Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2013ko otsailaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
831

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko dena.

UPV/EHUko Estatutuetan, 180. artikuluan, jasota dago errektoreak erabaki bat emango duela, argitara emango dena, bere eskumenak taldekideei eskuordetzeko, eta, era berean, erabaki horretan argi eta garbi adieraziko duela zein errektoreordek egingo dion ordezkoa kanpoan edo gaixorik dagoenean.

Bere aldetik, UPV/EHUren estatutuetako 183.3 artikuluak dio errektoreordeei dagokiela errektoreari laguntza ematea eta, berariaz eskuordetu edo agindutako jarduerak zuzendu eta koordinatzea. Era berean, estatutuetako 186. eta hurrengo artikuluetan idazkari nagusiaren eta gerentearen irudiak arautzen dira.

2011ko martxoaren 17ko EHAAn, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2011ko otsailaren 25ean emandako Ebazpena argitaratu zen, hain zuzen ere, gobernu-taldearen funtzionamendu-arloak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzekoa.

UPV/EHUko errektorea hautatzeko hauteskundeak 2012.eko abenduaren 4an egin direlarik eta beronen gobernurako talde berria osatuta, beharrezkoa da eskumenak eskuordetzeko araubidea berrikustea, antolakuntza-egitura berri honetara moldatuko bada.

Guzti hori kontuan hartuta,

Unibertsitatearen estatutuetako 178 eta 181. artikuluetan emandako eskumenak baliatuta, 183., 187., 191. eta 198. artikuluetan zehaztutakoarekin lotuta eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 12. eta 13. artikuluetan zehaztutakoarekin lotuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Errektorearen gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak.

1.– Gobernu-taldea.

a) Gobernu taldeko kide dira: errektorea, gobernuaren buru izango da; errektoreordeak; idazkari nagusia; eta gerentea.

b) UPV/EHUren estatutuetako 115.2 eta 183.3 artikuluetan zehaztutakoa betetzeko, euskararen arloko errektoreordea eta bana errektoreorde izendatuko dira unibertsitatearen campus bakoitzeko.

c) Era berean, honako arlo hauetarako esleipenak egingo dira, bai errektoreordeak izendatuta edo, egoki bada, eginkizunak esleituta:

– Graduko ikasketak eta berrikuntza.

– Graduondoko ikasketak eta nazioarteko harremanak.

– Pertsonal irakasle eta ikertzailea.

– Ikerkuntza.

– Ikasleak, enplegua eta gizarte-erantzukizuna.

– Proiekzio eta transferentzia.

– Koordinazioa.

– Eleaniztasuna.

1.1.– Graduko ikasketen eta berrikuntzaren arloa.

Honako gai hauek hartzen ditu arlo honek:

1) Gradua:

a) Graduko titulu ofizialetako eta berezko tituluetako ikasketa-planak eta irakaskuntzak baimentzea, bai eta graduko titulaziorik eskatuko ez luketen bestelako irakaskuntzak ere.

b) Graduko titulazioetako ikasketa-planak ezartzeko egiaztagiriak eta baimenak eskatzea.

c) Graduko tituluak erregistratzea unibertsitate, ikastegi eta tituluen erregistroan (RUTC).

d) Graduko titulazio ofizialen jarraipen eta egiaztapenak egitea.

e) Graduko ikasketen akademi informazioa.

f) UPV/EHUk unibertsitate-aurreko ikasketekin duen lotura.

g) Unibertsitatera sartzeko probak.

h) Graduko ikasketen eskaintza eta ikasleen sarbidea.

i) Graduko titulu ofizialak eta bere eskumeneko irakaskuntzak egiteko matrikula, balioespen eta baliokidetzea.

j) Graduko unibertsitate-ikasketen prezio publikoen gestioa.

k) Graduko ikasketa ofizialetarako beken deialdi ofizialen gestioa.

l) Ikasketak aldi berean egin, unibertsitatean irautea eta graduko titulazioetako espedienteen lekualdatzea.

m) Graduko titulazioetako kredituen aitortza eta transferentzia.

n) Graduko tituluak eta egiaztagiri akademikoak eta Tituluaren Europar Gehigarria (TEG) ematea.

o) Beste errektoreordetzetan burututako akademi gestiorako eginkizunen koordinazioa (unibertsitate-informazioaren sistema integratua (SIIU), prezio publikoak, beka-eskariak, tituluak, jarraipena eta egiaztatzea eta abar).

p) Graduko ikasketekin zein ez ofizialekin lotutako esku-hartze guztiak edo ikasketa horien ondorioz eragindakoak, erakunde edo administrazioaren aurrean egin beharrekoak edo interesatuek eskatutakoak, betiere, arautegietan jasota badaude.

2) Kalitatea:

a) Kalitatearen gestiorako prestakuntza eta emaitza eta praktika onen zabalkundea.

b) Titulazio ofizialak sortzeko eta horien jarraipena egiteko laguntza ematea.

c) Antolakuntza-zerbitzu eta atalen jarduera ebaluatzea.

d) Kalitate-agentziekiko lankidetza.

3) Irakaskuntza-berrikuntza:

a) Ikaste eta irakasteko prozesuetarako eta titulazio ofizialen curriculum-garapenerako laguntza.

b) Pertsonal irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza, irakasle eta ikertzaileen arloko eskumena duen errektoreordetzarekin koordinatuta.

c) Irakaskuntza-berrikuntzaren zabalkundea.

d) Irakasteko eginkizunaren ebaluazioa.

e) Campus Birtuala.

1.2.– Graduondoko ikasketen eta nazioarteko harremanen arloa.

Honako gai hauek hartzen ditu arlo honek:

1) Graduondokoa:

a) Titulu ofizialetako eta graduondoko berezko tituluetako irakaskuntzak eta ikasketa-planak baimentzea.

b) Graduondoko ikasketa-planak ezartzeko egiaztagiriak eta baimenak eskatzea.

c) Graduondoko tituluak erregistratzea unibertsitate, ikastegi eta tituluen erregistroan (RUTC).

d) Graduondoko titulazio ofizialen jarraipena eta egiaztatzea, kalitatearen arlorako eskumena duen errektoreordetzarekin koordinatuta.

e) Graduondoko ikasketa ofizial eta berezkoei buruzko informazio akademikoa.

f) Ikasleen graduondoko ikasketetara sartzea eta onarpena.

g) Graduondoko titulu ofizial eta berezko tituluen matrikula, balioespena eta baliokidetza.

h) Graduondoko unibertsitate-ikasketen prezio publikoen gestioa.

i) Graduondoko ikasketa ofizialetarako beken deialdi ofizialen gestioa.

j) Ikasketak aldi berean egitea, unibertsitatean irautea eta graduondoko titulazioetako espedienteen lekualdatzea.

k) Graduondoko titulazioetako kredituen aitortza eta transferentzia.

l) Master eta doktoregoko tituluak eta egiaztagiri akademikoak eta Tituluaren Europar Gehigarria (TEG) ematea.

m) Graduondoko tituluak lortzera bideratutako irakaskuntzen arlorako berrikuntza-programak, berrikuntzaren arlorako eskumena duen errektoreordetzarekin koordinatuta.

n) Graduondoko ikasketekin zein ez ofizialekin lotutako esku-hartze guztiak edo ikasketa horien ondorioz eragindakoak, erakunde edo administrazioaren aurrean egin beharrekoak edo interesatuek eskatutakoak, betiere, arautegietan jasota badaude.

2) Nazioarteko harremanak:

a) Atzerriko eta, bereziki, Akitania nola Iberoamerikaren esparruko unibertsitateekin edo erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko jarduerak.

b) Ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak atzerriko beste erakunde batzuetakoekin trukatzeko jarduerak gestionatzea eta sustatzea.

c) Irakaskuntza, ikerkuntza, antolakuntza edo finantzen arloan nazioartean dauden programen berri ematea errektoreordetzei, programa horiek UPV/EHUrako interesgarriak direnean; bai eta, egoki izanez gero, programa horien jarraipena egitea ere.

d) Mugikortasun-programen gestioa.

e) Erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza-jarduerak, atzerritarrentzako euskara eta gaztelania-ikastaroen arloan, zein unibertsitatean ofizialak ez diren beste hizkuntza batzuen arloan; hori guztia beste errektoreordetza batzuei berez dagozkien arloei kalterik egin gabe.

f) UPV/EHUk nazioarteko sailkapenetan daukan egoera aztertu eta horren jarraipena egitea.

g) Atzerritik datozen ikasleei harrera egitea.

h) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen presentzia nazioarteko foroetan eta bernonen ikuspena eta nazioarteko proiekzioa sustatzearren beharko liratekeen ekintzen eremuan legokeen edozein.

1.3.– Pertsonal irakasle eta ikertzailearen arloa.

Honako gai hauek hartzen ditu arlo honek:

1) Pertsonal irakasle eta ikertzailearen irudi ezberdinen araubidea.

a) Hautaketa, prestakuntza eta sustapena.

b) Egoera akademikoak eta administrazio eta lan-arlokoak.

c) Bateragarritasunak.

d) Eskubideak eta betebeharrak.

e) UPV/EHUrekiko harremana amaitzea.

f) Baimenak eta lizentziak.

g) Ordainsariak.

h) Izendapenak eta kontratazioak.

2) Pertsonal irakasleen eta ikertzailearen plantilla eta irakats jarduera.

a) Irakats lana esleitzeko prozesua koordinatzea.

b) Pertsonal irakasle eta ikertzailearen plantilla planifikatu eta gestionatzea.

c) Irakats jarduera kontrolatzea.

1.4.– Ikerkuntzaren arloak.

Honako gai hauek hartzen ditu arlo honek:

a) UPV/EHUn ikerketa-jarduera programatzea eta bultzatzea.

b) UPV/EHUk parte hartzea ikerketa-jardueretan, mota guztietako erakunde pribatu zein publikok, bertako zein beste herrialde batzuetakoek, bultzatu edo deitutakoetan.

c) Ikerkuntzarako zerbitzu orokorrak eta zientzia azpiegiturak.

d) UPV/EHUren unibertsitate-institutuak eta ikerkuntzarako bestelako egiturak.

e) Unibertsitate-biblioteka eta dokumentazio eta zientzi informaziorako baliabideak.

f) Ikerkuntzarako zabalkundea eta difusioa.

g) Ikerketa-jardueraren etika.

h) Erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza-harremanak, ikerkuntza, transferentzia eta berrikuntza sustatzearren, proiekzio eta transferentziaren arloko errektoreordetzarekin koordinatuta.

i) Ikerketan sortutako jakintza transferitzea, sustatzea eta merkaturatzea, horretarako behar diren kontratuak sinatzea eta negozioak ezartzea.

j) Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoa.

k) Ikerkuntzaren ondoriozko jabetza intelektual edo industrialerako eskubideak erregistratu edo inskribatzeko eskatu eta baimentzea. Ekintzaileen jarduerak diseinatzea, koordinatzea eta garatzea, enpresa-ekimenak eta unibertsitatetik enpresak sortzea.

l) Estatutuetako 97. artikuluak eragindako kontratuak sinatu eta gainbegiratzea, hala legokionean.

m) Irakasleen ikerketa-jardunaren balioespena.

1.5.– Ikasleen, enpleguaren eta gizarte-erantzukizunaren arloa.

Honako gai hauek hartzen ditu arlo honek:

1) Ikasleak eta enplegua:

a) Unibertsitatera sartu aurreko orientazioa. UPV/EHUren inguruko proiekzio eta informazioa; ikasleen erakartzea eta, matrikulazio-fasean diren ikasleei laguntza eta orientazioa eskaintzea.

b) Ikasleei unibertsitatean diren bitartean laguntza eta orientazioa eskaintzea (ikastaroak, bekak, jarduerak...).

c) Lan-mundura sartzeko ikasleei prestakuntza ematea, bai eta lan-mundurako trantsizio-aldian informazioa eta orientabidea ematea, campuska eta politika orokorrari jarraituz.

d) Premia bereziak dituzten ikasleen ikasketa-premiez arduratzea eta erantzuna ematea.

e) Unibertsitateko kideei laguntza psikologikoa ematea Psikologia Aplikatua zerbitzuaren bidez.

f) Ikasle ohien elkarteekiko harremanak: kanpoari begirako jarduerak sendotu eta zabaltzea.

g) Ikasleen kontseiluek sustatutako jarduerak antolatzeko eta egiteko laguntza ematea.

h) UPV/EHUko ikasleen elkarteekin harremanetan izatea.

i) UPV/EHUko gobernu-organoetan ikasleek duten partaidetzaren jarraipena egitea.

j) Minusbaliotasunik duten unibertsitateko kideentzako harrera eta hauen premiak asebetetzea.

2) Gizarte-erantzukizuna:

a) Erakunde publiko zein pribatuekin lankidetza-jarduerak garapenerako lankidetzaren, ingurugiroaren arloko sentsibilizazioaren, boluntarioen eta genero ikuspegiaren arloan.

b) Emakume eta gizonen arteko berdintasuna egiazki gauza dadila bermatzeko politikak diseinatu eta burutzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna UPV/EHUren komunitate unibertsitarioa osatzen duten organo eta pertsona guztientzako helburutzat hartuta.

1.6.– Proiekzio eta transferentziaren arloa.

Honako gai hauek hartzen ditu arlo honek:

1) Unibertsitate-proiekzioa:

a) Unibertsitatearen irudi korporatiboaren kanporako proiekzioa.

b) Eztabaida-foroak eta gizartearekin elkarretaratzeko guneak.

c) Babesletza eta mezenasgoa.

d) Unibertsitatearen ordezkaritza eta erakunde publiko eta pribatuekin dituen ohiko harremanen ardura, beste errektoreordetza batzuei berez dagozkien arloei kalterik egin gabe.

e) Bere eskumeneko gaiei dagozkien erabaki eta komenioak sinatzea.

2) Transferentzia:

a) Nazioarteko Bikaintasun-campusaren proiektua.

b) ehuTALDEA artikulatzeko politika.

c) Publiko eta pribatuaren arteko lankidetza, erakunde-katedrak, unitate mistoak eta unibertsitate eta gizarte-ikasgelak sortzea eta, hala behar denean, unibertsitatearen enpresa-ekimenak sortzea.

d) Unibertsitatearen ordezkaritza izatea erakundeetan non UPV/EHUk parte hartzen baitu bertako gobernu-organoetan, beste errektoreordetzei dagokien ordezkaritza kaltetu gabe.

e) UPV/EHUko Zientzia-parkea garatzeko helburuaz egin beharreko ekintzen koordinazioa.

f) Erakunde publiko eta pribatuekiko komenio eta akordioak sinatzea, ikerkuntza, transferentzia eta berrikuntza sustatzeko, ikerkuntzaren arlorako eskumena duen errektoreordetzarekin koordinatuta.

1.7.– Koordinazioaren arloa.

Honako gai hauek hartzen ditu arlo honek:

a) Arloen arteko proiektuak koordinatzea.

b) Unibertsitatearen planifikazio estrategikoa.

c) Barne kontrolerako zerbitzuaren jarduna koordinatu eta jarraitzea.

d) Ekonomia eta finantza-arloko politika koordinatzea.

e) UPV/EHUren jarduera ekonomikoen nondik norako orokorrak zehaztea, gobernu-kontseiluan jasotakoari jarraiki.

f) Errektorearen ordezkari izatea unibertsitate barruko organoetan, ekonomia-arloari dagokionean.

g) Informazio estatistikoaren koordinazioa.

1.8.– Eleaniztasunaren arloa.

a) Hizkuntza ez ofizialak sartzea ikasketen eskaintzan.

b) Irakasleei hizkuntza ez ofizialetan eskolak emateko egiaztagiriak ematea.

c) Hizkuntza ez ofizialetako hitzaldiak eta ikastaroak sustatzea.

Bigarrena.– Gobernu-taldeko kideen eskumenak eta errektorearen eskumenak eskuordetzea.

1.– Campuseko errektoreordeak unibertsitatearen ordezkariak izango dira, kasuan kasuko campusean, unibertsitateko irakasle eta ikertzaile iraunkor berriek, bai funtzionarioek bai lan kontratudunek, beren lanpostuak hartzen dituztenean. Halaber, errektorearen eskumenak eskuordetuta, unibertsitatearen estatutuetako 197. eta 198. artikuluetan zehaztutako eskumenak izango dituzte, eta horietan zehaztutako eginkizunak beteko; horiez gain, campusetan deszentralizatuta dauden funtzionamendu-arloei lortukoak ere izango dituzte.

Besteak beste, horien artean daude:

a) Campuseko kirol eta kultura jarduerak bultzatu eta antolatzea.

b) Esperientziaren ikasgelen jarduera akademikoa antolatzea.

c) Unibertsitatearen politika orokorren babesean eta campusari dagokion lurralde historikoko erakunde publiko eta pribatuekiko elkarlanean, ikerkuntza-jarduera, ekintzaileen jarduera sustatzea eta enpresak sortzeko ekimenak bultzatzea eta sustatzea, boluntarioen eta garapenerako lankidetzaren arloko ekintzak bultzatzea eta ingurugiro-gaietan sentsibilizatzeko ekintzak sustatzea, arreta berezia eskainiz unibertsitateko garraioaren eskaintza hobetzeko gaiari.

d) Unibertsitate-egoitzen eskaintza zabaltzeko politika diseinatzea eta garatzea.

e) Campusean unibertsitate-giroa osotasunean bizi ahal izatea erraztuko duten laguntza-zerbitzuak diseinatu eta gestionatzea (estatutuetako 154. art.), beti ere, beste errektoreorde batzuen eskumenei kalterik egin gabe.

f) Erakundeetako praktikak sustatu, koordinatu eta gestionatzea, ikastegiek zuzenean egindakoaz harago doan heinean.

