Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2012ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4774

EBAZPENA, 2012ko irailaren 14koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak arautzen dituen Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatu eta modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa berrizendatzen dituena.

AURREKARIAK

1.– Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenak, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta ikusentzunezkoak sustatzen diharduten pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuek, euskararen eremu geografikotik kanpo, 2012. urtean eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan, parte hartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen zituen.

2.– Ebazpenak, bere 3. artikuluan, dirulaguntza horien zenbateko orokorra ehun eta berrogei eta bederatzi mila (149.000) eurotan finkatu zuen, modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izanik: Arte plastiko eta ikusizkoen modalitaterako hirurogei eta lau mila (64.000) euro, horietatik hogeita hamasei mila (36.000) euro Arco azokarako eta hogeita zortzi mila (28.000) euro nazioarteko beste ferietarako; ikus-entzunezkoetarako hirurogei eta bost mila (65.000) euro; musikarako hamar mila (10.000) euro, eta arte eszenikoetarako hamar mila (10.000) euro.

3.– Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2012ko maiatzaren 16ko ebazpenaren bitartez Arco azokarako standak alokatzeko diru-laguntzetarako egindako eskaerak ebatzi ziren.

4.– Halaber, deialdia egiten duen 2012ko martxoaren 7ko Ebazpenaren lehenengo xedapen gehigarrian honako hau aurreikusten zen:

«Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da, baldin eta EEIren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Era berean, eta aurreko arrazoi berdinengatik, modalitate bateko aurrekontu zuzkidura bere osotasunean gastatu ez bada, beste batera pasatu ahal izango da. Aldaketa horiek eskabideen gaineko erabakia hartu aurretik egingo dira. Horrelakorik gertatuz gero, EEIren zuzendariaren ebazpenaren bitartez emango da aditzera»

5.– 2012ko uztailaren 2an eskabideak aurkezteko epea itxi zen, eta jasotako eskabideen erregistro eta koantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da modalitate batzuetan jasotako eskaera-kopurua kontuan hartuta, komenigarria izango litzatekeela deialdiko zenbateko orokorra eta modalitate bakoitzari izendatutako hasierako diru-kopuruak berrizendatzea. Era horretan, modalitate horietako diru kopurua handitu egiten da eta eskabide guztiak lagundu ahal dira.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpenaren lehenengo xedapen gehigarriak aitortzen didan ahalmenari jarraikiz, ikus-entzunezkoen modalitateari ezarri gabeko baliabideak banatzeko berrizendatzea: arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean bostehun eta hirurogeita hamar (570) euro; musika modalitatean hiru mila eta seiehun (3.600) euro, eta arte eszenikoen modalitatean mila seiehun eta hogeita lau (1.624) euro.

Bigarrengoa.– Beraz, aipaturiko ebazpenaren 3. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua ehun eta hogeita hemeretzi mila bostehun eta hogeita hamahiru (139.533) eurotan finkatzen da, modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izanik: arte plastiko eta ikusizkoen modalitaterako hirurogei eta lau mila bostehun eta hirurogei eta hamar (64.570) euro, Ikus-entzunezkoetarako berrogeita bederatzi mila zazpiehun eta hogeita hemeretzi (49.739) euro, musikarako hamahiru mila seiehun (13.600) euro, eta arte eszenikoetarako hamaika mila seiehun eta hogeita lau (11.624) euro.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Donostia-San Sebastián, 2012ko irailaren 14a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala