Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2013ko urtarrilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
484

ERABAKIA, 2012ko abenduaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoria Sailaren Arautegia onartzeko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Ikastegien Oinarrizko Arautegia onartu zuen 2012ko abenduaren 22ko Erabakiaren bidez, hartara 2011ko ekainaren 23ko Gobernu Kontseiluan onetsitako garapen arautegia berrikusteko egutegia osatuz.

Arautegi markoa oinarrizko arautegi gisa sortua da eta sailek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu autonomia bermatuz.

Sailen Oinarrizko Arautegiaren hirugarren xedapen iragankorrak sei hilabeteko epea ematen zuen, indarrean sartu zenetik aurrera, sailek beren arautegiak beste hartan adierazitakora egokitu zezaten.

Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoria Sailak, 2012ko ekainaren 6an Saileko Kontseiluak egindako bileran, onartu egin zituen Sailen Oinarrizko Arautegi berrirako egokitzapenak.

Sailen Oinarrizko Arautegian, 4.3 artikuluan, zehaztuta dago idazkari nagusiak onartuko dituela, eskumenak eskuordetuta, sailen arautegiak, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko, eta, hain zuzen ere, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez. Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoria Sailaren kasuan, saileko kideen % 15ek, gutxienez, arautegia Gobernu Kontseiluan aurkezteko eskatu zuten 2012ko ekainaren 8an, hark onar zezan.

Horregatik guztiagatik, eta idazkaritza nagusiak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak ondokoa

ERABAKI DU

Lehenengoa.– Onartzea Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoria Sailaren Arautegia.

Bigarrena.– Agindua ematea arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoria Sailaren Arautegia EHAAn argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2012ko abenduaren 20a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

EVA FERREIRA GARCÍA.

UPV/EHUKO HISPANIAR FILOLOGIA, FILOLOGIA ERROMANIKOAETA LITERATURAREN TEORIA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Hispaniar Filologia, Filologia Erromanikoa eta Literaturaren Teoria Sailak Letren Fakultatean, Arabako Campusean, dauka egoitza (Unibertsitateko ibilbidea 5, 01006 Gasteiz).

2. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko arautegi orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

3. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 19.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bion artean, hamabost minutuko tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.

4. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 26.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Zuzendariaren agintaldia lau urtetakoa izango da, eta gehienez bi agintaldi bete ahal ditu segidan.

5. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena hamar egun iragan aurretik gauzatuko da, idazkariak jakinarazi duenetik kontatzen hasita.

6. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Bestalde, kide anitzeko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean horretarako arrazoiak emanda, behin-behineko ordezkoak beteko du haren lekua. Ordezkapena gauzatu ahal izateko, horrelako egoeraren batean dauden titularrek horren berri eman beharko diote kide anitzeko organoko buruari, arrazoiak azalduta eta aurreikuspenen arabera egoerak zenbat iraungo duen adierazita (hilabetetik gora izan behar da).

XEDAPEN IRAGANKORRA

Antzinako ikasketak guztiz desagertu arte, Saileko Kontseiluan ikasketa horietako bigarren zikloko ikasleek izango duten ordezkaria eta masterretako ikasleena txandaka arituko dira ordezkari lanetan, urte batean bat eta bestean, bestea; bigaren zikloko ikasleen ordezkaria Ikasleen Kontseiluak aukeratuko du.


Azterketa dokumentala