Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4741

EBAZPENA, 2013ko urriaren 7koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena; honen bidez, baimena ematen zaio «E.C.C. – Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateari 2013ko irailaren 2tik 13ra bitartean emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden maila gaituko aplikatzaile txartela banatzeko.

Ikusi da «E.C.C. – Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2013ko irailean emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (maila gaitua).

Osasun Publikoko Zuzendaritzak baimena eman zion «E.C.C. – Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateari maila gaituko ikastaroak emateko (2012ko urriaren 8ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena).

Tratamendu biozidak egiteko gaitzeari buruzko araudi erregulatzailea ezartzen duen ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuak hiru urteko aldi iragankorra eman zien araudi propiorik ez zuten autonomia erkidegoei, zeinetan ezin izango zitzaien eskatu hirugarrenei tratamenduak –izaera korporatiboarekin eta instalazio finkoetan– egiten dizkien biozida-zerbitzuei arduradun teknikoa izendatzeko baldintza betetzea. Egoera iragankor hori 2013ko uztailaren 15ean amaitu zen, eta, egun hartatik aurrera, baldintza hori bete beharreko bilakatu zen, baita ere, horri datxekionez, ardura teknikoan jarduteko gaikuntza-eskakizunak –5.1 artikuluan xedatutakoak–, hau da, profesionaltasun egiaztagiria izatea, prestakuntza profesionaleko titulua izatea edo lanbide-heziketako espezializazioko ikastaroa izatea, arau beraren beste ataletan xedatutakoarekin bat datozenak.

Egun horretatik aurrera, prestakuntza-eskakizun berriek ordezten dute maila gaituko aplikatzaile txartela, hargatik eragotzi gabe errege dekretu hau indarrean sartu aurretik emandako txartelen baliozkotasuna luzatzea; agiri hori ezin izango da gehiago eman galdu egiten baitu tratamendu biozidak egiterakoan ardura teknikorako gaitasuna emateko duen eraginkortasuna. Horregatik, ez da baimenik ematen espediente honetan eskatutakoa emateko.

Halere, baimena ematen da eskatzen diren oinarrizko mailako aplikatzaile-txartelak emateko, izan ere, ezagutzak progresiboki barneratzea ezaugarritzat duen prestakuntza-prozesuaren barnean baitaude oinarrizko maila eta maila gaitua; honela, maila gaituko ikastaroaren programak oinarrizko mailako programa biltzen eta zabaltzen du. Errege dekretu horren lehenengo xedapen iragankorraren 3.b) idatzi-zatian, erabaki hori babesten da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) ebazpen honen eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei emateko agintzea.

Ematen diren txartelek 2016ko uztailaren 14ra arte balioa dute, ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuaren lehenego xedapen iragankorraren arabera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARIA DORRONSORO IRAETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala