Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5339

EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, «Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako obra zibila eraikitzeko proiektua. Etxebarri-Txurdinaga tartea. II. aldaketa. I. addenda» proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2005eko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez, jendaurrera atera zen «Bilboko Hiri Trenbidearen Etxebarri-Zazpi kaleak tarteko linea berriaren trazadura-proiektua (3. linea)» proiektua.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2007ko irailaren 10eko Ebazpenaren bidez, jendaurrera atera zen «Bilboko Hiri Trenbidearen Etxebarri-Zazpi kaleak tarteko linea berriaren trazadura-proiektua (3. linea). Txurdinaga-Uribarri tartea» proiektuaren aldaketa.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2008ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen «Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako obra zibila eraikitzeko proiektua. Etxebarri-Txurdinaga tartea».

Eraikuntza Proiektuak azpiegitura-obren definizioa eta balorazioa jasotzen du, eta baita ondoko hauek ere: Txurdinagako eta Otxarkoagako geltokien arkitektura, tunelaren elektrifikazioa eta aireztapena, obren eraikuntza-faseko instalazioak eta area eta/edo zerbitzuetako afektazioak, obren burutzapenean edo ustiaketan behin-behinean edo behin betiko gertatzen direnak.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratzeko, eta eraginpeko ondasunak eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak horien identifikazio zehatzen Desjabetzeen eranskineko zerrenda eta partzela-planoak biltzen ditu.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren bidez, jendaurrera atera zen «Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako obra zibila eraikitzeko proiektua. Etxebarri-Txurdinaga tartea» delakoak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez, aipatu proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, eta okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egin zen –2009ko irailaren 9an eta 10ean izan ziren–.

Okupatzeko desjabetze-prozeduraren faseak beteta, proiektua burutzeko zerbitzu erantzuleak txostena eman du obrak dirauten artean ustekabeak gertatu direla adierazteko; ustekabe horiek Proiektuan aurreikusi gabe zeuden aterabide tekniko berrietara jotzeko beharrizana eragin dute, eta, horren ondorioa da 2. Proiektu aldatua, I. addenda.

2. Proiektu aldatuan, definitzen eta baloratzen dira 3. linearen printzipalerako hasieran proiektatutako trazaduraren PKs 2+242,000 eta 3+187,887 arteko tarteari eragiten dion bariantea burutzeko beharrezko obra guztiak.

Ordezko trazadura hau, Txurdinagako geltokia dagoen ingurunean obrak burutzean atzemandako ezaugarri geoteknikoek eragin dute. Sortutako arazoen tasunak eta neurriak erakutsi zuten linearen trazadura aldatu behar zela, baita Txurdinagako geltokiaren ingurunean aurreikusitako obra berezien kokalekua ere.

Proposatutako ordezko trazadura oinplanoan iragaten da, Proiektuan aurreikusitakoa baino doi bat Mendebalderago, eta, gainera, sestraren jaitsiera eragiten du; ondorioz, lehenago aurreikusi baino 6 metro beherago dago nasaren kota.

Trazadura aldatzeak aldaketak eragin ditu geltokirako sarbideen antolaketan ere (kanoiak, igogailuak eta aireztapenak); obren burutzapenean, lurzoruaren ezaugarri geoteknikoek sor ditza­keten afektazioak arintzeko dira aldaketok.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko nahitaezko desjabetze-jardunbideko izapideak egin eta ebazpenak emateko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren –azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatua– 15.h) artikuluak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionean. Dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren bidez bigarren aldiz aldatu zen.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta badatoz, nahitaezko desjabetzeko eskakizunen eta jardunbidearen ondorioetarako, onespenak berekin dakar proiektua bera eta horren gaineko aldaketak herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat jotzea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea.

Are gehiago, Legearen 15. artikuluak eta horren erregelamendua onartzen duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretuak hauxe xedatzen dute: «Erabilera publikokoa edo interes sozialekoa dela adierazten bada, besterentzea burutzeko ezinbestekoak diren ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko premiari buruz ebatzi beharko du Administrazioak. Eta beste hau ere gaineratzen du jarraian: »...derrigor okupatu beharreko ondasunen artean, halaber, dena delako obra edo helburuak gerora ustez behar izango dituen handitzeetarako hartu beharreko ondasunak ere hor sartuta egongo dira.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizitoki berekin dakarren arren proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ezartzen dutenez ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar da, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik,

EBAZTEN DUT:

«Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako obra zibila eraikitzeko proiektua. Etxebarri-Txurdinaga tartea. II. aldaketa. I. addenda» proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean erakustea, ebazpen hau azkenekoz argitaratu eta biharamunetik aurrera hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Gasteiz).

Aipatu epean zehar, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda Bilboko Udaletxeko iragarki-oholean ikusgai egongo da.

Eta horrela jakinarazten da, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Bilboko udal-mugartea

Finka zenbakia: MP-01, MT-01.

Katastroko erref.: 02031412001001.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 377,71 m2.

Aldi baterako okupazioa: 120,33 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: plaza.

Oharrak: Garaiko lorategien larrialdiko aireztapena.

Finka zenbakia: MP-02, MT-02.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 36,59 m2.

Aldi baterako okupazioa: 29,69 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: Garaiko lorategien larrialdiko aireztapena.

Finka zenbakia: MP-03, MT-08, MT-16.

Katastro-erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 164,35 m2.

Aldi baterako okupazioa: 22,04 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: Txurdinagako igogailuaren eta Garaiko lorategien larrialdiko aireztapena.

Finka zenbakia: MP-04, MT-03.

Katastroko erref.: 02031412001001.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 45,69 m2.

Aldi baterako okupazioa: 13,48 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: plaza.

Oharrak: Txurdinagako igogailuaren eta Garaiko lorategien larrialdiko aireztapena.

Finka zenbakia: MP-05, MT-05, MT-06, MT-07.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 46,32 m2.

Aldi baterako okupazioa: 135,90 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: Gabriel Aresti etorbidean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MT-04, MT-18, MTS-01.

Katastroko erref.: 02031412001001.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra.

Aldi baterako okupazioa: 144,45 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin: 32,56 m2.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: plaza.

Oharrak: Gabriel Aresti etorbidean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MTS-02, MTS-03, MS-01.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra.

Aldi baterako okupazioa.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin: 281,03 m2.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra: 5,71 m2.

Izaera: bidea.

Oharrak: Gabriel Aresti etorbidean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: OP-01, OT-01, OTS-01.

Katastroko erref.: 02031407001.

Jabea: Gabriel Aresti etorbideko 24. eta 30. zenbakietako jabekideen erkidegoa.

Okupazio iraunkorra: 397,55 m2.

Aldi baterako okupazioa: 11,87 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin: 9,56 m2.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: lorategia.

Oharrak: Gabriel Aresti etorbidean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MP-06.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 86,98 m2.

Aldi baterako okupazioa.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: oinezkoen kalean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MP-08.

Katastroko erref.: 02031305001001.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 269,88 m2.

Aldi baterako okupazioa.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: lursaila.

Oharrak: oinezkoen kalean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MT-09, MT-10, MT-12.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra.

Aldi baterako okupazioa: 176,26 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: oinezkoen kalean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MT-13.

Katastroko erref.: 02031305001001.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra.

Aldi baterako okupazioa: 42,27 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: lursaila.

Oharrak: oinezkoen kalean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MTS-04, MS-02.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra.

Aldi baterako okupazioa.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin: 284,36 m2.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra: 34,99 m2.

Izaera: bidea.

Oharrak: oinezkoen kalean sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MP-07.

Katastroko erref.: 02031305001001.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 66,31 m2.

Aldi baterako okupazioa.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: orubea.

Oharrak: oinezkoen kalean larrialdiko aireztapena.

Finka zenbakia: MP-09.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra: 39,24 m2.

Aldi baterako okupazioa.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: oinezkoen kalean larrialdiko aireztapena.

Finka zenbakia: MT-11.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra.

Aldi baterako okupazioa: 15,90 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: oinezkoen kalean larrialdiko aireztapena.

Finka zenbakia: MT-14.

Katastro-erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra.

Aldi baterako okupazioa: 55,18 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: Gabriel Aresti etorbidean behin-behineko desbideratzea eta sarbide-kanoia.

Finka zenbakia: MT-15.

Katastroko erref.: SR.

Jabea: Bilboko Udala.

Okupazio iraunkorra.

Aldi baterako okupazioa: 851,51 m2.

Aldi baterakoa, erabiltzeko eskubidearekin.

Erabiltzeko zortasun iraunkorra.

Izaera: bidea.

Oharrak: obrarako sarbidea.


Azterketa dokumentala