.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak hartzen ditu barne baimen honek, baita, eranskin horretan jasota ez egonik, jarduera horrekin erlazio teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurien eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Residuos de Aluminio, S.L. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakinak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeak egiteko baimena, atmosferara isurtzeak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak burutu ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituen administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoan. Adierazitako aginduak aplikatuz, Residuos de Aluminio, S.L. enpresaren ingurumen-baimen bateratuaren baitan daude Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.

Bestalde, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoak, 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete behar dute, nahitaez, legearen 1. eranskinean jasota dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin amaitzen da, eta adierazpen hori beharrezkoa da aipatutako proiektu horiek gauzatzeko edo baimentzeko administrazio-ebazpena eman ahal izateko. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa aplikatzekoa da baita ere proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako proiektuei.

Halaber, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluan xedatutakoa betez, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta araudi autonomikoan ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia-erkidegoak horretarako eskumena badu.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legean adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen eraginak batera hartu dira kontuan, haren bideragarritasuna zehaztearren, bai ingurumen inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, bai eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako gainerako ingurumen-manuen ikuspegitik. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Proposamenean bezala, ebazpen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo idatz-zatian, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta, ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen 2001eko abenduko BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Non Ferreous Metal Industry» txostenaren edukia hartu da kontuan.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Residuos de Aluminio, S.L.k sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen bateratua emateko.

Ikusi dira 2013ko urriaren 22ko ebazpen-proposamena, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailarena; otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko lege orokorra; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Lege Dekretua, proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko legearen testu bategina onartzen duena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, ingurumen-inpaktua ebaluatzeko araudia onesten duena; apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, Ingurumen, eta Lurralde Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea, herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoa. Horrez gain, aplikatu beharreko gainerako araudiak ere aintzat hartu dira, eta, horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Legutioko udalerrian, Residuos de Aluminio, S.L.k sustatutako aluminioaren industriaren hondakinak kudeatzeko instalazioaren ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea, ebazpen honen hirugarren eta laugarren idatzi-zatietan ezarritako baldintzetan.

Bigarrena.– Residuos de Aluminio, S.L. enpresari (San Antolín, 12 – Legutioko Goiain industrialdea; IFK: B-01487578) ingurumen-baimen bateratua ematea, Legutioko udalerrian, aluminioaren industriaren hondakinak kudeatzeko instalazioa jartzeko, ebazpen honen laugarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera hori kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.1 kategorian dago sailkatuta; kategoria hori hondakin arriskutsuak balioesteko edo deuseztatzeko instalazioei dagokie, egunean 10 tona baino gehiagoko ahalmena dutenei.

Instalazioa Legutioko Goiain industrialdeko partzela urbanizatu batean dago kokatuta, 13.280 m2-ko pabiloi batean. Horietatik, 8.297 m2 bulego-eraikinak eta pabiloi nagusiak hartzen ditu.

Proiektuaren jarduera aluminioaren industrian sortutako hondakinak tratatzea da, gehienez ere 20.000 tona urtean. Aurreikusitako jarduera hondakin eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen II eranskinean jasotako balioespen-jardueretan sartuta dago –R4 kodea–.

Instalazioaren lehengaiak aluminioa fintzeko industrian sortutako hondakinak dira: gatz-zepa, aluminio-bitsa eta aluminioaren bigarren fusioko prozesuei lotutako mahuka-iragazkiak xurgatzearen hautsak. Material horiek interesgarriak dira balorizazioa egiteko, beren osaera eta tratatzeko bideragarritasuna aintzat hartuta; balorizaioaren xedea haien osagaiak banantzea da.

Aluminio-bitsaren balorizazio-prozesuak metal askea berreskuratzea ahalbidetzen du –aluminioa–. Gatz-zepa eta iragazki-hautsaren balorizazio-prozesuak, berriz, metal askea –aluminioa–, gatz urtugarria (NaCI et KCI) eta aluminio oxidoa berreskuratzea ahalbidetzen du.

Azpimarratzekoa da instalazio honen eta Refinería de Aluminio, S.L. (aluminio-finketa) enpresaren artean dagoen harreman estua, seguruenik enpresa hori izango baita tratatuko diren hondakinen jatorria, eta, baita ere, Residuos de Aluminio, S.L.ren instalazioetan aterako diren aluminioaren eta gatz urtugarrien norakoa. Grupo Otua enpresa-taldeko kide dira bi enpresa horiek.

Ateratzen den aluminio oxidoa berrerabili ahalko da zeramika- zein zementu-industriatan. Dena den, izango da aluminio oxido zati bat, seguruenik merkaturatu ezingo dena, eta, beraz, hori hondakin modura kudeatu beharko da, hondakindegian utzita.

Instalazioan, honako lan hauek egin beharko dira:

1. prozesua.– Ehotzea.

Prozesu hori komuna da gatz-zeparentzako eta aluminio-bitsarentzako, bi atal ezberdinetan egiten bada ere.

Materiala metro kubiko bateko blokeetan dator, eta, errotan sartu aurretik, atzerakako hondeamakina baten bitartez txikitzen da tamainaz. Hor xehatzen da materiala, 1,1 mm baino tamaina txikiagoa lortu arte.

Gatz-zepa ehotzean, xehetutako materiala galbahe baten bidez bahetzen da, bereiziz, batetik, aluminio metala –zuzenean erabilgarria dena– eta, bestetik, gatzak eta oxidoak izango dituen hautsa. Hauts hori silo batean gordeko da, eta, geroago, geldotze-fasean tratatuko da.

Aluminio-bitsa ehotzean, material birrindua granulometria bidez bereizten da. Aluminio metala –zuzenean erabilgarria– eta zepa-finoak izeneko hondakin bat sortzen da, zein kudeatzaile baimendun bati emango baitzaio.

Ehotze-instalazioak xurgatze eta mahuka-iragazki bidez hautsa jasotzeko sistema bat dauka. Xurgatutako hautsa silo batean gordeko da, bahetzetik ateratako hautsarekin batera, eta, ondoren, geldotze-fasean tratatuko da.

2. prozesua.– Geldotzea eta oxidoak bereiztea.

Ehotze-fasean sortutako hautsa, aluminioa fintzeko prozesuko mahuka-iragazkietatik ateratako hautsarekin batera, andel irabiatu batean sartzen da, eta ura gehitzen zaio –prozesu ondoko faseetatik datorrena, hau da, ur berrerabilia– gatzak urtzeko. Gatzez betetako gatzun batez eta material disolbaezinez osatutako ore bat lortzen da –azken hori oxidoz osatua gehienbat, baina, baita ere, aluminio metalikoz, karburoz eta aluminio nitruroz–.

Sustantzia disolbaezin horiek oxidatu egiten dira uretan, hidrogeno, metano eta amoniako moduko gasak sortuz. Prozesu hori modu kontrolatuan burutzeko, andel erreaktore batean sartzen da orea, non behar den denboraz eduki behar den tenperatura- eta pH-baldintza espezifikoetan, erreakzio osoa izan eta material geldo bat lortzen den arte.

Gas-isuriak errekuntza bidez tratatzen dira; horrek 2. foku bideratua osatzen du.

Geldotzearen ondoren, likidoa –gatzuna– solidoengandik bereizten da, dekantazio bidez.

Solido dekantatuak iragazki prentsa batean igarotzen dira, ahalik eta oxido lehorrenak lortzeko. Iragazte-prozesuan, lurruntze-instalaziotik datorren ur erabiliaz garbitzen da orea, oxidoen gatz-edukia % 1 baino txikiagoa izatea lortu arte.

Azaleko lurruntzea sortzen da dekantagailuetan eta iragazkian, bai eta ponpaketa-ekipoetan ere. Sortutako lurrunak erauzteko sistema lokalizatu bat dago isurketak atmosferara bidaltzeko; horrek 3. foku bideratua osatzen du.

Gatzuna azken lurruntze-prozesu batez tratatuko da.

3. prozesua.– Lurrunketa eta gatzak lortzea.

Fase honetan gatzunaren gainasetzea lortu nahi da, ura lurrunduta, gatza kristalizatu dadin.

Lurrunketa hori lurruna hutsean egitearen hainbat ondorio lortzen diren instalazio batean burutzen da; lurrungailu beroenean sortutako lurrunak hurrengo lurrungailuan erabiltzen dira, eta, horrela, energia asko aurrezten da. Lortutako lurruna azkenean kondentsatu egiten da, eta lortzen den ur destilatua prozesuaren beste fase batzuetan erabiltzen da: iragazki-opila garbitzeko fasean eta ondorengo gatz-disoluzioa gauzatzekoan.

Gatzunetik bereizten doan gatz kristalizatuak aluminioaren bigarren fusioaren prozesuan urtugarri gisa erabiltzeko balio du.

Lurrunketarako behar den beroa lurrun-galdara batetik lortzen da. Errekuntzaren gasak bildu eta 4. foku bideratuaren bidez ateratzen dira.

4. prozesua.– Zerbitzu orokorrak.

Prozesu honek mantentze-lanak hartzen ditu, gainerako prozesuetan erabiltzen diren ekipoak eta eta markinak barne hartuta.

Instalazioaren kontsumo energetikoaren zenbatespena honakoa da, urteko: hornidura-sare orokorretik jasotako 1.327.275 KWh energia elektriko; 826.471 Nm3 gas natural, lurrun-galdararako eta errekuntza ondoko sistemarako, eta 9.700 l gasolio makina mugikorretarako.

Instalazioan hornidura-sare orokorreko ura kontsumitzen da (urteko 15.000 m3 inguru), gehiena prozesuan erabiltzekoa. Hozte-zirkuitua itxia da, eta hustuketen eta purgaketen efluentea prozesuan berrerabiltzen da. Ur-isuriak garbitzeko ur-isuriak eta instalazioaren eta bulego-eraikinaren gaineko euri-urak dira, industrialdeko hodi biltzailera doazenak.

Prozesuen deskribapenean jasotzen denez, atmosferara kutsatzaileak isurtzeko lau foku bideratu daude instalazioan. Hainbat arazketa-sistema daude isurketa hori txikiagotzeko; honako hauek, besteak beste: mahuka-iragazkiak –ehotzea–, errekuntza ondoko sistemak –erreaktorea–, eta erauzketa kokatuko sistemak –aluminio oxidoen opilaren garbiketa eta iragaztea–.

Instalazioan gehienbat sortzen diren hondakinak honako hauek dira: 1. prozesuan –aluminio-bitsak ehotzea– sortzen diren «gatz-finoak» eta 2. prozesuan –geldotze eta oxidoak bereizteko prozesua– sortzen diren aluminio oxidoak –merkaturatzen ez den zatikia– dira. Gainerako hondakinak ekipoak, makinak eta bulegoak mantentzeko lanen –4. prozesua– ondorioz sortzen dira, eta gutxiago dira. 3. prozesuan –lurrunketa eta gatzak lortzea– mantentze-lanetan sortzen diren hondakin-mota berberak sortzen dira.

Proiektuak, teknika erabilgarri onenentzat hartzen diren neurriak (TEOak) sartzen ditu, besteak beste, honako hauek: birrintzea, ehotzea eta bahetzea, aluminio berreskuratzeko; gatz-bitsetako gatzak berreskuratzeko prozesu fisiko-kimikoa; erreaktorean sortutako gasen errekuntza ondoa; dekantagailuetatik eta iragazkitik datozen isurien erauzketa kokatua; ekoizpen-prozesuan urak berriro erabiltzea, eta, azkenik, sortutako hondakinei aurrea hartzea, eta hondakin horiek gutxitzea eta berrerabiltzea. Azpimarratzekoa da aluminioaren industrian sortutako gatz-zepak, aluminio bitsak eta mahuka-iragazkietako hautsak berreskuratzeko prozesua TEO gisa jasotzen dela BREF erreferentzia-agirian.

Hirugarrena.– Legutiko udalerrian, Residuos de Aluminio, S.L.k sustatu duen aluminioaren industriaren hondakin-kudeaketarako instalazioa antolatzeko eta jartzeko, honako baldintzak eta betebeharrak ezartzea:

A) Proiektua gauzatzen hasteko epea.

Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoaren 47.8 artikuluak aipatzen duen epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Ondorio horietarako, sustatzaileak proiektua gauzatzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.

B) Instalazioa antolatzeko eta jartzeko baldintza orokorrak.

Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita dagoen bezala gauzatuko dira, indarrean dagoen araudia eta ondorengo idatzi-zatietan ezarritakoa betez.

B.1.– Urak eta lurzorua babesteko neurriak.

a) Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, kutsa daitezkeen urak bertan biltzeko.

b) Obratako makinak gordetzeko azalera eta horren mantentze-lanak egiteko tokia drainatze-sare naturaletik bereiziko dira. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango dituzte, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira egin horretarako adierazitako eremuetatik kanpo.

B.2.– Zaratak, dardarak eta horien ondorioak gutxitzeko neurriak.

a) Eraikitzeko fasean, beharrezkoak diren obrarako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra makinen mantentze-lan orokorrei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

b) Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duenak, 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta soinu-igorpenei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara; eta bereziki egokitu beharko dira, hala badagokie, otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituenak, eta arau osagarriek ezarritakora.

B.3.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro, lehentasunez, behar bezala baimendutako balorazio-prozesu batetik igaro beharko da. Hurrenkera honetan lehenetsiko da: berriro erabiltzeko prestatzea; birziklatzea; beste balorizazio mota bat, balorizazio energetikoa barne dela. Hondakin horien balorizazioa teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik deuseztatu ahal izango dira hondakinak.

b) Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

Aipatu 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra gauzatzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

Halaber, aipatu otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako betebeharrei kalterik egin gabe, obran sortuko diren hondakinei eta eraikitze- eta eraispen-materialei dagokienez dituen betebeharrak nola beteko dituen jasotzen duen plan bat egin beharko du kontratistak. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

c) Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte; ontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontzi edo ontzikiak etiketatuta egon beharko dute, eta, etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa.

e) Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

Olio erabiliak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak jasotzen dituen arte, sakonune edo segurtasun-sistema batean gordetako andeletan egingo da, biltegi nagusia apurtuz edo galduz gero olioa sakabanatzea saihesteko.

f) Hondakinak kudeatzeko araudia errazago bete ahal izateko, hainbat lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta horien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzean eta makineria mantentzeko lanak egitean, ez da eragingo kontrolatu gabeko efluenterik, ezta hondakinik erreko ere.

g) Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak –olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar– aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak; horietatik bereizita, edukiontzi espezifikoak jarriko dira hondakin ez arriskutsu eta geldoentzako. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isurketa edo lurrunketa direla-eta edukia ez galtzeko. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak –bidoiak eta abar– jarriko dira obran zehar, eta hondakin horiek izaeraren arabera bereiziko dira, aipatutako puntu garbian aldi baterako biltegiratu aurretik.

h) Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarrean dagoen legeriak hondakinen kontrolerako, jarraipenerako eta onarpenerako jasotzen dituen agiriak erantsi beharko dira txosten horretan.

i) Proiektu teknikoak eta ingurumen-inpaktuaren azterlanak instalazioak egokitzeko indusketa lanik aurreikusten ez badute ere, azkenean, indusketaren bat egin behar bada, hortik ateratzen diren materialen ezaugarriak zehaztu beharko dira, haien norako egokiena zein den jakiteko. Kanpoko kudeaketa dela eta, lagin guztietan egin behar den karakterizazioa aipatu otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoa izango da.

Kasu honetan, lurrak mugitzen hasi aurretik, indusketa-plan bat aurkeztu beharko zaio Ingurumeneko Sailburuordetzari, hark onar dezan. Bertan, egindako karakterizazioaren emaitzak, hondeatu beharreko material-kopuruak eta material horien norakoa zehaztuko dira.

B.4.– Obraren garbiketa eta akabera.

Obra amaitu ondoren, garbiketa-lan zorrotza egingo da, obra-soberakin guztiak kendu eta proiektuaren eragin-eremua erabat garbi utzi beharko da.

Laugarrena.– Legutioko udalerrian, Residuos de Aluminio, S.L.k sustatu duen aluminioaren industriaren hondakin-kudeaketarako instalazioa ustiatzeko eta haren jarduera amaitzeko baldintzak eta betebeharrak ezartzea:

A) Erantzukizun zibileko asegurua.

Residuos de aluminio, S.L.k gutxienez zazpiehun eta berrogeita hamar mila (750.000) euroko asegurua izenpetu beharko du, hondakinen kudeaketa dela-eta hirugarren pertsonei edo haien ondasunei eragin dakizkiekeen kalteak ordaintzeko nahiz ingurumenean eragindako kaltea konpontzeko edo berreskuratzeko kostuei aurre egiteko.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

B) Fidantza.

Residuos de Aluminio, S.L.k berrehun mila (200.000) euroko fidantza eratu beharko du, ekainaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako baldintzetan, eta, artikulu horren 3. paragrafoan aurreikusitako edozein modutan eratu ahal izango da. Fidantza horren zenbatekoa hondakin toxikoak tratatzeko eta biltegiratzeko ahalmen maximoen arabera zehazten da: 20.000 t/urte eta 7.560 m3 hurrenez hurren.

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

C) Administrazioarekiko harremanen erantzule.

Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Residuos de Aluminio, S.L. enpresak aldaketa horien berri emango du.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak.

Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita dagoen bezala gauzatuko dira, indarrean dagoen araudia eta ondorengo idatzi-zatietan ezarritakoa betez.

D.1.– Hondakinak onartu, hartu, manipulatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak.

Baimen honek aluminioaren industriaren instalazioetan sortzen diren hondakinen kudeaketa jarduera soilik babesten du. Horien zerrenda ebazpen honen Laugarrena.D.1.1.a idatzi-zatian jasota dago.

Ebazpen honetan adierazi gabeko hondakinak ezin izango dira onartu. Nolanahi ere, kudea daitezkeen hondakinen eremua zabaltzeko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako Laugarrena.H idatzi-zatian jasotako aldaketa erregimenaren arabera.

D.1.1.– Hondakinak onartzea.

a) Residuos de Aluminio, S.L. enpresaren instalazioetan ondoren identifikatutako hondakinak onartuko dira, betiere organo honek, atal honetan adierazitakoari jarraikiz, balioetsitako onarpen-agirian ezarritako onartzeko eta hartzeko irizpideak betetzen baditu.

(Ikus .PDF)

b) Baldin eta lantegian tratatzea aurreikusten bada, idatzi-zati honetan zehaztutako hondakin onargarrien zerrendan jasotako hondakin bakoitzaren hasierako karakterizazioa egingo du Residuos de Aluminio, S.L.k, tratatu daitekeen egiaztatzeko. Ingurumen- edo bestelako arrazoiak direla-eta trataera mugatzen duten edo biltegiratzeko baldintzak finkatzen dituzten parametroetarako egingo da karakterizazio hori, betiere hondakinaren izaera eta jatorria aintzat hartuta.

c) Hondakin zehatz bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Residuos de Aluminio, S.L.k onespen-agiria igorriko dio haren titularrari, non onespenaren baldintzak ezarriko baitira. Agiri horretan, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak zein baldintzatzaileak jasoko dira, eta, beharrezkoa bada, baita hondakin-partida hartu aurretik analizatu beharreko parametroak ere.

Instalazioko langileak karakterizazioaren emaitzekin batera egindako onespen-agiria bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, agiri hori balioetsi dezan.

Onespen-agiri bat aurkeztu eta hamar egunera, ingurumen-organoak ez badu espresuki ezer adierazi, Residuos de Aluminio, S.L.k onespen- eta proposatutako hondakinaren kudeaketa-prozesuarekin jarraitu ahal izango du.

d) Era berean, hirugarren herrialdeetatik datozen hondakinak direla eta, hondakinak garraiatzeari buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 14ko 1013/2006 (EE) Erregelamenduan xedatutakoa bete beharko da.

e) Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko, Residuos de Aluminio, S.L.k uneoro izan beharko ditu horien onarpen-parametroak egiaztatzea ahalbidetzen duten baliabide tekniko eta giza baliabideak, baliabideak bereak zein kanpokoak izan.

Plantaren hornidurak aukera eman beharko du, gutxienez ere, hondakinaren sugar-puntua, pH-a, hondakinak urarekin duen erreaktibotasuna, hezetasuna eta berotze-ahalmena zehazteko, bai eta hondakinak guztira duen kloroa eta guztira dituen bestelako organohalogenatuak, kromo hexabalentea, zianuroa, amoniakoa eta fenolak eta kaltzinazioagatiko galerak zehazteko ere. Onarpena baldintzatzen duten parametroen zehazpena beti eta partida guztietan egin beharko da, homologatutako metodo baten bitartez, eta laborategiko buru baten ikuskaritzarekin. Laborategiko buruak goi-mailako titulu espezializatua eduki beharko du, eta, zentroko langilea edo industria-talde horrek Goiain industrialdean duen beste zentro bateko langilea izango da.

Hondakin arriskutsuak onartzeko bestelako parametroak zehaztu behar badira, kanpoko laborategi homologatuen bidez egin ahal izango da. Horretarako, kontratu bat sinatu beharko da, laborategiek emango dituzten zerbitzuen garrantzia eta ezaugarriak agiri bidez egiaztatzeko.

Residuos de Aluminio, S.L.k berak dituen ekipo erabilgarrien zerrenda aurkeztu beharko du, horiek kalibratzeko metodoei buruzko informazioa barne. Era berean, hondakinak onartzeko parametro bakoitzerako erabilitako analisi-metodoak eta neurketaren zehaztasuna aurkeztu beharko dira.

D.1.2.– Hartzea. Hondakinen sarrera-kontrola.

a) Instalazioak funtzionatzen duen bitartean, bertan tratatuak izateko iristen diren hondakinen kontrola eraman beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko. Kontrol horretan egiaztatu beharko da hondakinak jasotzeko prozedura, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztutakoa, betetzen dela.

Hondakina jaso aurretik, onarpen-prozeduran adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da, eta, hala badagokio, jasotze hori formalizatuko da. Horretarako, kontrol eta jarraipenerako agirian, edo horren baliokidea den agiri ofizialean, kudeatzaileari dagokion atala bete beharko da.

b) Hondakin-partida bat baztertu egiten bada, ez dituelako betetzen onartzeko parametro mugatzaileak, berehala jakinarazi beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Horrekin batera, hondakinaren izaera –EHZ kodea– jatorria, kantitatea, enpresa garraiatzailea, bazterketaren arrazoia, baztertutako hondakinaren helmuga eta bestelako gorabeherei buruzko datuak eman beharko dira.

c) Atal honetako b) idatzi-zatian adierazitako kontrolen osagarri gisa, 20 tona gainditzen dituen hondakin-mota arriskutsu bakoitzaren karakterizazioa egingo da urtero, ekoizle bakoitzeko –jatorri desberdin bakoitzeko karakterizazio bat–, lantegian kudeatzen diren hondakinen artean. Karakterizazio hori kanpoko laborategiren batean egin beharko da. Informazio hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da urtero.

d) Residuos de Aluminio, S.L.k hondakin arriskutsuak haiek Legution dauzkaten instalazioetara eramateko erabiliko den garraioa horrelako salgaien garraiorako indarrean dagoen legeriak exijitzen dituen baldintzen arabera gauzatzen dela egiaztatu beharko du, eta horren inguruan jazoeraren bat antzematen bada, berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, egokitzat jotzen diren neurri guztiak har ditzan.

D.1.3.– Manipulatzea.

a) Instalazioan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isuririk edo isuri lausorik ez egoteko, edo, bestela, isuri horiek ahalik eta txikienak izan daitezen. Alde horretatik, ekipoen iragazgaiztasuna funtsezkoa da.

b) Hondakin arriskutsuen zamalanak egitean, gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak bete beharko dira.

D.1.4.– Hartutako hondakinen biltegiratzea.

a) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako. Onartutako zein sortutako hondakinen biltegiratzea – berrerabiltzeko diren aluminio metala, gatz urtugarriak eta aluminio oxidoak barne- lantegiaren barnean egingo da, euria edo haizea direla-eta barreiatzeko arriskurik gabe, sustatzailearen proposamenean agertzen den bezala.

b) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin-mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.

c) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie Ingurumen Sailburuordetzari eta Legutioko Udalari.

D.1.5.– Artxibategi kronologikoa.

a) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Residuos de Aluminio, S.L.k artxibategi fisiko edo telematiko bat izan beharko du, esku hartutako jarduera guztiak ordena kronologikoan jasotzen dituena. Artxibategi horretan, honako datu hauek jasoko dira:

1.– Lantegian onartutako hondakinei dagokienean, onespen-eskabideak, onespen-agiriak, eta, hondakin arriskutsurik badago, kontrol- eta jarraipen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea.

2.– Lantegian kudeatutako hondakinei dagokienez, hondakinen kantitatea, izaera, osaketa eta identifikazio-kodea; hondakinaren jatorria eta zein prozesutik datorren; enpresa sortzailea eta enpresa garraiatzailea; hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta harrera-eguna; hartutako hondakin arriskutsuen partida bakoitzaren kontrol- eta jarraipen-agiriko erreferentzia zenbakia; hartutako hondakinak lantegian izango duten kokapena; biltegiratze-aldia eta datak; norako den eta izango dituen tratamendu-jarduerak, egunak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak. Halaber, onartu ez diren partidei buruzko datuak ere jasoko dira artxibategian –jatorria, izaera, kantitatea, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta norako alternatiboa–.

3.– Ebazpen honen Laugarrena.D.1.2 idatzi-zatian aipatutako kontrolen emaitzak, bai eta Residuos de Aluminio, S.L.k egin ditzakeen egiaztatze-kontrolen emaitzak ere.

4.– Tratatzearen ondorioz errekuperatutako gaien helmugak eta kantitateak, tratatu ondoren lehengai gisa erabiltzeko bidalitako aluminio oxidoak barne.

5.– Lantegian sortutako hondakinei buruzko datuak: kantitatea, izaera, jatorria, norakoa eta tratatzeko metodoa.

Informazioa artxibatuta egongo da hiru urtez, gutxienez.

b) Egindako kudeaketa-jarduera guztiak jasotzen dituen txosten bat aurkeztu beharko du hilero Residuos de Aluminio, S.L.k Ingurumen Sailburuordetzan. Txosten hori, hain zuzen, idatzi-zati honetan adierazitako artxibategiaren laburpen bat izango da.

c) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, Residuos de Aluminio, S.L.k artxibategi kronologikoan jasotako informazioa laburbiltzen duen memoria bat –azken ekitaldiari dagokiona–bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Laburpen-memoriak ekitaldi bakoitzaren amaieran behin behinean biltegiratutako hondakinen eta hondakin-kopuruen zerrenda ere jasoko du, lantokian tratatzeko onartuta baina oraindik tratatzeke dauden hondakinena bai eta sortutako hondakinena ere. Aipatu uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, memoria hori, urtero, martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da.

d) Aurreko idatzi-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

D.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

Instalazioa diseinatu, ekipamenduz hornitu eta ustiatzean atmosferara egingo diren isurpenek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Halaber, disfuntzio-aldien eta erabilezintasunen iraupena ahalik eta gehien murriztu beharko dira.

D.2.1.– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogazioa.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen. Lantegian, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek burutzen dira:

(Ikus .PDF)

D.2.2.– Fokuak identifikatzea.

Instalazioan honako foku hauek daude:

(Ikus .PDF)

D.2.3.– Isurpenen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurpenek ez dituzte muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

(*) Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, adierazitako kutsatzaileen isurpenak –partikulak eta amoniakoa– eraginkorrak direla zehazten bada, isurpen muga-balioak jarriko dira horientzako.

Emisioen muga-balioak honako baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Isurpenen muga-balioak betetzea atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera ebaluatuko da. Atzematen bada isurketen muga-balioren bat ez dela bete, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira atzerapenik gabe, eta, berehala, egoera horren berri –erreparatutako isurpen-balioak, gertaeraren edo gertaeren iraupena eta hartutako neurriak– eman beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

D.2.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistemak.

a) Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen Laugarrena.D.2.2 idatzi-zatian jasota dagoen gailur-kota baino baxuagoa izango. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

b) Instalazioan sortzen diren isurpen lausoak garraio-lanetatik eta ibilgailuen zirkulaziotik, hauts-itxurako gaiak hartu, manipulatu eta biltegiratzetik, eta nabearen barrualdea xurgatzetik sortuko dira batik bat. Isurpen horiek gutxitzeko, honako neurri hauek aurreikusten dira:

– Hondakinak –hartutakoak zein sortutakoak– eta berreskuratutako gaiak nabe nagusiaren barnealdean biltegiratuko dira, haizeak edo urak ez ditzan barreiatu.

– Ehotze-ekipoak karenatzea.

– Ehotzean sortutako hautsa 75 tonako edukiera duen silo batean biltegiratuko da, zein airea xurgatzeko sistema bati konektatuta egongo baita.

– Hondakinak eta berreskuratutako gaiak nabe nagusiaren barnealdean manipulatuko dira.

Gainera, isurpenak hartzeko, kanporatzeko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzena egingo da, eta instalazioak garbitzeko lanak egunero eta astero egingo dira. Era berean, jardunbide egokien sistema bat jarriko da, kanpoko ateak itxita edukitzea eta nabeko hainbat eremu arteko isolamendu ona izatea ziurtatuko duena, eta baita isurpen lausoak gutxituko dituzten beste jardunbide batzuk ere.

D.3.– Saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baldintzak.

D.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera-mota nagusia: dagoeneko sailkatuta dauden materialen balioespena.

Jarduera-taldea: 9.

Mota-taldea-EJSN: 38.32.

Prozesuaren fase desberdinetan sortutako efluenteak bere osotasunean berriz erabiliko dira; ez da aurreikusten efluente horien isurketarik. Ur sanitarioen eta nabe nagusiaren eta bulego-eraikinaren estalkietatik datozen euri-ur garbien isurketa bat egingo da soilik.

(Ikus .PDF)

D.3.2.– Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.

Gehienezko bolumena, egunean: 24 m3/egun.

Gehienezko bolumena, urtean: 3.915 m3/urte.

D.3.3.– Isurpenen muga-balioak.

Azken isurketak Lekeitioko Udalaren isurketak eta hondakin-urak araztea arautzen duen 1998ko irailaren 18ko Erregelamenduan ezarritako mugak eta baldintzak bete beharko ditu.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

D.3.4.– Arazketa- eta ebakuazio-instalazioak.

Sustatzaileak prozesuko urak modu eraginkorrean berrerabiltzeko neurri-sorta bat proposatzen du, ur horiek ez daitezen nahastu 1. isurira doazenekin –ur sanitarioak eta estalkietatik datozen euri-urak–. Ikusten bada babes-neurri horiek ez direla nahikoa, Residuos de Aluminio, S.L.k egin beharreko aldaketak egin beharko ditu instalazioetan, isurpenak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, betiere Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, bidezkoa bada, baimenaren aldaketa eskatuko du.

Kontrol-kutxeta bat jarriko da hondakin-ur mota baimendu bakoitzarentzako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarriak izango dituzte. Kutxetak Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira.

D.4.– Lantegian sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

D.4.1.– Hondakin guztietarako baldintza orokorrak.

a) Instalazioetan sortutako hondakin guztiak hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren arautegi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

b) Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

c) Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: aurrea hartzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balioztatzeko beste modu batzuk, balioztapen energetikoa barne hartuta. Hondakinak deuseztatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

d) Halaber, hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraiki.

e) Baimendutako zabortegian deuseztatzeko hondakinen kasuan, karakterizazioa 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin eta aipatu otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da. 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiaren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezarri ziren.

f) Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. Hori guztia ebazpen honen Laugarrena.H idatzi-zatian aipatzen den aldaketa-erregimenari kalterik egin gabe.

g) Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru iragazgaitza izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

h) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari bai Legutioko Udalari.

D.4.2.– Hondakin arriskutsuak.

a) Sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak.

  • 1. prozesua: «Aluminio-bitsak ehotzea».
  • 1. hondakina: «Zepa-finoak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//R4//S22//C18/24//H12// A954(2)//B9202.
  • - EHZ: 100321.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.000 t.

Aluminio-bitsa ehotzean sortzen da, poltsa handi batzuetan sartu eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 4. prozesua: «Zerbitzu orokorrak» – Mantentze-lanak.
  • 1. hondakina: «Erabilitako olioa».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q05//R09//L08//C51//H5/6//A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 130208.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Bidoi batean bildu eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 2. hondakina: «Pilak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q06//R13//S37//C07//H14// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 20 01 33
  • - Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Bidoi batean bildu eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 3. hondakina: «Fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 16 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Edukiontzi batean utzi eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 4. hondakina: «Ekipo elektrikoak eta elektronikoak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/C18//H6/14// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Kutxa batean utzi eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 5. hondakina: «Substantzia arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontziak.»
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q5// R3//S36//C41/51//H5// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 250 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Poltsa handi batzuetan jaso eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 6. hondakina: «Gai arriskutsuak eduki dituzten metalezko ontziak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41/51//H5// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 80 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Poltsa handi batzuetan jaso eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 7. hondakina: «Aerosolak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H3B-5// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Bidoi batean utzi eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 8. hondakina: «Trapuak, xurgatzaileak eta mahuka-iragazkiak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S40//C41-51//H5// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Bidoi batean utzi eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 9. hondakina: «Olio-iragazkiak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C51//H5// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 160107.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Bidoi batean utzi eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 10. hondakina: «Erregai-iragazkiak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/10.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C51//H5// A954(2)//B0019.
  • - EHZ: 160121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Bidoi batean utzi eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 11. hondakina: «Pintura-hondarrak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/11.
  • - Hondakinaren kodea: Q8// R13// P12// C41//H6// A954(2)// B0019.
  • - EHZ: 080111.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Bidoi batean utzi eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

  • 12. hondakina: «Agortutako tinta- eta toner-kartutxoak».
  • - Identifikazioa: B01487578/123595/4/12.
  • - Hondakinaren kodea: Q6// R13// S12// C41//H14// A954(2)// B0019.
  • - EHZ: 080317.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-prozesuan sortzen da. Kutxa batean utzi eta efluente likidoak biltzeko sistema bikoitz bat duen nabe itxi batean biltegiratzen da, berariaz egokitutako eremu batean, zola iragazgaitz baten gainean.

Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hondakina zein motatakoa den eta zein osagai arriskutsu dituen (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota) definitzen dute, bai eta hondakina zein jarduerak eta zein prozesuk sortzen duen ere (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota).

Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2011-2014) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa organo honek onartu beharko du, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balioa ematea kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Aipatu den uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi edo ontzikiek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta, etiketak argia, irakurtzeko modukoa, ezabaezina eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izan beharko du.

e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan. Salbuespen-egoeratan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasotzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Residuos de Aluminio, S.L.k onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Residuos de Aluminio, S.L.k erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du erabilitako olioa.

j) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak, pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoak, xedatutakoa. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

k) Residuos de Aluminio, S.L. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Erregelamenduan, ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoan, zehazturiko substantzia erabiliak bere eskuetan dituen heinean, berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko, edota birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko lanetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko printzipioetako bat betetzeko, hau da, hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea, Residuos de Aluminio, S.L.k, prebentziozko neurriak erabiliz, hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

m) Onarpen- eta kontrol- eta jarraipen-agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

n) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Residuos de Aluminio, S.L.k amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.4.3.– Hondakin ez arriskutsuak.

a) Sustatzaileak aitortutako hondakin ez arriskutsuak.

(Ikus .PDF)

b) «Aluminio oxidoa» eta «zepa-finoak» hondakinen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako Laugarrena.D.4.2 idatzi-zatian jasotako xedapenak aplikatuko dira.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasotzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Residuos de aluminio, S.L.k erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, derrigorrezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

f) Halaber, aipatu otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak baimendutako zabortegi batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek hiru urtez gorde behar dira.

g) Onarpen-agiriak eta atal honetako kontrolerako eta jarraipenerako agiriak Ingurumen sailburuordetzara bidaliko dira, IKS-eeM sistema erabiliz.

D.5.– Lurzorua eta lurrazpiko urak babesteko baldintzak.

Refineria de aluminio, S.L.k –lursailaren eta lursail horretan kokatuta dauden eraikinen erakunde titularra denak– lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozedura hasteko eskatu du, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17. artikuluaren 1.a) paragrafoan xedatutakoari jarraituz, eta, egun, prozedura hori oraindik amaitzeke dago. Lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiten denean, adierazpen horretan ezar daitezkeen baldintzei kalterik egin gabe, Residuos de Aluminio, S.L.k lurzorua eta lurrazpiko urak babesteko atal honetan jasotzen diren zehaztapenak bete beharko ditu.

Residuos de Aluminio, S.L.k honako neurri hauek hartuko ditu: ebazpen honen Laugarrena.F.3 idatzi-zatian –ezohiko jardunari aurrea hartzeko eta halakorik gertatuz gero izan beharreko esku-hartzeari buruzkoa– eta Laugarrena.D.1.3, Laugarrena.D.1.4 eta Laugarrena.D.4 idatzi zatietan –hondakinak biltegiratzeari eta horien zamalanei buruzkoak– jasotakoak.

Gainera, instalazioa abian jarri ondoren, edozein arrazoirengatik lurzoruak hondeatzea eragingo duten obrak aurreikusten direnean, induskatu behar diren materialak karakterizatu behar dira sor daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzeko eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik, lanak onartu ahal izateko. Bidalketa hori eta onarpena, hala badagokio, ebazpen honetako Laugarrena.H idatzi-zatian jasotako aldaketa-araubidearen esparruan egingo dira.

Indusketa egin ondoren geratutako materialak berrerabili nahi badira, otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-B –industriako erabilera– baino balio txikiagoa izan beharko dute material horiek; lur horien hidrokarburo-edukia ez da arrisku izango, eta, edonola ere, 500 mg/kg baino gutxiagokoa izan beharko du. Soberakinak zabortegi batean uzten badira, karakterizazioa aipatu otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin beharko da. Otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-A balioak baino txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur naturaltzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

Era berean, aipatu otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 2. paragrafoko 10. artikuluaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzeak aztarna horiek aurkitu direneko jardueren arduradun zuzena Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari horren berri ematera behartuko du, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere 17. artikuluaren seigarren idatzi-zatiari jarraituz.

D.6.– Zarataren inguruko baldintzak.

Residuos de Aluminio, S.L.k beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak transmititu ez ditzan kanpoko ingurumenera, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

(1): Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako; balioak eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkio.

Kanpoaldeko muga-balioak lurretik 2 metroko garaiera dute erreferentziatzat, eta eraikuntzaren garaiera guztiak leihodun fatxaden kanpoaldeari dagokionez.

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatu urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da, baldin eta aipatu urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen baldin badituzte:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulek ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

Inguru-baimen bateratua eskatzeko aurkezten diren agirietan, sustatzaileak proposatutako neurriak hartu beharko dira gutxienez –soinu-baldintzen azterlan teknikoa, 2013ko martxoaren 14an eskabideari erantsia–; hauexek dira neurri horiek: 1. eta 2. nabeen iparraldearen barnealdean, 1. nabearen hegoaldean eta mendebaldean, eta mendebaldeko eta hegoaldeko ateetan soinua gutxitzeko panelak jartzea; erauzketa-haizegailuaren aire-irteeran xurgapen-isilgailua jartzea; mendebaldeko hozte-dorrea inguratzeko soinu-panela eta dorre horren irteeraren goialdean soinu panel plenum-a jartzea.

D.7.– Argi-kutsadura gutxitzeko neurriak.

Instalazioaren kanpoko argiteria jartzeko, kanpoko argiteria duten instalazioetako energia eraginkortasunari buruzko Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da. Erregelamendu hori azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.

E) Ingurumena zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

E.1.– Atmosferara egindako isurpenak kontrolatzea.

a) Sustatzaileak honako informazioaren arabera kontrolatu beharko ditu isurpenak:

(Ikus .PDF)

* Instalazioetan 100323 EHZ kodea duen hondakina –substantzia arriskutsuak dituzten gasak tratatzean sortutako hondakin solidoak– tratatzean neurtu beharko dira:

b) Aurreko paragrafoan zehaztutako neurketa guztiak enpresaz kanpoko ingurumen-kontroleko erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Nahiz eta instalazioan identifikatutako lau fokuak izaera sistematikoa duten, baldin eta atal honetako a) idatzi-zatian zehaztutako isurpen-foku baten kontrola egin behar den urtean fokuren bat ez badabil sistematikoki, foku horren kontrola urte horretan egin beharrik ez da egongo, eta neurketa hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbu geratzeko baldintzak ez badute irauten.

d) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko ditu eskatutako kontrolen txostenak, zeinen edukia jarraibide teknikoetan ezarritakoaren araberakoa izango baita.

e) Eguneratutako isurpen-fokuen erregistro bat eduki beharko da, euskarri informatikoan, edo, hori ezin bada, paperean, aipatu abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean ezartzen den gutxieneko edukia jasoko duena. Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

E.3.– Zarataren kontrola.

a) Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtean behin, jarduera egiten den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

b) Neurketa bidezko ebaluaketak akustikaren eremuan entsegu-laborategi gisa egiaztatutako ingurumen-erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du eta ebaluazio-puntu zehatzak adierazi bertan. Ebazpen honen Laugarrena.E.6 idatzi-zatian aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da proposamena.

E.4.– Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola.

Instalazioaren funtzionamenduaren ondorioz, kokapenean egon daitezkeen substantia arriskutsuak direla eta, kutsadura arriskuaren ebaluazio sistematiko bat gauzatuko du Residuos de Aluminio, S.L.k , ohiko baldintzetan zein ohikoak ez diren baldintzetan. Ebaluazio hori bost urtean behin egingo da, eta aldizkakotasun berarekin, honako datu hauek jasoko dituen txosten bat bidali beharko zaio ingurumen-organoari:

– Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak–, bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Ekipoak eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena egin beharko da.

– Lurzorua edo lurrazpiko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

– Beharrezkoa bada, lurra eta lurrazpiko urak kontrolatzeko proposamena.

Jasotako datuen arabera, ingurumen-organoak lurraren eta lurrazpiko uren berariazko kontrolak egin ditzan eska diezaioke instalazioaren titularrari, baita horrek aurretik horrelako proposamenik egin ez badu ere.

E.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ebazpen honetako hainbat ataletan ezarritakoari kalterik egin gabe, bidalketa hori urtean behin egingo da, martxoaren 30a baino aurretik beti, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzak ingurumen gaietan espezializatuta dagoen erakunde independente batek egindako txosten batekin batera bidaliko dira. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak kontrolatzeko sistemak ere. Ingurunearen kalitatea eta emaitzen analisia ere adieraziko dira, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzara bidaltzea transakzio elektroniko bidez egingo da, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

E.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina egin beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.

Gainera, ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartu beharko dira, enpresak berak ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko.

F) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta, beharrezkoa bada, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

F.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: otsailaren 4ko 1/2005 Legea, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Residuos de Aluminio, S.L.k lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ebazpen honen Laugarrena.B idatzi-zatian aipatzen den fidantza itzultzeko, beharrezko izango da Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarduera eteteko baimena izatea, eta jarduera uzteko jarritako baldintzak betetzea, baita lurraren kalitateari buruzko adierazpenean ezarritakoak ere.

F.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jokabideak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak aplikatzeaz gain, honako idatzi-zati hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Produktu kimikoak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzakeenez, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak barreiatzeko bideak eragozteko.

b) Biltegiratzeko tokia.

Prozesurako behar diren lehengai, erregai eta produktu guztiak ingurunean ez barreiatzeko moduan biltegiratuko dira.

Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

c) Instalazioetako prebentzioko mantentze-lanak.

Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; halaber, ezarritako neurrien jardun egokia bermatu beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua eta, hala egokituz gero, ura babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz-mehatz adieraziko da alderdi hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak –iragazgaiztea–, biltegiratzeko neurri bereziak –gai arriskutsuak–, egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzeez ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzea eta garbitzea –sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota–, eta lurzorura isuritakoa biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, alderdi hauek bilduko dituena: iragazgaiztasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak –hormena eta estaldurena– eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua eta, hala egokituz gero, ura kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa eta abar) eta zaintza- eta kontrol-sistemen egoera ona bermatzeko neurriak hartuko dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere. Ur araziak isurtzeko hodiaren mantentze-eragiketei dagokien atalean hodiaren egoerari buruzko ebaluazio bat barne hartuko da.

e) Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak barreiatzea eragotzi behar duena.

f) Gorabeheraren bat gertatuz gero jarduteko modua.

Jarduteko protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeherak edo ezohiko jardunak gertatuz gero erabiltzeko. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu, gerta daitekeen gorabehera edo anomalia jardun bakoitzarentzat:

– Jarraitu beharreko jardunak, hurrengo idatz-zatian zehazten den jakinarazpena agintariei helaraztea barne hartuta.

– Jardunen segida.

– Jardun bakoitzaren arduraduna(k).

Istripuz isurketarik gertatuko balitz, berehala geldiaraziko da.

Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

g) Gorabeheraren bat gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean honako alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari-mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari-mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Iraupena.

– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isurpenei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

Halaber, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne hartuta. Jakinarazpen hori 15 egun lehenago egin behar da, gutxienez.

h) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

i) Instalazioek suteen aurkako babesaren alorrean indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztuko dira eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

G) E-PRTR jakinarazpena.

Urtean behin, Residuos de Aluminio, S.L.k Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara, uretara eta lurzorura egindako isurtzeei eta sortu dituen bestelako hondakinei buruzko datuak, EPER Euskadi - Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistroa landu eta eguneratzeko, betiere E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Transferitutako datuen ekitaldia amaitu eta hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidaliko da informazio hori, eta IKS-eeM sistemaren e-DMA jakinarazpenaren bidez egingo da bidalketa, betiere irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzen da. Datu horiek guztiek ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan sartuko dira; gero, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) bidaliko da informazio hori..

Era berean, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatu ingurumen-adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori publikoa izango da, ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, publikoak parte hartzeko eta ingurumen gaietan justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legeak, xedatutakoari jarraikiz –lege horrek 2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak kontuan hartzen ditu– eta, betiere, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa bermatuko da.

H) Instalazioan aldaketak egitea.

Ingurumen-baimen bateratu honi dagokion instalazioan aldaketak egiteko, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10 artikuluan xedatutako erregimena bete behar da, eta, beharrezko izanez gero, aldaketak egin beharko dira ingurumen-baimen bateratuan. Egin beharreko aldaketa funtsezkoa bada, ezin izango gauzatu harik eta ingurumen-baimen bateratua aldatu arte.

Era berean, proiektua aldatu edo handitu nahi bada, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.1 artikuluan –arau horren I. eranskineko 9.e paragrafoari dagokionean– eta Legegintzako Errege Dekretu horren 3.2 artikuluan –arau horren II. eranskineko 9.k paragrafoari dagokionean– xedatutakoa bete beharko da.

Bosgarrena.– Instalazioa martxan jarri aurretik bete behar diren baldintza hauek ezartzea:

A) Egiaztapen-agiriak.

Residuos de Aluminio, S.L.k Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko dio ebazpen honetako laugarren ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituela:

A: Erantzukizun zibileko asegurua.

B: Fidantza.

D.1.5: Artxibo kronologiko eredua.

E.1.e: Atmosferara egindako isurketak erregistratzeko eredua.

E.3.d: Soinu-isurpenak kontrolatzeko proposamena.

E.6: Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

F.1: Mantentze-lanetan sortutako hondakinen zenbatespena eta kudeaketa-proposamena.

F.3.d: Mantentze-lanak eta gertakariak erregistratzeko eredua.

F.3.e: Kubetak husteko protokoloa.

F.3.f: Gertakarien aurrean jarduteko protokoloa.

F.3.i: Suteen aurkako araudia betetzen delako egiaztapena.

Atal honetan aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko 18 hilabete egongo dira, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori luzatu egin ahal izango da, behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileak aldez aurretik eskatuz gero.

B) Ikuskapena.

Ingurumen-organoari atxikitako zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute –ikuskapena «in situ» eginez– aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan ezarritakoaren arabera ekipatuta daudela instalazioak. Horretarako, ikuskapen-bisita hori egin aurretik, sustatzaileak proiektua «as built» eta teknikari eskudunak alderdi horiek bete direla adieraziz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko ditu Ingurumen Sailburuordetzan.

Hondakin eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ikuskapenaren emaitzaren eta artikulu horretan ezarritako gainerako baldintzak betetzen direla ingurumen-organoak egiaztatzearen mende geratzen da baimen honen eraginkortasuna.

C) Probaldia.

Instalazioa benetan martxan jarri aurretik, abiarazteko probaldi bat egin ahal izango da, gehienez ere sei hilabetekoa, eta, probaldi horretan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatzeari ekingo zaio, besteak beste. Epe horretan, ebazpen honetako Laugarrena.E.1 idatzi-zatian ezarritako neurketak egingo dira, eta horien emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko, lehen aipatutako ikuskapen-bisita horren aurretik.

Probaldia hasteko, ebazpen honetako laugarren idatzi-zatiaren A –erantzukizun zibileko asegurua– eta B –fidantza– epigrafeak bete izana egiaztatu beharko da ingurumen-organoaren aurrean. Ingurumen-organoari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio probaldia hasteko aurreikusitako eguna eta probaldiaren aurreikusitako iraupena.

Seigarrena.– Ingurumen-baimen bateratua ofizioz berrikusiko da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritako kasuetan. Lege hori 5/2013 Legeak aldatu zuen. Beharrezkoa bada, organo eskudunak eskatuta, baimenaren baldintzak berrikusteko beharrezko den aipatu arauaren 12. artikuluan eskatutako informazio guztia aurkeztuko du titularrak, eta baita isurpenen gaineko kontrolaren emaitzak eta instalazioa martxan dagoen bitartean lortutako beste datu batzuk ere, hala eskatzen bazaio.

Artikulu hori betetzearen kalterik gabe, ebazpen honen baldintzak –ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne hartuta– aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak eskatuta, behar bezala justifikatuz gero. Gainera, ofizioz aldatu ahal izango dira, honako egoera hauetan:

– Araudi berria indarrean jartzen bada.

– Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

– Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.

Zazpigarrena.– Residuos de Aluminio, S.L.k ebazpen honen xede den instalazioan titulartasun-eskualdatzerik eginez gero, eskualdatze hori Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, onar dezan.

Zortzigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

– Ebazpen honetako bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epearen barruan, baldin eta interesdunak ez badu behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.

– Residuos de Aluminio, S.L.ren nortasun juridikoa iraungitzea, indarrean dauden arauek aurreikusitako kasuetan.

– Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera etetea, gutxienez urtebetean, Residuos de Aluminio, S.L.k eskatuta.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia honako hauei jakinaraztea: Residuos de Aluminio, S.L.ri, Legutioko udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.


Azterketa dokumentala