Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
5087

EBAZPENA, 2009ko urriaren 2koa, Ingurumeneko sailburuordearena, metalezko azalera duten piezetan estaldura elektrolitikoak (zinkeztapenak) egiteko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena Willet Cincuenta, S.L. enpresari, Andoaingo (Gipuzkoa) udalerrian.

AURREKARIAK

2007ko azaroaren 16an, Víctor Odriozola Arteaga jaunak, Willet Cincuenta, S.L. enpresaren izenean eta ordez, ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Andoaingo (Gipuzkoa) udalerrian metalezko azalera duten piezetan estaldura elektrolitikoak (zinkeztapenak) egiteko. Eskaerarekin batera, Andoaingo Udalak 2007ko ekainaren 18an eman zuen aldeko hirigintza-txostena, eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen: Ingurumeneko baimen bateratuko proiektua. Jarduera baimenaren eskaera.

Erreferentzia-baimena eskatzeko orduan, Willet Cincuenta, S.L. enpresa, besteak beste, Industria Hondakin Geldoen Erregistroan izena emanda zegoen, 2007ko uztailaren 23an, hondakinen esparruan indarrean dagoen araudian xedatutakoa betez.

2008ko irailaren 30ean eta 2009ko otsailaren 10ean, Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2009ko martxoaren 13an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2009ko martxoaren 12an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Willet Cincuenta, S.L. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2009ko apirilaren 15ean. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2009ko apirilaren 12an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2009ko ekainaren 3an eta 26an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Andoaingo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Iparraldeko Ur Konfederazioari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2009ko irailaren 4an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Willet Cincuenta, S.L. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituz.

2009ko irailaren 21ean sustatzailearen idatzia jaso zen. Idatzi horretan adierazten zenez, igorritako Ingurumeneko Baimen Bateratuaren proposamenean akats bat zegoen A10, A11 eta A12 andelen edukierari dagokionez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri eta ingurumen osoaren babes maila altua lortzeko.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten herri-administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi dira. Willet Cincuenta, S.L. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, Jabari Hidrauliko Publikora isurketak egiteko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Willet Cincuenta, S.L. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Andoaingo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko azal-tratamenduaren sektorerako Reference Document on Best Available Techniques for the Surfaces Treatment of Metals and Plastics BREF agiriaren edukia hartu da kontuan. Gainera, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan bereziki aplikatzekoa da ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzen eta betetzen duen Araudia onartzen duen apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Willet Cincuenta, S.L. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzeko orduan.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2009ko urriaren 19an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplika daitekeen gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Andoaingo (Gipuzkoa) Gudarien etorbidea 31. zenbakian duen eta IFK B83432930 duen Willet Cincuenta, S.L. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, metalezko azalera duten piezetan estaldura elektrolitikoak (zinkeztapenak) egiteko jarduerarako, eta Ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.

Halaber, Ingurumeneko Baimen Bateratu hau eman da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluaren arabera Arroko Erakundeak landu beharreko txostenaren emaitzen kalterik gabe.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen gainazala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo linea osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.

Willet Cincuenta, S.L. enpresa Andoaingoa Gudarien etorbideko 31. zenbakian dago. Andoaingoa Udaleko Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioen arabera, enpresa «Ziako» zonako 6. zenbakiko 6.4. jarduera-eremuan dago kokatuta eta eta hiri-lurzoru gisa eta industria-erabilera orokorreko lurzoru gisa dago sailkatuta eremu hori. Instalazioak 1.724,04 m2-ko azalera du.

Enpresaren jarduera metalezko azalera duten piezetan estaldura elektrolitikoak (zinkeztapenak) egitean datza, eta ekoizpen-lerro bakar bat du. Ekoizpen-gaitasuna urteko 36.000 tonakoa da.

Willet Cincuenta, S.L. enpresan erabiltzen diren energia-iturri nagusiak energia elektrikoa eta gasolioa dira.

Elektrizitatea, instalazio osagarrietarako beharrezkoa izatez gain, estaldura elektrolitikoaren lerroan kontsumitzen da, nagusiki. Bestalde, enpresak gasolioa kontsumitzen du labeetako erregailurako eta orgatila jasotzaileetarako.

Ekoizpena eskaeraren arabera egiten da, beraz, ez da stock-ik sortzen. Ondorioz, ez dago piezak jasotzeko eremu bat eta piezak bidaltzeko beste bat.

Instalazioek lerro automatiko jarraiki bat dute eta piezak garraiatzen dira bertan (% 99 burdinazkoak). Bastidoreetan egiten da eta 4 garabik parte hartzen dute. Garabi horiek bastidoreak kokatzen dituzte eta piezak upel desberdinetan murgiltzen dituzte, kasuan kasu dagokion programaren arabera. Programak esleitzeko piezaren ezaugarriak eta garatu beharreko eragiketa (zinkeztapena edo desugertzea) hartzen dira kontuan.

Instalazioko fabrikazio-prozesuan honako etapa hauek bereiz daitezke, funtsean:

● Koipegabetzea: Koipegabetze kimikoa egitean zuloetako kanpoko zein barruko koipea desagerrarazten da. Koipegabetze katodikoarekin kanpoko koipea desagerrarazten jarraitzen da.

● Zinka kentzea-desugertzea: Piezak eduki dezakeen zink-bainua, axalak, oxidoa, eta abar desagerrarazten dira.

● Koipegabetze elektrolitiko-anodikoa: Kanpoko gainazalean egon daitezkeen koipe-hondarrak desagerrarazten dira.

● Desugertzea: Ezpurutasunak desagerrarazten jarraitzen da eta gainazala aktibatu egiten da zinkeztatzeko.

● Zinkeztatzea: Elektrolisi bidez zinka gehitzen zaio piezaren gainazalari.

● Pasibatzea: Piezari kolorea eta oxidazioaren kontrako babesa ematen zaio.

Upel guztiak giro-tenperaturan egoten dira, koipegabetze kimiko-katodikoarena izan ezik. Azken hori 37-44 ºC-ra mantentzen da, erresistentziak baliatuz.

Jardueran isurketa barreiatuak sortzen dira eta honako instalazio hauetan dute jatorria:

● Labeetako gasolioa berotzeko kanoia. Errekuntza-gasak aire beroarekin nahastuta isurtzen dira labeetatik kanpora.

● Zinkeztatze-lerroa. Bertako bainu kontzentratuek eta garbiketa-urek isurketak izaten dituzte lurruntzearen eraginez.

Willet Cincuenta, S.L. enpresak garatzen duen jardueran sortzen diren efluente likidoei dagokienez, honako sailkapen hau egin daiteke:

● Industria-urak: Ekoizpen-prozesutik datozen urak dira eta araztegian tratatzen dira. Arazitako efluenteak Ziako errekastora isurtzen dira.

● Ur sanitarioak: Industrialdean ez dago saneamendu-sarerik, hortaz, komunetako ura jasotzen duen ur beltzen sarea hobi septiko batera zuzentzen da, ibaira isurtzeko ondoren. Edozein modutan, enpresak isurketa hori inguruan egingo den kolektorera konektatuko du.

● Euri-urak: Euri-uren saretik husten dira industria-nabearen inguruan egiten duen euriaren urak. Estalkidetako ura jasotzen duten zorrotenetan dago jarrita, eta pabilioiaren barruan zoruaren azpian kanalizatuta dago. Lau zorroten gehiago daude, terrazetako ura jasotzeko. Euri-ur guztia ur garbia da, ez da kutsatzaileak gehitzeko eremu arriskutsuetatik igaro; izan ere, substantzia arriskutsuak erabiltzen diren eremu guztiak nabearen barruan daude estalkipean.

Willet Cincuenta, S.L. enpresak garatzen duen jardueran sortutako hondakin arriskutsuek eta ez-arriskutsuek, ondoren aipatutako prozesuetan dute jatorria, nagusiki: estaldura elektrolitikoaren prozesua (xurgatzaile kutsatuak, plastikozko ontzi kutsatuak, disoluzio alkalino agortua, disoluzio azido agortua, eta abar), mantentzea (metalezko ontzi kutsatuak, aerosolak, olioak, pilak, ekipo ofimatikoak, tutu fluoreszenteak) eta arazketa-prozesua (araztegiko lohiak).

Willet Cincuenta, S.L. enpresak aurkeztutako proiektuak teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu: kontsumo elektrikoa murriztea, energia erreaktiboaren galerak minimizatuz, eta cos ? 0,95-etik gorakoa dela zainduz; eskari elektrikoari dagokionez, kontratatutako potentzia baino gutxiago erabiltzea, puntako kargetan gehienezko indizeak ez gainditzeko; eroale eta konektoreen arteko tentsio-jaitsiera murriztea, artezteko makinen eta anodoen (tratamendu-upelen) artean ahalik eta distantzia gutxien utzita; bainuarekin lan egiteko funtzionamendu-baldintza egokiak lortzea (osaera, kontzentrazioa, tenperatura, pH-a, eroankortasuna, eta abar), disoluzioak dagozkien lan-parametroetara mugatzeko eskuzko kontrolak egitea; ur-kontsumoa murrizteko ur jakin batzuk berrerabili egingo dira «skip» teknikaren bitartez; sekuentzien araberako prozesuetan erabiltzen diren produktu kimiko bateragarriak erabiltzea, etapen artean garbitzeko beharra saihesteko; bastidoreetan piezak edukitzea, prozesuko likidoa atxikitzea ekiditeko. Angelua egiten edo bertikalean kokatuko dira, sakonguneak behera jarrita, eta horretarako pieza bakoitzerako egokia diren gakoak fabrikatzen dira; bastidoreen diseinua piezen xukatzea errazteko modukoa izatea; piezen kokapenari esker, beheko piezetako bainuaren tantak erortzea ekidingo da; upelen hondotik burbuilak sortzea, aire konprimitua erabiliz, garbiketa-posizio guztietan; bastidoreei ura gehitzea, aspertsio-dutxen bitartez, garbiketa-posizioetan; xukatzeko denbora nahikoa uztea, bainuaren ezaugarrien eta pieza-motaren arabera, eta prozesua kontrolatzen duen automataren denborak aldatuko dira horren arabera (10-12 segundu da gutxieneko denbora ezarria, nahiz eta zenbait piezek 45 segundo arte behar duten); upel jarraikiak edukitzea, elkarren artean espaziorik utzi gabe, hartara, bainua upel batetik bestera igarotzean zorura isurtzea ekiditeko; bastidoreen ikuskapena eta etengabeko mantentzea egitea, prozesua eten dezaketen pitzadurak edo zirrikituak antzemateko; bastidorearen estaldura hidrofoboa egiten da eta denborarekin hidrofobo izaten jarraitzen du; tratatu beharreko piezen fabrikatzaile-bezeroekin hitz egitea eta zuloak jada xukatuta egoteko prozesu bat eskatzea; garbiketa-urak korrontearen kontrako bi segidako zirkuitutan banatzen dira; bainuan gera daitezkeen partikulak iragaztea, gainazalean itsatsi eta pieza latz bihurtzea ekiditeko.

Bigarrena.– Willet Cincuenta, S.L. enpresak Andoaingo udalerrian metalezko azalera duten piezetan estaldura elektrolitikoak (zinkeztapenak) egiteko jarduera sustatutako jarduera ustiatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Willet Cincuenta, S.L. enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Willet Cincuenta, S.L. enpresaren fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Willet Cincuenta, S.L. instalazioak ez du tximinietatik isurketarik egiten. Hala ere, isurketak egiten dira beste puntu batzuetatik:

● Labeetako gasolioa berotzeko kanoia. Errekuntza-gasak aire beroarekin nahastuta isurtzen dira labeetatik kanpora.

(Ikus .PDF)

● Zinkeztatze-lerroa. Bertako bainu kontzentratuek eta garbiketa-urek isurketak izaten dituzte lurruntzearen eraginez.

(Ikus .PDF)

B.1.1.3.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, enpresak aurkeztutako dokumentazioan proposatzen diren honako neurri hauek hartuko dira:

● Giro-tenperaturan edo tenperatura baxuagoan lan egingo da bainu guztietan, ura 15 ºC-ko batez besteko tenperaturan hartuz.

● Bainuen kontzentrazioaren azterketa.

● Gakoak garatzea eta erabiltzea. Piezak ondo kokatzeko eta upeletatik irtetean ahalik eta likido gutxien galtzeko eta jariatzeko balioko du gakoak. Neurri hori etengabe garatuko da, tratatzen diren piezen aniztasuna kontuan hartuta.

● Gainera, jarduera hauek burutuko dira: instalazioak egunero eta astero garbitzea, kanpoko ateak ixtea, nabea ixtea orokorrean, eta abar; isurketak kontrolik gabe kanpora irteten ez direla kontrolatzeko. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.

B.1.2.– Ibilgura isurtzeko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Azal-tratamendua.

Jarduera-taldea: 16 Gainazalen tratamendua.

Mota-taldea-EJSN: 3-16-28.51.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: Industria-urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: erabilera sanitarioko urak.

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) 1. isurketa: Industria-urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: erabilera sanitarioko urak.

(Ikus .PDF)

Tenperatura. ibilguan 1,5 ºC-tik beherako gehikuntza.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik hartzen ditu barne eta, batez ere, Atariko, I, IV, V, VI eta VIII. Tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen substantzia arriskutsuak.

B.1.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Bi ekoizpen-lerroetako garbiketa-urak A10 metatze-andel batean (79 m3) biltzen dira.

Izaera alkalinoko bainu agortuak A11 metatze-andel batean (25 m3) biltzen dira, ondoren A10 andelera dosifikatzeko.

Izaera azidoko bainu agortuak A12 metatze-andel batean (50 m3) biltzen dira, ondoren A10 andelera dosifikatzeko.

Arazketa fisiko-kimikoko sistemari esker, industriako hondakin-uretako kutsatzaile gehienak hauspeatu daitezke, hauspeatze-kurbak hurbildu egiten baititu eta, ondorioz, 8,5 eta 9,3 arteko pH-balioarekin egin daiteke. Hauspeatzeko erreaktibo nagusia Uramet 20 izenekoa izango da, ur-mota honetarako berezia.

Arazketa-prozesua automatikoa da eta arazketaren urrats guztiak kontrolatzeko aukera ematen du, araziko den likidoa une oro kontrolpean baitauka. Sistemak berak automatikoki jartzen ditu abian zikloak, zirkuituan ur-bolumen nahikoa dagoela antzematean.

Efluente guztiak A1.1 erreaktorean tratatzen dira. Kontrol- eta neurketa-tresnak ditu, arazketarako beharrezkoak diren erreaktiboak erregulatzeko. Erreaktore horretan gertatzen dira hondakin-ura arazteko beharrezkoak diren etapa guztiak. Azidoa edo karea gehitzeko kontuan hartuko da ekoizpen-lerroetatik datorren pH-maila. Aldez aurretik zehaztutako balio batekin bat etorriko da.

A1.1 erreaktorean koagulazioa eta neutralizazioa egin eta gero, lohiak dituen ura A1.2 erreaktorera iristen da eta bertatik elikatzen da mikroiragazketa-ekipoa. MD150TP2L ekipoak solido esekiak eta metalezko hidroxidoak xurgatzeko bereziki diseinatutako ekipoak dira. Horrelako ekipoei esker, gai iragazkortu bat eta kontzentratu bat lortzen dira. Mikroiragazketa-mintzak koagulazio- eta neutralizazio-prozesu baten ondoren erabiltzen dira. Iragazi beharreko disoluzioa B1 ponparen bitartez bidaltzen da, linean jarritako iragazte-moduluetara. Mintzaren barruan eta kanpoan dagoen presio-desberdintasunak eraginda, emariaren zati batek iragazkortu garbi (ur arazia) gisa zeharkatuko du mintza. Geratzen diren lohiak A15 lodigailura bidaliko dira, prentsa-iragazki batean iragazteko. Mikroiragazketa-ekipoan B4 ponpa bat (Crossflow) dago, likido iragazia birzirkulatzeko.

Funtzionamendua jarraikia bada, emari-bolumen konstantea ponpatzen da, barne-zirkulazioaren bitartez (B4). Aldez aurretik zehaztutako bolumen-kantitateari esker, emaria kontzentratuan eta iragazian bereiziko da. Etengabe mantenduko da iragaziaren eta kontzentratuaren arteko proportzioa. Horrela, sistemaren barruko kontzentrazio berdin mantentzea lortzen da.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Willet Cincuenta, S.L. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Kontrolerako kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzarentzako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarriak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Langileen erabilera higienikoko urak inguruan aurreikusitako saneamendu orokorreko kolektorera isuriko dira nahitaez.

Egiten diren kontrolen emaitzek isurtzeko mugak modu esanguratsuan gainditu direla erakusten badute, edo gainditzeko arriskua dagoela erakusten badute, industria-efluentea, halaber, kolektore orokorrera zuzenduko da.

B.1.2.5.– Isurien Kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hauxe da isurien kontrol-kanona:

(IKK): Isurien kontrol-kanona = B × Pu.

Pu = Pb × Km.

Km = K2 × K3 × K4.

Honela ulertuta:

B = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

1. isurketa: industria-erabilerako urak:

(Ikus .PDF)

Km = 1,28 × 0,5 × 1,25 = 0,800000.

Pu = 0,03005 × 0,8 = 0,024040 euro/ m3.

2. isurketa: Osasun erabilerako urak:

(Ikus .PDF)

Km = 1,0 × 2,5 × 1,25 = 3,125000.

Pu = 0,01202 × 3,125 = 0,03756 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona = 108.000 × 0,024040 + 202 × 0,03756 = 2.603,91 euro/urte.

Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza bukatu ondoren, administrazio eskudunak urte horri dagokion likidazioaren berri emango dio instalazioaren titularrari.

Isurketen kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (TRLAren 113.7. artikulua).

B.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakindegi baimenduan desagerrarazten diren hondakinen kasuan, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan, hondakinak hondakindegian utziz desagerrarazteko eta betetzekoan, adierazitakoaren arabera egingo da hondakinen karakterizazioa.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ustekabeko jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Andoaingo Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

● 1. prozesua: «Estaldura elektrolitikoa».

○ 1. hondakina: «Xurgatzaile kutsatuak».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/1/1.

– Hondakinaren kodea: Q5//D15//S09//C41//H5//A243//B3141.

– EHZ: 150202.

– Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

GRGn ontziratzen da eta nabean bertan biltegiratu, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

○ 2. hondakina: «Plastikozko ontzi kutsatuak».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/1/2.

– Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H5//A243//B3141.

– EHZ: 150110.

– Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

Estaldura elektrolitikoaren prozesuan sortzen da eta nabearen barruan biltegiratzen da, paleten gainean ontziratu gabe.

○ 3. hondakina: «Disoluzio alkalino agortua».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/1/3.

– Hondakinaren kodea: Q7//D9//L21//C24//H8//A243//B3141.

– EHZ: 110113.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Estaldura elektrolitikoaren prozesuan sortzen da, ezusteko bat gertatzen bada bakarrik. Baldintza arruntetan ez da sortzen, arazketa-prozesuan erreaktibo gisa erabiltzen baita. Sortzen den puntuan jasotzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari emateko.

○ 4. hondakina: «Disoluzio azido agortua».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/1/4.

– Hondakinaren kodea: Q7//D9//L27//C23//H8//A243//B3141.

– EHZ: 110106.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Estaldura elektrolitikoaren prozesuan sortzen da, ezusteko bat gertatzen bada bakarrik. Baldintza arruntetan ez da sortzen, arazketa-prozesuan erreaktibo gisa erabiltzen baita. Sortzen den puntuan jasotzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari emateko.

● 2. prozesua: «Mantentzea».

○ 1. hondakina: «Plastikozko ontzi kutsatuak».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/2/1.

– Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41-51//H5//A243//B0019.

– EHZ: 150110.

– Urtean sortutako kantitatea: 1 kg.

Mantentze-prozesuan sortzen da eta nabearen barruan biltegiratzen da, paleten gainean ontziratu gabe.

○ 2. hondakina: «Aerosolak».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/2/2.

– Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H5//A243//B0019.

– EHZ: 160504.

– Urtean sortutako kantitatea: 0,5 kg.

Plastikozko edukiontzi ireki batean ontziratzen da eta nabean bertan biltegiratu, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

○ 3. hondakina: «Olioa».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/2/3.

– Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5//A243//B0019.

– EHZ: 130208.

– Urtean sortutako kantitatea: 0,4 kg.

Plastikozko bidoi hermetiko batean ontziratzen da eta nabean bertan biltegiratu, kudeatzaile baimenduak eraman arte.

○ 4 hondakina: «Pilak».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/2/4.

– Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C7/11/16/22//H6/14//A243//B0019.

– EHZ: 200133.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; pilak multzoka jasotzen dira; merkurioa, kadmioa eta zinka bezalako metalak eta oxido metalikoak dituzten beste metalak dituzten pilak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

○ 5. hondakina: «Ekipo ofimatikoak».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/2/5.

– Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C6/11/18//H6/14//A243//B0019.

– EHZ: 160213.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzerakoan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako lekuan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

○ 6. hondakina: «Hodi fluoreszenteak».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/2/6.

– Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C16//H6/14//A243//B0019.

– EHZ: 200121.

– Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, gailu elektriko eta elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan, ezarritakoaren arabera kudeatuko da.

● 3. prozesua: «Araztegia».

○ 1. hondakina: «Araztegiko lohiak».

– Identifikazioa: B83432930/2021398/3/1.

– Hondakinaren kodea: Q7//D9//P-S27//C24//H5-14//A243//B3258.

– EHZ: 190205.

– Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

Araztegian sortzen dira eta ontziratu gabe biltegiratzen dira nabean barruan, edukiontzi metaliko ireki batean, hilean behin kudeatzaile baimenduak eraman arte.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute. Etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Willet Cincuenta, S.L. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Willet Cincuenta, S.L. enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Willet Cincuenta, S.L. enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta Errege Dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

j) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Willet Cincuenta, S.L. enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

k) Willet Cincuenta, S.L. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

l) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

m) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta k) eta l) idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

n) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Willet Cincuenta, S.L. enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezingo dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Willet Cincuenta, S.L. enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, beharrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aurreko c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistema erabilita.

B.1.4.– Lurzoruaren kalitatea babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Willet Cincuenta, S.L. enpresak aipatutako txostenean adierazten diren neurri zuzentzaile hauek ezarri behar ditu:

● Likido arriskutsuak dituzten upeletan ihesak antzemateko aukera ematea.

● Upela husteko eta likido arriskutsua leku seguru batera eramateko bitartekoak edukitzea. Ihesa duen upeleko likidoaren izaeraren arabera, araztegirako egindako 3 upel hauetako bat izan daiteke: azidoen upela (50 m3-ko edukiera), alkalinoen upela (25 m3-ko edukiera), larrialdietakoa (25 m3-ko edukiera).

● Kaltetutako upela konpontzea.

Gainera, edozein arrazoirengatik lurzoruak induskatzea eragingo duten obrak aurreikusten direnean, induskatu behar diren materialak karakterizatu behar dira sor daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzeko eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik lanak onartu ahal izateko. Azterketa eta onarpena, hala badagokio, Ebazpen honetako H atalean jasotako aldaketa-erregimenaren esparruan egingo dira.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Tratatutako ura etengabe neurtzeko pH-neurgailua eta isuritako uren emari-neurgailua izatea derrigorrezkoa izango da. Neurketarako tokiko adierazlea, alarmak bi kontsigna-puntuetan eta Administrazioaren esku egongo diren datu historikoen biltegiratze- eta kudeaketa-sistema izan beharko dute.

b) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

c) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Hidrauliko Publikoaren 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Modu osagarrian, isurketaren enpresa titularrak hiru hilean behin, kanpoko kontrolen txostenekin batera, hilero egindako kontrolen emaitzen laburpena bidaliko du.

Aipatutako parametro batek ekarpen esanguratsurik egiten ez duela egiaztatzen bada, kontroletik kanpo utzi ahal izango da, isurketaren titularrak berariaz eskatzen badu; era berean, barneko kontrolen maiztasun alda daiteke.

Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbiderapenei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti. Isurketak baimeneko baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

e) Titularrak urtero aurkeztu beharko du, lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak barne hartutako substantzia arriskutsuak dituzten isurketak daudela aitortzen duen agiria. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

f) Administrazioak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurien emari eta parametroek muga baimenduak gainditzen ez dituztela egiaztatzeko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahal izango dio titularrari.

C.2.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko.

(Ikus .PDF)

C.3.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.5 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.4.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenaren gaietan aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

C.5.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (2851 epigrafea «Metalen tratamendua eta estaldura»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Willet Cincuenta, S.L. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, azidoak, bainuetarako prestakinak, gehigarriak, erregaiak eta abar maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti guztiak bete beharko dira.

j) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, honako neurri hauek azpimarratu behar dira: Upelen ondoko zanga kolektorea, azal-tratamenduen eta erreaktibo eta hondakinen upelen jarioak edo ihesak drainatze bidez jasotzeko eta atxikitzeko maila egoki batean kokatua.

k) Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

l) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

m) Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero (ezusteko isurketa, isurketarako mugak gainditzea, eta abar), SOS Deiaki eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Prebentziozko neurriak, berriro gerta ez dadin.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

n) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak. Hori egin ezean, egindako eskaeraren kopia aurkeztu beharko da erakunde eskudunaren aurrean.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere.E. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Willet Cincuenta, S.L. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1 e) y B.1.3.2 c) (Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1 l) eta B.1.3.2 e) (Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzoruaren kalitatea babesteko baldintzak); C.1 a) (pH-neugailu bat eta emari-neurgailu bat instalatzea); C.3 (Zarata kontrolatzeko proposamena); C.5 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.3 a) (Mantentzen prebentiboaren eskuliburua); D.3 g) (Produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtapenak); D.3 h) (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3 n) (Suteen kontrako babesaren ziurtapenak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Ingurumeneko baimen bateratu honetan jasotako ibilgurako isurketen baldintzei dagokienez, Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 261. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoak, eta baldintza horiek hainbat aldiz ez betetzea berrikusi, bertan behera utzi eta indargabetzeko kausa izango dira.

Seigarrena.– Willet Cincuenta, S.L. enpresak ebazpen honen xede den metalaren tratamendu eta estaldurako jardueraren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Willet Cincuenta, S.L. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Willet Cincuenta, S.L. enpresari, Andoaingo Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 2a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.


Azterketa dokumentala