Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
3048

IRAGARKIA, Portu eta Aireportuen Zuzendaritzak Gipuzkoako Lurralde Historikoan 2012-2014 epean egin beharreko obretan segurtasun eta osasun arloko koordinazio-lanak egiteko zerbitzu-kontratua lizitatzeko (Espedientea: 17A/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 17A/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Portu eta Aireportuen Zuzendaritzak Gipuzkoako Lurralde Historikoan 2012-2014 epean egin beharreko obretan segurtasun eta osasun arloko koordinazio-lanak egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Gipuzkoa.

d) Burutzeko epea: 2 urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lan-unitateko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: gehienezko unitate-prezioak Baldintza Teknikoen Agiriaren I. eranskinean daude jasota.

Lizitaziorako gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena, hirurogeita hamazazpi mila eta hirurehun (77.300) euro izango da, eta horri hamahiru mila bederatziehun eta hamalau (13.914) euroko BEZa dagokio; beraz, guztira, laurogeita hamaika mila berrehun eta hamalau (91.214) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 54.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko uztailaren 19a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Eskatutako sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: azken hiru ekitaldietan enpresak egindako segurtasuneko eta osasuneko azterlanen eta segurtasun eta osasun arloko koordinatzeko lanen kopuru orokorraren gaineko aitorpena, urtean gutxienez 60.000 eurokoa.

B) Kaudimen teknikoa:

a) Azken hiru urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak, publikoak nahiz pribatuak, zehaztuko dituena, aurkeztu beharko dute enpresek. Lan horien bidez enpresak egiaztatu beharko du azken hiru urteetan 1.000.000 eurotik gorako aurrekontua zuen itsasoko obra batean behintzat segurtasun eta osasun arloak koordinatu izana. Lan horiek organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, hartzailea sektore publikokoa izan bada, eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiri edo enpresaburuaren aitorpenaren bidez.

b) Kontratua gauzatzeko ardura dutenen titulu akademikoak eta lan-taldearen kideen curriculum vitae aurkeztu behar dira. Titulazioak ziurtagiri akademikoen bidez egiaztatu behar dira. Lan-taldea eraikuntza-obretako segurtasun eta osasun arloen koordinazioan adituak diren gutxienez bi teknikarik osatuko dute. Teknikari horiek eraikuntzaren inguruko espezialitateren bateko erdi edo goi mailako unibertsitate-titulua beharko dute izan eta lan-arriskuen prebentziorako goi mailako teknikari-titulua ere egiaztatu beharko dute. Horretaz gain, obretako segurtasun eta osasun arloen koordinazioan gutxienez 3 urteko esperientzia dutela erakutsi beharko dute. Teknikari horiek obrara atxikita geratuko dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2012ko uztailaren 20a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.– Esleitzeko irizpideak.

Guztirako balorazioa: 100 puntu. Azpi-irizpideak:

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Haztapena: 55 puntu.

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 55 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1 puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak. Haztapena: 45 puntu.

1) Lana egiteko metodologia. Haztapena: 25 puntu. Ikus karatularen 30.2.1 puntua.

2) Lanaren antolakuntza. Haztapena: 20 puntu. Ikus karatularen 30.2.1 atala.

10.– «C» gutunazala irekitzeko ekitaldi publikoa.

Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

Data: 2012ko uztailaren 27a.

Ordua: 11:00ak.

Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.– Eskaintza ekonomikoen irekiera.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010 (Araba).

c) Data: 2012ko irailaren 4a.

d) Ordua: 11:00ak.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala