Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5347

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 1/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 1/12, behin-behineko neurriak.

Demandatzailea: Ruth Eulalia Bass Ayala.

Abokatua: Maria Jose Carrera Gonzalez.

Prokuradorea: Belmonte.

Demandatua: Anton Alexandrov.

Gaia: banantze edo dibortziotik eratorritako neurriak.

Aipatutako judizioan, autoa eman da, 2012ko martxoaren 30ean. Hau dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

1.– Amak izango du XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, bi gurasoena izango da.

2.– Bertan behera gelditzen da Antón Alexandrov-ek XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeekiko zeukan bisita- eta komunikazio-eskubidea.

3.– Antón Alexandrovek ezingo ditu Bizkaiko lurraldetik atera adingabe horiek, eta, horretarako, jakinaren gainean jarriko dira kasuan kasuko segurtasun-indar eta kidegoak.

4.– Gorabehera honetan sortutako kostuei buruz ez da berariazko erabakirik hartzen.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 773.3 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Anton Alexandrov demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala