Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
508

EDIKTUA, 3183/12 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 3183/12 zenbakiko falta judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

319/12 EPAIA

Donostian, bi mila eta hamabiko abuztuaren hamahiruan.

Nik, Ana Isabel Martin Ramos andreak, Donostiako eta bere barrutiko Instrukzioko 5 zenbakiko epaile magistratuak, ahozko eta jendaurreko judizioan ikusi eta entzun ditut ebasketari buruzko 3183/12 berehalako falta-judizioari dagokion auziaren auto hauek. Fiskaltzak ere parte hartu du, Leire Ortigosa andreak ordezkatuta. Salatzailea: Judith Diago Garcia andrea; eta salatuak: Ali Cadar eta Ion Papa Cornel jaunak (haien gorabeherak behar bezala jasota daude jardueretan. Erregeren izenean eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, ondoko epaitza ematen dut:

EPAITZA

Ali Cadar eta Ion Papa Cornel jaunak absolbitu egiten ditut egotzi zaien ebasketa-faltatik, eta ofizioz deklaratzen ditut prozesuko kostuak, halakorik badago.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari eta parteei, behin argitara emandakoan; eta honakoaz ohartarazten dira: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 248.4 artikuluarekin bat etorriaz, ebazpen hori ez dela irmoa, eta apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiak ebatzi dezan, jakinarazpena egiten den egunetik harako bost eguneko epearen barruan; guztiarekin ere, Prozedura Kriminalaren Legearen 976. artikuluan xedatzen denez, idazki bidez egin aurkeztu beharko da errekurtsoa, betiere aipatu legeko 790.etik 792. era arteko artikuluetan aurreikusitako forma zainduaz.

Eman ebazpen honen testigantza, auto hauei erantsiko zaiena, originala artxiba bedi BJLOren 265. artikuluan aurreikusitako epaien liburuan.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, Ali Cadar eta Ion Papa Cornel jaunei epaia jakinarazteko balio dezan –egun ez baitakigu non dagoen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko azaroaren hamalauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala