Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2558

EDIKTUA, komunitate-kuotetan egindako aldaketei buruzko apelazioaren gainean bideratutako 580/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 580/11 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Juan Antonio Ramos Gonzalez.

Abokatua: Luis Alberto Otxoa De La Peña jauna.

Prokuradorea: Margarita Barreda Lizarralde.

Alderdi errekurritua: Bakea kaleko jabekide-elkargoa eta beste batzuk.

Gaia: komunitateko kuotak aldatzea.

Aipatu errekurtsoan, 2012ko irailaren 28an epaia eman da, zeinaren epaitza honako hauxe baita:

EPAITZA

Ezetsi egiten dugu Juan Antonio Ramos González jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa; hain zuzen, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak erroilu honen jatorria diren 764/04 autoetan, 2010eko irailaren 30ean, emandako epaiaren aurka aurkeztu da errekurtso hori. Horrenbestez, epai apelatua berretsi egiten dugu, eta errekurtsogileari ezarri auzialdi honetako kostuak.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0580 11) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

M.ª Guadalupe Florencio Pascual, M.ª Dolores Gomez Lopez, Jacinto Gonzalez, M.ª Dolores Gomez Valvuena, Amaya Rojas Ruiz, Jose Antonio Pacin, Ceferino Lorentzoren jaraunsleen eta Angel Iglesias Elicesen jaraunsleen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, ebazpen hau ediktu bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko otsailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala