Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1818

EDIKTUA, oro har kontratuen gainean bideratutako 620/09 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 620/09 judizio monitorioa.
Demandatzailea: Finconsum Establecimiento Financiero de Crédito, SA.
Abokatua.
Prokuradorea: Echavarri.
Demandatua: Juan Lopez Clemente.
Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioaren gainean 571/09 autoa eman da. Hauek dira xedapenak:

Finconsum Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.-k 6.534,71 euro erreklamatzearren hasitako ohartarazpen prozedura –Juan Lopez Clementeren aurkakoa– amaitu da. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Juan Lopez Clemente demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez gero, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala