Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2013ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
2898

IRAGARKIA, lokalak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea esleitu dela jakinarazteko dena; lokalen kokapena: Antso Jakitunaren hiribidea, 35 (Donostia); Nafarroa hiribidea, 4 (Donostia); Nafarroa hiribidea, 41, 3. solairua (Irun); eta Argatxako lorategiak 1 (Eibar).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza, Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

c) Espediente-zenbakia: 46/2013-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: lokalak garbitzeko zerbitzua; lokalen kokapena: Antso Jakitunaren hiribidea, 35 (Donostia); Nafarroa hiribidea, 4 (Donostia); Nafarroa hiribidea, 41, 3. solairua (Irun); eta Argatxako Lorategiak 1 (Eibar).

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia, Irun eta Eibar.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2014ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait balioespen-irizpide erabiliz, hala nola:

c-1: Formulak aplikatuz, automatikoki ebaluatzen diren irizpideak:

Prezioa: eskaintza merkeenari esleituko zaio baloraziorik altuena. Gainerako eskaintzak aurrekoarekiko proportzionalki baloratuko dira. Ponderazioa: 80 puntu. Formula: LP = (EO/BE) x 80

LP = lizitatzailearen puntuazioa.

EO = eskaintza onena.

BE = baloratu beharreko eskaintza.

Multzo honen haztapena, guztira: 80 puntu.

c-2: Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

Lan-plana. Aurkeztutako plana zerbitzuaren eraginkortasun eta optimizazioaren helburuetara egokitzea baloratuko da (Oinarri Teknikoen Pleguko 13. puntua eta eranskinak).

b.1.– Ingurumeneko irizpideei dagokienez, garbiketako produktuetarako, honako hauek baloratuko dira:

* Garbiketako produktuen aniztasun txikiagoa.

* Edukiera handiko ontzietan datozen produktuak erabiltzea (lanerako ontziak berriro kargatuz) edo produktu kontzentratuak erabiltzea.

* Garbiketako produktuak ingurumenarekiko errespetuzkoak izatea. Horretarako, honako hauek baloratuko dira:

* Produktuek ez izatea jarraian adierazten diren arrisku-esaldidun osagairik edo produktuak eurak ez egotea sailkatuta arrisku-esaldi horien arabera (67/548/EEE eta 1999/45/EE zuzentarauak eta horien aldaketak, 255/2003 Errege Dekretuaren bidez estatuko legeriara eramanak): R40, R42, R43, R45, R46, R49, R68, R50-53, R51-53, R59, R60, R61, R62, R63 eta R64.

* I. Motako ekoetiketaren batean definitutako irizpideak betetzea (etiketa ekologiko europarra, zisne nordikoa edo antzekoak), produktuaren formulazioan osagai kimikoak egoteari dagokionez.

b.2.– Garbiketako makineria eta lanabesetarako zehaztapenak:

– Garbiketarako erabiltzen diren trapuak eta mopak/lanbasak mikrofibradunak izatea baloratuko da, hartara, murriztu egingo baitira hondakinak, ur-kontsumoa eta beste produktu kimiko batzuk.

– Zabor-poltsak honela fabrikatuta egotea baloratuko da: % 80, behintzat, plastiko birziklatuz, eta plastiko halogenaturik gabe.

–. Komuneko paperak eta eskuak lehortzekoak I. Motako ekoetiketaren baten irizpideak betetzea baloratuko da (Aingeru Urdina, Zisne Nordikoa, etiketa ekologiko europarra edo antzekoa), produktuaren formulazioan osagai kimikoak egoteari dagokionez.

Multzo honen haztapena, guztira: 20 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 229.725 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 48.242,25 euro. Guztira, BEZa barne: 277.967,25 euro, bi urtetan banatuta:

(Ikus .PDF)

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 77.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko uztailaren 17ra arte doan jaso ahal izango dira.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak: www.contratacion.info edota www.euskadi.net/contratacion

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Kaudimen baldintzak edo sailkapena, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko uztailaren 18a, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Halakorik badago, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.

9. - Eskaintzak jendaurrean irekitzea: bai.

a) Helburua:

«C» gutun-azala, 2013ko abuztuaren 7a, 11:00ak.

«B» gutun-azala, 2013ko irailaren 4a, 11:00ak.

b) Erakundea: Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

d) Herria: Vitoria-Gasteiz.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala egin bada): 2013ko ekainaren 7a.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 7a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala