Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2012ko abenduaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5325

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2012ko irailaren 26koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Esne-behien Ekoizpen Inte­graturako Arau Teknikoa onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Ondoko aginduan aipatu bezalako hutsak atzeman dira: Agindua, 2012ko irailaren 26koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Esne-behien Ekoizpen Integraturako Arau Teknikoa onartzen duena. Agindu hori, 2012ko urriaren 23ko EHAAn, 206. zenbakian, argitaratu zen. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

Esne-behien Ekoizpen Integraturako Arau Teknikoa eranskina, zeinaren edukia «Behiak jezteko planari buruzkoa» baita, ez zen eman argitara, eta oraingoan argitara ematen da:

ERANSKINA
JEZTE PLANA

1.– Definizioa.

Jezte Plana jarduketa-protokolo bat da, zeinetan era sistematikoan jasotzen baitira abereak maneiatzeko praktikak eta bai jezteaz ardurazten direnek erabili behar dituzten teknikak ere; eta horiek tarte honetan: eta behi-taldea jezte-salaren aurreko artegira edo instalazioetara sartzen denetik animaliak kanpora doazen bitartean.

Atxikitako ustiategi bakoitzaren jezte planak bete egin behako du indarrean den arautegian ezarritakoa; eta, bereziki, dokumentu honetan ezarritakoa, zeinaren balioa hiru aldundietako abeltzaintza-zerbitzuek erabaki duten.

2.– Jezte Planaren edukiak.

2.1.– Abereak taldekatzea.

Jezte-planak aurreikusi egin behar du abereak biltzeko instalazioen berrikusketa, jezte-salara sartu aurretik, eta, orobat, sala bera berrikustea. Eta hori, baldintza normaletan jeztea eragozten duten zikinkeria, kalteak eta matxurak ez direla egiaztatzeko.

Planak jaso egin beharko du aldez aurretiko instalazioetan edo patioan abereak biltzeko prozedura; hala, metodo agresiboak, abereak zauritu edo estresatu ditzaketenak, saihestekotan. Era beran, tratu txarrik gabe maneiatu beharko dira abereak, mugimendu suabeak egiten egingo dira, eta saihestu egingo da, ahal dela, animaliak kolpatzea eta bai animalia-oldeak ere.

2.2.– Jeztea zein hurrenkeran.

Arazoak sortzen dituzten animaliak jetzi behar dira lehenik; arazoak: mamitis klinikoa orain edo duela gutxi, mamistis kronikoa, zenbaketa handiak, CMT positiboak, lesioa mamarioak edo mamitis errekurrenteak, etab.

Arazoak dituzten behiak sanoen artean jezten badira, esne hori bereizteko sistema eragingarri bat erabili beharko da. Halaber, bereizi egin behar da tratatu diren behien esnea, eta itxarote-epeak errespetatu egin beharko dira. Jarraian, beharrezko bada, egoki garbitu beharko dira jezte-sistemaren honako parte hauek: ondoren jetziko diren behiekin kontaktua izango dutenak.

2.3.– Jetzi aurretik, errapeak prestatzea.

Errapeak prestatzearen helburuak hauek dira: errapeak eurak garbitzea, mamitis klinikoa detektatzea eta esnea ematea estimulatzea. Bi fase bereizten dira:

A) Erroak garbitzea.

Behiak aski garbi sartuko dira jezte-salara, non ura ahalik eta gutxien erabili behar den, errapea garbitu gabe, hau da, erabiltzekotan ere, erroak garbitzeko soilik erabiliko da.

Erroak, garbitu ostean, sikatu egin beharko dira botatzeko paper-xukadera batekin edo zapi batekin (behiko bat erabili beharko da).

Erroetarako bainu bat erabiltzea gomendatzen da, zeina fabrikatzaileak edo espezialistak gomendatutakoaren arabera erabiliko baita.

Txoperak jarri baino lehen, erroak sikatu egin beharko dira betiere. Kontuan izan behar da eze erroetan desinfekzio-hondakinak gera daitezkeela eta horiek esnera pasa daitezkeela eta inibitzaileen analisietako emaitza «positiboa» izan daitekeela, egoki sikatzen ez badira.

B) Lehengo bi edo hiru esne-txorrotadak eliminatzea (hastea).

Txoperak jarri baino lehen, lehengo esne-txorrotadak eleminatuz gero, posible da bakteria-zenbaketa handiko eta sarritan infekzioak eragiten dituzten mikroorganismodun esne apur bat kentzea. Horretaz gain, izan litezkeen alterazioak atzematea ere posible egiten du, eta hala mamitis klinikoa ere detektatu egingo da.

Garbitzerakoan edo erroak maneiatzerakoan, jaistailearen eskuak bide izan daitezke mikroorganismoak hedatzeko. Beraz, eskuak erregularki garbitzea gomendatzen da, eta guztiarekin ere, mamitis duen errape bat ukitzen den bakoitzeko garbitu beharko dira.

2.4.– Jezteko makinaren funtzionamendua.

Jezteko makinak egoki funtzionatzen duela egiaztatu beharko da.

Zehazki, egunero kontrolatu beharko dira honako hauek: erregulatzailearen funtzionamendua, hutsaren maila eta jezte-denbora; betiere, txoperak irrist egitearen ondorioz patogeno kutsagarriak transmititzea, airea sartzea eta esnearen errefluxuak ebitatzeko.

Hutsa eten ostean kenduko dira txoperak, eta kaltetutako txoperak beharrezko den bestetan aldatuko dira. Era horretan, erroa eta bere kanala lesionatzea ebitatzen da, eta, orobat, ugatzaren defentsak desegitea ere; faktore horiek infekzioak ekartzen dituzte.

2.5.– Jezte teknikak.

Jezte egokia egiteko urratsak honako hauek dira:

1) Txoperak azkar jartzea, eta ahal dela horietarik airea sartzea ebitatzea.

2) Makinaz egiten den xurgatze-denbora gehiegi ez luzatzea, eta, oro har, gehiegi jeztea eta txoperetatik airea sartzea ebitatzea.

3) Txoperak kendu baino lehen hutsa eten.

2.6.– Jeztea amaitu ostean txoperen bainua.

Txoperak kendu eta jarraian aplikatzea gomendatzen da. Fabrikatzailearen edo espezialistaren gomendioen arabera erabili beharko da produktua.

Komenigarria da: jeztea egin eta gero ordu 1 edo 2 zutik egotea behiak, harik eta erroko esfinterra itxi arte; izan ere, tarte horretan, zoruan, azpigarrian, ..... diren mikroorganismoak erraz sar daitezke, laxorik baitago esfinterra. Jeztearen ondoren jatekoa emanez estimulatu daiteke.

2.7.– Tratatutako animaliak identifikatzea.

Planak marka-sistema berezitu bat jaso beharko du, hain justu ere errape-laurdenen baten, sistematikoki botiken bidez tratatu diren animaliak erraz identifikatzeko, edo tratatu ez badira ere jezterakoan arreta berezia behar dutenak identifikatzeko, Gorabehera guzti horiek tratamenduen liburuxkan jaso beharko dira.


Azterketa dokumentala