Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2013ko otsailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1035

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 2koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, baimena ematen da Zamudio udalerrian 200 kV-ko lurrazpiko linea elektrikoa –zirkuitu bakuna– «Zamudio-REE» transformazio-azpiestaziotik 220 kV-ko «Tecnalia» transformazio-azpiestaziora instalatzeko, eta horretarako exekuzio-proiektua onartzen da.

Erreferentzia.: L-7676.

AT-H-2012-28 ASS/SM.

AURREKARIAK

1.– Tecnalia enpresak, 2012ko apirilaren 20an, eskabidea aurkeztu zuen, honako hau eskatzeko: Zamudioko udalerrian 220 kV-ko lurrazpiko linea elektrikoa –zirkuitu bakuna– «Zamudio-REE» TAtik 220 kV-ko «Tecnalia» TAra instalatzeko baimen administratiboa eta exekuzio-proiektuaren onarpena. Eskabidearekin batera, proiektu teknikoa aurkeztu zuen, David Gavin Asso industria-ingeniariak sinatua, eta Aragoi eta Errioxako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialak 2012-04-03an ikus-onetsia, VD01006-12A zenbakiarekin.

2.– Iragarkia argitaratu zen, BAOn, 2012-07-6an, eta EHAAn, 2012-08-9an, betiere abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoa betez.

3.– 2012ko ekainaren 18an, ofizioa bidali zen Zamudioko Udalera eta Red Eléctrica de España, S.A.ra, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkez zitzaten eskatzeko. Geroago, berriz egin zitzaien eskaera bera.

4.– Ingurumen Sailburuordetzaren 2012ko azaroaren 20ko Ebazpenez, aipatutako proiektuak ingurumenaren gainean duen inpaktuari buruzko deklarazioa egin zen.

5.– Horretarako ezarritako jendaurreko informazio-epean, instalazio horri dagokionez, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ez da jaso alegazio partikularrik, proiektu horren ingurukorik.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan.

2.– Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan aitortzen zaizkion eskumenak baliatuz (2009ko irailaren 24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Tecnalia enpresari baimena ematea Zamudio udalerrian 220 kV-ko lurrazpiko linea elektrikoa –zirkuitu bakuna– «Zamudio-REE» TAtik 220 kV-ko «Tecnalia» TAra instalatzeko, eta horretarako exekuzio-proiektua onartzea. Hona hemen horren ezaugarri nagusiak:

Lurrazpiko linea elektrikoa –zirkuitu bakuna–, 127/220 kV-koa; faseko XLPE motako eroale bat du, A1 1x500 mm2-ko sekzioduna, eta kobrezko pantaila, 300 mm2-koa. Linearen hasiera Red Eléctrica de España, S.A.k Zamudion duen azpiestazioan dago, eta amaiera, berriz, Tecnaliak izango duen 220 kV-ko azpiestazioan. 129 m da luze, betiere udalerri horren barruan.

Proiektuaren helburua da energia elektrikoa bideratzea, hain zuzen ere Tecnalia Zamudioko Teknologia Parkean garatzen ari den ekipo elektrikodun azpiegitura esperimentalak behar duen baldintzetan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta ondoko baldintza orokorrekin ematen da ebazpen hau:

Obrak egin behar dira onartutako proiektuaren eta aurkeztutako dokumentazio horren arabera

Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio instalazioen titularrak sail honek Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzari, eta, gainera, instalazioaren izaerari dagozkion ziurtagiriak ere emango dizkio, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.

Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumeneko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 2a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala