Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5202

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 1128/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernándezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Jose Maria Unamunzaga Guinea, Maria del Carmen Unamunzaga Guinea, Maria Jesus Unamunzaga Guinea eta Maria Salome Unamunzaga Guinea jaun-andreek eskatuta, epaitegi honetan, jabari-espedienteari buruzko 1128/12 prozedura bideratu da, honako finka hauek inmatrikulatzeko:

Hiri-finka.– Baserria eta atxikitako lastategia. Ribabellosan dago, Erribera Beitiako udalerrian (Araba), Alfonso VI. kaleko hogei eta hogeita bi zenbakietan.

Lur-zatian, guztira, ehun eta hirurogeita hamabost metro eta hamaika dezimetro koadroko azalera dauka (175,11), eta bi eraikin ditu: batetik, hogei zenbakidun eraikina: beheko solairuan eta lehenengoan, landa-etxebizitza bat dago (azalera eraikia: 87,25 metro koadro), eta, beheko solairuan, ukuilua, biltegia edo lastategia (azalera eraikia: 20,59 metro koadro); bestetik, hogeita bi zenbakidun eraikina: bi etxebizitza daude han –eskuinekoa eta ezkerrekoa–, lehenengo solairuan trasteleku bana dutenak (azalera eraikia: 209,34 metro koadro), eta, beheko solairuan, ukuilua, biltegia edo lastategia daude (azalera eraikia: 109,15 metro koadro).

Finkaren mugakideak: iparraldean, kalea; hegoaldean, kalea eta 1. poligonoko 659. partzela, Margarita Mosteiro Baloira andrearena; ekialdean, 1. poligonoko 662. partzela, Julio Santamaría López-Linares jaunarena; eta mendebaldean, kalea.

Katastroko erreferentzia: 47-1-660-1-1 eta 2-1, 2 eta 3.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 21a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala