Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2013ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3426

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 140/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 140/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Laboral Kutxa.

Abokatua.

Prokuradorea: ORS.

Demandatua: Amortiguadores Dinámicos, S.L. eta Domingo Adames Cobas.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, 2013-05-27an epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Amortiguadores Dinámicos, S.L. eta Domingo Adames Cobas-en aurka, Caja Laboral Popular Cooperativa de Créditoren izenean eta ordez German Ors Simon auzitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dut, eta

a) Suntsitutzat deklaratzen dut 2009-12-22an auzilarien artean hitzartutako errentamendu-kontratuak (finantza- eta leasing-kontratua), eta kontratu-harremana amaitu dela aditzera ematen dut.

b) M.U.E marinaren (ED-50-M modeloa, 130409 serie-zk) gaineko jabari osoa auzi-jartzaileari aitortzen zaio.

c) Demandatua makineriaren jabaria auzi-jartzaileri itzultzera kondenatzen da; makineria hori entregatzerakoan sortzen diren gastuak demandatuaren kontura izango dira.

e) 4.094,54 euro ordaintzera kondenatzea demandatua.

f) Honako hauek ere ordaintzera kondenatzea demandatua: ondasuna itzuli arte igarotzen den hile bakoitzeko edo horren frakzio bakoitzeko penalizazio bat, kontratuan epemugatutako azken kuotaren zenbatekoa (zeharkako zerga kanpo) egiten duena.

g) Demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Amortiguadores Dinamicos, S.L. eta Domingo Adames Cobas. demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala