Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3084

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuak 2013ko otsailaren 22an 48A001/12/2012 zehapen-prozeduran emandako agindua Turivoz, S.L. sozietateari jakinarazteko dena.

Osasuneko sailburuak 2013ko otsailaren 22an 48A001/12/2012 zehapen-prozeduran emandako aginduaren bitartez, Turivoz, S.L. sozietateari (IFK: B83982520; helbidea: Laguna del Marquesado 19-1.a Madril 28021) 200 euroko diru-zehapena ezarri zaio, kontsumo-arloko arau-hauste ari baten erantzule izateagatik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.4.e) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunari agindua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitara ematen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4 paragrafoan xedatutakoa betetzeko. Halaber, jakinarazten zaio aipatutako ebazpenak ez diola administrazio-bideari amaiera ematen, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agindu horren jakinarazpena hilaren 1etik 15era egiten bada, ordaintzeko epea jakinarazpen-egunean hasi, eta hurrengo hilaren 5ean amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken eguna bitartean egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi, eta hurrengo hilaren 20an amaituko da epea; azken hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean.

Banketxe eta kontu-korronte honetan diru-sarrera egiterakoan, zehapenaren titularraren izena eta espedientearen zenbakia aipatu beharko dira:

BBVA

Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia

0182 5685 07 0000226271 K/K

Zehapena, borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, halaxe xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 18a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritzaren ordezkotza dela-eta.
(2013ko ekainaren 14ko Agindua, Osasuneko sailburuarena).

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala