Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2013ko uztailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3066

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzetarako deialdia.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko ekainaren 17ko batzarrean onartutako Akordio bidez, onartu egin du gazteak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzetarako deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, betiere maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretu bidez onartutako Lanbideko Estatutuen 10.2 artikuluko p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriaz; eta organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio hura argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gazteak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzetarako deialdia argitaratzea. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen deialdi hori, 2013ko ekainaren 17an egin batzarrean onartutako Akordioren bidez, zeina ebazpen honen eranskinean jasotzen den.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak: laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Akordioak.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
GAZTE LANGABEAK EUSKAL ENPRESEN KANPOKO LANTOKIETAN PRAKTIKETAN KONTRATATZEKO LAGUNTZETARAKO DEIALDIA

Egungo krisi ekonomikoa dela-eta, Euskadiko bizilagun aktibo gazteenen artean langabezi kopuruak handiak dira, eta horren guzti horiei eragiten die, kualifikazio profesionala zeinahi delarik ere. Testuinguru horretan, egiaztatutako formazio akademikoa edo profesionala badute ere, halako gazteek ez dute beren titulazioari lotutako lan-esperientziarik, eta laneratzeko zailtasun handiak dituzte.

Halaber, enpresen plan estrategikoen barruan, enpresek duten erantzukizun sozialak gero eta munta handiagoa du, bai lehiakortasuna sendotzeko tresna den aldetik eta bai enpresen gobernu korporatibo egokia bizkortzeko baliagarria den aldetik; izan ere, iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenezkoa sustatzeko tresna baita hura.

Gazte tituludunek enplegurako aukera gehiago izateko neurriak artikulatzea beharrezko eta urgentea da. Eta neurri horien bidez honako hauek erraztatu behar dira: lan-merkatura sartzea, eta ingurune errealetan laneko praktika lortzea. Guztiarekin ere, kontuan izanik botere publikoen eta lan-merkatuko eragileek –bereziki empresek– dutela erantzukizuna gazteen enplegua sustatzeko egitasmoak diseinatu eta laguntzerakoan.

Hortaz, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak badu konpromisorik Enplegurako Europar Estrategiarekiko eta naziortekoratzearen aldeko aukarekiko, betiere 2013-2016 Enplegua Suspertzeko Planaren markoan, zeinaren helburuetariko bat baita gazteek enplegu-aukerak izatea sustatzea; hortaz, egokitzat jotzen da honako hau: deialdi honen bitartez, kualifikaziodun edo tituludun gazteak kontratatzeko laguntza-programa bat sustatzea; betiere, gazteok, euren titulazioen arloan, ez badute enplegu-esperientziarik edo lan-esperientziarik. Guzti horrekin honako hau lortu nahi da: gazteen talentua aurrerabidean jartzea; hartarako, gazteak praktiketan hartzeko kontratuak egingo dira, zeintzuetan kanpoko lantokietan lan-funtzioak egiteko fase zabal bat jasotzen baita, gazteak laneratzeko aukerak areagotzeko neurritzat. Beraz, programa honen azken xedea da egungo egoera ekonomikoak zorrotz zigortutako euskal gizartearen zati batentzat lan-aukerak bultzatu eta hobetzea, bai eta euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta lan-merkatuaren kalitatea hobetzen laguntzea ere.

Horregatik guztiagatik, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak, 2013ko ekainaren 17an egindako bileran, onartu egin zuen Gazteak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzetarako deialdia, ondorengo zehaztapenak dituena:

1. artikulua.– Xedea.

Deialdi honen helburua da ondoko gazteak praktiketan kontratatzeko laguntzen arauak eta oinarriak ezartzea: langabezian izan eta euren titulazioen arloan, enplegu-esperientziarik edo lan-esperientziarik ez duten gazteak. Kanpoan lantokiak dituzten euskal enpresek –4. artikuluan aurreikusiek– egingo dituzten kontratazioak, esperientzia profesionala lortzea errazteko eta gazteen laneratzea sendotzeko.

2. artikulua.– Aurrekontu-hornidura.

1.– Deialdi honetan arautzen diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 4.420.000 eurokoak dira, horietatik 3.536.000 euro 2013ko aurrekontu arruntari dagozkio, eta eta 884.000 euro 2014ko konpromiso-kredituari, 2014ko ordainketa-kreditukoak; denak ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontukoak.

2.– Emateko diren laguntzen guztizko zenbatekoak ez dute gaindituko aipatu zenbatekoa edo hori aldatzetik ateratzen dena. Indarreango legeriarekin bat etorriaz onartu beharko dira aurrekontu-aldaketak, eta argitara eman beharko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez eman ere.

3. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen ekintzak.

1.– Deialdi honetan oinarrituz gero, praktiketako honako kontratuak (gazteentzakoak) lagunduko dira diruz: gutxienez 12 hilabeteko iraupena izanik, Espainiaz kanpoko lantokietako lanpostuetan jarduteko direnak; betiere lantokiok loturarik badute EAEn kokatutako enpresekin. Bestalde, kontratua hasten den egunean, direlako gazteek 34 urteko eta hortik beherako adina izan beharko dute.

Praktiketako kontratuaren iraupena edozein delarik ere, diruz lagun daitekeen epe luzeena ez da izango 12 hilabetetik gorakoa, eta betiere 2014ko urriaren 31 baino lehenago amaituko da.

Diruz lagundutako praktiketako kontratuek kanpoko lantoki batean bederatzi hilabeteko gutxieneko egonaldia bermatuko dute, zehazki, euskal enpresa bati lotutako lantoki baten. Enpresa kontratatzaileak kreditatzen badu ezen, destinoko herrialdeko administrazio-baimena lortzeko zailtasunak dituela, egonaldia gutxieneko 7 hilabetera arte murriztu ahal izango da.

2.– Deialdi honetan oinarriturik diruz lagun daitezkeen praktiketako kontratuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdiko 4. artikuluan onuradun gisa aurreikusitako enpresek kontratatuko dituzte gazteak.

b) Goragoko 1. paragrafoan ezarritako denboran, burutuko dituzten euren jarduerak kontratatutako pertsonak, Espainiaz kanpo kokatutako lantokietan betiere.

c) Kontratatutako pertsonaren formazio akademiko eta profesionalarekin bat datorren lantokietarako egingo da kontratazioa.

d) Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eta euretan jaso beharko dira honako hauek: langilearen titulazioa, kontratuaren iraupena eta zein lanpostutan jardungo duen.

e) Kontratuak lanaldi osorako izango dira.

f) Kontratuaren gutxieneko iraupena 12 hilabetekoa izango da.

g) Kontratuan jaso egin behako da urteko ordainsari gordina zenbatekoa den.

h) Kontratuan jaso egin beharko da honako obligazio hau: kontratatuari hileko 350 euro ordaintzekoa, atzerrian egiten duen egonaldian zehar, zehazki, diruz lagundutako 12 hilabeteetan zehar. Eta ordainketa hori, mantenu eta ostatuari dagozkion gastuak dela-eta egingo da; hala ere, kontzeptu berberen gainean, enpresako edo sektoreko konbenioan xedatutakoarekin bat datorrena jaso ahal izango du.

i) Pertsona kontratatuak lanpostuak burutzen duen jardunaren gaineko segimendua egiteko arduradun bat izendatu beharko da.

j) Edonola ere, praktiketako kontratuak bat etorri beharko du Langileen Estatutuaren 11.1 artikuluarekin eta estatutu hori garatzen duen martxoaren 27ko 488/98 Errege Dekretuarekin.

3.– Ez dira diruz lagunduko ezkontidea, oinordekoak eta gainontzeko senideak kontratatzea, baldin eta enpresarikoarekiko edo enpresaren kontrola duenarekiko odol- edo ezkontza-ahaidetasun bigarren mailakora artekoa badute, eta halaber, sozietateen eraketa juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritzakoak badira; eta azken horiekin egiten diren kontratuak ere ez dira lagunduko diruz.

4. artikulua.– Enpresa onuradunak.

1.– Deialdi honetan, diruz lagunduko ahal izango dira EAEn kokatutako enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak direnak, zehazki honako hauek: lantokiak dituztenak, kanpoan kokaturiko enpresa-taldeko enpresak edo partaidetza-enpresak, kanpoan kokaturiko enpresekiko lankidetza-akordioak edo zerbitzuk emateko kontratuak dituztenak, kanpoan ezartzeko prozesuetan direnak, behar bezala justifikatuak; eta guztiak ere, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Helbide soziala edo fiskala EAEn izatea edo lan-zentroa EAEN egotea.

b) Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.

c) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

Diru-laguntzak eskatzen dituzten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

d) Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, barne direlarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak.

e) Enpresa kontratatzaileak egiaztatzea ezen, kontratatuko den eta deialdi honetako diru-laguntzen xede den lanpostua dela-eta ez dela enplegurik suntsitu, kontratazio berria baino urtebete lehenagotik eta diruz lagundutako kontratazioak dirauen artean.

f) Enpresako langileen legezko ordezkaritzari, praktikaldiko kontratu bidez kontratatzeko asmoaren berri ematea; hartarako, bete beharreko lanpostua eta kontratazio aldia zehaztuko dira. Enpresak ez badu LAOrik, horixe adierazi beharko du eskabidean.

g) Jarraian zehaztu laguntza-erregimen estataletarikoren batetik laguntza ez-legezko edo ez-bateragarrik jaso ez izana: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II y Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), eta interes egokiekin batera blokeatutako kontu baten haien gordailurik edo itzulketarik ez egitea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaitzeko baldintzapean geratuko da diru-laguntzak eta laguntzak ematea eta, hala badagokio, ordaintzea.

5. artikulua.– Deialdi honetan oinarriturik praktiketan kontratatutako gazteentzako betekizunak.

34 urteko edo hortik beherako gazteak kontratatzeko da deialdia hau, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bizilekua.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribaturik egotea. Honako hauek barnean direla kontsideratuko da: % 33ko edo hortik beherako lanaldian, beste enpresa baten aldi baterako kontratuak dituztenak, betiere euren kalifikaziotik gutxienez bi maila beheragoko lanpostuak badihardute.

Betekizun hori konplitzen dela kontsideratuko da baldin eta Gizarte Segurantzako kotizazioa egiten bada langilearen titulazioari doakion mailatik bi beheragoko kotizazio-taldeetan.

c) Jarraian zehaztutako multzoen baten sartzen den titulazioren ba izatea:

1. taldea:

– Unibertsitateko lizentziatua edo graduatua, ingeniaria, arkitektoa.

– Unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa.

2. taldea:

– Lanbide Heziketa arautuko eta berariazko lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikaria; teknikari laguntzailearen (LH1) eta teknikari espezialistaren (LH2) tituluak horien baliokideak izango dira.

– Ofizialki aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.

– Profesionaltasun-ziurtagiria.

d) Ikasketak bukatu zirenetik edo, atzerrian lortutako tituluei dagokienez, Espainian ikasketak konbalidatu zirenetik bi urte ez pasatzea; edo desgaitasunen bat duen langilearen kontratuari dagokionez zazpi urte. Hogeita hamar urtetik beherako gazteekin sinatzen diren kontratuetan, ez dira aplikatuko muga horiek; betiere, bat etorriaz otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege-dekretuko 13 artikuluarekin (Lana sortu, hazkunde sustatu eta ekintzaileak laguntzeko neurriei buruzkoa de lege hori).

e) Destino herrialdean, lantokiko jarduna egoki burutzeko behar diren gaitasun linguistikoak izatea, zeintzuk enpresak zehaztuko dituen; betalde, titulu egokiaren edo maila jakiteko probaren bitartez egiaztatu beharko dira gaitasun horiek.

f) Lan egingo duen lanpostuari doakion kotizazio-taldeko lanpostuetan ez izatea 6 hilabetetik gora lan-esperientzia.

6. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Praktiketako zenbat kontratu egiten diren, horrexek zehaztuko du diru-laguntzaren zenbateko maximoa. Jarrain zehaztu zenbatekoak batuaz zehaztuko da praktiketako kontratua zenbat diruz lagunduko den.

a) Soldata-kostua eta Gizarte Segurantza, kontratuaren indarraldiko lehen 12 hilabeteetakoak, edozein kasutan ere 2014ko urriaren 31ra artekoak; betiere bat etorriaz eskabidean jasotako datuekin.

Edonola ere, praktiketako kontratu bakoitzeko eta kontzeptu hau dela-eta, urteko diruz lagun daitekeen zenbatekoa maximoa hauxe izanen da: deialdi honetako I. eranskinean, prestakuntza-maila eta herrialde bakoitzerako ezarritakoak.

Guztiarekin ere, egindako kontratazioaren kostu errelak ezin du gainditu diru-laguntzaren azkeneko kostua, kontuan izanik kontratatutakoen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantza. Halakorik gertatzen bada, aipatu kostu errealeraino murriztuko da diru-laguntza.

b) Kontratatutako gazteen mantenu- eta ostatu-dietengatiko 350 euro, aplikatzeko den konbeniotik aparte enpresak ordainduko dituenak. Atzerrian, diruz lagundutako egonaldian, pertsona gazteak ematen dituen hilabeteetako gastuak estaltzeko da aipatu kopurua, eta, bestalde, diruz laguntzen den epealdian sortuko da kopuru hori kobratzeko eskubidea.

c) Administrazio-baimena lortzeko kudeaketa- eta eskurapen-gastuen ondoriozko gastuak, eta, beharrezko ikusten denetan, mediku-aseguru osagarri bat kontratatzeko gastuak. Kontzeptu horiek direla-eta-eta, kontratatutako pertsona bakoitzeko diruz lagunduko den zenbateko maximoa 450 eurokoa izango da.

7. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

1.– Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira, eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://lanbide.net web-orrian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako enplegu-bulegoetan.

Horretaz gain, eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.

2.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren fotokopia edo identitateari buruzko datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena egiaztatzeko baimena; eta, eskabide egiten duen pertsonaren izenean, eskabidea sinatzen duen pertsonak legezko ordezkaritzaren akreditazioa.

b) Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

c) Hirugarrenen alta-inprimakia, legezko ordezkariak sinatua eta banku-erakunde egokiak sinatua eta zigilatua, edo hirugarrenen alta-telematikoa, biak ere eskura dira helbide honetan: http://www.lanbide.net

d) Enpresaren eratze-eskrituren fotokopia.

e) Kanpoko lan-zentroarekin enpresa eskatzaileak duen erlazioa egiaztatzeko dokumentazioa. EZAEko hizkuntza ofizialetariko baten aurkeztu beharko da aipatu dokumentazioa.

f) Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) komunikatzea, eta, halakorik ez bada, LLOrik ez izateari buruzko deklarazioa.

g) Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunezko deklarazioa, zeinetan egiaztatzen baita ezen, kontratatuko den eta deialdi honetako diru-laguntzen xede den lanpostua dela-eta ez dela enplegurik suntsitu, kontratazio berria baino urtebete lehenagotik eta diruz lagundutako kontratazioak dirauen artean.

h) Korritzen duen ekitaldian zehar eta aurreko bietan, jasotako «minimis» laguntzei buruzko deklarazioa, enpresa eskatzaileak egina.

3.– Horretaz gain, ondoren zehaztu elementuak jasotzen dituen deskripzio-txostena izan beharko du eskabideak:

a) Diru-laguntza jasoko duen enpresari buruzko memoria deskribatzailea, zeinetan honako hauek zehazten diren:

– EAEko enpresa eskatzailearen deskripzioa: Enpresaren aktibitatea, zein sektoretakoa den, plantilla, kanpoko lantokiak eta horien kokalekuak, zein merkatutarako diharduen (bezeroen tipologia, aktibitatearen eremu geografikoa) nazioartekotze-plana, eta, kasua bada, kanpoan kokatutako enpresekin egindako kontratuak –zerbitzuk emateko direnak– eta haiekin egindako lankidetza-akordioak, edo kanpoan ezartzeko prozesuan izateari buruzko justifikazioa; guztietan ere justifikazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

– Aipatu planean honako hauek sartzen dira: nazioartekotze-plana, kanpoan kokatutako enpresekin egindako kontratuak –zerbitzuk emateko direnak– eta haiekin egindako lankidetza-akordioak; bada, horien markoaren barruan egingo diren kontratazioei buruzko justifikazioa, zenetan zehazten baita diruz lagundutako epealdian egingo diren kontratazioak sendotzearen bideragarritasuna.

– Kanpoko lantokiaren deskripzioa: aktibitatea, sektorea, plantilla, kokapena, zein merkatutarako diharduen (bezeroen tipologia, aktibitatearen eremu geografikoa), hazkunde aurreikuspenak.

b) Kontratazio-plana, gutxienez ere honako hauek zehaztuz:

– Enpresa nazioartekoratzeko prozesuarekiko lotura, planarena.

– Kanpoan, praktiketako kontratuen bidez beteko diren lanpostuei buruzko aurreikuspena, non honako hauek zehaztuko diren: lanpostuak, zenbat pertsona kontratatuko diren, arloak, eta burutuko diren atazak eta funtzioak.

– Lanpostuak betetzeko behar diren titulazioak eta profilak, kontuan izanik burutu beharreko funtzioen eta eskatutako titulazioaren arteko koherentzia, eta lanpostuan jarduteko behar den hizkuntza(k) zehaztuaz, eta, halaber, eskatutako maila.

– Kontratuaren iraupen aurreikusia eta hura gerora kontsolidazteko aurreikuspena.

– Destinoko lantokia zein herrilade eta enpresetan dagoen.

– Langileak urteko jasoko duen ordainsari gordina.

– Mediku-aseguru ebentualerako gastu-aurreikuspena, eta, administrazio-baimena edo bisatua lortzeko aurreikuspena.

– Kanpoko egonaldian, kontratatutako pertsonaren segimendua egiteko pertsona arduraduna, EAEko lantokikoa izan beharko duena, 13.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioei dagokienez.

– Pertsona kontratatuaren esku ipiniko diren baliabide osagarriei buruzko deskripzioa zehaztua: joan-etorriak, ostatuaren gainekoa kudeatzeko laguntza, beste pizgarri batzuk.

c) Eskatutako dirulaguntza, kontzeptuka xehatuta Pertsona kontratatuen soldata-gastuak eta Gizarte Segurantzakoak, mantenu- eta ostatu-dietak, mediku-asegurua kontratatzearen ondoriozko gastuak, eta administrazio-baimena edo bisatua kudeatzea.

4.– Eskabideak guztiz beteta ez badaude, edo 2. eta 3. paragrafoetan adierazitako derrigorrezko agiriak aurkezten ez badira, erakunde interesatuari 10 eguneko epearen barruan okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan eskatuko zaio; eta, hala egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko da, eta horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango ditu.

5.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hasiko da eta 2013ko irailaren 30ean amaituko da.

8. artikulua.– Ebazpena emateko organo eskuduna, emate-prozedura prozedura eta ebaztea.

1.– Lan Aktibazioko Zuzendaritzak du prozedura izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusiak hori ebaztekoa.

2.– Aurkezterakoan izan den ordenaren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, deialdiko baldintzak eta betekizunak konplitzen dituzten guztiei emango zaie diru-laguntza aipatu hurrenkeraren arabera, harik eta finantzaketa-funtsak amaitu arte. Kreditu-zabalkuntzak aparte direla, behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta zirkunstantzia hori EHAAn argitaratu da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

3.– Eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren esanbidezko ebazpen bidez onartu edo ezetsiko dira. Ebazpenak jasoko du bai enpresa bakoitzari ematen zaion kontratazio-plana eta bai ordainketaren era eta zenbatekoa eta diru-laguntzaren justifikazioa ere.

4.– Ebazpenak emateko eta jakinarazteko, gehienez, sei hilabeteko epea izango da eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita, eta epe hori amaitutakoan diru-laguntzaren eskaera ezetsitzat hartuko da, baldin eta esanbidezko ebazpena ematen ez bada.

5.– Enpresa edo erakunde interesdunak 10 eguneko epea izango du emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko, zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazten den unetik zenbatzen hasita. Epe hori amaitu ostean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da eta artxibatu egingo da.

6.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazi eta biharamunetik hasita.

7.– Publizitate-printzipioa betetzeko, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, ebazpen honen babesean diru-laguntza zein enpresak jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zein entitateri emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.

9. artikulua.– Programan parte hartuko duten gazteak hautatzeko prozedura.

Praktiketako modalitatean, hautagai diren gazteak hautatzeko prozeduran honako hauek izan beharko dira kontuan:

1.– Enpresak diru-laguntza onartzearenarekin batera aurkeztu beharko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiten duen enplegu-eskaintza(k).

2.– Enplegu-eskatzaile gisa inskribatutakoen artean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hautagaien aurreselekzio egin beharko du; eta enplegu-eskatzaileok honako hauek betetzen dituztenak izango dira: onartutako kontratazio-planean aurreikusitako betekizunak eta irizpide zehatzak.

3.– Eskaintza aurkezten denetik harako hamar eguneko epearen barruan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak zerrenda bat bidaliko dio, eskatutako lanpostu bakoitzeko hiru pertsona jasotzen dituena.

4.– behin aurreselekzioa jasotakoan, enpresa onuradunak langileak hautatuko ditu; baina aldez aurretik, beharrezkoa bada, hizkuntza-mailaren eta lanpostuari egokitzearen arloetako probak egingo dira. Behin selekzioa egindakoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kontratatuko diren pertsonei jakinarazi behako die hautatuak izan direla.

5.– Hamar eguneko epearen barruan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu egiten programan parte hartzeko pertsonei buruzko proposamena, edo Lanbidek proposatutako pertsonek ez badituzte gainditzen hautaketa-probak, enpresak beste hautagai batzuk proposatu ahalko ditu, eta, aipatu organismo autonomoari jakinarazi beharko dizkio parte hartzaileen identifikazioak eta bai kontratazioa zein egunetan egitea aurreikusten den ere. Gehienez ere 2 egun balioduneko epearen barruan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu egin beharko du ea proposatutako pertsonek konplitzen dituzten deialdiko betekizunak zein onartutako kontratazio-planekoak; eta hori enpresari jakinarazi beharko dio.

10. artikulua.– Kontratatutako gazteak ordeztea.

1.– Kontratazioa egindakoa, ondoko kausaren bat dela-eta lan-kontratua amaitzen bada, enpresak ordeztu ahal izango ditu kontratatutako gazteak: probaldia ez gainditzea, borondatezko uztea edo baliaezintasuna edo heriotza.

2.– Hartarako, enpresak zirkunstantzia horren berri eman beharko dio Lanbideri idatziz eta, orobat, kontratua beste hautagai batekin gauzatzeko borondatea duela. Hasiera baten, Lanbidek egindako hautaketa-prozesukoa izan beharko du kontratatu berriak..

3.– Lehen prozesuko hautagaien artean selekzioa egitea posible ez bada, beste selekzio-prozesu bati ekingo zaio, 9. artikuluko 3., 4. eta 5. paragrafoetan ezarritako zehaztapenekin bat etorriaz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak proposatutako hautagaiei buruzko proposamena eta enpresak egiten duen selekzio-prozesua 4 egun igaro baino lehen gauzatu beharko dira.

4.– Deialdi honetako 3. artikuluan eskatutako betekizun guztiak konplitu beharko ditu formalizatzen den kontratu berriak.

11. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

1.– Diru-laguntza honela ordainduko da:

– Emandako diru-laguntzaren % 80ko ordainketa: enpresaren kontratazio-planean aurreikusi kontratuak formalizatu ostean, eta horien fotokopiak eta senitasunek ez izateari buruzko erantzukizunezko deklarazioa aurkeztutakoan –deialdi honetako 3.3 artikuluko zehaztapenekin bat etorriaz–, eta Lanbidek langilearen alta egiaztatutakoan.

– Bigarren ordainketa, % 20koa edo justifikaziotik ondorioztatzen kopurua: diruz lagundutako aldiz bukatutakoan eta diru-laguntzaren helburu diren jarduerak justifikatutakoan.

12. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea eta epea.

Kontratuak amaitzen direnetik hara gehienez ere hilabeteko epean, edo, betiere, 2014ko azaroaren 30a baino lehen, enpresa onuradunak beherako zehaztu dokumentazioa aurkeztu beharko du:

a) Praktiketako kontratuaren bidez kontratutako gazteen zerrenda, eta kontratu horren iraupena eta kostuak.

b) Diru-laguntza honetan oinarriturik kontratatutako langileek behar bezala sinatutako nominak, zeinetan honakoak jasotzen baitira: ostatu- eta mantenu-dietengatik ordaindutako zenbateko xehatua.

c) Gizarte Segurantzarako kotizazioaren dokumentuak, eta ordaindu izana egiaztatzeko agiriak.

d) Mediku-aseguru osagarriak kontratatzearen ondoriozko gastuak ordaintzeari buruzko fakturak eta justifikagiriak.

13. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.

1.– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:

a) Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera gauzatzea.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean justifikatu beharko da bete direla laguntza jasotzeko betebeharrak eta baldintzak.

c) Ondokoen egiaztapen-jarduketei baiezkoa ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enplegu eta Gizarte gaietako Saila, Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomi Kontrolerako Bulegoa, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

d) Xede bererako beste administrazio edo erakunderen baten, publikoa edo pribatua izanda ere, diru-laguntza edo laguntzaren bat jasoz gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea.

e) Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa edo subjektiboa, aldatu bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea.

f) Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran nabarmen eragiten duen ezer gertatuz gero, horren berri ematea Lanbideari; halaber, jarduera horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko prozeduretan laguntzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak edo haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehapen-prozeduraren bat izapideetan badago, horren berri ematea.

h) Erakunde onuradunek espresuki adierazi beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa jaso dutela deialdi honen esparruan finantzatutako jarduera guztietan, horiek hedatzerakoan, edo, hala badagokio, argitaratzerakoan.

2.– orobat, diru-laguntza jasotzen duen enpresaren obligazioak dira honako hauek ere:

– Lanpostuko jarduerari buruzko jarraipena egiteko, gazteari lagunduko dion arduradun bat ipintzea; eta hori helburu honekin: gaitasunetan zer aurrerabide izan duen balora dadin kontratua amaitzean, eta, hori, enplegarritasuna hobetzeko politika aktiboetarako baliagarria izan dadin.

– Kontratua amaitzean, ondoko hauek jasotzen dituen ziurtagiria eman beharko dio enpresak langileari:

a) Praktiketako kontratua.

b) Betekoa lanpostuak, eta horietako bakoitzean burututako ataza nagusiak.

14. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egoki irizten dituen ikuskatze- eta kontrol-jarduerak egin ahal izango ditu deialdi honetan xedatutako baldintzak betetzen direla bermatzeko.

15. artikulua.– Diru-laguntza aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatu den aldaketa orok emandako diru-laguntza aldatzea ekarri ahal izango du, deialdi honetan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere. Baldintzen aldaketa horren ondorioz, diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.

16. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin bat etortzea.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez dira bateragarriak honako hauekin: kontzeptu eta helburu berberetarako, beste administrazio batzuk edo beste erakunde pribatu edo publikok emandako diru-laguntzak, laguntzak eta sarrerak; salbu eta Gizarte Segurantzako kuotetako hobariak, praktiketako kontratuetakoak direnak.

17. artikulua.– Emandako diru-laguntzak itzultzea eta ez-betetzeak.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntza jaso duten erakunde onuradunak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badaude, edo deialdi honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badute, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen bat emango du; ebazpen horren bitartez, jasotako kopuruak osorik edo zati batean itzuli behar dituztela adieraziko du, eta kopuru horiei diru-laguntza ordaintzen den unetik aurrerako legezko interesak erantsi beharko zaizkie, dagozkion gainerako ekintzak aparte utzi gabe, hala xedatuta baitago abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan, horrek arautzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntza jasotzen duen erakundeari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat joko dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio. Prozedura hori hasten denean eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

3.– Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan halakorik aurkeztu ez badu edo ez badira onartu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena egingo du. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea gehienez 12 hilabetekoa izango da.

4.– Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritziz gero, eta diru-laguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat ematen badu, interesatuak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko epea izango du, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

5.– Borondatezko aldian ez badira zenbateko horiek itzultzen, haiek premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.

18. artikulua.– Izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatua.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak «Enplegu eta Prestakuntza Zentroak» izeneko fitxategian sartuko ditu deialdi honetan araututako laguntza-eskabideak betez lortutako datu pertsonalak. Fitxategi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 10eko Aginduaren bidez araututa dago.

Halaber, pertsona interesdunek datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak izango dituzte, legeak onartzen duen eran; horretarako, hori adierazten duen idazki bat igorri beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari (Jose Atxotegi kalea 1; 01009 Vitoria-Gasteiz).

19. artikulua.– Eskumenari buruzko Europako araudia.

1.– Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 (EE) Erregelamenduan ezarritako «minimis» araua errespetatu beharko dute deialdi honetan zehaztutako laguntzak. Abenduaren 28ko EEko Itunaren 87. eta 88. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzko da aipatu erregelamendua, zeina 2006ko abenduaren 28ko Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bati «minimis» erako laguntzetan emandako guztizkoak ezin du gainditu 200.000 euroko kopurua hiru ekitaldi fiskalen barruan.

2.– Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako mínimis laguntzei buruzko deklarazioa egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: mínimis erako laguntza berriak ez duela gainditzen aipatu erregelamenduan ezarritako muga maximoa.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala