Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2013ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3536

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 72/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 72/13 prozedura.

Alderdi demandatzailea: Julissa De Los Santos De Los Santos.

Alderdi demandatua: Nabil El Mjaber.

Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

286/13 EPAIA

Erregearen izenean.

Bilbao, 2013ko ekainaren 13a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortizek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, ikusi ditut zaintza, jagoletza eta elikagaiei buruzko 72/13 hitzezko judizio bereziko jarduketa hauek. Auto hauek epaitegi honek izapidetu ditu Julissa De Los Santos De Los Santos andreak eskatuta –María Rosario Martínez epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Antonio Iñiguez letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den Nabil El Mjaber jaunaren aurka. Fiskaltzak ere parte hartu du alderdi gisa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut María Rosario Martínez epaitegietako prokuradoreak Julissa de los Santos de los Santos andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda; horrenbestez, Julissa de los Santos de los Santos demandatzaileari bakarrik esleitzen zaio XXXXX adingabearen gaineko zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, bi gurasoei ematen zaie.

Zaintza ez duen gurasoaren bisita eta komunikazio erregimena honako hau izango da:

1.– Bi astebururik behin, gaua igarota, aitak bizi-bideak justifikatzen ez dituen bitartean eta bisita-eskubide hori baliatzeko aproposa den bizilekua ez duen bitartean, larunbatetan 16:30etik 20:00ak arte, eta igandeetan ordutegi berean. Adingabekoa hartzeko eta entregatzeko lekua amaren etxea izango da.

2.– Aste barruan bi egun, ados jarri ezean, asteartea eta osteguna izango direnak, 16:30etik edo eskolaz kanpoko jarduerak bukatzen direnetik 20:00ak arte. Adingabekoa hartzeko eta entregatzeko lekua amaren etxea izango da.

3.– Gabonetako, Aste Santuko eta udako eskola-oporren erdia txandaka izango du guraso bakoitzak. Aitak justifikatzen ez badu bizibidea ateratzeko modua eta adingabea hartzeko bizilekua dituela, ez da gaurik igaroko oporretan, eta bisitaldiak dagokion aldiko egun bakoitzeko 16:30etik 20:00ak arte izango direla.

4.– XXXXX adingabea ezin izango da atzerrira joan zaintza ez duen gurasoarekin; horretarako, amaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Hala ere, Nabil El Mjaber jauna atzerrian den bitartean, aurreko bisitak bertan behera geratuko dira eta aitak ama jakinaren gainean jartzen duenean baino ez dira egingo, astebete lehenago abisatuta,

Nabil El Mjaber jaunak bere hileroko diru-sarreren % 20 ordaindu beharko dio Julissa de los Santos de los Santos andreari beren seme adingabe XXXXX-en elikadura-pentsiogatik, gutxienez, 100 euro hilero. Zenbateko hori hilabete naturalaren lehenengo bost egunetan ordaindu beharko du, aurreratuta, hartzaileak horretarako izendatzen duen kontu-korrontean edo aurrezki-libretan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratzen duen kontsumoko prezioaren indizeak izandako aldakuntzen arabera.

Semearen aparteko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.

Debekatuta dago XXXXX adingabea atzerrira joatea zaintza ez duen gurasoarekin; horretarako, amaren berariazko baimen idatzia beharko da. Halakorik ez badago, epailearen baimena beharko da.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Eman ebazpen honen berri alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko ekainaren hamahiruan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala