Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4556

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 985/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 985/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.
Demandatzailea: L.R.V.
Abokatua: Giovanna Miren Peirano Azpiolea.
Prokuradorea: Gutierrez.
Demandatua: Rudy Fernando Cuellar Céspedes.
Gaia: banantze edo dibortziotik eratorritako neurriak.

Judizio horretan epaia eman zen, 2012ko uztailaren 25ean, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Rudy Fernando Cuellar Céspedes jaunaren aurka, L.R.V. andrearen ordezkaritzak aurkeztutako demanda zati batean baiesten dut, eta elkarrekin duten 4556 alabari dagokienez honako erabakiak hartzen ditut:

– Amari eman zaio bien alabaren zaintza eta jagoletza. Amak bakarrik izango du guraso-ahala, eta ez da inolako bisita-erregimenik ezarri jagoletzarik ez duen gurasoarentzat.

– Bien alabaren aldeko mantenu-pentsio bat finkatzen da, aitaren hileko diru-sarreren % 25ekoa, aurreratutako hilekoetan ordaindu beharrekoa. Amak izendatzen duen kontuan ordaindu beharko du, hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Rudy Fernando Cuellar Cespedes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko uztailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala