Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5093

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 525/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 525/12.

Demandatzailea: Luis Angel Rubio Domenech.

Abokatua: Portus Saratxo Maite.

Prokuradorea: Capelastegui.

Demandatua: Maria Aranzazu Zabala Uriarte.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-10-08an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Capelastegui epaitegietako prokuradoreakLuis Ángel Rubio Domenech jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, María Aránzazu Zabala Uriarte andrearen aurkakoa. Hori dela eta, biek osatzen zuten ezkontza, dibortzioa dela medio, deseginda deklaratzen dut, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Prozesuko kostuen inguruko erabakirik ez da hartu.

Jakinaraz bekio epai hau, irmoa denean, auzi honetako auzilarien ezkontza erregistratuta dagoen Erregistro Zibilari.

Eraman bedi testigantza auto nagusietara eta utzi jatorrizkoa dagokion liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Maria Aranzazu Zabala Uriarte demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2013ko urriaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala