Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4507

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 489/10 prozeduraren ondoriozkoa.

EDIKTUA
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 489/10, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.
Demandatzailea: M. P. M.
Abokatua: Raquel Rodriguez Rodriguez.
Prokuradorea: Llama.
Demandatua: Oscar Alberto Gomez Agredo.
Gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira xedapenak eta epaitza:

440/12 EPAIA
Epailea: Maria Jesus Gomez Soria.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabiko uztailaren hogeita bosta.
Alderdi demandatzailea: M. P. M.
Abokatua: Raquel Rodriguez Rodriguez.
Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.
Alderdi demandatua: Oscar Alberto Gomez Agredo.
Abokatua.
Prokuradorea.

Judizioaren gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) magistratu epaile naizen aldetik, ikusi ditut guraso eta seme-alabentzako neurrietarako 489/10 autoak. Auto horiek, M. P. M.ren izenean eta ordez, letraduak lagunduta, LLama prokuradoreak aurkeztutako demanda dela-eta bideratu dira, auzi-ihesean den Óscar Alberto Gómez Agredoren aurka. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut M. P. M.ren ordezkaritzak Óscar Alberto Gómez Agredoren aurka aurkeztutako demanda, eta elkarrekin duten 4507 semeari dagokionez honako neurriak hartzea erabaki dut:

– Amari ematen zaio adingabearen zaintza eta babespea. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Zuzenbideko bigarren oinarrian ezarritako komunikazio-erregimena izango du babesperik ez duen gurasoak.

– Elkarrekin duten semearentzako mantenu-pentsio bat ezartzea aitari, hilean 100 eurokoa. Hileko lehen bost egunen barruan, amak izendatutako banku-kontuan sartu beharko du aitak delako kopurua. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera. Guraso biek erdibana ordainduko dituzte semeak sortzen dituen aparteko gastuak.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko uztailaren hogeita bostean.

Oscar Alberto Gomez Agredo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko uztailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala