Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4557

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 264/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Francisco Jose Mendez Pedrero jaunak, Bergarako Zerbitzu Erkide Prozesaleko Betearazpen Ataleko idazkari judizial naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Antzuolako Kalebarreneko 23 zenbakiko etxeko Jabeen Erkidegoak eskatuta, epaitegi honetan 3000264/2011 betearazpen-prozesua bideratu da, Itziar Garcia Garcia eta Victor Rubio Leis jaun-andreen aurka. Prozesu horretan, ondoren adierazten diren ondasunak, tasazio-prezioa jarrita, enkante publikora ateratzea ebatzi da.

Enkantera ateratzen diren ondasunak eta enkantera zer baliorekin ateratzen diren:

Bederatzi zenbakia.– Etxebizitza, Antzuolako Kalebarren 23ko laugarren solairuko ezkerrean dagoena. Azalera laurogeita hiru metro eta hirurogeita hamasei dezimetro koadrokoa da.

Eranskin gisa, atzeko departamentua dauka. Atarian sartu, eta eskuinaldeko bigarren tokian dago, eta metro bat eta laurogeita hamabost dezimetro koadroko azalera dauka.

Bergarako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1098 liburukia, 71. liburua, 160. folioa, Antzuolako 3721 finka, 2. inskripzioa.

Balorazioaren zenbatekoa: 32.716,24 euro.

Enkantea 2012ko azaroaren 15eko 10:00etan egingo da, epaitegi honen egoitzan (Ariznoa plaza z.g., Bergara, Gipuzkoa).

Jabetza-tituluen falta zuzendu gabe ateratzen dira enkantera ondasunak.

Prozesuan ez da aipatzen betearazpena egingo zaion pertsonaz gain enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen.

Bulego Judizialeko egoitzan –esandako helbidean– dagoen iragarki-oholean jarritako ediktuan jasotzen dira enkantea egiteko baldintzak, kontsultatu ahal izateko.

Bergara (Gipuzkoa), 2012ko irailaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala