Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4821

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 24koa, Energia eta Meategien zuzendariaren 2009ko abenduaren 3ko Ebazpena aldatzeko dena; horren bidez, 220 kV-ko posizio berri baten (7 posizioa) instalazioa baimentzen da eta instalazio horren exekuzio-proiektua onartzen da banaketari laguntzeko transformadore baterako (TRP 5), eta instalazio hori onura publikokotzat deklaratzen da. 60 MVAko indarra eta 220/30 kV-ko erlazioa zuen transformadorea Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan kokatzen da.

AURREKARIAK:

Bat.– Energia eta Meategien zuzendariak ebazpen bat eman zuen 2009ko abenduaren 3an; horren bidez, 60 MVAko indarra eta 220/30 kV-ko erlazioa duen banaketari laguntzeko transformadore berri bat (TRP 5) instalatzea baimendu zion Red Eléctrica de España, S.A.U.ri, Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan; halaber, instalazio horren exekuzio-proiektua onartu zuen, eta instalazioa onura publikokotzat deklaratu zuen.

Bi.– Ebazpen horretan akats batzuk hauteman zirenez, 2010eko apirilaren 13ko Ebazpenaren bitartez, Energia eta Meategien zuzendariak aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenaren hutsen zuzenketa egin zuen; hori dela eta, baimendutako instalazioa hau izatera pasa zen: «220 kV-ko posizio berri bat (7 posizioa) banaketari laguntzeko transformadore baterako (TRP 5). 60 MVAko indarra eta 220/30 kV-ko erlazioa duen transformadorea Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan kokatuko da».

Hiru.– Aipatutako hutsen zuzenketa hori egin ondoren, eta Red Eléctrica de España, S.A.U.k aurkeztu duen baimen-eskabidea eta exekuzio-proiektua aztertu ondoren, agerian geratu da aurretik emandako baimenaren irispidea zabaltzeko beharra; hori dela eta, baimenaren irispidea honetara ere zabaldu behar da: «500 MVAko indarreko eta 400/220 kV-ko erlazioko (13 posizioa) transformadore trifasiko (ATP 2) baterako etengailuz hornitutako posizio berri bat 220 kV-ko parkean». Posizio hori aurretik ere sartuta zegoen industria-ingeniari Julio Alguacil Prieto jn.k (Madrileko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko elkargokidea, 7511. zenbakia) izenpetutako eta Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2009ko ekainaren 15ean –090035 zenbakiz– bisatutako proiektuan, eta 2009ko abenduaren 3ko Ebazpenean onartuan.

OINARRI JURIDIKOAK:

Bat.– Energia eta Meategien Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Bi.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 105. artikuluak berariaz zehazten du honako hau: «Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Aipatutako lege-aginduak eta oro har eta bereziki aplikatu beharreko gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

EBAzten DU:

Aldatzea 2009ko abenduaren 3ko Ebazpena, Energia eta Meategien zuzendariarena; horren bidez, 220 kV-ko posizio berri baten (7 posizioa) instalazioa baimentzen da eta instalazio horren exekuzio-proiektua onartzen da banaketari laguntzeko transformadore baterako (TRP 5), eta instalazio hori onura publikokotzat deklaratzen da. 60 MVAko indarra eta 220/30 kV-ko erlazioa zuen transformadorea Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan kokatuko da, eta beraz:

Izenburuan, hau dioen tokian:

«EBAZPENA, 2009ko abenduaren 3koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, horren bidez, 220 kV-ko posizio berri baten (7 posizioa) instalazioa baimentzen da eta instalazio horren exekuzio-proiektua onartzen da banaketari laguntzeko transformadore baterako (TRP 5), eta instalazio hori onura publikokotzat deklaratzen da. 60 MVAko indarra eta 220/30 kV-ko erlazioa zuen transformadoreak Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan kokatuko da».

Hau esan behar du:

«EBAZPENA, 2009ko abenduaren 3koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; horren bidez, Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren handiagotzeari dagokion instalazioa baimentzen da eta instalazio horren exekuzio-proiektua onartzen da, eta instalazio hori onura publikokotzat deklaratzen da».

Lehenengo aurrekarian, hau dioen tokian:

«banaketarako laguntza-transformadore berri bat (TRP 5) ezartzeko baimen administratiboa eman, exekuzio-proiektua onartu eta onura publikokotzat deklaratzeko eskabidea egiten du. Transformadore horrek izango du eta Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) Vitoriako transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan kokatuko da».

Hau esan behar du:

«Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren handiagotzeari dagokion administrazioa eskabidea egiten da, eta instalazio horren exekuzio-proiektua onartzen da, eta instalazio hori onura publikokotzat deklaratzen da».

Xedapen-zatian, hau dioen tokian:

«Red Eléctrica de España, S.A.U.ri 60 MVAko indarra eta 220/30 kV-ko erlazioa izango duen banaketari laguntzeko transformadore (TRP 5) baterako 220 kV-ko posizio berri (7 posizioa) bat instalatzeko baimena ematea Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren egungo esparruan».

Hau esan behar du:

«Red Eléctrica de España, S.A.U.ri baimena ematea Ullibarri-Arrazuaren inguruetan (Vitoria-Gasteizko udalerria, Araba) dagoen Gasteizko transformazio-azpiestazioaren instalazioa handiagotzeko, instalazio hori onura publikokotzat deklaratzea eta exekuzio-proiektua onartzea. Proiektu hori industria-ingeniari Julio Alguacil Prieto jn.k (Madrileko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko elkargokidea, 7511. zenbakia) izenpetuta eta Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2009ko ekainaren 15ean -090035 zenbakiz- bisatuta dago, eta honako irispide hau dauka:

● 220 kV-ko posizio berri bat (7 posizioa) banaketari laguntzeko transformadore baterako (TRP 5). 60 MVAko indarra eta 220/30 kV-ko erlazioa du transformadoreak.

● 500 MVAko indarreko eta 400/220 kV-ko erlazioko (13 posizioa) transformadore trifasiko (ATP 2) baterako etengailuz hornitutako posizio berri bat 220 kV-ko parkean».

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 24a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala