Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2013ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2635

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 23koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordearen buruaren egitekoak direla-eta, Lehendakaritzaren idazkari nagusiari esleitutako eskumenak eskuordetzeko dena. Batzorde hori azaroaren 22ko 237/2011 Dekretuaren bitartez arautu zen.

Azaroaren 22ko 237/2011 Dekretuaren bitartez, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu zen.

Aipatutako dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiaren pertsona titularra edo berak eskuorde izendatzen duena izango da batzorde horren burua.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, komunikazio alorrean eskuduna den idazkaritza nagusia Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia da; beraz, Lehendakaritzaren idazkari nagusiari edo berak eskuorde izendatzen duenari dagokio batzordeburua izatea.

Administrazio-jarduera ahalik eta azkarrena eta eraginkorrena izan dadin, beharrezkoa da Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordearen buruari esleitutako eginkizunak eskuordetzea.

Horrenbestez, eta apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuaren bitartez Komunikaziorako Zuzendaritzari esleitutako eskumenak kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Komunikaziorako zuzendaria denez, Juan Ignacio Bernardo Urquijo jaunaren esku uztea, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordearen buruaren egitekoak direla-eta, Lehendakaritzaren idazkari nagusiari atxikitako eskumenak. Batzorde hori azaroaren 22ko 237/2011 Dekretuaren bitartez arautu zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen bitartez eskuordetutako eskumenak noiznahi beregana ditzake eskuordetzea egin duen organoak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen bitartez eskuordetutako eskumena baliatuta emandako ebazpen guztietan, berariaz jaso beharko da zirkunstantzia horren berri, eta ebazpen hau onartu zeneko eguna eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zenekoa ere zehaztu beharko dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 23a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala