Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4544

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: 11/2012 Legea, ekainaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Ekainaren 14ko 11/2012 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxena, 2012ko ekainaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (122. zk.). Goian aipatutako moduko hutsak aurkitu direnez testu horretan, zuzendu egiten dira.

2012/2877 orrialdean (44/5), 3.c) artikuluan, honela dio:

«Kutxen inbertsio-kudeaketa ikuskatzea, eta gizarte-ekintzaren arloan jarraibideak ezartzea, premia nagusiak eta lehentasunak zein diren erabakitzen laguntzeko».

Honela behar du:

«Kutxen inbertsio-kudeaketa ikuskatzea eta gizarte-ekintzaren arloan jarraibideak ezartzea premia nagusiak eta lehentasunak zein diren erabakitzen laguntzeko».

2012/2877 orrialdean (44/10), 14.1 artikuluan, gaztelaniaz honela dio:

«A tal efecto, traspasarán todo el patrimonio afecto a su actividad financiera a otra entidad de crédito a cambio de acciones de esta última y se transformarán en una fundación de carácter especial perdiendo su condición de entidad de crédito».

Honela behar du:

«A tal efecto, traspasarán todo el patrimonio afecto a su actividad financiera a otra entidad de crédito a cambio de acciones de esta última y se transformarán en una fundación de carácter especial, perdiendo su condición de entidad de crédito».

2012/2877 orrialdean (44/22), 44.4 artikuluan honela dio:

«... lege honen 26. artikuluko j) idatz-zatian jasotako...».

Honela behar du:

« ... lege honen 26. artikuluko 1.j) idatzi-zatian jasotako...».

2012/2877 orrialdean (44/26), 51. artikuluan, gaztelaniaz honela dio:

«A tal fin, el Consejo de Administración confeccionará la lista de los que cumplan dichos requisitos, para su insaculación».

Honela behar du:

«A tal fin, el Consejo de Administración confeccionará la lista de las que cumplan dichos requisitos, para su insaculación».

2012/2877 orrialdean (44/33), 64. artikuluaren lehenengo lerrokadan, gaztelaniaz honela dio:

«Las personas que integrarán la comisión serán designadas atendiendo a su capacidad técnica y experiencia profesional por el Consejo de Administración de entre sus miembros».

Honela behar du:

«Las personas que integrarán la comisión serán designadas, atendiendo a su capacidad técnica y experiencia profesional, por el Consejo de Administración de entre sus miembros».

2012/2877 orrialdean (44/35), 68.a) artikuluan, honela dio:

«Erakundearen ekonomia- eta finantza-kudeaketa aztertzea; horretarako, sei hilean behin gutxienez, lege honetan 20. artikuluan aipatzen den txostena aurkeztu beharko dio finantza arloan eskumen aduen Eusko Jaurlaritzako sailari».

Honela behar du:

«Erakundearen ekonomia- eta finantza-kudeaketa aztertzea; horretarako, sei hilean behin, lege honetan 20. artikuluan aipatzen den txostena gutxienez aurkeztu beharko dio finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari».


Azterketa dokumentala