2.– Euskararen arloko errektoreordeak unibertsitatearen estatutuetako 115., 117. eta 118. artikuluetan zehaztutako eginkizunak beteko ditu. Aurreko horiez gain, euskararen jakite-maila egiaztatzearekin, eleaniztasunarekin eta argitalpen-zerbitzuarekin zerikusia duten eskumenak ditu eskuordetuta Euskararen arloko errektoreordeak.

3.– Errektoreorde bakoitzak, izendatua izan deneko arloari atxikita dauden zerbitzuetako edo esleitu zaizkion funtzioen arloko jarduerak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu, errektoreak emandako jarraibideak kontuan izanda eta beste errektoreordeekiko koordinazioan, bereziki campusetako errektoreordeekiko deszentralizazio gaietan (campusetan egituratzeko ereduaren antolaketa eta garapenerako oinarrietan zehaztuak), eta pertsonalaren arloan espezifikoak diren organoei kalterik egiteke horregatik.

4.– Lehenengo artikuluan aipatu diren alorretarako izendatutako errektoreordeek edo arlo horietako funtzioak esleituta dituzten errektoreordeek izango dituzte eskuordetuta arlo horietako bakoitzerako errektoreak dituen eskumenak, zazpigarren artikuluan aipatutakoari kalterik egiteke. Beste eskumen hauek ere badituzte:

a) Bere eskumeneko hitzarmenak sinatzea, arloko arautegiari jarraituz eta gobernu-kontseiluaren funtzionamendu-arautegian hitzarmenen arloan zehaztutakoaren babesean. Campusetako errektoreordeak hitzarmenon berri eman beharko dio bai idazkaritza nagusiari hitzarmenen erregistroan jaso dezaten, bai, hala dagokionean, hitzarmenak eragindako errektoreordeei.

b) Eskumenak eskuordetuta, era berean, bere eskumena izango da prozedurei amaiera emateko agiriak eta erabakiak ematea, bai eta horren berri ematea eragindako hirugarrenei ere.

c) Eskuordetutako eskumenen jardunean gobernu-kontseiluko kideek egindako egintzen kontra jarritako berraztertze-errekurtsoak ebaztea.

d) Gobernu-kontseiluko kideek eskariak eta errekurtsoak aurkeztu ahal izango dituzte kasuan-kasuan esleitutako arloan eskumena daukaten instantzia edo administrazioetan.

5.– Idazkari nagusiak estatutuetako 187. artikuluan aipatutako eginkizunak beteko ditu.

Idazkari nagusiak lege-araubidea eta unibertsitateak burututako ekintzen legaltasuna kontrolatzeko ardura hartuko du bere gain; era berean, unibertsitateko egiturak sortu, aldatu edo kentzeko ardura izango du, bai eta haien araubide juridikoarena ere, nahiz eta egituron jarduera beste errektoreordetza batera atxikita egon. Idazkari nagusiaren eginkizun izango da, bestalde, e-administrazioa martxan jartzeko ekimena zuzendu, planifikatu eta bultzatzea.

Lehen aipatutakoaz gain, idazkari nagusiari eskuordetuko zaizkio agintari publikoen aurrean unibertsitatearen ordezkari ofiziala izateko errektoreak daukan eskumena lege eta administrazio-arloan, bai eta unibertsitatearen lege-ordezkaria izatekoa ere. Hori guztiori, beste alor batzuetan dituen eskumenei kalterik egin gabe.

Idazkari nagusiak bere gain hartuko ditu unibertsitateak Herriaren Defendatzailearekin eta Arartekoaren erakundeekin eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin, bai eta aldezlearekin ere, izango dituen harremanen erantzukizuna, ondorio horietarako zerbitzu guztiek aurrera eraman ditzaketen jarduerak bultzatu eta koordinatuz.

6.– Ikastegietako dekano eta zuzendariei eskuordetzen zaizkie lizentziak eta baimenak tramitatzeko eta emateko eskumenak, beti ere, lizentziak edo baimenak 15 egunetik gorakoak ez badira. Hori guztia 2003ko apirilaren 1eko erabakiari jarraituz (2003ko apirilaren 16ko EHAA).

7.– Gerenteak laguntza eskainiko die gobernu-kontseiluko kideei, kasuan kasuko eginkizunen esparruan.

Estatutuetan jasotakoari jarraituz, bere gain hartuko ditu baliabide ekonomiko eta finantzarioen eta ondarearen gestioa, administrazio eta ekonomia gaietako zerbitzuen Zuzendaritza eta antolaketa lanak eta gainontzeko zerbitzuen administrazioaren koordinazioa. Hori guztia, estatutuei jarraituz berari dagozkion gainontzeko funtzioez gain.

Gerenteak, bestalde, ondoko eskumenak izango ditu eskuordetuta:

a) Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren buru izango da, bosgarren artikuluan zehaztutakoetan salbu.

b) Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala hautatzea, izendatzea eta kontratatzea, karrerako funtzionarioak izendatzea eta lan-kontratuko langile finkoak kontratatzea izan ezik, hori errektoreak berak egingo baitu.

c) Zazpigarren artikuluan kontratazio-arloari buruzko jasotakoak.

d) Zergen alorrean, beste administrazio batzuen aurrean ordezkari lanak egitea UPV/EHUk zergapeko legez jarduten duenean.

e) UPV/EHUren ordezkari izatea finantza-erakundeetan honakoak egin behar direnean: banku kontuak ireki edo itxi; diruzaintzako kontrola; abalak eskatu beste erakunde batzuetan aurkezteko; kreditu txartelak bertan behera utzi.

f) Irakaskuntza, ikerkuntza eta gestioaren arloan lagungarri diren zerbitzu informatikoak.

g) Unibertsitateko lan-arriskuen prebentziorako politika antolatu, garatu eta gauzatzea.

Hirugarrena.– Zenbait batzordetako buru izatea eskuordetzea.

Unibertsitateko errektoreari jarraian adierazitako organo edo batzordeetako buru izatea dagokio lege, estatutu eta arautegian adierazitakoaren arabera, baina eskuordetu egingo ditu ondokoaren arabera:

1.– Unibertsitateko irakasleen batzordea.

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeko buru izatea, unibertsitatearen estatutuetako 48.1 artikuluan jasotakoa, Irakasleen errektoreordeari eskuordetuko dio.

2.– Akademia-antolakuntza eta doktoregorako batzordea.

Akademia antolakuntza eta doktoregorako batzordearen bileren buru izatea akademia-antolakuntzaren arloko errektoreordeari eskuordetuko dio.

Era berean, gradu eta berrikuntzaren arloko errektoreordeari buru izatea eskuordetuko dio graduko batzordeetan eta graduondoko eta nazioarteko harremanen arloko errektoreordeari graduondoko batzordeetan izatekoa, batzordeok sortzen direnean estatutuetako 87. eta 90. artikuluetan araututa bezala.

3.– Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzarako Batzordea.

Ikerkuntza, garapen eta berrikuntzarako batzordeko buru izatea (unibertsitatearen estatutuetako 99. artikuluan jasotako batzordea da) Ikerkuntzarako errektoreordeari eskuordetuko dio.

4.– Ekonomia-batzordea.

Gobernu-kontseiluak eskuordetutako ekonomia-batzordeko buru izatea koordinazio-gaien arlorako izendatutako errektoreordeak edo arlo horretako eginkizunak esleituta dituen errektoreordeak izango ditu eskuordetuta.

5.– Lan-Segurtasun eta Osasunerako Campusarteko Batzordea.

Gerenteari eskuordetzen zaio batzorde honetako buru izatea.

6.– Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordea.

Idazkari nagusiari eskuordetzen zaio batzorde horretako buru izatea.

Laugarrena.– Kanpoan edo gaixorik egonez gero, kargua utziz gero edo adierazitako kargurik ez dagoenean, ordezkoak nola egin.

1.– Errektorea kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo kargua hutsik dagoenean, hau da, unibertsitatearen estatutuetako 180. artikuluetan zehaztutako kasuren bat gertatzen denean, edo prozesuan parte hartzen ez duenean edo errefusatu egiten duenean (Administrazio publikoen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearen 30/1992 legeko 28. eta 29. artikuluak) honakoak izango dira errektorearen ordezkoak, ondoren adierazitako hurrenkeraren arabera: Ikerkuntzaren arloko errektoreordea, graduondoko eta nazioarteko harremanen arloko errektoreordea eta Bizkaiko campuseko errektoreordea.

2.– Gobernu-kontseiluko kideren bat kanpoan edo gaixorik dagoenean, kargua hutsik dagoenean edo existitzen ez denean, honako arau hauen arabera ordezkatuko da:

– Koordinazioaren arloko errektoreordea idazkari nagusiak edo, honen ezean, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak1.7 artikuluaren lehenengo ataleko e) eta f) letretan jasotako gaietan, gerentea izango da ordezkoa, ekonomia-batzordeko burutza izan ezik.

– Ikerkuntzaren arloko errektoreordearen ordez, Proiekzio eta transferentziaren arloko errektoreordea edo, honen ezean, Pertsonal irakasle eta ikertzailearen arloko errektoreordea.

– Euskararen arloko errektoreordearen ordez, Ikasle, enplegu eta gizarte-politiken arloko errektoreordea edo, honen ezean, Arabako campuseko errektoreordea.

– Pertsonal irakasle eta ikertzailearen arloko errektoreordearen ordez, Euskararen arloko errektoreordea edo, honen ezean, idazkari nagusia.

– Ikasle, enplegu eta gizarte-politiken arloko errektoreordearen ordez, Gipuzkoako errektoreordea edo, honen ezean, Graduko ikasketa eta berrikuntzaren arloko errektoreordea.

– Proiekzio eta transferentziaren arloko errektoreordearen ordez, Ikerkuntzaren arloko errektoreordea edo, honen ezean, Graduondoko eta nazioarteko harremanen arloko errektoreordea.

– Graduko ikasketa eta berrikuntzaren arloko errektoreordearen ordez, Graduondoko eta nazioarteko harremanen arloko errektoreordea edo, honen ezean, Pertsonal irakasle eta ikertzailearen arloko errektoreordea.

– Graduondoko eta nazioarteko harremanen arloko errektoreordearen ordez, Graduko ikasketan eta berrikuntzaren arloko errektoreordea edo, honen ezean, Ikerkuntzaren arloko errektoreordea.

– Idazkari nagusiaren ordez, Pertsonal irakasle eta ikertzailearen arloko errektoreordea edo, honen ezean, Ikasle, enplegu eta gizarte-politiken arloko errektoreordea.

Campusetako errektoreordeak honela ordezkatuko dira:

– Bizkaiko campuseko errektoreordearen ordez, Idazkari nagusiak edo, honen ezean, Proiekzio eta transferentziaren arloko errektoreordea.

– Gipuzkoako errektoreordearen ordez, Ikasle, enplegu eta gizarte-erantzukizunaren arloko errektoreordea edo, honen ezean, Graduondoko eta nazioarteko harremanen arloko errektoreordea.

– Arabako campuseko errektoreordearen ordez, Euskararen arloko errektoreordea edo, honen ezean, Bizkaiko campuseko errektoreordea.

Gerentea kanpoan, gaixorik eta kargutik at balego, Pertsonalaren gerenteordea izango da bere ordezkoa eta, honen ezean, Kontabilitate eta aurrekontuetarako gerenteordea, 7. artikuluak kontratazioaren alorrean aurreikusitakoa aintzat hartuta. Ekonomiaren arloan, bestalde, Koordinazioaren arloko errektoreordea izango da ordezkoa.

Ordezkoa egiteko gobernu-taldetik izendatuta dagoen kideari ezinezkoa balitzaio hori egitea, paragrafo honetako lehenengo puntuan adierazitako egoeraren batean dagoelako, haren ordezko izan beharko lukeenak ordezkatuko du, eta horrela jarraituko litzateke.

Kide anitzeko organoetako kideen kasuan (UPV/EHUko zein beste erakunde batzuetako organoetakoak), errektoreak gobernu-taldetik aukeratutako kidea izango da kasuan kasuko ordezkoa, eta horrelakoetan, ez dion arren zertan jarraitu ordezkoetarako zehaztutako hurrenkerari, kontuan hartu beharko du organoaren beraren arautegia.

Gobernu-taldeko kide ezberdinen menpeko pertsonalari eskuordetzen zaio erabaki eta gainontzeko administrazio-egintzen sinatzea, erabaki honetan adierazitako eskumenen arloan eta kide horiek beroriek ezarriko lituzketen baldintza eta mugen barruan.

Bosgarrena.– Diziplinaren arloko eskumenak.

Errektoreak ditu diziplinaren arloko eskumenak. Edozelan ere, ikasleen hutsegiteak arinak direnean, ikastegietako dekano eta zuzendariei eskuordetu ahal izango dizkie diziplinaren arloko eskumenak, tramiteak egin eta zigorrak jartzeko.

Pertsonal irakasle eta ikertzaileen plantillako kideek egindako hutsegite arinak direnean, Irakasleen errektoreordeari dagozkio diziplinaren arloko eskumenak, tramiteak egin eta zigorrak jartzeko.

Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileen diziplinako hutsegite arinak direnean, berriz, gerenteari dagozkio diziplinaren arloko eskumenak, tramiteak egin eta zigorrak jartzeko.

Seigarrena.– Hauteskunde-arloko eskumenak.

Errektoreari dagokio hauteskundeen arloan sor daitezkeen errekurtsoak aztertzea, kasuan-kasuan aplika daitekeen arautegiaren arabera.

Zazpigarrena.– Kontratazioaren arloko eskumenak.

1.– Kontrataziorako organoen berezko eskuduntzak errektoreak baliatuko ditu, sektore publikoaren kontratuei buruzko legearen testu bateratuari loturik.

Adierazitakoa adierazita, UPV/EHUko gerenteari eskuordetuko zaizkio, lan eta hornidura-kontratuei, zerbitzu-kontratuei eta zerbitzuen gestiorako kontratuei dagozkien eskumenak edo beste edozein, baldin eta, sektore publikoaren kontratuei buruzko legearen testu bateratuari osorik edo partzialki lotu edo salbuetsita egonda, BEZ gabe, bost milioi eurotakoa edo gutxiagokoa bada; kontratazio-arloari dagokion gerenteordearen esku utzitako kontratu txikiak izan ezik. Karguan inor ez edo gaixo zein kanpoan badago, kontratazio eta erosketen zerbitzuko burua izango du ordezko.

Bost milioi eurotatik gorako kontratuak direnean gerenteari eskuordetzen zaio kontratazio mahaiko burua izatea.

Bost milioi euroko edo gutxiagoko kontratuak direnean, BEZ barik, kasuan kasuko arloko gerenteordeari eskuordetzen zaio kontratazio mahaiko burua izatea.

Kontratazio-mahaiko gainontzeko kideak gerentearen erabakiaren bidez zehaztuko dira.

2.– Aurreko organoetako kideren bat kanpoan edo gaixorik dagoenean, kargua hutsik dagoenean edo existitzen ez denean, honakoaren arabera ordezkatuko da:

a) Errektorea, erabaki honetako laugarren puntuko 1. zenbakian zehaztutakoaren arabera;

b) Gerentea, kasuan kasuko arloko gerenteordeak ordezkatuko ditu.

c) Kontratazio-mahaiko buru izatea gerenteari dagokionean, gerenterik ez badago, kargua hutsik badago edo gerentea kanpoan edo gaixorik badago, kasuan kasuko arloko gerenteordeak ordezkatuko du.

Kontratazio-mahaiko buru izatea kasuan kasuko arloko gerenteordeari dagokionean, halako gerenteorderik ez badago, kargua hutsik badago, edo gerenteordea kanpoan edo gaixorik badago, mahaiko kidea den eta bileran dagoen beste edozein gerenteordek ordezkatuko du.

Bat baino gehiago balego, karguan denbora gehien daramanak ordezkatuko du.

Gerenteorderik ez badago bileran, mahaiko beste edozein kidek ordezkatu ahal izango du.

Zortzigarrena.– Errektoreak eskumenak bereganatzea.

Errektoreak, Administrazio publikoen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 legeko 14. artikuluan ezarritakoari jarraiki, berenganatu egin dezake eskuordetzaz ebatzi beharreko gairen baten ardura, arrazoi teknikoek, ekonomiazkoek, juridikoek edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen dutenean.

Bederatzigarrena.– Aipatutako eskumenak eskuordetuta aritzean hartuko diren erabakietan egoera horren aipamena egin beharko da, eta UPV/EHUko errektorearen erabakitzat hartuko dira eta amaiera emango diote, hortaz, administrazio-bideari.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bertan behera utzi dira, erabaki honen bidez, orain arte eskumenak eskuordetu ahal izateko argitaratu diren erabaki guztiak oro.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratu eta biharamunean.

Leioa, 2013ko urtarrilaren 30a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.


Azterketa dokumentala