Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4558

EDIKTUA, 1058/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 1058/08 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Axa Assurances.
Abokatua: Miren Osinalde Jauregui.
Prokuradorea: Alcain.
Demandatua: Roberto Carril Martinez.
Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2009-05-11n, eta honako hauek dira horren idazpurua eta epaitza:

82/09 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2009ko maiatzaren hamaika.

Alderdiak:
Demandatzailea: Axa Seguros.
Abokatua: Osinalde.
Prokuradorea: Alcain.
Demandatua: Roberto Carril Martínez, auzi-ihesian dena.
Helburua: erantzukizun zibila.
EPAITZA

Osorik ezesten da AXA Seguros-ek jarritako demanda, auzi-ihesean den Roberto Carril Martinezen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua absolbitzen da beraren kontrako uzietatik. Kostuak ordaintzeko kondena alderdi demandatuari ezartzen zaio.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik bost eguneko epean. Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa. Eraman bedi jatorrizkoa Epai Zibilen Liburura, jardueretan lekukotza nahikoa geratzen dela.

Eta epai honen bidez erabaki eta sinatzen dut.

Roberto Carril Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko irailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala