Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2012ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5070

EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baita Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren deialdia. Agindu horrek arautu egiten du garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki entitate batzuei, toki erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza sozietateei diru laguntzak ematea.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza sozietateei 2012. ekitaldiko diru-laguntzak arautzen direnez. Aipatutako agindua 2012ko maiatzaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 104. zenbakian.

2012ko ekainaren 30ean eskaerak aurkezteko epea amaitu da, eta Ingurumen Sailburuordetzak 159 eskaera jaso ditu.

Kontuan harturik ezen, 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 13. artikuluari jarraikiz, berariaz sortutako organo ebaluatzaileak diru-laguntzen eskaerak aztertu eta ebaluatu dituela, eta ebazpen-proposamen egokia egin duela, esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituz, diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak, diru-laguntzen zenbatekoa, ezeztatutako eskaerak eta ezeztatzeko arrazoiak zehazteko.

Kontuan harturik 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 3.2 artikuluari jarraikiz, eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako aipatutako jardun lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaiola, organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

Kontuan harturik lurzoru poluituen jardun lerroan aurkeztu diren eta diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuen zenbateko osoak lerro horretarako aurreikusitako aurrekontuaren kopurua agortzen ez duenez, organo ebaluatzaileak gainerakoa, 181.057,23 euro, biodibertsitatearen jardun lerrora bideratzea proposatu zuela.

Kontuan harturik Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren, diru-laguntzak arautzen dituenaren, 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, 9. artikuluan adierazitako dokumentuak aurkeztu ez dituztenei edota 2.2 artikuluan azaldutako baldintzak edo Aginduan agertzen diren beste batzuk betetzen dituztela justifikatu ez dutenei dokumentuak aurkezteko eskatu zaiela. Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu ondoren, eskatutako dokumentuak aurkeztu ez dituenez, Trucios-Turtziozeko Udalak eskaeran atzera egin duela ulertu da.

Kontuan harturik Usurbilgo Udalak eta Zarauzko Udalak biodibertsitateko lerroko diru-laguntzen eskaerari uko egin zietela, 2012ko uztailaren 3ko eta 2012ko irailaren 17ko idatzien bidez, hurrenez hurren.

Kontuan harturik Ingurumeneko sailburuordeak eskumena duela behin betiko diru-laguntzen onuradunak eta zenbatekoak zehazteko, 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 13. artikuluari jarraikiz.

Kontuan harturik, erreferentziako Aginduaren 15. artikuluaren arabera, araututako diru laguntzak lehiaketa bidez eman behar direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluarekin bat, eta 50 puntu baino gehiago jasotzen duten proiektuen lehentasun ordena balioespen fasean 50 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektu guztiak ordaintzeko nahikoa aurrekontu ez dagoenean soilik hartuko dela aintzat, beraz, lehenengo puntuazio altuagoa duten proiektuak ordainduko direla, ekintza bakoitzeko lerroan aurrekontu kreditua agortu arte.

Ikusirik Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Agindua, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duena; 629/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duena, eta gainerako arautegi aplikagarria, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotako entitateei diru-laguntzak ematea, eranskinean zehaztutako proiektuetarako eta zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Usurbilgo Udalak eta Zarauzko Udalak biodibertsitatearen lerroko eskaerei uko egiteko idatziak onartzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean, baztertutako diru-laguntza eskaeren zerrenda argitaratzea.

Laugarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 15.1 artikuluari jarraikiz, ebazpen honetako III. eranskinean adierazitako erakundeen diru-laguntza eskaera ezeztatzea, eranskinean adierazitako arrazoiak direla-eta.

Bosgarrena.– Ebazpen honen bidez I. eranskinean zerrendatutako erakundeei emandako diru laguntzen lehen ordainketa agintzea.

Diru-laguntzak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira.

Diru-laguntzaren gainerako ordainketak jasotzeko, onuradunek egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 17. artikuluan adierazitako baldintzei jarraikiz.

Halaber, onuradunek Aginduaren 18. artikuluan bildutako beharrak bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea, onuradunei horren berri emateko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren 16.1 artikuluaren arabera, eta diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publizitate-printzipioa betearaztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; baina, beraren aurka, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari gorako errekurtsoa jar dakioke, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoaren, 114. eta 115. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARÍA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala