Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4607

EDIKTUA, 575/12 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Aloña Garmendia Iartzak, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

575/12 falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

Nik, Borja Llona Garciak, Eibarko (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 575/12 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan honako hauek izan dira alderdiak: fiskala; eta, inplikatu gisa, Rocio Borja Borja eta Eroski. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut.

Rocio Borja Borja akusatua kondenatzen dut ebasketa-falta baten egile baita saiakuntza-mailan (ZKren 632.1 artikulua). Horrenbestez, 35 egunez eguneko 4 euroko isuna ezartzen zaio akusatuari. Isuna ordaintzen ez badu, Zigor Kodeko 53. artikuluan xedatutako erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezarriko zaio, eta, erantzukizun zibilaren bidetik, 9,95 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Eroskiri, gehi PZLren 576. artikuluko legezko interesak. Prozesuko kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Epaia jasota gera dadin, eta berau Rocio Borja Borjari jakinarazteko –egun non dagoen ez baitakigu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko uztailaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala