Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2012ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1815

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 28koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena. Honen bidez ebazten da uraren gaian ingurumenaren arlorako prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2011ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez arautu zen.

Aurkeztu diren espedienteak aztertu dira, aipatutako 2011ko abenduaren 20ko ebazpen horren 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Agindu horren bidez araututako diru-laguntza horiek lehiaketa bidez esleitu behar dira, Ebazpenaren 9 artikuluari jarraiki, eta hala ezarri baitu Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitakoak– bere 51.4. artikuluan.

Laguntzak arautzen dituen ebazpenaren 10. artikuluan ezarritako ebaluazio-organoak diru-laguntzetarako eskaerak aztertu eta ebaluatu ditu, Ebazpenaren 11. artikuluan finkatutako irizpideei jarraiki, eta ebazpen-proposamena aurkeztu dit gero. Proposamen horretan, diruz lagundu daitezkeen jarduerak zehaztu dira, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa ere.

Kontuan izan dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi duena; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; 2011ko abenduaren 20ko Ebazpena, eta orokorrean zein berariaz aplikatu behar diren gainerako arauak.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi naizen honek, 2011ko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren 12. artikuluak emandako eskumena erabiliz, honakoa

EBAzten DUT:

1.– Ebazpen honetako I. eranskinean zehaztuta dauden diru-laguntzak ematea, bertan adierazitako jardueretarako eta bertan zehaztutako zenbatekoan.

Diru-laguntza jaso duten jarduerak 2011ko abenduaren 20ko Ebazpenak ezarritakora egokituko dira, eta ordainketak ebazpen horren 16. artikuluak ezartzen duen bezala egingo dira.

2.– Tan-Tak Elkarteak, Redes de Parques Cuturales aurkeztutako eskabidea ez da onartu. Izan ere, ez zen legez eratu eta kasuan kasuko erregistroan inskribatu, gutxienez ebazpen hau argitaratu baino urtebete lehenagotik, beraz, ez dator bat 2011ko abenduaren 20ko Ebazpeneko 3. artikuluan ezarritako dirulaguntzen helburuarekin.

3.– Asociación Española de Ingeniería del Paisaje Elkarteak aurkeztutako proiektua «Asua ibaia birgaitzeko ikerketa, Itsamendikoiren tailer praktikoetan egingo dena» ez da onartu, bi eskabide aurkeztu dituelako eta 2011ko abenduaren 20ko Ebazpeneko 11. artikuluan ezarritakoaren arabera eskabide bakarra aurkeztu ahal delako.

4.– Asociación de Mujeres de Bagabiltza Elkarteari aurkeztutako jarduerei diru-laguntzarik ez ematea, 2011ko abenduaren 20ko Ebazpeneko 5. artikuluan ezarritakoa jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko organoek eta horien erakunde autonomoek lehenago emandako diru-laguntzak justifikatzeke edo itzultzeke edukitzeagatik.

5.– II. eranskinean agertzen diren jarduerei diru-laguntzarik ez ematea, agortu baita diru-laguntzetarako esleitutako aurrekontu-kreditua (2011ko abenduaren 20ko Ebazpena).

6.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabete bateko epean, berau jakinarazten denetik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean.

7.– Ebazpen hau erakunde interesdun bakoitzari jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 28a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

Iñaki Urrizalqui Oroz.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala