Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3353

387/2013 DEKRETUA, uztailaren 16koa, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dauden Vitoria-Gasteizko (Araba) Barnekale Berriko 21 eta 23an diren higiezinak partzialki desafektatzea ebazten duena. Ondasun higiezin horiek Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa izendatu, eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen duen abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren eraginpean daude.

Aipatu higiezinak (Barnekale Berri kalea, 21 eta 23), Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeari buruzko abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren eraginpean daude (1998ko urtarrilaren 15eko EHAA, 9. zk.). Horren arabera, higiezin horiek oinarrizko babesa dute.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. artikuluan (abuztuaren 6ko EHAA, 157. zk.) sailkatutako eta zerrendatutako ondasunen eraispena debekatzen da, aldez aurretik Foru Aldundiaren aurri-deklarazioa eta baimen espresa ez bada. Halere, aurretik Eusko Jaurlaritzak desafektaziorako baimena eman beharko du.

Aipatu arauak garatze aldera, azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua egin zen, sailkatutako eta zerrendatutako kultura-ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa eta beroriek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa (azaroaren 26ko EHAA, 226. zk.).

Vitoria-Gasteizko udalak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari bidali zion hirigune historikoan dauden Barnekale Berriko 21 eta 23ko higiezinen aurri espedientearen kopia. Horrekin batera, aipatutako 306/1998 Dekretuari jarraituz, desafektatzeko espedienteari hasiera emateko eskatu zuen.

Higiezin horiek oinarrizko babesa dute abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren arabera (1998ko urtarrilaren 15eko EHAA, 9. zk.), non Vitoria-Gazteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa sailkatu eta hura zaintzeko babes arauak ezarri baitziren.

Zerbitzu teknikoen txostenak kontuan harturik, eta aurri-egoeraren espedientea eta izan diren ekintza ikusirik, Euskadiko Monumento-Ondarearen Aholku Batzordeak, 2012ko azaroaren 28an egindako saioan, Vitoria-Gasteizko (Araba) Barnekale Berriko 21 eta 23 eraikinak partzialki desafektatzea erabaki zuen, partzelaren afekzioari eutsiz.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2013ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 27ko EHAA, 100. zk.) Vitoria-Gasteizko Barnekale Berriko 21 eta 23ko higiezinak desafektazeko espedienteari hasiera eman zitzaion, jendaurrean jarri zen eta interesdunei entzun zitzaien.

Horretarako legez ezarrita dauden izapideak bete ondoren, ez zen alegaziorik aurkeztu.

Hori dela-eta, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusirik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenari jarraituz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak gaia 2013ko uztailaren 16ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatzeko eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeari buruzko abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren menpean diren eta oinarrizko babesa duten Barnekale Berriko 21 eta 23ko eraikinak partzialki desafektatzea, partzelaren afekzioari eusten zaiolako. Horrezkero, eraikin berriak 312/1997 Dekretuan aurreikusten diren ordezkatzeko arauak bete beharko ditu.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari honako hau eskatuko dio: behin-behinekoz ohartarazita dauden ondasun higiezin horiek, Zentroari atxikita dagoen Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistrotik ezaba ditzala.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak interesdunei, Vitoria-Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailari eta Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailari honako Dekretu hau jakinaraziko die.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen azken argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala