Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4592

EDIKTUA, 2013ko irailaren 2koa, Laneko sailburuordearena, «Esabe Vigilancia, S.A.» enpresari 13.0012.48.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Ricardo Barkala Zumeldu, Laneko sailburuordeak, honako hau

Jakinarazten dut: I482012000071356 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Esabe Vigilancia, S.A. enpresari (IFK: A-79183117) irekitako 13.0012.48.01.01.03 espedientea amaitu da, eta ebazpen hau eman da: aipatu arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiesten da, eta, ondorioz, aipatutako enpresari berrehun eta berrogei mila eta laurogeita hemeretzi (240.099) euroko zehapena ezartzen zaio, hain zuzen ere, Lan Arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.1 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik (soldata ez ordaintzea eta behin eta berriro berandu ordaintzea) eta 7.10 artikuluaren aurkako 84 arau-hauste oso larri egiteagatik (aparteko soldatak hainbanatzea, langileekin aurretiaz ados jarri gabe, eta garraio- eta jantzi-plusak ez ordaintzea). Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen lege horren testu bategina.

Ahaleginak egin diren arren, Esabe Vigilancia, S.A. enpresari ezin izan zaio ebazpena jakinarazi, jasota dagoen azken helbidean (Cronos kalea 8, 1; 28037, Madril). Beraz, jakinarazpena egiten zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan, eta ohartarazten zaio ezen, ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Enpresak, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko azken eguna 2013-11-30a da, eta ordainketa egiteko behar diren datuak, honako hauek:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (DPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4813000100451.

– Identifikazioa: 301113.

– Zenbatekoa: 240.099 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

Laneko sailburuordea,

RICARDO BARKALA ZUMELDU.


Azterketa dokumentala