Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4548

EBAZPENA, 2012ko irailaren 10ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legea aldatzeari buruzko otsailaren 9ko 2/2012 Legeari (EAEkoari) buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legea aldatzeari buruzko otsailaren 9ko 2/2012 Legeari (EAEkoari) buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 10a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, KONTSUMITZAILEEN ETA ERABILTZAILEEN ESTATUTUARI BURUZKO ABENDUAREN 22KO 6/2003 LEGEA ALDATZEARI BURUZKO OTSAILAREN 9KO 2/2012 LEGEARI (EAEKOARI) BURUZKOA.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2012ko uztailaren 10ean egindako bilkuran, akordio hau hartu zuen:

1.– Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legea aldatzeari buruzko otsailaren 9ko 2/2012 Legeari (EAEkori) Legeari dagokionez, eskumenen arloan agerturiko desadostasunak aztertu eta aterabideak`proposatzeko, 2012ko maiatzaren 7an, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak egindako negoziaketekin bat etorriaz, parte biek uste dute konpondurik direla desadostasunak, honako konpromiso eta interpretazio-irizpideetan oinarriturik:

A) 6/2003 Legeko 41. artikuluaren idazketa berriari –2/2012 Legeko 2. artikuluak ezarritakoari– dagokionez, parte biak bat datoz honako honetan: aipatu 41. artikuluko 1. paragrafoko azken esaldiko salbuespena betiere beharrezkoa izango delako zentzuan ulertu behar da, gaztelerazko espresioan bai behintzat, noiz eta osasuna eta segurtasuna babesteko motiboen gaineko oinarrizko arautegi estatalak hala aurreikusten duenean, eta bereziki honako kasu honetan: Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bateginaren 18.3 artikuluaren –azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutakoaren– paragrafoan «etiketatzeari buruzko zehaztapen obligaziozkoak» aipatzen direnean.

B) Hortaz, 6/2003 Legeko 41. artikuluaren idazketa berrian aurreikusitakoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak arauzko garapena egiteko konpromisoa hartzen du; eta bertan espresuki jasoko da goiko A) idatzi-zatian aipatutako interpretazioa.

2.– Lortutako akordioa dela-eta, bi aldeak uste dute ebazpen honetako xedapenei dagokienez desadostasunak konponduta geratu direla, eta piztu den eztabaida bukatuta geratu dela.

3.– Akordio hau, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2012ko uztailaren 10a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala